Post nazionalismoaren ordua. Hauteskunde usaineko gogoeta badaezpadakoa eta irekia

By • Oct 8th, 2012 • Category: Azterketak eta Azalpenak

Lehendakarigai baten hauteskundeetako oldar-leloa: “zu ez bazatoz, haiek irabaziko dute“. Nor naiz ni? Nor dira haiek? Nolatan aurkez daiteke hauteskundeetara populazioaren alderdi baten kontra arituko dela horren argi dioenik?

Nazioa botere-kontua da

Nazioak estatuen boterea legitimatzeko aparatuak dira, praktika eta diskurtsoz ondo hornitutako dispositibo askoren multzoak (armadak, ogasunak, selekzioak, museoak, eskolak, gastronomiak eta abar…). Aparatuak, diot, arrazoi batengatik: pertsonak, sinboloak, gauzak eta erakundeak sortuz lortzen baitute boterearen legitimazioa.

Nazioaren bitartez jendeak sentitzen du botere amiñi bat duela: eskuduna dela boza ematen duelako noizean behin, edo selekzio garaiezina animatzen duelako, edo gerran aberriaren alde hiltzeko ohorea izan duelako… Botere hori ilusiozkoa dela pentsa genezake; benetako boteretsua beste norbait da, beste nonbaiten dago. Oligarkak, estatuburuak, aberatsak…, odol eta diru-balantze garbiko horiek dute benetako boterea eta nazioaren ilusioa jende apala eta inozoa engainatzeko manera bat baino ez da… Alienatuta al daude jendaki xume horiek? Ez horrenbeste. Nazioarekin bat egiten duen jendeak zerbait objektiboa irabazten du identifikazio horretan. Esaterako: immigranteak nazio-identitatea bereganatzen duen neurrian, lasaiago bizitzeko aukera du, lan egiteko erraztasuna, edozein gorabeheraren aurrean babestuago egongo da, eta abar. Nazioaren bazterretan, nazioaren periferian bizimodua ez da erosoa, ez da goxoa.

“Emakume nazionalak atso-agureak zainduko lituzke egun osoz” eta halakorik irakurri dut sarri lan-eskarietan. nazional horrek erakusten du zertan den “naziotasun minimoa”: paperez harago, nazionalak “hemengotasuna” duelako. Pentsatzekoa da ondo hitz egiten duela hizkuntza nazionalean, ondo ezagutzen dituela hemengo ohiturak eta kontuak, hemengo erlijio sekularizatuko kidea dela, hemengo pentsabide arruntekin bat egiten duela, hemengo janzkera erabiltzen duela… Nazioa bada zerbait, eraz eta edukiz. Eta botere-aparatua den aldetik, jendea ahaldun eta ahalgabe bihurtzen du. Hori dena hoberen daki naziotasun, eta ondorioz hiritartasun defizita duenak. Halako jendeak ilara luzeak egiten ditu Gobernu Bulegoen parean, nazioari eta soberaniari buruz ika-mika teorikoetan sartzeko gogo barik, baina jakintza praktikoak ondo aholkaturik: nazio-kidea izatea gauza ederra.

Naziotasuna eta hiritartasuna nahasten dira nazio-estatuetan. Hortik dator galtzaile eta irabazleen kontua. Haiek irabazten badute zer galduko dute galtzaileek? Zer eskumen eta eskubide ez dute izango, horrez gero?

Nazioa abandonatzeko unea

Hiru nazio ditugu: hiru dira estatu-boterea legitimo egiteko ditugun aparatuak. Horietako bi estatuen nazioak dira, beste bat kontrara garatu den nazio estatu-gabea, haatik, nazio-estatu baten egitasmoa. Nazio horien bitartez jendeak boterea duela sentitzen du, “subiranoaren partaidea” dela sentitzen du. Ez da gauza bera, jakina, estatua duen nazioarekin identifikatzea edo estaturik gabeko nazioarekin identifikatzea (eta oraingo honetan alde batera utziko dut “identitate gauzatua” zertan den, eta identifikazio subjektibora joko dut soilik).

Estatuak nazio anitzekoak izan daitezke, teorikoki gutxienez, baina ez da hori inguru honetako kultura politikoan korritzen den ideia; bazter hauetan nazioak “elkartu ezinak” dira: Espainiak edo Frantziak ez dute beste naziorik onartzen euren estatu-lurraldean. Estatuz barrura Nazioa bakarra da definizioz (definizio konstituzionalez; epai-mahi konstituzionalak esan zuen bezala: “Euskal Herria no existe“).

Gurean ofizialki (estatu-babespean) espainiar baskoak (EAEtarrak), frantsesak eta espainiar nafarrak ditugu. Eta gurean, label eta estatus ofizial horiekin identifikatzen ez diren “euskal herritarra sentitzen naiz soilik” dioen jendea dugu. Euskal herritar horiek sentimenduz dira euskal herritarrak, besterik ez. Gurean, beraz, identitate-definizioetara jota, hiru nazio-kidetza ditugu: bi estatudunak, bat estatu gabea. Bistan da zein den garaile, zein galtzaile.

