A

  • A

APALATEGI, Jokin [Ataun, Euskal Herria, 1943- ] Biografia

Normalizazioan boterearen portaera da funtsezkoena. (2007-05-06) Argiak Jokin Apalategiri egindako elkarrizketa. Bertan, bere garaiko pentsamendua, ETAren sorrera eta Euskal Herriko prozesuari buruzko iritziak ematen ditu.

Tentsio handiagoetara goaz. (1986-10-05) Naziotasunaz eta identitateaz dihardu hemen Jokin Apalategik. Ezker Abertzalearen baitan dauden naziotasun desberdinez (Brankak bere garaian ordeztutako hizkuntza naziotasuna,, adibide bat aipatzearren) eta teoria mailan nazioaz eta nazionalismoaz oro har hitz egiten du.

ARANA GOIRI, Sabino [Abando, Euskal Herria, 1865-1903] Biografia

Sabino Arana: Euskara eta Kultura. (2004)Iturria: Euskaltzaindia. Xabier Kintana, Paulo Iztueta, Piarres Xarriton, Txomin Peillen, eta abar gehiagok Sabino Aranaren pentsalmenduaz dihardute. Euskararekin zuen loturaz eta gaur egungo egoera linguistikoaz mintzo dira. (Liburua)

ARIZMENDIARRIETA, Jose Maria [Markina, Euskal Herria, 1915-1976] Biografia

El hombre cooperativo. Jose Maria Arizmendiarrieta (1992) Joxe Azurmendiren liburua, gaztelaniaz.

Pensamientos. Arizmendiarrietaren pentsamenduaren zutabeak erakusten duen zitez pilatutako liburua, Joxe Azurmendik hautatuak.

ARREGI, Rikardo [Andoain, Euskal Herria, 1942-1969] Biografia

Biolentziaz, in Herriaren lekuko. (1972) Jakin, Arantzazu. Biolentziari buruzko hausnarketa ttipi baina era berean sakona.

Rikardo Arregi: bizitza eta obra. Hizkuntza politikarako sailburuordetzak ateratako dokumentu bat duzu hau. Rikardo Arregiren bizitzaren errepasoa egiten du: bere obra garrantzitsuenak eta euskal kulturaren alde egindakoak aipatuz, beste gauza batzuen artean.

AZKUE, Resurreción Maria [Lekeitio, Euskal Herria, 1864-1951] Biografia

Intelektuala nazioa eraikitzen: R.M Azkueren pentsaera eta obra (2008) “Pertsonai ezaguna dugu Azkue arlo batzuetan baina lan honetan gai berria bihurtu du autoreak. Eta horretan datza ikerketaren berrikuntza: Azkueren lana Azkueren bizi esperientziatik abiatuz aztertzen du bere osotasunean.” Euskaltzaindia.


AZURMENDI, Joxe [Zegama, Euskal Herria, 1941 -] Biografia

Bortxaren kondenamaniaz edo kontzientzien kontrolaz (2009) 2009ko TopASKEtetan, Eva Foresten oroiz, eta Alfontso Sastreren omenez egindako hitzaldiaren testu moldaketa duzu honakoa. Joxek Euskal Herriko gatazka politikoa baldintzatu duen kondenaren maniaz ari zaigu artikulu bikain honetan. Indarkeria kondenatu behar da? Ez kondenatzea inmorala da? “Ez, ETAren bortxa kondenatu gura ez izatea ez da derrigor ETAren alde egotea, eta gutxiago ETAk egiten duen guztiaren alde egotea. Da, lehenik eta behin, xibboletaren probari uko egitea: ibi edo pasabide kontrolatzaileen tranpan ez erori nahi izatea. Eta da, bigarren, kondenaren erritual obligatuari Botere publikoak ezarri dion balioa eta esanahiarekin desadosasuna erakustea. Da, txantaiaren taktika politikoa salatzea. Ez da tragedia ignoratu eta mutu gelditzea. Inposatu den mintzairan ez mintzatu nahi izatea da, mintzaira hori isiltasunarekin kondenatzea. Da, “terrorismoaren” aurka joateko aitzakiaz muntatu den Inkisizioan denok parte hartu behar izateari muzin egitea. Nazkaturik egotea pantomima guztiarekin.”

Elkarriren elkarrizketa (1999) Garaiko egoera politikoaz mintzatzen da hemen Joxe Azurmendi pentsalaria. (Elkarrizketa)

“Epilogoa. Irakurketari jarraituz gogoetan.” (2003) Aiestaran, Ignacio: Munstro abertzalea. Donostia: Elkar. (Liburuaren epilogoa) Euskaldunon kontraesanak, multikulturalismoaren gezurrak eta egiak, identitatearen problemak, negritudea,… Gai sakonak lantzen dituen epilogo zorrotza, idazleak berak bere buruari idazten diona.

