Zer da

Lapiko Kritikoa gunean teoria kritikoaren gaitasun berezia azpimarratzen da gaur egungo munduan “esan gabe doana” azalarazi eta desafiatze aldera. Pentsamendu hutsalaren nagusitasuna nabaria den komunikabide inguru batean bizi gara, oinarri-oinarrian pentsamendu hutsala besterik ez izanda esanguratsu eta adierazkor balitz bezala apaintzen dena komentariat berritsu eta zentsurazale baten eskutik. Gaur egun, E aurrizkia (E-demokrazia) edo 2.0 atzizkia (Komunikazio Ikasketak 2.0) modukoen eransteak berak kultura-industriaren ospakizun akritikoa baimentzen du.

Industria kulturalen pluralizazioarekin, bestalde, unibertsitateek, gaur egun, ikasleak hezi bainoago hesi egiten dituzte artalde baten gisan, kultur-industriaren presuposaketa oinarrikoak zalantzan ezarri beharrean haren beharrak betetze aldera ‘formazioa’ eskainiz. Industria kulturalaren gaur egungo babesleei ez zaie batere atsegin eta mehatxua sentitzen dute teoria kritikoaren kualitate espekulatzaile eta statu quo-a azpijotzeko baliabideen aurrean. Imajinazio intelektualik gabe, sarri azaltzen dituzte jarrera arbuiakor eta mesprezagarriak filosofia erradikalaren jolaskortasun kontzeptualaren parean. Alderantziz, Lapiko Kritikoak konfidantza osoa du teoria kritikoak gure munduko historia intelektualean duen eraginaz eta mundua interpretatzeko dituen moduez, hurbilpen, izenez, ‘errealista-enpiriko’-ari ezinezko gertatzen zaiona. Diskurtso publikoa, gaur egun, errotiko kritika teorikoa baztertuz gain, diskurtso anodinoa eta moldakorra bultzatzen duen jende intelektualki auto-babeskor eta badaezpadakoez dago zeharo dominatuta. Garai konformista hauetan larregi dramatizatzen dute teoria kritikoak bultzatzen dituen ikuspegi zorrotzen ‘beste’-tasuna. Oposizio burugogorra erakutsiz, Lapiko Kritikoak Heidegger-ren sinesmena jarraitzen du: “Galdetzea pentsamenduaren debozioa da”.

Garai hurbil bateko Subalternstudies.org proiektutik sortua, Lapiko Kritikoa-ren zeregina, orain, teoria kritikoa eta filosofia barreiatzea da, komunikabide, informazio, kultura, politika eta eguneroko biziarekin ihardutzea, eta gure munduaren ikuspegi kritikoak sortzea.

Horrela, Lapiko Kritikoa nazioarteko i(ra)kas-sare baten parte da, teoria kritikoa eta filosofiaren erabileran interesatuta dagoena gizarteari buruzko diskusioak eta eztabaidak hedatzeko helburuarekin. Lapiko Kritikoa zenbait pentsalari jadanik finkatu zein etor-berrien lanetan oinarritzen da gaurreguneko arazoeri buruz ikerketak zein kritikak burutzeko, baita iruzkinak emateko ere. Web-aren baliabideak iker-tresnatzat erabili eta parte hartzea areagotu nahi dituzten irakasleak, ikerleak eta irakurleak orohar, ongi-etorriak daude.

EHko testuinguruan Lapiko Kritikoaren asmoa behin Joxe Azurmendik idatzi zituenak gauzatzea eta lortzea da:

Oraindik lortu ez dena, elkarrizketa eta eztabaida komunitate bat osatzea da, gogoeta filosofiko autonomo bati bizia emango diona. Iruditzen zait hori, gure baldintzetan, irakaskuntza unibertsitario eta ez unibertsitarioko filosofiazaleak kolaborazio sistematiko moduren batean bilduz izango litzatekeela bideragarriena, elkarlan hori antolatzea noizpait lortzen bada.” Filosofiaren Historia. Elkar, 2008. 22. orria