2012ko kontzeptua: hegemonia (Gara. 2012-12-31)

By • Dec 31st, 2012 • Category: Azterketak eta Azalpenak

2012. urtean beste guztien gainetik nabarmendu den kontzeptua indarrez sartu da gure borroka ideologikoaren erdigunera, eta geratzeko asmoarekin etorri dela dirudi. “Hegemonia”z ari naiz. Kontzeptu hau aurten gaizki formulatua ikusi dugu gehiegitan, gehiengo politiko edo instituzionalarekin parekatu baita. Aldiz, Zizekek dioen bezala, borroka hegemonikoa espontaneoki apolitikotzat hartzen diren kontzeptuak bereganatzeko guda politiko ideologikoa da.

hege1Goazen pixkanaka. Zer da operazio hegemoniko bat? Operazio hegemonikoak (espainiar inperioarenak, demagun) berezko esanahirik ez duten ideia unibertsal hutsei (justizia eta bakea, esaterako) esanahi partikular bat itsasten die (zuzenbide estatuaren garaipena, adibidearekin jarraitzeko) eta ideiaren (justizia/bakea) esanahi posibleak bi eremutan zatitzen ditu: esanahi batzuk politikotzat jotzen ditu (autodeterminazio eskubidea, presoak etxera!, adibidez), eta bere ideia partikularra (ETAren porrot militarra, demokrazia española) prepolitikotzat, normaltzat, naturaltzat finkatzen ditu, partikular hori unibertsala betetzera eta koloreztatzera pasatzen baita. Hori gertatu bezain laster esanahi partikular hori “desagertu” egiten da, eta justizia hitzak esanahi partikular hori aditzera ematen du naturalki. Horretarako propaganda makinaria indartsua dauka inperio espainolak.

Bi adibide zehatz jarriko ditut aurrekoa hobeto azaltzeko. Jon Sudupek duela egun batzuk Berrian Mario Onaindiaren nazioa artikulua idatzi zuen. Bertan, Mario Onaindiak bizitzan egindako “ibilbide demokratikoa” erakusten zuen, Savater, Mikel Azurmendi eta beste abar demokraten ibilbide berbera. Erreparatu etzana dauden adjektiboen (euskaldun, espainol) absentziei: gaztetan, Mario nazionalista erromantikoa izan zela dio Sudupek. Ondoren, koskortu eta formaldu zenean, EEtik PSEra pasa eta abertzaletasuna eta espainiartasuna bateratu nahian postnazionalista (!) bilakatu omen zen. Azkenean, zibikoa eta XVIII. mendeko errepublikano ilustratu bihurtu zen, nazioa atzean utziz eta hiritarrentzako politika egitera mugatuz. Zein da hemen operazio hegemonikoa? Ezkutuan dauden adjektiboei erreparatu behar diegu. Sudupek nazionalista erromantikoa eta nazioa erabiltzen dituenean, kontzeptu horien partikularra “euskalduna” da, partikularra ezkutatuta dagoen arren. Berdin-berdin, zibiko postnazionalista, konstituzionalista eta ilustratu kontzeptu “ez-politikoiei”, abstraktu gisa aurkezten baditu ere, “España” partikularra itsasten die. Ondorioa: española izatea naturala da, hiritarra izatea da, ilustratua: euskalduna izatea edo izan nahi izatea kontu identitarioa, nazionalista, erromantikoa, politikoa.

Beste adibide bat: nork irabazi ditu EAEko azken hauteskundeak? El Correo Español: “Las fuerzas nacionalistas son mayoría en el nuevo Parlamento vasco.” La vanguardia: “Los nacionalistas vascos obtienen 27 escaños, los abertzales, 21, y los socialistas (…) se hunden con 16.” Alegia, fuerzas nacionalistas euskaldunak dira; bitartean, espainiar alderdiak sozialistak eta popularrak dira, adjektibo gabe. Operazio hegemonikoak, hortaz, identitate naturalak, batetik; eta politikoak, bestetik, eraikitzen ditu.

hege2Hegemonia operazioetan partikular bat fundamentu izatera pasatzeko desagertu behar bada, fundamentuak azaleratzen diren momentuan hegemonia galtzen ari direnaren zantzua izaten da (horrela ondo azaltzen da, esaterako, espainiar identitatea kolokan dagoenean “España”-ren marka, sinbolo eta banderak gero eta gehiago eta agresiboago azaleratzea).

Zein da espainiar intelligentsiaren operazio hegemonikoaren funtsa? Apolitikotzat hartzen diren kontzeptuak (justizia, bakea, demokrazia…) bere partikularrarekin (espainola…) betetzen ditu, eta bitartean, politikoki sentitzen diren kontzeptuak (nazionalista, erradikala, etnikoa, erromantikoa, identitarioa, biolentoa, eta abar) arerioaren partikularrak (euskaldun, independentista…) eransten dizkio. Dikotomia honen sustraiak historian zehar aztertu eta haien gezurra agerian jartzea izan da, esaterako, Joxe Azurmendik bere obra ia guztian zehar egin duena.