Hitz berdeak. (1971) 1971an argitaratu zen Poema bilduma paregabea. (Liburua)

Hizkuntza, askatasunaren espazioa. (?) Paulo Iztuetari egindako liburu omenaldi batean Joxek egindako hitzaurrea duzu honakoa. Hizkuntza eta pentsamenduari buruzko hausnarketa bikaina. Bertan Georg Steiner, Wittgenstein, Gomez Pín eta beste batzuen pentsamenduetaz baliatzen da gai mamitsu hau argitzen saiatzeko. Luis Haranburu Altuna eta Jon Sudupe euskal pentsalarien hizkuntzaren ikuspegi esentzialista/erredukzionista (Steven Pinker neurobiologoarena, hain zuzen) eta Steinerren pentsamenduaren erabilpen eskasa ere kritikatzen da bertan. Azkeneko tesia sinplea da: tituluak esan bezala, hizkuntza, askatasunaren espazioa da.

Humboldt eta Renanen nazio kontzeptua. (2003) Espainiatik egiten den bereizketa dugu honakoa: nazioaren kontzeptu Frantziar demokratikoa, unibertsala; Alemaniar nazionalismoa, etnikoa, partikularra. Azurmendik dikotomia gezurti honekin apurtu nahi du. Renanetik Humboldtera Goethetik pasata ez dago oposiziorik, garapena baizik. Renanen nazio kontzeptua (Frantziar nazionalismoak hartuko duena) hiritarra bai, baita arrazista da ere (eta anti-indibidualista).  Renanentzat, nazioak badaude, baina Frantzia eta Alemania bakarrik, inolaz ez Alsasia (esaterako). Frantses nazionalismo / alemaniar nazionalismo binomioa funtsgabea dela erakusteko beraz, bi pentsalari paradigmatiko aztertzen ditu.

Historiaren problemak. (1992) Euskaldunak eta Espainolak (Elkar, Donostia, 1992) liburutik ateratako kapitulu bikain bat, historiari buruz.

Indarkeria eta balio berrien bilaketa (1998) Hik hasik, 1998. urteko topaketetan emandako hitzaldia. “Hik Hasi/baloreak irakaskuntzan” monografikoan argitaratu zen. Donostiako Udako Ikastaroetan eman zen ere Uztailean. Etikari buruzko hitzaldi bikaina. Bertan, erlatibismoa eta absolutismoa, biolentziaren afera, eta abar lantzen ditu.

Joxe Azurmendi: askatasunaren pentsalaria (2010) HEGATS aldizkariaren 45. zenbakia Joxe Azurmendiren monografiko bat da. Bertan, Olariaga eta Jimenez filosofian lizentziatuek Azurmendiren pentsamendura sarrera bat landu zuten. Esan bezala, beraz, Azurmendiren pentsamendura sarrera egin nahi duenarentzat.

Manifestu atzeratua (1968) 1971n Hitz berdeak poema liburua argitaratu zuen Joxe Azurmendik. Bertan, zentsurak debekatutako poema bat daukagu esku artean. Estilo zuzen eta pertsonalean pentsatuak eta idatziak, Euskal Herriarentzat -tamalez- denboraz kanpokoak diren hausnarketa erdi filosofiko – poetiko ekarri zizkigun gure artera. Laburra bezain ederra.

Mirande oso koherentea da bere pentsamenduarekin” (1989) ARGIAk urte hartan Joxe Azurmendiri egindako elkarrizketa dugu hemen, Schopenhauer, Spengler, Nietzsche Miranderen pentsamenduan” liburuaren harira. Elkarrizketa oso interesgarria.

Schopenhauer, Spengler, Nietzsche Miranderen pentsamenduan. (1989) Liburu honen pasarte batzuk aurkituko ditugu hemen. Borroka politikoari buruz, Mendebaldearen dekadentziari buruz eta Euskal Herriaren dekadentziari buruz Mirandek zuen ikuspegia aztertzen da bertan.

The democrats and the violent. Demokratak eta biolentoak liburua ingelesez irakurri nahi duenarentzat. Demokraziaren fundamentoak arakatzen dituen liburua: bikaina bezain zorrotza. (Liburua)

A B C D E F G H I J K L M N Ñ O P Q R S T U V W X Y Z