L

  • L

LACLAU, Ernesto [Buenos Aires, Argentina, 1935] Biografia

Emancipation(s) (2007) Versorekin ateratako liburua. “I see ‘cmancipation’ – a notion which has been part of our political imaginary for centuries and whose disintegrarion we are witnessing today – as being organized around six distinctive dimensions.” (Sarrera). Laclauren pentsamendu politiko-filosofikoa ezagutzeko liburu paregabea.

LEGASSE, Mark [Paris, Estatu Frantsesa, 1918-1997] Biografia

Gastibeltzaren karabinak. (1985) Iturria: www.susa-literatura.com. Mark Legasse euskal idazle independentista eta anarkistaren antzerki ezagunena. Sinopsia: Karlistaden garaian, Pertsonaia euskaldun bitxi batzuk ihes egin behar izaten dute, margo batetan sartuz, liberal patruila batekin topo egiten dutenean. Koadro horretan margoturiko itsasontzian bidaia luze bat egingo dute, lurrari bira osoa emanez: Cuba, Estatu Batuak, India… Abenturez beteriko bidaia horretan egoera eta pertsonaia arraroak, estrafalarioak, aurkituko dituzte: Blas Galarrisketa (euskaldun negrero damutua), azkeneko mohikano indiarrak (beren jatorria muhika-muxika-Mugican daukatenak), Konfucio Koxka pirata (txinatar printzesa baten eta Bermeoko sukaldari baten semea)… Istorioa benetan bitxia, estrafalarioa, zeinen bitartez Euskal Herria, euskaldunak eta euskarari buruz hitz egiten baita era berezi eta barregarri batez.

200px-LeninLENIN, Vladimir Ilitx Ulianov [Simbirsk, Errusiar Inperioa, 1870-1924] Biografia

La enfermedad infantil del izquierdismo en el comunismo (1920) Obra hau marxismoaren obrarik garrantzitsuenetarikoa da. Aspektu askotan, Leninen onena dela esan daiteke. Bertan, Boltxebismoaren historia aztertzen du, eta baita marxismoan klabeak diren ideia gatazkatsuak. Parlamentarismoa, ezkertiartasun purista, legalitatea/ilegalitatea, taktika, gradualismoa, sindikatuen papera… Gaur egun obra honek aktualitate guztia dauka.

A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z