Zein da, hortaz, hemendik atera daitekeen ondorioa borroka ideologikorako? Imanol Galfarsorok aspalditik errepikatzen ari dioskuna, alegia: euskalduna “desagertu” behar dela. Hori bai, desagertu, kontzeptu unibertsalen pean (demokratiko, hiritar, unibertsal…). Proiektu politiko batek hegemonia lortu dezan, eta horrela gizarteak naturaltzat hartu dezan, hauteskundeen garaipenetatik harago, bere proiektua, bere balioak, bere helburuak, natural bilakatu behar ditu, bere partikularrekin ideia eta kontzeptu unibertsalak koloreztatuz: hegemonia demokratikoa burutzeko. 2013. urtea arlo honetan aurretik egindako lana kapitalizatu, egindako akatsak zuzendu eta borroka hau garaitzen joateko momentu ona izango da.

Bitartean, urte berri on sozialista eta demokrata guztiei! (batez ere, kartzeletan eta erbestean dauden horiei!)

(Berriz, 1984) Filosofian lizentziatua. Jon Jimenez-ekin batera "Modernitatearen auziaz" (Jakin, 2009) idatzi du. UEUko Filosofia Sailburua 2 urtez izandakoa. Doktoradutza ikasketak bukatzen EHUrekin. Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea izan da. hAUSnART aldizkariko zuzendaria.
Email this author | All posts by

9 Responses »

  1. Kaixo!

    Honatx asko gustatuko zaizuen blog berri bat (abertzaletsun, hegemonia etb… bezelako kontzeptuak lantzeko ezinbestekoa)

    http://gaizkafernandez.wordpress.com/

  2. “El nacionalismo vasco, como todos los movimientos de este signo, está obsesionado con construir cierto discurso de la diferencia. Para crear una identidad colectiva (una nación, si se quiere) hace falta dibujar fronteras que separen el “nosotros” del “ellos”. Buscar hechos diferenciales. A lo largo de su historia el nacionalismo vasco ha establecido distintos criterios de exclusión: primero los apellidos autóctonos, luego la lengua (es vasco el euskaldun, el vascoparlante) y finalmente el ideológico: solo es vasco el abertzale. Pero, además de dichos parámetros, un discurso de la diferencia necesita de elementos más visuales para marcar distancias con el “allí” siempre imaginado como oscuro y mediocre, cuando no hostil. Requiere centrarse en lo de “aquí” y lo “nuestro”, obviando lo que nos une al resto de la península, incidiendo en aquello que nos “separa”…”

    gehiago hemen:

    http://gaizkafernandez.wordpress.com/2013/01/06/el-zampanzan-y-el-discurso-de-la-diferencia/

  3. Interesantea gerta liteke egun hegemonia prozesua bideratzeko moduaren eztabaida, ematen bada. Abertzaletasunak, nazionalismoak, historian zehar horixe saiatu besterik ez duela egin esango nuke. Kontua da antagonismoa egoki ezartzen ere asmatu beharko dela. “Nosotros” eta “ellos” bereizketa hori ona edo txarra den juzkatzeko zer esan nahi dugun begiratu beharko da. Zer esan nahi dugun, zer nahi dugun kontuan hartuta eta hori lortzeko estrategiaren balorazioa eginez noski. Nazionalismoak “nosotros” eta “ellos” horiekin gauza ezberdinak adieraziko zituen, estrategikoki egokiak diren hausnartu beharrekoak. Nazioa, eta nazionalismoa, egokitzen joan direla ere ez genuke ahaztu behar. Baina, agian, independentismoak “nosotros” eta “ellos” horiekin independentziaren aldekoak eta kontrakoak soilik esan nahiko du etorkizunean. Hori bai, bai antagonismo nazionalistan zein independentistan “resto de la península” hori urrun geratzen dela esango nuke.

  4. “El nacionalismo vasco, como todos los movimientos de este signo, está obsesionado con construir cierto discurso de la diferencia”

    “el nacionalismo vasco ha establecido distintos criterios de exclusión”

    “Requiere centrarse en lo de “aquí” y lo “nuestro”, obviando lo que nos une al resto de la península, incidiendo en aquello que nos “separa”.”

    “Precisamente una de las herramientas ideológicas del nacionalismo es la invención de la tradición o, en determinados casos, la manipulación interesada de elementos previamente existentes, como el folclore.”

    “Por supuesto, los ultranacionalistas nunca son respetuosos con la tradición en sí, por lo que la ha modificado a su gusto”

    “Por supuesto, este discurso está basado en mentiras y manipulaciones”
    ETA BUKAERAN GAIXOTASUNAREN KONTRAKO ANTIDOTOA: “¿Qué hacer al respecto? Pues observar la realidad con ojos críticos. Viajar y leer.”

