H

  • H

HEIDEGGER, Martin [Messkirch, Alemania, 1889-1976] Biografia

Gutuna humanismoari buruz. (1946) Iturria: Klasikoak. Sartreren existentzialismoaren jarraitzaile izatea leporatzen diotenen kontra defendatuko da idatzi hontan. Existentzialismoa humanismoa dela, eta humanismoa derrigorrez metafisika dela salatuko du. Pentsamenduak ezin du  beraz arrazionalki fundamentatu ateismoa. Beraz, ateismoak beste garapen arrazional baterako fundamentu gisa ezin du balio. Beste alde batetik, Humanismo tradizionalaren kritikaren mamia hemen datza. Hark, gizakia hiru zatitan banatzen du: fisika, zientzia biologikoa eta giza zientziak (materia, animaltasuna eta logos-a). Heideggerrek, gizakia gorputza, arima eta izpiritu bezala ikusten ditu. Arima eta izpiritua kontrajarriak daude bortizki; lehena animaltasuna da, bizitza, bigarrena, forma, heriotza. Humanismoaren eskema hirukoitza katoliko ortodoxoa dela salatuko du.

Artelanaren jatorria. (1935-1936) Heideggerren beste klasiko bat.

HUARTE, Juan [Juan Huarte de San Juan, Donibane Garazi, Euskal Herria, 1529 – 1588] Biografia

Zientzietarako argimenen azterketa (1575) Iturria: Klasikoak. Bere lan nagusia Baezan argitaratu zuen  (Jaen), psikologia, neurologia, pedagogia, antropologia, patologia eta soziologia arloak jorratuz. Lanak arrakasta eta oihartzun handia lortu zuen.

HUMBOLDT, Wilhelm Von [Postdam, Alemania, 1767-1835] Biografia

Humboldt. Euskaldunak eta euskara (2003) Zabaleta Gorrotxategi, Iñaki. Revista Internacional de los Estudios Vascos = Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria = Revue Internationale des Etudes Basques = International Journal on Basque Studies (48). pp. 163-198. ISSN 0212-7016

Humboldt. Testu hautatuak. Iturria: www.klasikoak.com. Hemen Humboldten hainbat testu hautatu aurkituko ditugu, hala nola: 1. Gizakiaren prestakuntzaz; 2. Politikaz eta estatuaz; 3. Antropologia konparatuaz; 4. Estetika; 5. Idazki historikoak; 6. Gutun hautatuak.

A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z