Lapikoaren bueltan (irratsaioa)

Irratsaiora edozein kezka, gomendio, zalantza edo galdera bidali nahi baduzue, lapikokritikoa@gmail.com helbide elektronikoa duzue. Saiatuko gara irratsaioan bertan zuen kezka eta galderak erantzuten.


2. irratsaioa
(2011-11-28)

Lehen atala, hileko errepasoa. Artikulu berriak: Lohitzune Rodriguez lapikokide berriaren “Masa ideologiaren kontsumitzaileari”, Imanol Galfarsororen marxismoari buruzko bigarrena, Andoni Olariagaren “Kontraboterea eta Estatuaren beharra”, Joxe Azurmendiren “Txillardegiren ohorez: ETAren zikloa”, eta abar. Ondoren, Andoni Olariaga eta Iban Galletebeitiak unibertsitatearen hausnarketa bat egin dute. Ondoren, Jon Jimenezek Kuraiaren “Oroitzapenak, kolpeak eta laztanak”en komentarioa egin du. Eta bukatzeko, Imanol gure sukaldariaren hileko errezeta.

Download

1. irratsaioa (2011-10-24)

Lehen atala: irratsaioari sarrera. Bigarren atala: Lapiko kritikoan 2 urtez egondako eztabaida nagusiak. Hile honetako eztabaida eta artikulu nagusien errepasoa: Libia, komunikabideen papera eta pazifismoa. Hirugarren atala: Silvio Rodriguezen “Me va la vida en ello” kantaren hausnarketa Jon Jimenezekin. Laugarren atala: Solasaldia Unai Apaolaza, Andoni Olariaga eta Imanol Galfarsororekin. Imanolen filosofiaz oro har mintzatu gara. Bosgarren atala: Hileko errezeta Imanol Galfarsororekin.

Download

………………………………………………………………………………………………………