    Gaizka Fernandez, diskurtso hegemoniko bat indartu nahian dabil. Diskurtso hegemoniko espainiarra. Hegemoniaren logikak norberaren posizio politikoak “normaltzat”, “gizalegezkotzat”, “sanotzat”, “benetazkotzat”… kontsideratzea dakar, aurkari politikoarenak aldiz “desbiazio”, “gaixotasun” “faltsu” bezala kontsideratzea dakar. Posizio hegemonikoa lortu duen subjektu politikoak, bere partikularra ezkutatu egiten du eta unibertsalen jabe izango balitz bezala hitz egin, jokatzen du. Ez du inongo azalpenik eman behar, berea da normalitatea. Gaizka hortaz, borroka hegemonikoan dabil; espainiar estatua zatitzea nahi ez duen baten hautu politiko partikularretik dabil hitz egiten.
    Garrantzitsua da erreparatzea ere, euskal independentismoa erasotzeko, unionismoak, derrigorrezkoa duela independentismoa, partikularren “nosotros” etniko, linguistiko, kultural, historiko baten defendatzaile bezala marraztea. Bestela ez du erasotzeko heldulekurik.
    Zentzu horretan, esan behar da ere, independentista batzuk, beraien diskurtso partikularistarekin oso erraz jartzen diotela unionismoari nondik erasotu.
    Faktore objektiboetan oinarritutako dikotomiatik, borondate politikoan oinarrituriko dikotomiara pasatu behar gara. Abertzaletasunetik independentismora alegia (http://basque.criticalstew.org/?p=6234). Horretarako logika esentzialista baino hegemoniaren logika erabiltzea eraginkorragoa suertatu daiteke. Logika horrek independentismoa partkularren babeserako beharrean unibertsalak bermatzeko dela azpimarratu beharko luke. Honek ez du esan nahi, hizkuntza, kultura alde batera uzten direnik, ez, unibertsala hegemonikoa bilakatu den partikularra dela kontsideratzen badugu, unibertsala gure partikulartasunetik eraiki behar dugula esan nahi du, besterik ez.
    Aste honetan, David Fernandez CUPeko bozeramaileak, Salvador Lopez Arnaizek idatziriko eta iraultzailetzat mozorroturiko gutun inperialista espainiar bateri ematen dion erantzunean honela dio: “Ni ez naiz nazionalista, independentista baizik”. Esaldi honetan dago gakoa.
    Transizio honek, abertzaletasunetik independentismorako transizioak alegia, bi onura nagusi dituela iruditzen zait. 1.) Unionismoaari, indpendentismoa erasotzea ikaragarri zailtzen zaiola eta 2) Subjketu independentista zabaltzeari abertzaletasunak jartzen dizkion mugak gainditzeko balio duela.

  5. Hau ere itzela da ba!

    “Tanto el País Vasco como Navarra disfrutan desde hace bastante más de un siglo de un peculiar régimen fiscal, muy diferente al que rige en el resto de España. (…) estos territorios se han beneficiado históricamente de un trato más que privilegiado respecto al resto de España. Ese es uno de los factores que han posibilitado su prosperidad…”

    http://gaizkafernandez.wordpress.com/2013/01/10/el-peculiar-regimen-fiscal-del-pais-vasco-y-navarra/

  6. […] Al parecer a algunos de estos nacionalistas radicales y dogmáticos les escandalizan aportes como […]

  7. Jarri duzuen blog horrena irakurrita (eta noren dizipulua den ikusita) nire gomendio bakarra: Gaizka izen faltsu eta bereizgarriaren ordez, benetako izena, Salvador alegia, erabil dezala.
    Zer dela eta identifikatzen da jende hau haien ustez faltsua eta gainera gaiztoa den izen batekin? ez al ziren sortu izen horiek “identitate” bat asmatzeko, nazionalisten amets zoroak egia bilakatzeko? Zenbat ditugu horrelakoak: Gotzone, Iñaki, Jon, Mikel … zergatik ez dira denak Angeles, Iñigo, Juan, Miguel jatorretara pasatzen? Zein da atxekimenduaren gakoa? Zergatik ari dira euskal diferentzia gauzatzen euren izenetan? zergatik ezin gauzatu diferentzia hori beste kontuetan?
    Ai zein gaiztoa den diferentzia, niretzat dudana ez denean!!

  8. Apaolaza: ” borondate politikoan oinarrituriko dikotomiara pasatu behar gara.” Horregatik biziki pozgarria eta hein handi batean hunkigarria da SORTUren eraketan BORONDATEAri espreski egiten zaion aipamen.

    off topic bat honekin batera: gaurko zaldi eroaren zinta itzela da!

  9. […] hegemonikoak, faltsuki apolitiko jotzen direnak, azalean utzi ditu Olariagak. Gaiari buruz LapikoKritikoan ere idatzi du […]

Leave a Reply