Hor dago gatazkaren muina: “nazioa galduz gero, uste dute espainiar identifikaziokoek, boterea galduko dut“; “nazioa irabaziz gero, boterea irabaziko dut” uste dute euskal herritar identifikaziokoek. Jakina, nazioa galdu edo irabazten da estatu propioa izanda. Euskal independentistek uste dute estatua izanez gero, “nazioa” irabaziko dutela, hau da, botere legitimoa izango dutela hainbat kontutarako. Eta gainera, botere hori “norberarena” izango dela: eguneroko bizitza pertsonalean ere irabazi egingo dute.

Ez al dago identifikazio bikoitzeko inor? Biak naziotzat jo eta biei estatua onartzea nahiko lukeena? Federalismoa eta halako bide makurretik doaz oreka gaitzean hautu hori egin dutenek.

Nik uste dut, nazioa atzean uzteko unea heldu zaigula. Eta oreka arraro horiek guztiak ere bai. Nazioa, etxean, erlijioaren, eta familiaren argazkien ondoan utzi behar dugu, eta igande eguzkitsuetan lagunekin batera egurastu eta gozatu. Edo bestela esan, nazioa “botere-aparatu hori” estatuarekin izan duen harreman eta lotura abandonatu behar da eta estatuaren legitimazioa eta norberarekiko lotura eta atxikimendua bestela lortu behar da: estatuaren legitimazio bakarrak “boterea denona izatea” izan behar du, besterik ez. Hori da legitimazio demokratiko bakarra.

Nazioa funtzio horretarako jaio zen: burgesen demokrazia (partzial hura) unibertsala zela aldarrikatuz hedatu baitzen Nazioa, hedatu esatez eta egitez. Baina jaio eta berehala “partzialtasunera” lerratu zen eta ilusio kolektibo faltsua bilakatu. Zenbat ziren, proletario, emakume, alofonoak eta hamaika jende klase, eskubideen nazioan kidetza lortu ezinik, betebeharren nazioan indarrez estu kateatu zituztenak? Baztertu eta zapalduek bestelako nazioak, unibertsalak, gauzatu nahian ibili dira berrehun urtean.

Horregatik ere, nazioaren erro politiko eta demokratikoetara jotzeko, nazioa abandonatu behar dugu orain ezagutzen ditugun formetan. Egiazki existitzen diren nazioak (garai bateko egiazki existitzen zen sozialismoa bezala) abandonatu behar ditugu. Nazioaren aurri elkorretatik alde egin behar dugu. Nazionalismoari agur esateko tenorea da, besteak beste, naziotasunaren ametsa goza dezagun.

Herri subiranoa, nazioez harago

Panorama zabalean ere, demokraziak iraungo du botereari eusteko gai den neurrian. Merkatuak jango du bestela. Estatuek demokraziaren monopolioa nahi dute, diskurtso hanpatuak eta hutsak darabiltzate estatuen kontra ari den edonor antidemokrata dela argi uzteko. Baina estatu gehienek oligarkia handien tresna poliziako eta fiskalak baino ez dira gaur egun, eta boterea aspaldi transferitu zieten oligarki horiei. Eremu politikoa gero eta ezgauzagoa nahi dute, demokrazia izpirik gabe: herri- edo jende-botererik ez.

Soberanismoa estatu propioaren hautua da. Soberanismoaren hautua, beraz, estatuaren legitimazio politiko bakarrera itzultzea da: estatua denon boterea antolatzeko eta hainbanatzeko bide izan dadin, alegia, herria, jende oro, estatu-buru eta estatugile izan dadin. Soberanismoaren helburua argia da: jendeari boterea aitortzea eta haren eskuetara itzultzea. Bitxia da, honez gero, Espainia aldean Anguitak “nazio-soberania” berreskuratzeko alderdi berri bat sortu izana. Arriskuan dago han eta hemen herri-subiranotasuna. Baina, hemen (eta ez dakit han hala den) nazioa (espainiarra jakina) herri-subiranotasunaren aurka erabiltzen da. Eta ikusi dugunez, nazio horren bitartez kateatu nahi dute jendea: “zu ez bazatoz, haiek irabaziko dute“, uler dadin: “zu , espainiar hori, ez bazatoz, haiek, euskal herritarrek irabaziko dute”. Soberanismoaren mezua guztiz alderantzizkoa izan behar du: subiranotasunarekin herritar denok irabazteko modua da, galtzaile bakarra herriaren aurkakoa da.

Euskal soberanismoak euskal nazionalismoan ditu erroak, han sortu zen, baina beste mundu batera doa eta mundu horretan nazioek gutxi jokatuko dute. Ikustekoa dago herriek eta jendeek jokatuko duten ala ez. Soberanismoak hautu horri ekin behar dio: jendearen boterea defendatu behar du, ahal delarik ere, botere hori bultzatu eta sustatu behar du.

Soberanismoa mugimendua da,demokrazia deritzogun mugimendua: jendeak bere gain eta burujabe diharduenean subiranoa omen da. Subiranotasun osoa izaterik ez dela diote merkatu eta estatu arteko botere-jokoetako boteretsuek. esan nahi dutena aiseago ulertzen da aurretiaz herria jarriz gero: herri-subiranotasun osoa izaterik ez da. Burgesek iraultza politikoen zikloa martxan jarri zuten Subiranoari lepo egin ziotenean. Orain merkatu- eta estatu-oligarkek euren burua nahi dute subirano haren tokian, Herriaren zikloa bukatutzat eman nahi dute eta.

Baina, hala ere, onartu beharra dago ez digula balio herriari buruzko ideia metafisiko batek. Herria nahikoa fisikoa dugu, ostera. Mugimendua da; jendea herri dihardutela esan daiteke, noiz? bere burua gobernatzen duenean edo gobernamendu haren eragile eta araugile izateko ahaleginetan dabilenean.

Horrenbestez, nazioaz harago joan behar dugu, harago bizi garelako honez gero: estatuaren legitimazio demokratiko bakarra estatua jendearen boterea izatea da, edo bestela esanda, legitimazio bakarra denon estatua izatea da. Hala ez denean, demokraziarenak egin du, estatua orduan, boteredun klase baten tresna bilakatzen da, eta orduan ere, xede nagusi bat ezartzen zaio: herria sakabanatu, deuseztatu, atomizatu eta kontrolpe hertsian edukitzea. Baina nazioaz harago nola definitzen da herria? Estatua “jendartearen botere aparatua” dela diogunean zein da “jendartea”? Ez dago behin betiko erantzunik, herria mugimendua delako. Aurrez ezin da ez finkatu, ez zehaztu ezta mugatu ere. ezarian sortu eta eraldatuko da. Nazioa mugimendu horretarako ibilgailu ona izan da garai batean (oraindik horrela da, nahiz eta hondar urteetan dela suma daitekeen, jendeak erraz mobilizatzen baita naziotasuna astinduz gero). Baina hemen planteatzen zaigu nazionalismoaren zikloaren bukaera: euskal herria nazioa izan da (jatorri berekoen eta kultura berekoen multzoa), orain naziotik estatura iragan behar dugu, denon estatua eta denon garaipena izango den elkarte horretara. eta hartarako ibilgailu zabalagoa eta ahaltsuagoa behar dugu: herri-subiranotasuna.

Subjektutik eremura: edukiz eta eraz

Gaur egun diren alderdietan nekez topatuko dugu subiranotasunaren subjektua. Logikoa da, esan bezala, subjektu hori egikeran sortuko da. Nire ustez, orain subjektu haren prototipo bat baino ezin dugu asmatu. Eta nonbaitetik sortuko bada, egungo nazio-identitateak uztartu beharko ditu, denok irabazteko aukera izan behar duelako. Subiranotasunaren subjektua neutro izango da naziotasun kontuetan, edo bestela esan, herritartasuna eta naziotasuna zein bere bidetik ibiliko dira, bereiz.

Esan nahi al du horrek estatu bat lortuz gero, estatu hark ez duela “edukirik” izango? Aspaldiko aurkaritza dugu formazko prozedurak eta edukiak aldentzen dituena. Gehienetan edukitzat jotzen da “bestearen forma” eta hala egiten da hura baztertu eta zokoratzeko. Aurkaritza tranpati hori gainditzeko bidea “ondare komunen etengabeko eztabaida” da. Eztabaida hori da neurri handi batean politikaren eremu zabala, demokratikoa denek parte hartzeko eskumena dutenean, irekia behin ezarritakoa berriro aldatzeko oztoporik ez denean… Demokrazia ondare komunen gaineko eztabaida eta erabakietan partaide eta arduradun den herriaren mugimendua da. Askotan zentzu hori markatu nahian, Errepublika deitu zaio. Hitz horren etimologia arrunta aski ezaguna dugu denok, gogora dezagun ere Platonen Errepublika Politieia dela grezieraz: polisaren gobernamendua. Soberanismoa errepublikazalea da, ezin bestela izan, eta ondare komunei buruzko eztabaidan jendeari aitortzen dio beregaintasuna. Eta hortxe topatu ahal dugu soberanotasunaren subjektua ulertzeko beste bide bat: eztabaida ezin da betiko itxi zeren eta eta jendeak, ondo dakigunez, nahiko ezberdinak baitira, anitz ditugu iritzi politikoak eta beste. Horregatik, subjektua parte bat izan gabe, alderdi edo ikuspegi bat barik, eremu osoa dela uste dut, alegia eremu publiko osoa, errepublika, hain zuzen.

Eremu hori sortua dugu aspaldi, baina ez da beregain. Ahula eta hauskorra da. Bertan ari gara ondare komunak zein diren ebazteko ika-mikan. Batzuk gora doaz, eta nik hala nahi ditut, denontzako ondare: elkartasuna, justizia soziala, segurtasun eta duintasun pertsonala, euskara, auzolana, ingurumena… eta berdintasuna, batez ere berdintasuna. Gure errepublikaren ardatzak dira, batzuek jatorri etnikoak dituztela esan digute, berdin dio, oraingo auzia errepublikari zentzu eta kohesio psikopolitikoa (legitimazioa) ematen dioten ala ez ebaztea baita. Bestela esan, gure konstituzio irekia diren ala ez zehaztu behar dugu: parekotasuna, elkartasuna, askatasuna, euskaltasuna eta abar gure lotune eta egitasmoak diren eta nola gauzatuko ditugun libro ebaztea da errepublika.

Gauzak horrela, ondare eta praktika soziopolitikoaren objektu izan daitezen ahalegindu behar da ezker soberanista, baina argi izanda, parte bat dela, badela ondare horiek ez, beste batzuk nahi dituenik. Eta ezker soberanistak jende horri zerbait aitortzen badio, zera da, eremu soberanoko partaide izatea, alegia euskal herritarrak direla, estatu propio izanda edo izan gabe, herritar guztiek baitute eztabaida librean parte hartzeko eskumena.

Ondare komun horietako batzuk izaera “transzendentala” dute, historikoki, soziologikoki eta kulturalki hala da: egituratu gaituzte. Baina eremu politikoan eztabaidagai dira, izan ere, eremu politikoan (gure lotura edo elkarte politikoan: jendartean zein estatuan) aurrekari eta sorbide izan arren, haiekiko fede eta ustea berretsi behar da.

Soberanismoaren erronkak

Askoren ustez soberanismoaren dema nagusia estrategikoa da: nola arraio lortuko dugu estatu propioa? Nire ustez erronka nagusi hurbilena diskurtso eta praktika soberanista artikulatzea da. Nazionalismoa atzean utzirik, estatu propioa, errepublika, herri honetan bizi diren guztientzako proiektu askatzailea dela sinestea eta sinestaraztea. Jokoan dagoena herri subiranoa da. Eta horretan denok irabazle.

13 Responses »

  1. Artikulu eder honek iruzkin luzeagoa merezi du, baina denboraz urri nagoenez behintzat zera esan nahi nuen: proposamen horrekin guztiz ados nagoela. Imanol Galfarsororen euskaldunaren desagertzearekin bateragarri ikusten dut, eta aurretik “abertzaletasunetik independentismora” ideiaren azpian idatzi ditugun artikulu eta abar luzeekin linea berean doala iruditzen zait. Hala ere, artikulul honetan formulazio zehatzagoa ematen asmatu duzula iruditzen zait.

  2. Nazionalismoa dela eta ez dela, hona Urdanibiak idatzi duena:

    OVNHI (iñaki Urdanibia. Gara, 2012-10-10)

    De un tiempo a esta parte los defensores de los valores patrios hispanos están que trinan. La señal de salida para sus desgañitadas coplas la dio la multitudinaria manifestación independentista de Barcelona y las posteriores declaraciones de Artur Mas. Da la impresión de que se está poniendo en pie un Observatorio de los Valores de la Nación Hispana(OVNHI); por cierto, la «nación» reiteradamente mencionada en la Carta Magna hispana no parece suponer problema alguno para los enfurecidos críticos del nacionalismo, cuando de hecho la definición de esa cosa llamada España sí que parece responder al pie de la letra a aquello que dijese Karl W. Deutsch: «una nación es un grupo de personas unidas por un error común sobre sus ancestros y una aversión común hacia sus vecinos». Como siempre a la vanguardia de la innovación, la nunca bien ponderada, y celestial, Conferencia Episcopal ha dictado doctrina a su rebaño; indicaciones a las que en su furia solo le has faltado decretar la excomunión para los disgregadores de la Una, Grande y Libre, país al que Dios colocó en el centro del mapa y le otorgó el privilegiado y esencial papel de ser el celoso custodio de la religión católica. Muchos otros han clamado con tintes de armas tomar, hasta proponiendo que la defensa de la patria puede exigir la intervención de los cuerpos armados del Estado.

    Dos ejemplillos me provocan estas líneas que se mueven por la superficie, contagiadas -y no pienso excusarme por ello- por las sandeces que han salido de la distinguidas boquitas de gentes de la inteligencia hispana: por una parte, don Mario Vargas Llosa, peruano nacionalizado español, en una charleta del partido de la Rosa de España, dice que los partidos hispanos están acomplejados ante los nacionalismos (se refiere a los «periféricos», no al de «gran nación» que ese sí que es guay y ha extendido su influencia civilizadora allende sus fronteras y mares); por otra, leo el entresacado de un artículo publicado en «El País» -viendo el tinte de la cita, me espanto ante la tesitura de leer la totalidad de la copla- del catedrático de filosofía don Manuel Cruz, que dice que para ser nacionalista «no hace falta haberse leído un solo libro: basta con apelar a un sentiment»… y seguro que se ha quedado tan fresco el docto caballero tras soltar semejante chorrez, para la que desde luego no hace falta haber leído a Ernest Renan, ni a Johan Gottlieb Fitche, ni a Pi i Margall et álii.

    Como si mantener cualquier otra postura política sea el fruto de haberse quedado ciego de leer obras (sobre todo las suyas); o como si defender distintas opciones en las diferentes esferas de la actividad humana: éticas, estéticas, afectivas, económicas, perceptivas y… hasta preceptivas, fuesen la consecuencia de haberse pasado medida existencia entregado a la clarividente Razón (la pongo con mayúscula por su poder no contaminado) y a su exposición en letra impresa… ¡por favor!; de este modo -siguiendo tal senda intelectualista-, cualquier decisión humana ha de basarse en una sesuda búsqueda en los libros(parece que este caballero no es sólo director de alguna colección editorial, sino el dueño de ella) para después ser capaz de inclinarse a uno u otro lado de las posturas personales comme il faut.

    Puede haber posturas «nacionalistas», por ejemplo, basadas realmente en lecturas, o no, y en vivencias que hacen que uno se incline hacia la defensa de esta postura pues la considera la más conveniente, además de que en determinadas circunstancias responde a una voluntad popular. Puede añadirse que no es necesario ser nacionalista para defender el derecho a que las nacionalidades tengan su correspondiente derecho a la autodeterminación. Obviamente, no hace falta ser un hombre, ni una organización, con complejos para aceptar la libertad y la aceptación de las decisiones de los pueblos… un hombre realmente sin complejos (¿no se miraría al espejo?) fue el que mantuvo a sangre y fuego la unidad patria, el enano de El Ferrol, dejándose de zarandajas separatistas. Frente a sus unitaristas posturas, se alzaban, al unísono, las proclamas, y programas, de los organismos unitarios de la oposición, que aglutinaban a fuerzas que iban desde la extrema izquierda hasta la democracia cristiana, reclamando el «derecho a la autodeterminación de las nacionalidades oprimidas» (y se hacían constar Catalunya, Euskadi y Galiza)… Luego vino el «café para todos» para desdibujar y rebajar las reivindicaciones nacionalitarias, y el derecho nombrado se convirtió -para muchos de los que entonces lo defendían- en puro «maximalismo delirante» propio de parroquianos o de resentidos de izquierda radical.

    ¡Ay los sentimientos! Seguro estoy de que el flamante nobel de literatura siente sus sentimientos disparados cuando ve una faena (¡nunca mejor dicho!) de, pongamos por ejemplo, José Tomás, ¿o lo aplaude tras haber racionalizado hondamente, después de leer muchos libros sobre la «fiesta nacional»? ¡Olé, sin complejos!

    ¡Ay los libros! Seguro que en el país en el que vive el profesor de filosofía nombrado tendrá, en un mercado editorial con tanta tradición e implantación, libros que defienden el independentismo catalán con argumentaciones varias; al menos por aquí, donde escribo, me consta -aunque no domino el tema ni me interesa mayormente- que los hay, libros que defienden la soberanía con razones, entre otras, económicas, amén de culturales, etc. Defensas que se realizan sin recurrir para nada a la fibra sentimental (en la onda de Ernst Geller que afirmaba que «no habría podido escribir su libro sobre el nacionalismo si no hubiese sido capaz de llorar, con la ayuda de un poco de alcohol, escuchando cantos folclóricos…»), ni hacer propuestas cuasi ni «pseudo-religiosas».

  3. Bide beretik Fredi Paya:

    Diplomazia estankoa

    AEB-etako atzerri ordezkari bati entzun nion lehenengo aldiz, baina Algortako kaleetan askoz lehenago praktikatzen zen.

    Ekialde Hurbileko krisi bat zen, Palestinar herriak zapaldua izateari utzi arte behin eta berriz, geroz eta era bortitzagoan lehertuko diren horietako bat. Inguruko herri batekin tentsio handia izan zuten Amerikarrek gai konkretu bat zela eta. Baina herrialde horretan askoz interes garrantzitsuagoak zituzten eta bere kooperazioa gura zuten. Beraz, zubiak zartatu aurretik, diplomazia estankoa praktikatzea otu zitzaien. Marrazki bizidunetan bezala, plastikozko poltsa baten barrura kristorenak eta bi oihukatu, kontu handiz itxi, irribarrea berreskuratu eta aurrekoarekin tonu maiastatikoz (Jon Maiak duen hizkera goxoz, erran nahi baita) solasean jarraitzean datza.

    Lepotik zintzilik lastorria zeukan zuri kaukasiar anglofono hari entzun nion ideia bera sarritan ikusi nuen, etxetik irteten nintzenean bertan zeuden eta etxera nindoanean bertan uzten nituen horien artean.Gai ziren ezadostasun mota ugari onartzeko, edo kudeatzeko, beren hurbilenen artean. Garai hartan irizpide eza iruditzen zitzaidan. Kasurik onenean, «umearen zentzuna, telebistan entzuna» esakune zaharberrituaren inspirazio ziren. Nire ingurunea hautatzeko moduak gehiago zuen «Braianen Bizitza»tik, eta nik ez nuen nire bizitzaren onena disidente edo eta pasiboekin eman nahi. Minimo batzuek zeuden, marra gorriak, borrokan ari ginen eta gure konbikzioaren bidez mundua aldatzeko gai sentitzen ginen. Ez zitzaigun interesatzen «herria askatzea» interesatzen ez zitzaionik. Euskal Herrian koadrila ideologikoki uniforme asko dago. Zenbat eta gatazkan inplikatuagoa egon jendea, hainbat eta orokorragoa da joera. Egiak garesti ateratzen direnean, zaila da elkarri arrazoi zatiak emanez eraikitzen diren guneak sortzea. Baina etorkizunaren bidea bihurgune horretatik doa.

    Ez naiz inkesta zalea, baina badirudi inork ez duela gehiengo absoluturik lortuko hurrengo hauteskundeetan. Eta iruditzen zait, diplomazia estankoa praktikatzen ikastea sano garrantzitsua izango dela. Ezker abertzale berria ensanblatze prozesuan dago. EAJ, inoizko monolitikoena eman arren, tentsio izugarriekin bizi delakoan nago, bestela ez lukete EBB-ko burua lehendakari egingo. Emaitza ezin hobeak eman dizkion maniobra marjina, kargu instituzional eta alderdiaren arteko eztabaida publiko amaiezinari uko egingo diote. Eta hor amaitzen da epe luzera ordezka ezineko indar politikoen zerrenda.

    Egiaztatze horretatik abiatuta, nazio eraikuntza abertzaleen arteko proiektu independentista adostean datza. Aldi berean, diplomazia estankoa erabiliz, arlo soziala borroka zelai bihur bedi. PSOErekin akordioetara heldu beharko da arlo sozialean aurrera egiteko bada. Baina ikuspegi argi batekin, epe ertainera, kulturalki espainiarra den langileari lekua egin behar diogu gure proiektuan. EAJ-k gauza bera egin beharko du PPrekin, epe ertainera ahalik eta gehien ahultzeko.

    Soilik abertzale ikusten gaituzten langileek, euren babesle senti gaitzatela. Eta ezker erradikal deitzen diguten abertzaleekin euskararentzako etorkizuna adostu dezagun.

  4. Ez dut inor hemerotekarekin aspertu nahi baina ikus hemen nazioa botere politikoaren aldarrikatze gisa definitua, “Teoria praktika politika” blogetik:

    Ni comuna catalana ni condado vasco (Jule Goikoetxea, 2012ko Iraila)

    Se abre el telón y aparece un Estado queriendo disimular que tiene soberanía absoluta, pongamos Reino Unido. Se abre de nuevo el telón y aparece otro Estado pretendiendo no tener ninguna soberanía, pongamos España. Se cierra el telón.

    “La Sodomía europea y sus 27 enanitos”, o algo así hubiera pensado Thomas Hobbes al levantarse de su tumba y ver el patio europeo del siglo XXI.Para Hobbes (siglo XVII) poder político significaba soberanía y la soberanía debía ser el monopolio absoluto del Estado; aspiración que todo Estado europeo ha perseguido desde entonces. La Unión Europea, en cambio, es un buen ejemplo de las múltiples caras de eso que llamamos soberanía, porque muestra por un lado una nueva centralización y acumulación de poder supraestatal, mientras que por otro saca a la luz la descentralización de dicho poder dentro de los estados. Deja claro, en definitiva, que la soberanía es algo por lo que hay que luchar cada día. Pero a pesar del enjambre de esferas de poder y de niveles de decisión que es la Unión Europea (desde el Consejo Europeo hasta el ayuntamiento de Orio o de Tàrrega), siguen siendo los estados los que en pleno siglo XXI detentan la mayor cuota de soberanía, porque son los que en los últimos siglos más poder político han acumulado en consonancia con el postulado hobbesino. Los estados son por ello el nodo, es decir, las entidades cardinales a partir de las cuales se distribuye la soberanía o el poder político en Europa, sea hacia abajo, hacia las regiones y provincias que componen el estado, o hacia arriba, hacia las instituciones europeas. Con los procesos de descentralización acaecidos desde los años 80 en muchos de los estados europeos, regiones y comarcas de toda estirpe han intensificado sus demandas por una nueva distribución territorial del poder, desde competencias compartidas y exclusivas, hasta soberanía plena, es decir, aquella que los estados aún detentan y que se concreta en tener la última decisión (decisión soberana) sobre la propia constitución política. Es evidente que dicho poder soberano implica control sobre el territorio, sus instituciones y sobre los recursos que en él se producen. Y esto deja entrever que la soberanía estatal nunca es absoluta, sino dependiente de múltiples factores, incluidos otros estados, organismos internacionales y entidades sub-estatales. Ahora bien, cuando comunidades no estatales como Cataluña y País Vasco demandan soberanía, se la demandan al Estado al que pertenecen, porque es él quien tiene el poder último sobre su constitución política y organización institucional, con las consecuencias que tiene ello en la producción y distribución de los recursos, etc. de estas comunidades. Aclarado este punto crucial sobre la elasticidad y persistencia de la soberanía, adentrémonos ahora en el meollo de la cuestión.

    La estrategia del Estado español, con su Constitución armada en mano, de negar taxativamente que en su territorio existe más de un demos o nación, además de la española, tiene como objetivo el restar legitimidad a la demanda de soberanía de Cataluña y del País Vasco. Y este es el eje de la bronca política que nos traemos entre el poder y el sentido. Y es que negar que el pueblo vasco y catalán sean naciones, además de ser grotesco desde un punto de vista politológico, no atiende al principio de realidad, y es que les guste o no a los partidos y gobernantes españoles, en la Europa actual las entidades que demandan soberanía política son (llamadas) naciones. Ni provincias, ni comarcas ni regiones. Y lo divertido del asunto es que esto es así precisamente porque los estados actuales, como el español, llevan siglos repitiendo hasta la saciedad que su soberanía reside en la nación española, que es la que detenta el poder constituyente o soberano. Pero para que este lema de la soberanía popular o nacional funcione (el estado sea viable, democrático, etc.), el pueblo o pueblos del territorio estatal se tienen que sentir representados e identificados con el estado en el que delegan su soberanía. Por tanto, no hay ningún misterio decimonónico en que los pueblos que no se identifican con su estado demanden un estado propio y tampoco nada alucinógeno en que estos pueblos se llamen naciones.

    Esta lógica de funcionamiento se refleja perfectamente en Canadá-Quebec y Reino Unido-Escocia, donde no se debate si la soberanía es más o menos densa o trivial que hace uno o dos siglos, o si tú eres una gallina (región) que se cree halcón (nación). Y es que la centralidad del debate está en la relación de poder, no en la relación de sentido. En términos foucaultianos la historicidad que nos arrastra y nos determina es belicosa, no parlanchina, por eso la historia y el presente de Europa y de sus pueblos es inteligible a partir de sus luchas, estrategias y tácticas.

    Así que hablemos ahora de tácticas.

    La táctica mediática, académica y política de banalizar la demanda de soberanía como si proviniera de seres irracionales que no controlan sus emociones identitarias, táctica esta especialmente querida por el socialismo español entre los que se incluye por supuesto el señor Patxi López, que a pesar de ser hombre, blanco, bilbaíno y español, dice que “la ideología es más racional y la identidad más de tripas” (El PAIS 16-08-2012), demuestra o bien una alta dosis de cinismo, o de ignorancia. Las identidades, ya sean de género, de clase o de nacionalidad, nada tienen que ver con las tripas, sino con prácticas (discursivas) diarias, desde la familia y la escuela hasta el trabajo, la subordinación política y la explotación económica. Lo bonito aunque nada novedoso del tema es que toda identidad se articula mediante el discurso y que todo discurso pertenece a una ideología. Pero además, como españoles, y desde luego como socialistas, deberían saber perfectamente que las ideologías dominantes (nacionalismo español) se articulan mediante identidades dominantes (ser español), es decir, aquellas identidades que más poder político han acumulado. Por ello, cuando se demanda soberanía se reclama poder político, no se demandan tripas ni sangre ni un canal de televisión; y cuando es el pueblo, la nación o el demos quien lo reclama, entonces, lo que se demanda es democracia.

    Ahora bien, con respecto a aquellas personas que sólo tienen identidad democrática pero no nacional, sería bienvenida alguna explicación en torno a quién es el demos en el que reside la soberanía de la demos-cracia con la que se identifican, es decir, el grupo de personas entre las que los impuestos se deben pagar y las pensiones cobrar. Y con respecto a aquellas otras personas que tienen identidad nacional pero no quieren soberanía, sería también interesante que expusieran cómo plantean construir un sistema democrático propio, sin tener un estado.

    Por mi parte no creo que haya nada irracional en demandar un principado feminista independiente o una comuna ecologista de animales con pelo, el único inconveniente es que la Europa actual está organizada en estados nacionales, es decir, el Estado alemán, el Estado belga, el Estado francés… Es por eso que cuando se demanda poder político, se demanda un Estado vasco o un Estado catalán, y no un condado cosmopolita de mamíferos demócratas que sepan razonar.

  5. Apodakak honela amaitzen du:

    “Nire ustez erronka nagusi hurbilena diskurtso eta praktika soberanista artikulatzea da. Nazionalismoa atzean utzirik…”

    Nazio(nalismo)a uzteko benetako arrazoia zein den kezkatzen nau ni. Herrikideengana modu egokiagoan zuzentzeko asmoagatik ote da edota orain arteko diskurtso nagusia, nazio(nalismo)aren inguruan, ezin izan dugulako artikulatu?

    Adibide txiki bat zinema-aldizkari espainiar batetik hartuta “Baztan” (Iñaki Elizalde, 2012) pelikulaz ari direla:

    “[…]Ese enfoque complejo pero interesante se malogra por la acumulación de rasgos idiosincráticos vascos (aizkolariak, txistulariak etc.) que campan por el film […] y la sitúa en un equívoco territorio entre la reivindicación folclórico-nacionalista[…]”

    Nazionalismoak ez du ez prentsa ona…

    Horren aurrean soluzio bat hAUSnART 1eko editorialean, Arnaldo Otegi izendatzeko, erabilitako hizkuntzaren arabehera: 1)Euskaraz “ezker abertzaleko buruzagi kartzelatua” eta 2)Ingelesez “Imprisoned leader of the Basque left pro-independence movement”

    Baina hala ere…

    Nire kezka, beste modu batera formulatuta: Azken boladan “nazio(nalismo)a” nahikoa eztabaidatuagatik diskurtso zaharra aldatu ezin izan badugu (estatutuei eta nazioarteari begira), “soberanismoa”ri buruzko diskurtso berria parametro egokietan eusteko gai izango gara?

  6. Ongi etorri alde ilunera Edu. Gogoratu zuk diozunaren antzeko zerbait idazteagatik norbaitek pentsamendu kolonizatua nuela esan zidala.(http://basque.criticalstew.org/?p=6727)

  7. Eta eztabaida garratza izan genuen orduan…

  8. Aupa Unai: aspaldi nabil ni alde ilunean. Baina uste dut nik testu honi eta harako hari eman nahi nieke irakurketa ez dela zuk egin duzuna (edo bai?). Nik ez dut ikusten han esan nuena eta hemen diodanaren artean inongo alderik. Hori bai bi errealitate eta ez bat izan ditu testuetan aztergai. Han euskal identitateaz hitz egin nuen; hemen subiranotasunaz, zehatzago ere: herri-subiranotasunaz. Han luze hitz egin nuen borondateaz eta borondateari eragiten dioten faktoreei buruz; ezen borondatea eraitsi ezean ez dugu kritika egiterik, ezta status quo delakoa aldatzerik. Borondatea ireki eta haren tripak ikusteko erreminta soziologiko eta psikosozialak erabili behar ditugu; hori egin nuen han. Eta helburu bakar batekin: euskara da euskal (gogoan izan). Alde horretatik, inoiz hemen (sive euskal herrian) estatu bat baldin badugu, ez da izango borondate hutsez, ezta burutazio xelebre baten ondorioz (askok dioten bezala, eta nik neuk ere defendatu dudan moduan, ironiaz egin badut ere). ez, hemen estatu bat inoiz sortzen bada, aurretiaz herri bat izan delako izango da. Herri bat izate horrek ez du ezer determinatzen, ezta kausatzen, izan ere, izate sozial, historiko eta kultural guztiak zabalak dira, hau da, protagonistek alda ditzakete… Eta berariaz egiteko gaitasuna dute (gaitasun kamutsa askotan); hartara, asmatu zuten politika. Eta oro har, autogobernu diogun hori. Subiranotasunaren ideia handik dator: zer dio? labur: badaitekeela izan aginte-gune pertsonifikatu bat, eta hura jainko, errege edo herri bat izango dela, jendartean sortzen diren botere eta indarrak batzeko eta kontzentratzeko gai bada… Autogobernuan, bistan da, jendea da erreferentea: populazioa, edo hitz “prepolitiko” bat erabiliz, herria (eta ez dakit zer dela eta ez genukeen hitz hau politizatu behar, populua herria baita, ez besterik). Eta autogobernuaren eragilea, borondatea da: esan bezala, bere horretan, historizatu, aztertu, kritikatu eta ulertu gabe utzi ezin duguna.
    Inoiz, diot hemen, estatu bat baldi badugu, euskal herri bat izan zelako izango da. Zentzu apal eta zaluenean:euskaldun jendea izan zelako. Baina estatu hura, eta hori da nire kezka eta nire ustea, ez da izango euskaldun jende tradizionalaren estatua. Alderantziz, asmatu eta inbentatu behar dugun euskaldun jende artifizialarena. Euskaldun transgenikoa deitu nion horri, politikaren eta ez bizi-indar etnikoaren emaitza. Hala izan dadin, (euskara ondare komuna, guztiz praktikoa, bizia eta egunerokoa) izan dadin politikaren beharra dugu. Baina gure joko-eremua ez da, eta ez da izango, soilik politika. Euskal komunitate bizi eta ez-kolonizatu bat behar dugu, bere burua arautzeko gai dena.
    Euskaldunak nazionalizatu eta gero, bada garaia euskaldunak herritar neutro eta unibertsala bihurtzeko. estatua behar omen dugu horretarako. Baina, eta hau da hemengo testuaren zentzua, herri-soberanismoa nazioez haragoko postura da, nazionalismoaren zama libratzen ari den ezker abertzalearen postura eta ezker abertzale gehienaren betiko ildoekin bat egiten duena. Euskarari dagokionez, bakarrik ohar bat: ezker abertzaleak “oro mintzo” bihurtu nahi izan du euskara, alegia, mundu oso baten hizkuntza izan dadila nahi izan du. Ez soilik hiztun-erkidego batena (hiztun-erkidegoa soziolinguistikaren ikuspuntutik trinkotu behar bada ere, politikoki eta baita soziologikoki ere, ireki eta sakabanatu behar da, hor dago gure erronka: nola uztartu bi mugimendu horiek). Soberanismoak atea ireki nahi dio hemendik sortutako herri-autogobernu bati, joko-eremu berri bat eta legitimazio bakarra duena (herri-boterearen joko-eremua izatea, denontzako irekia, berez irekia eta autoeratua); eremu horretan, diot, zein izango dira ondare komunak? zein izango da joko-estiloa? Ikusten denez, nik ihes egin nahi diot “unibertsaltasun faltsuari” eta “edukiak versus prozedura formalak” planteamenduari…
    Esan bezala, gogoeta irekia da, badaezpadakoa, burutu gabea… eta uste dut arazo larriena ez dela euskal herriaren definizioa, geure burua kolonizaziotik askatzeko gai bagara, nire iritziz, zailagoa da soberanismoak, herritar ororen botereak, mundu “post-subiranoan” dituen etsaiak gainditzea. Hor bai eztabaida garratza egin behar duguna, ezkortasuna uxatze aldera behar-beharrezkoa.

  9. Aupa Edu, denbora gutxirekin nabil eta boteprontoan erantzungo dizut. Hala ere hurrengo astean zure artikuluari (oso interesgarria) iruzkin landuago bat egingo diot.
    Zuk kritikatzen zenuen nire artikulua (hizkuntza eta naziotasuna) euskal identitatearen ingurukoa zen, bai, baina ez identitate antropoligiko, kultural, linguistiko… dena delakoaz. Identitate politikoaren ingurukoa zen. Horretarako, euskara hartu nuen ardatz, iruditzen zitzaidalako, maiz, identitate politikoa den naziotasuna hizkuntzarekin mugatzen zela. Baina kritika, nik faktore objektiboak deitzen diedanekin nazioa den identitate politikoa zedarritzeari egiten nion. Artikulua, abertzaletasuna( subjketu askatzailea -independentista?- egituratzeko estartegia) alde batera utzi eta faktore objektiboen determinaziotik at eratu behar zela nioen. