Material kritikoa

Filosofian eta pentsamenduan interesatuta dagoenari material kritiko osagarria eskeini nahi dio Lapiko Kritikoak. Apunteak, artikuluak, liburuak… oro har pentsamendu kritikoa bultzatuko duen edozein material.

(Oharra: pixkanaka material berria sartzen joango gara.)

FILOSOFIARA SARRERA GISA

Filosofiako Gida. Filosofian aritzeko oinarriak: gida bibliografiko eta metodologikoa (2004, UEU). Iturria: UEUko Buruxka liburutegi digitala.

Joxe Azurmendi Otaegi, Juan Bautista Bengoetxea Cousillas, Iñaki Soto Nolasko, Joana Garmendia Mujika

Laburpena: Filosofia gaitzat hartuta euskaraz egin den lehen gida duzu eskuetan. Epistemologia, etika, estetika, metafisika…, filosofiaren gai eta kezka nagusiak ekarri ditugu liburu honetara. Gidako testu guztiak originalak dira eta euskaraz izan dira idatziak. Testuen idazleak filosofian adituak dira. Liburu honetan, filosofiaren historiarekin batera, filosofiaren gai eta esparru zehatzak sistematikoki lantzen dira. Atal bakoitzean gai horren bilakaera historikoa, argudio nagusiak, arazoak, gaur egungo egoera eta oinarrizko bibliografia aurkituko dituzu. Horrekin batera, liburuaren azkeneko atalean, gai horiek jorratzeko maneiatu beharreko metodologia ere azaltzen da. Liburua filosofian murgildu nahi duen euskaldunarentzat erreferentzia baliagarria da. Gida bat den heinean, formazio-garaian zein ikerkuntzari ekiteko prest dauden ikasleei zuzenduta dago, batez ere. Baina filosofian interesa daukan edonork goza dezake liburu honetaz. Gainera, liburua jarraian zein atalka irakurtzeko dago pentsatua. Osorik hartuta, filosofiaren panoramika eder bat jaso daiteke. Atalez atal irakurrita, ordea, irakurleak interesgarrien zaizkion alderdiak jorratu ahal izango ditu.

AUTOREAK

A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z

Klasifikazioa autoreka:

  • A

APALATEGI, Jokin [Ataun, Euskal Herria, 1943- ] Biografia

Normalizazioan boterearen portaera da funtsezkoena. (2007-05-06) Argiak Jokin Apalategiri egindako elkarrizketa. Bertan, bere garaiko pentsamendua, ETAren sorrera eta Euskal Herriko prozesuari buruzko iritziak ematen ditu, besteak beste.

Tentsio handiagoetara goaz. (1986-10-05) Naziotasunaz eta identitateaz dihardu hemen Jokin Apalategik. Ezker Abertzalearen baitan dauden naziotasun desberdinez (Brankak bere garaian ordeztutako hizkuntza naziotasuna,, adibide bat aipatzearren) eta teoria mailan nazioaz eta nazionalismoaz oro har hitz egiten du.

ARANA GOIRI, Sabino [Abando, Euskal Herria, 1865-1903] Biografia

Sabino Arana: Euskara eta Kultura. (2004) Iturria: Euskaltzaindia. Xabier Kintana, Paulo Iztueta, Piarres Xarriton, Txomin Peillen, eta abar gehiagok Sabino Aranaren pentsalmenduaz dihardute. Euskararekin zuen loturaz eta gaur egungo egoera linguistikoaz mintzo dira. (Liburua)

ARIZMENDIARRIETA, Jose Maria [Markina, Euskal Herria, 1915-1976]Biografia

El hombre cooperativo. Jose Maria Arizmendiarrieta(1992) Joxe Azurmendiren liburua, gaztelaniaz.

Pensamientos. Arizmendiarrietaren pentsamenduaren zutabeak erakusten duen zitez pilatutako liburua, Joxe Azurmendik hautatuak.

ARREGI, Rikardo [Andoain, Euskal Herria, 1942-1969] Biografia

Biolentziaz, in Herriaren lekuko. (1972) Jakin, Arantzazu. Biolentziari buruzko hausnarketa ttipi baina era berean sakona.

Rikardo Arregi: bizitza eta obra. Hizkuntza politikarako sailburuordetzak ateratako dokumentu bat duzu hau. Rikardo Arregiren bizitzaren errepasoa egiten du: bere obra garrantzitsuenak eta euskal kulturaren alde egindakoak aipatuz, beste gauza batzuen artean.

AZKUE, Resurreción Maria [Lekeitio, Euskal Herria, 1864-1951] Biografia

Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M Azkueren pentsaera eta obra (2008) “Pertsonai ezaguna dugu Azkue arlo batzuetan baina lan honetan gai berria bihurtu du autoreak. Eta horretan datza ikerketaren berrikuntza: Azkueren lana Azkueren bizi esperientziatik abiatuz aztertzen du bere osotasunean.” Euskaltzaindia.

AZURMENDI, Joxe [Zegama, Euskal Herria, 1941 -] Biografia

Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz (2009) 2009ko TopASKEtetan, Eva Foresten oroiz, eta Alfontso Sastreren omenez egindako hitzaldiaren testu moldaketa duzu honakoa. Joxek Euskal Herriko gatazka politikoa baldintzatu duen kondenaren maniaz ari zaigu artikulu bikain honetan. Indarkeria kondenatu behar da? Ez kondenatzea inmorala da? “Ez, ETAren bortxa kondenatu gura ez izatea ez da derrigor ETAren alde egotea, eta gutxiago ETAk egiten duen guztiaren alde egotea. Da, lehenik eta behin, xibboletaren probari uko egitea: ibi edo pasabide kontrolatzaileen tranpan ez erori nahi izatea. Eta da, bigarren, kondenaren erritual obligatuari Botere publikoak ezarri dion balioa eta esanahiarekin desadosasuna erakustea. Da, txantaiaren taktika politikoa salatzea. Ez da tragedia ignoratu eta mutu gelditzea. Inposatu den mintzairan ez mintzatu nahi izatea da, mintzaira hori isiltasunarekin kondenatzea. Da, “terrorismoaren” aurka joateko aitzakiaz muntatu den Inkisizioan denok parte hartu behar izateari muzin egitea. Nazkaturik egotea pantomima guztiarekin.”

Elkarriren elkarrizketa (1999) Garaiko egoera politikoaz mintzatzen da hemen Joxe Azurmendi pentsalaria. (Elkarrizketa)

“Epilogoa. Irakurketari jarraituz gogoetan.” (2003) Aiestaran, Ignacio: Munstro abertzalea. Donostia: Elkar. (Liburuaren epilogoa) Euskaldunon kontraesanak, multikulturalismoaren gezurrak eta egiak, identitatearen problemak, negritudea,… Gai sakonak lantzen dituen epilogo zorrotza, idazleak berak bere buruari idazten diona.

Hitz berdeak. (1971) 1971an argitaratu zen Poema bilduma paregabea. (Liburua)

Hizkuntza, askatasunaren espazioa. (?) Paulo Iztuetari egindako liburu omenaldi batean Joxek egindako hitzaurrea duzu honakoa. Hizkuntza eta pentsamenduari buruzko hausnarketa bikaina. Bertan Georg Steiner, Wittgenstein, Gomez Pín eta beste batzuen pentsamenduetaz baliatzen da gai mamitsu hau argitzen saiatzeko. Luis Haranburu Altuna eta Jon Sudupe euskal pentsalarien hizkuntzaren ikuspegi esentzialista/erredukzionista (Steven Pinker neurobiologoarena, hain zuzen) eta Steinerren pentsamenduaren erabilpen eskasa ere kritikatzen da bertan. Azkeneko tesia sinplea da: tituluak esan bezala, hizkuntza, askatasunaren espazioa da.

Humboldt eta Renanen nazio kontzeptua. (2003) Espainiatik egiten den bereizketa dugu honakoa: nazioaren kontzeptu Frantziar demokratikoa, unibertsala; Alemaniar nazionalismoa, etnikoa, partikularra. Azurmendik dikotomia gezurti honekin apurtu nahi du. Renanetik Humboldtera Goethetik pasata ez dago oposiziorik, garapena baizik. Renanen nazio kontzeptua (Frantziar nazionalismoak hartuko duena) hiritarra bai, baita arrazista da ere (eta anti-indibidualista).  Renanentzat, nazioak badaude, baina Frantzia eta Alemania bakarrik, inolaz ez Alsasia (esaterako). Frantses nazionalismo / alemaniar nazionalismo binomioa funtsgabea dela erakusteko beraz, bi pentsalari paradigmatiko aztertzen ditu.

Historiaren problemak. (1992) Euskaldunak eta Espainolak (Elkar, Donostia, 1992) liburutik ateratako kapitulu bikain bat, historiari buruz.

Indarkeria eta balio berrien bilaketa (1998) Hik hasik, 1998. urteko topaketetan emandako hitzaldia. “Hik Hasi/baloreak irakaskuntzan” monografikoan argitaratu zen. Donostiako Udako Ikastaroetan eman zen ere Uztailean. Etikari buruzko hitzaldi bikaina. Bertan, erlatibismoa eta absolutismoa, biolentziaren afera, eta abar lantzen ditu.

Joxe Azurmendi: askatasunaren pentsalaria (2010) HEGATS aldizkariaren 45. zenbakia Joxe Azurmendiren monografiko bat da. Bertan, Olariaga eta Jimenez filosofian lizentziatuek Azurmendiren pentsamendura sarrera bat landu zuten. Esan bezala, beraz, Azurmendiren pentsamendura sarrera egin nahi duenarentzat.

Manifestu atzeratua (1968) 1971n Hitz berdeak poema liburua argitaratu zuen Joxe Azurmendik. Bertan, zentsurak debekatutako poema bat daukagu esku artean. Estilo zuzen eta pertsonalean pentsatua eta idatzia, Euskal Herriarentzat -tamalez- denboraz kanpokoak diren hausnarketa erdi filosofiko – poetiko ekarri zizkigun gure artera. Laburra bezain ederra.

Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin” (1989) ARGIAk urte hartan Joxe Azurmendiri egindako elkarrizketa dugu hemen, Schopenhauer, Spengler, Nietzsche Miranderen pentsamenduan” liburuaren harira. Elkarrizketa oso interesgarria.

Schopenhauer, Spengler, Nietzsche Miranderen pentsamenduan. (1989) Liburu honen pasarte batzuk aurkituko ditugu hemen. Borroka politikoari buruz, Mendebaldearen dekadentziari buruz eta Euskal Herriaren dekadentziari buruz Mirandek zuen ikuspegia aztertzen da bertan.

The democrats and the violent. Demokratak eta biolentoak liburua ingelesez irakurri nahi duenarentzat. Demokraziaren fundamentoak arakatzen dituen liburua: bikaina bezain zorrotza. (Liburua)

  • B

BADIOU, Alain [Rabat, Maroko, 1937-]Biografia

Velo. (2004) Frantzian egon den islamiar emakumeen estalkiaren eztabaidaren harira Alain Badiou pentsalari frantziarraren artikulua. (Artikulua/Espainolez)

La idea del comunismo. (2009) Komunismoaren ideiaren inguruan.

BELTZA, Emilio Lopez Adan [Vitoria-Gasteiz, Euskal Herria, 1946] Biografia

El nacionalismo vasco en el exilio (1937-1960) (Zatia). (1977) Iturria: www.txalaparta.comTxertoa editorialak atera zuen liburu hau 1977an. ETAren sorreraren garaian enfokatu behar da liburua. Zenbait intelektual euskaldunek PNVren ideologiaren berregituraketa egingo dute, horretarako analisi marxista instrumentutzat hartuz. Federico Krutwig-ek (Vasconia) zabaldutako bideari eutsiz, euskal herriaren askapenerako kaltegarritzat hartuko dituzte PNVren eduki klasista aranistak, kontserbadoreak eta erlijiosoak. Askapen nazionala askapen sozial unibertsalarekin batzeko saiakeran, herri borroken, eta metropoliko langile klase eta kolonietako herri zapalduen arteko zubia erakitzen saiatuko da. Liburua(k) irakurria(k) izan zen, kritikatua eta ezagutua. Liburuak eskandalua sortu zuen bi arrazoirengatik: batetik, ETAren sorrerari ateak zabaldu zizkion PNVren beherakada ekintza ezan oinarritu zuelako; eta bestetik, PNVren eta Frantzian zeuden okupante nazien erlazioa eta zerbitzu sekretu amerikar eta euskaldunen arteko kolaborazioa azpimarratu zuelako.

Sartre Camusen aurka, edo Iraultza edo Errebolta (1980) Jakin aldizkaria. “Artistak, edo gizon erreboltariak? Edo, erreboltariak oro ez al gaude zulo berean sarturik? Filosofia gogorra, ez soilki bakardadea eta etengabeko oposizioa agintzen dizkigulako, baizik eta, batez ere, ezinak jota uzten gaituelako. Ezin al gintezke, bada, garaileak izan, justizia eta anaitasunaren amets miresgarriak bide bazterretan utzi gaberik? Gure oposizioa ezin al da jarrera etiko baino zerbait gehiago izan, historia aldatzeko gauza…?”

Nazioa eta estatua (1980). Zehatz aldizkaria (III. zenbakia). Beltzak idatzi labur honetan nazio estatuari buruz mintzo da, batez ere estatuaren jite zapalkorra azpimarratuz. Nazioaren eta estatuaren arteko harremanean sakontzen da artikuluan. Autorearen aburuz, “estatua ez da soilki gizartearen kudeatzeko molde bat, baizik eta herriaren gehiengoaren gainean indar errepresiboa mantentzeko egitura egokiena; horregatik, estatuaren beharkizuna defendatzen dutenak herriaren gaineko kontrola ukan behar dutela sinesten dutenak izaten dira, eta, haien izenekin aipatzeko, izena dute burgesia Mendebalean eta alderdi bakarreko burokrazia Ekialdean.” Laburtuz, artikulu honen ondoriotzat hau hartu daiteke: Estatuak nazio oro haren jite errepresiboaz kutsatzen du.

BERGAMIN, José [Madrid, Estatu Espainiarra, 1895-1983] Biografia

Bergamín, levántate y anda. Ion Arretxek Bergamini buruz egindako biografia eta pentsamenduaren artikulu labur bat (Gaztelaniaz).

BERNAYS, Edward[Viena, Austria, 1891-1995] Biografia

Propaganda, (1928) Bernaysen liburu ezagunena (ingelesez). Erlazio publikoen aitapontekoa den pertsona honek (batzuek, the young Maquiavelli deitzen zioten), liburu hontan, iritzi publikoaren manipulazioa demokraziaren beharrezko partea dela dio.

BERLIN, Isaiah[Riga, Letonia, 1909 – 1997] Biografia

Concepts and categories“. (1939) Isaiah Berlinen liburua ingelesez.

Democracy, communism and the individual“. Hiru ideia handi horiei buruzko idatzia.

Berlini elkarrizketa“. (1992) Elkarrizketa Nathan Gardelsek egina, 1992ko Otsailean.

BORGES, Jorge Luis [Buenos Aires, Argentina, 1899-1986] Biografia

Babelgo Liburutegia. (1941)El jardín de senderos que se bifurcan” liburuan agertzen den kontakizuna da.  Horrela hasten da Borgesen idatzi eder hau: “Unibertsoa (bestelako deituraz, Liburutegia) galeria hexagonalez osaturik dago; galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua; haizeztapenerako hutsarte handi bana daukate erdigunean, baranda apalez hesituak. Edozein hexagonotatik beheko eta gaineko solairuak ikusten dira: azkenik gabe.” HEMEN gazteleraz.

El idioma analítico de John Wilkins. (Otras Inquisiciones. 1952) Borgesen beste kontakizun eder bat, oraingoan hizkuntza originalean.

BRAY, Zoe (Paris, 1974) Biografia

Basque militant youths in France, new experiences of ethnonational identity in the european context. (2006) Identitate etnonazionala eta haren transmisioa Iparralden aztertzen duen artikulua duzu honakoa.

  • C

  • D

DESCARTES, René [La Haye-Descartes, Frantzia, 1596-1650] Biografia

Bere bi obra garratzitsuenak hemen. Lehena, Metodoari buruzko diskurtsoa, 1637an argitaratu zuena, eta bigarrena Meditazio metafisikoak, 1641n idatzia. Modernitateari hasiera ematen dioten bi obra garrantzitsuenak. Iturria: Klasikoak.

  • E

EGIATEGI, Jusef [Zuberoa, Euskal Herria, XVIII. mendea-?] Biografia

Lehen liburua edo filosofo euskaldunaren ekheia. (1785) Iturria: www.armiarma.com. Jusef Egiategi filosofo eta euskal pentsalari (Larramendiren jarraitzaile xiberotar) ez oso ezagunaren liburu honen Txomin Peillenen edizioa (1983), Euskaltzaindiak aterea. Zubereraz idatzia dago. HEMEN ere.

Jüsef Egiategi xuberotar ilüstratia. (1995-9-15) Joxemiel Bidador, Euskaldunon Egunkaria. . Biografia ttipi bat.

ETCHEVERRY AINCHART, Jean (1914-2003)

Jean Etcheverry Ainchart. Bidegileak. Peio Etcheverry Ainchart bilobak bere aitonaren biografia txiki bat egiten du euskomediarako idatzi honetan. Ipar Euskal Herrian gizon honek izan zuen garrantziaz mintzo zaigu, gerlan preso egon zenekoa, gerra ondoren errepublikan deputatua, ondoren Enbataren zuzendaritza batzordean sartu zenekoa… Euskal Herrian berebiziko garrantzia izan duen pertsona.

  • F

FREUD, Sigmund [Moravia, Austriako Inperioa, 1856-1939] Biografia

Egonezina kulturan (Laburpena). Xabier Insausti eta Jesus Mari Intxauspek  Sigmund Freuden liburuaren euskarazko itzulpena egin zuten 2009an. Hemen, Markos Zapiainen liburu horren laburpena dugu.

FOUCAULT, Michel [Poitiers, Frantzia, 1926 – 1984] Biografia

Zer da Ilustrazioa?” (Qu’est-ce que les Lumières?)  (1984) Foucaulten testu labur bikaina. Markos Zapiainen blogean aurki daiteke (bertatik hartua da. Sakatu HEMEN)

Jakitearen arkeologia. (1969) Arkeologia ideia, Nietzscherengan oinarritutako ideia da, genealogiaren parekoa. Klase borrokaren eta eskola marxistaren ideologia kontzeptu urrunekoetaz baliatuz, Foucault saiatzen da erakusten nola esaterako, eskola instituzioak, osasun mentalenak, kartzelak, eta abar, hala nola, medikuntza edo irakaskuntzan bezala, hainbat rol jokatu duten garai bakoitzean, eta beren zentzua boterearen baitan aurkitu dutela, Foucaultek subordinazio eta biolentzia bezala ulertzen duen botere horretan, hain zuzen. Domeinuetako bakoitza (buruko gaixotasunak, sexu-praktikak) aztertzen saiatzen da ezagutza mota horien arteko korrelazioa erakusteko. Subjektu gisa uzten gaituen prozesu historiko desberdinen praktika eta eremu ezberdinak aztertzen saiatuko da ere, hau da, subjektibazio prozesuak. Orokorrean, boterearen logikaren kontrako kritika haundi bat dugu liburua.

  • G

GALFARSORO, Imanol [Aretxabaleta, Euskal Herria, 1960-] Biografia

Adierazpen diasporikoak. Feminismoa eta posibilitatearen politika. Feminismoa, emakumeen posizioa gizartean aldatzeko desira eraginkortzat definitzen du Rosalin Delmar-ek. Imanolek, hortik abiatuz, feminismoaren historia labur bat eta analisi kritiko bat aurkezten digu hemen.

Argian (2009-09-19): “Independentzia prozesuak eratzen du independentziaren subjektua.” (Elkarrizketa)

Askapen mugimendukook ‘bikain’ notarekin gainditu ditugu azterketa etikoa eta politikoa (2008) Mondraberrik egindako elkarrizketa honetan Euskal Herriaren egoeraren testuinguruan “Subordinazioaren kontra” liburuaren ildotik kritikatutakoak berretsi egiten ditu Galfarsorok. Subordinazioaren ideia zehatza ematen digu, baita militante intelektualaren eginbeharra, Leninen eskutik.

Kultu(ra)ren kartografia(k) (2010-03-28) Kulturaz eta haren berdifinizioaren beharraz dihardu Imanolek. Kulturaren ikuspegi subordinatzaileak (eta konpensatzaileak) kritikatzen ditu, hala nola, tolerantzia, pluralitatea edo dibertsitatea bezalakoak. Kulturaren, eta zehazkiago, Euskal Kulturaren irudi idiosinkratiko, diferente eta subordinatua eraikitzearen adibidetzat Julio Medem-en La Pelota Vasca dokumentala jarriko du. Ikasketa kulturala deritzon disziplinatik zorroztasunez egindako hausnarketa.

GANDIAGA, Bitoriano [Mendata, Euskal Herria, 1928-2001] Biografia

Gandiagaren idatzi guztien edizio kritikoa“. (Paulo Agirrebaltzategik egina). Bertan bere obra guztia kontsulta daiteke; hala nola, biografia eta bibliografia.


GARATE, Gotzon[Elgoibar, Euskal Herria, 1934-2008] Biografia

Gotzon Garateri elkarrizketa.(2005) (Jakin) Hasier Etxebarriak Gotzon Garateri 2005ko Abuztuan Hendaian egindako elkarrizketa luzea. (Liburua) Elkarrizketak alderdi asko lantzen ditu, politika, literatura, Euskal Herria, eta abar, eta hasieran Garateri buruzko biografia txiki bat dakar.

GEERTZ, Clifford [San Francisco, AEB, 1926-2006] Biografia

Anti anti – relativism. (1984) American Anthropologist aldizkarian erlatibismoari buruz ateratako artikulu paregabea. Bertan erlatibismoaren auzian dauden topikoak desmuntatzen ditu. Ingelesez idatzia dagoen artikulu laburra duzu hau.

  • H

HEIDEGGER, Martin [Messkirch, Alemania, 1889-1976] Biografia

Gutuna humanismoari buruz. (1946) Iturria: Klasikoak. Sartreren existentzialismoaren jarraitzaile izatea leporatzen diotenen kontra defendatuko da idatzi hontan. Existentzialismoa humanismoa dela, eta humanismoa derrigorrez metafisika dela salatuko du. Pentsamenduak ezin du  beraz arrazionalki fundamentatu ateismoa. Beraz, ateismoak beste garapen arrazional baterako fundamentu gisa ezin du balio. Beste alde batetik, Humanismo tradizionalaren kritikaren mamia hemen datza. Hark, gizakia hiru zatitan banatzen du: fisika, zientzia biologikoa eta giza zientzien artean (materia, animaltasuna eta logos-a). Heideggerrek, gizakia gorputza, arima eta izpiritu bezala ikusten ditu. Arima eta izpiritua kontrajarriak daude bortizki; lehena animaltasuna da, bizitza, bigarrena, forma, heriotza. Humanismoaren eskema hirukoitza katoliko ortodoxoa dela salatuko du.

Artelanaren jatorria. (1935-1936) Heideggerren beste klasiko bat.

HUARTE, Juan [Juan Huarte de San Juan, Donibane Garazi, Euskal Herria, 1529 – 1588] Biografia

Zientzietarako argimenen azterketa (1575) Iturria: Klasikoak. Bere lan nagusia Baezan argitaratu zuen  (Jaen), psikologia, neurologia, pedagogia, antropologia, patologia eta soziologia arloak jorratuz. Lanak arrakasta eta oihartzun handia lortu zuen.

HUMBOLDT, Wilhelm Von [Postdam, Alemania, 1767-1835] Biografia

Humboldt. Euskaldunak eta euskara (2003) Zabaleta Gorrotxategi, Iñaki.Revista Internacional de los Estudios Vascos = Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria = Revue Internationale des Etudes Basques = International Journal on Basque Studies (48). pp. 163-198. ISSN 0212-7016

Humboldt. Testu hautatuak. Iturria: www.klasikoak.com. Hemen Humboldten hainbat testu hautatu aurkituko ditugu, hala nola: 1. Gizakiaren prestakuntzaz; 2. Politikaz eta estatuaz; 3. Antropologia konparatuaz; 4. Estetika; 5. Idazki historikoak; 6. Gutun hautatuak.

  • I

IBINAGABEITIA, Andima [Elantxobe, Euskal Herria, 1906-1967] Biografia

Idazlan hautatuak. (1999) Iturria: www.susa-literatura.com. Elkar argitaletxeak ateratako Andimaren idazlan hautatuen liburua. Bertan euskaraz, kulturaz, literaturaz eta politikaz diharduen artikuluak azaltzen dira..

  • J

  • K

KANT, Inmanuel [Königsberg, Prusiako erreinua, 1724 – 1804] Biografia

Kanten etikaren eduki eta arazo nagusia(1994) Pentsalari alemaniar bikain honen etika ederki azalduta ageri zaigu Ibon Uribarri EHUko Irakasleak Uztaro aldizkarirako 1994ean egin zuen artikulu honetan.

Zer da Ilustrazioa? (1784) Askok komentatzen duten baina gutxik ulertu duten testu labur baina interesgarri hau irakurgarri.

KRUTWIG, Federiko [Areeta (Getxo), Euskal Herria, 1921-1998] Biografia

Federico Krutwig Sagredo(1999) Xabier Kintanak Krutwig-en bizitza, pentsamendua eta obren laburpen bat egiten digu lan honetan.

Krutwig jauna edo kultura-hitzenganako maitasuna. Luis Villasanteren artikulu honetan Krutwig nola ezagutu zuen, eta bere garaiko eta aurreko idazleek Euskal Herria bitan (Espainiar eta Frantziar estatua) zatitua egotea nola pentsatu zuten aztertzen da.

  • L

LACLAU, Ernesto [Buenos Aires, Argentina, 1935] Biografia

Emancipation(s) (2007) Versorekin ateratako liburua. “I see ‘cmancipation’ – a notion which has been part of our political imaginary for centuries and whose disintegrarion we are witnessing today – as being organized around six distinctive dimensions.” (Sarrera). Laclauren pentsamendu politiko-filosofikoa ezagutzeko liburu paregabea.

Ética del compromiso militante (2004) Politika kategoria lacaniarretatik pentsatzeko saiakera da honokoa, Alain Badiouren filosofia politikoari irakurketa eta kritika eginez.

LEGASSE, Mark[Paris, Estatu Frantsesa, 1918-1997] Biografia

Gastibeltzaren karabinak. (1985) Iturria: www.susa-literatura.com. Mark Legasse euskal idazle independentista eta anarkistaren antzerki ezagunena. Sinopsia: Karlistaden garaian, Pertsonaia euskaldun bitxi batzuk ihes egin behar izaten dute, margo batetan sartuz, liberal patruila batekin topo egiten dutenean. Koadro horretan margoturiko itsasontzian bidaia luze bat egingo dute, lurrari bira osoa emanez: Cuba, Estatu Batuak, India… Abenturez beteriko bidaia horretan egoera eta pertsonaia arraroak, estrafalarioak, aurkituko dituzte: Blas Galarrisketa (euskaldun negrero damutua), azkeneko mohikano indiarrak (beren jatorria muhika-muxika-Mugican daukatenak), Konfucio Koxka pirata (txinatar printzesa baten eta Bermeoko sukaldari baten semea)… Istorioa benetan bitxia, estrafalarioa, zeinen bitartez Euskal Herria, euskaldunak eta euskarari buruz hitz egiten baita era berezi eta barregarri batez.

  • M

MARX, Karl [Trier, Prusia, 1818-1883] Biografia

Manifestu Komunista. (1848) Liga Komunistak eskatuta, 1848an idatzitako alderdiarentzako programa edo aldarrikapen bat da, historian eragin gehien izan duten tratatuetako bat.


MIRANDE, Jon [Paris, Frantziar Estatua, 1925-1972]Biografia

Haur besoetakoa. (1959) Jon Miranderen nobelarik entzutetsuena. Askatasunaren aldarri bat.

Artikuluak. Hizkuntzaz, politikaz, filosofiaz, oro har, Miranderen pentsamendua osatzen duten testuak.

Jon Miranderen ordeinua bere lekuan (1998) Iturria: Jakin aldizkaria (106. zenbakia). Txomin Peillen idazle eta euskaltzainak Miranderen bizitza eta pentsamendua lantzen ditu labur eta ederki.

Poemak eta Narrazioak (POEMA GEHIAGO 24_poema )

MOULINES, Ulises [Caracas, Venezuela, 1946-…]

Manifestu nazionalista. (2001) Iturria: Txalaparta. Nazioei eta nazionalismoari buruz zientziaren filosofiatik ekarpen oso interesgarri bat. (Liburuaren zati bat) Oso – osorik, hemen gazteleraz. Iturria: “Isegoria” Filosofiako aldizkari espainola (Artikulua)


  • N

NIETZSCHE, Friedrich [Röcken, Alemania, 1844-1900] Biografia

Sarreratxo bat Nietzscheren pentsamendura. (2010) Andoni Olariagak Nietzscheren pentsamenduaren giltzarriak ematen dizkigu, Modernitatearen auziaz liburutik hartutako eta moldatutako pasarte batean. (Apunteak)

Moralaren genealogia. (1887) Iturria: Klasikoak. Nietzscheren idatzirik osotuena. Moralaren jatorriaz, justiziaren jatorriaz, aszetismoaz… Nietzscheren gogoeta paregabeenetarikoak aurki daitezke liburu honetan.

Testu hautatuak gaztelaniaz. Nietzschen bost liburutatik egindako testu hautaketak. (Testu hautaketa)

  • O

  • P

PLATON[Atenas, Grezia, 427K.a.-347 K.a.] Biografia

Eutifron, Eutidemo eta Gorgias. (399-388 K.a.) Iturria: Klasikoak. Eutifron, Sokratesen epaiketari buruz hitz egiten duen obretariko bat da. Eutidemo metodo sofistari buruzko dialogo bat da. Eta azkenik, Gorgias, erretorikari buruzko dialogoa da.

POPPER, Karl [Vienna, Austria, 1902-1994] Bibliografia

The open society and its enemies (1945) Hemen, 23tik 25arteko kapituluak aurkituko ditugu ingelesez. Bertan, epistemologiaz, erlatibismoaz, dogmatismoaz, historizismoaz eta abarrez dihardu. Epistemologikoki, arrazionalismo fundamentatuz gero dogmatismoan erortzen dela defendatuko du. Erlatibismoa epistenologikoki koherentea bada ere, berak arraziomenaren aldeko hautua egiten du, baina oinarrian fedea duela azaltzen du, dogmatismoan ez erortzeko. 25. kapituluan historizismoa kritikatuko du gogor.

  • Q

  • R

  • S

SADABA, Javier [Portugalete, Euskal Herria, 1940-…] Biografia

Javier Sádaba. Elkarrizketa. JoseMari Velez de Mendizabalek Eusko News Mediatik egindako elkarrizketa, nazionalismoari, botereari, erlijioari eta abar gehiagori buruz.

SAID, Edward [Jerusalem, Palestina, 1935-…] Biografia

Orientalismo. Introducción (1978) Said-en liburu ezagunetarikoa. Europak (mendebaldeak) “ekialde”-ari buruz dituen aurreiritziak salatzen ditu liburuan zehar. Mendebaldeak bere balioetatik eraiki du “ekialde”ari buruz dugun ikuspegi faltsua. Said-ek ikuspegi horren mamia erakusten digu liburuan. (Gaztelaniaz)

SALABERRY, Etienne [Heleta, Nafarroa Beherea, Euskal Herria, 1903-1981] Biografia

Ene sinestea. (1978) Iturria: www.susa-literatura.com. 1978a idatzi zuen bere lekukotasun autobiografikoa izango zen Ene sinestea liburua. Fede katolikoa, euskaltzaletasuna eta europazaletasuna dira Etienne Salaberriren pentsamoldearen ardatz nagusiak.

Bidegileak. Pierre Aintzinartek Etienne Salaberryri buruz idatzitako biografia eta pentsamenduari buruzko idazlana.

Salaberryren artikuluak. Iturria: www.armiarma.com. Eskualduna, Gernika, Euzko-gogoa, Herria eta Gure Herria aldizkarietan ateratako bertso eta olerkiak.

SÁNCHEZ CARRION (TXEPETX), Jose María [Cartagena, Espainia, 1952-] Biografia

La nueva sociolingüística y la economia de las lenguas.  (1984) Txepetxek, Angel Irigaray-ren omenez egindako lan honetan, bere soziolinguistika azaltzen saiatzen da idatzi labur bezain argi batean.

SANTAMARIA, Karlos [Donostia, Euskal Herria, 1909-1997] Biografia

Karlos Santamaria. Ideiak eta ekintzak. (1994) Karlos Santamariari buruz Joxe Azurmendik idatzitako argitaratu gabeko liburua. Bertan, bere ideiak, komunismoari eta kapitalismoari buruz, historia, teknika eta abar luze bati buruzkoak aztertzen ditu Joxe Azurmendik.

Bakea eta gerra. Etikaren eta teknikaren artean. Paulo Agirrebaltzategik Karlos Santamariak Pazifismoekiko zuen jarrera aztertzen du bertan. Aktualitate handiko hausnarketak dira Agirrebaltzategik Santamariaren eskutik dakarzkigunak. Santamariak baztertu behar ziren hainbat pazifismo aipatzen ditu, hala nola, pazifismo manikeoa, pazifismo sentimentala, pazifismo idealista… Hausnarketa bikainak.

El futuro del pacifismo. Karlos Santamariaren beraren idatzi gordin eta laburra. Pazifismoaren geroaz mintzatuz, pazifistari eskatzen dio lurrak oinean izan ditzala, utopietatik urrunduz. “Pero también el pacifismo tiene que ensuciarse las manos y esa especie de angelismo que caracteriza a algunas corrientes pacifistas debería ser superado. Tampoco me sirve el maniqueismo: nosotros, los pacifistas, somos los buenos; los malos son los militaristas y los belicistas. La cosa —desgraciadamente— no es tan simple como esto. Ahora bien, el tema de la relación entre el pacifismo y la política no ha sido hasta ahora resuelto ni siquiera afrontado con una cierta racionalidad.  ¿Cómo debe actuar el pacifismo sobre la política y cuál es la parte que ésta ha de tener en las acciones pacifistas?”

SARRIONANDIA, Joseba [Iurreta, Euskal Herria, 1958-…] Biografia

Euskal Herriaren bila. (1998)1998ko urriaren 21 eta 22an Euskaldunon Egunkarian Sarrik argitaratutako artikulua da hau. Une hartan ETAk su-etena aldarrikatu berri zuen, Aznar Espainiar Estatuko presidente eta Mayor Oreja Barne ministro ziren garaian.

Gartzelako poemak. (1992) Iturria: www.susa-literatura.com. Sarrionandiaren poema liburu famatuena. Joxe Mari Iturralderen iritziz, “Poema hunkigarriak, latzak, zailak irensten, grabeak, garratzak, gordinak…” (Epilogoa).

SARTRE, Jean – Paul [Paris, Frantziar Estatua, 1905-1980]Biografia

Burgosko Prozesua. (1971) Prozesu horren harira Sartrek Euskal Herriari buruz egindako gogoeta bikainak aurkituko ditugu Markos Zapiainek itzulitako artikulu honetan. (Artikulua)

SPIVAK, Gayatri Chakravorty [Calcutta, India, 1942-…] Biografia

Can the subaltern speak? (1988) Spivak-en lanik ezagunenetarikoa. Lan hau Cary Nelson eta Lawrence Grossberg-en Marxism and the Interpretation of Culture (1988) liburuan argitaratu zen.

  • T

THOUREAU, Henry David [Concord, Massachusetts, AEB, 1817 – 1862] Biografia

Desobedientzia zibilaz. (1849) Henri Thoureau-ren liburu ezaguna hemen esku artean. Anarkista famatuak desobedientziaz egiten duen hausnarketa paregabea. (Liburua)

TXILLARDEGI, Jose Luis Alvarez Enparantza [Donostia, Euskal Herria, 1929- ] Biografia

Txilardegi eta (kristau) erlijioa. Sebastian Gartzia Trujillok Txillardegiren existentzialismoa arakatzen du lan honetan. Bere existentzialismoa Unamunorenarekin erkatuz, diferentziak analizatzen ditu, eskematikoki. Esentzialismo erlijiosoa, existentzialismo agnostikoa eta kristau existentzialismoa aztertuz, Txillardegiren “Leturiaren egunkari ezkutua” obra, existentzialismo agnostikotik hurbil dagoela ondorioztatuko du.

Euskal Herria en el horizonte (Fragmento-Gazteleraz) (1997) Iturria: www.txalaparta.com. Liburu hau ez da autobiografia bat, baina autorearen pentsamendua zein den ondo irudikatzen du. Euskal Herriko historia bertako protagonistak kontuan hartu gabe idatzi izan da, Ajuria Eneako paktua egin dutenek bere nahierara idatzi nahi izan dute. Horregatik, zuzeneko testigantzen garrantzia, memoria biziarena, ixilik daudenen lotsak ateratzeko.

Politika konbentzionala ez da posible oraindik herri honetan. (2007) Iturria: www.argia.com. Gorka Bereziartua eta Mikel Asurmendik 2007an Txillardegiri egindako elkarrizketa da honakoa. Bere abertzaletasunaren sorrera, bere garaiaz pentsalariekin izan zituen harremanak, gaur egungo egoera politikoaz eta abar dihardute elkarrizketa mardul honetan.

  • U

UNAMUNOkoa, Migel [Bilbo, Euskal Herria, 1864-1936] Biografia

Bizitzaren sentimendu tragikoaz. (1913) Iturria: Klasikoak. “Bizitzaren sentimendu tragikoa, filosofiazko (filosofoen barkamenaz) edo teologiazko (teologoen barkamenaz) saio bat baino lehen unamunotar obra da. Bizitzaren sentimendu tragikoa, halere, Unamunoren obrarik filosofikoena da.” Hitzaurrea: Xabier Insausti.

http://migueldeunamuno.gipuzkoakultura.net/index.php. Biografia, bibliografia, lanak, idazlanak, eta abar gehiago. Irakurketa gida.

  • V

VILAR, Pierre [Frontignan, Okzitania (Frantziar estatua), 1906-2003] Bibliografia

Pierre Vilar eta Euskal Herriaren borroka (2004) Iturria: Uztaro aldizkaria. 49. zenbakirako Jokin Apalategi eta Paulo Iztuetak Pierre Vilarri buruzko idatzi hau egin zuten. Bere oroimenez egina, Euskal Herriarekin izan zuen harreman intelektuala lantzen du batez ere.

  • W

WEBER, Max [Erfurt, Sajoniar Prusia, 1864-1920] Biografia

Politika eta zientzia lanbide. (1918) Iturria: Klasikoak. Weberrek, Politik als Beruf idatzian bakezale eta iraultzaileen etikari astindua ematen die, politikoaren etika erresponsablea zein izan behar den zehaztuz.  Bertan, Estatua biolentziaren monopolioa duen entitate bezala definituko du. Wissenschaft als Beruf idatzian, aldiz, boterearen eta ekonomia mota desberdinen egitura ulergarria adieraztea izango da bere helburua.

  • Y

  • Z

ZABALO, Julen [Basauri, Euskal Herria, 1957]

Euskal nazionalismoa eta nazio lurraldea (1996). Iturria: UEU. Bere tesia biltzen duen liburua da honokoa. Euskal Nazionalismoaren historia, nazioaren definizioaren problema eta euskal nazionalismoaren lurralde aukeraketa estrategikoak, dira besteak beste liburuan lantzen dituen gaiak.

Euskal nazionalismo motak – nazio ikuskeraren arabera. (1998) Iturria: Uztaro aldizkaria. Artikulu honetan nazionalismo motak aztertzen ditu, adibidez, arraza-nazionalismoa, arraza-lurralde nazionalismoa, hizkuntza nazionalismoa, hizkuntza-lurralde nazionalismoa, lurralde nazionalismoa eta pertsona-lurralde nazionalismoa.

¿Es realmente cívico el nacionalismo catalán y étnico el vasco?(2004) Oposaketa horren gezurra agerian jartzen du Julen Zabalok artikulu honetan. Oposaketa ez datza, bere ustez, batek zein besteek nazioa ulertzeko duten kontzepzioan, baizik eta praktika politikoan.

ZAPIAIN, Markos [Irun, Euskal Herria, 1963-] Biografia

Txilardegi eta Ziminoa. (2007) Iturria: www-susa-literatura.com. Markos Zapiainen beraren hitzetan, “Nora goazen artez ikusi ahal izateko, nolanahi ere, ahal bezain zorrozki ikertu behar nondik gatozen. Txillardegiren ziminoa dugu etorburu. Txillardegiren obra ziminologia sakon bat da, besteak beste; polisemia handiko eleberriak dira harenak, baina orobat, Joan Mari Irigoienek dioenez, polisimio handikoak.” Liburu honetan artikulutxoak aurkituko dituzu. Batez ere, Txilardegiren eleberriak aztertzen duten gogoetak dira honokoak.

Foucault eta Mediku Psikipelmak. Jakin aldizkarian ateratako Michel Foucaulti buruzko artikulu interesgarria Zapiainen eskutik.

ZIZEK, Slavoj [Ljubljana, Eslovenia, 1949-] Biografia

Slavoj Zizeken monografikoa. (2010) ARGIA aldizkariko LARRUN gehigarriak ateratakoa. Bertan, Gorka Bereziartua ARGIAko lankidearen, Joseba Zulaika Antropologoaren, Markos Zapiain Filosofoaren eta Andoni Olariaga eta Jon Jimenez Filosofiako lizentziadunen artikuluak aurki daitezke.

Zizeki elkarrizketa. BERRIA. (2010-06-13) BERRIA egunkariak Slavoj Zizeki egindako elkarrizketa interesgarria.

ZUBIAGA, Mario [Tolosa, Euskal Herria, 1963]

Hegemonia nortasun kolektiboen eraikuntzan (2008) UPV/EHUko XXVII. Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia duzu honakoa. Gizarte mugimenduaren logikaz, hegemoniaren eraketaz, eta abar gehiagoz dihardu bertan.

Euskal gizarte zibilaren ahotsa eta gaur egungo ezaugarriak (2002) Iturria: Eusko Ikaskuntza. Euskal gizarte zibilaren definizioa, garapena, bere alde ideologikoak, eta abar lantzen dira artikulu honetan.

El ethos de ETA. (2009) ETA euskal erakunde armatu iraultzailearen 50 urteei buruzko irakurketa interesgarria.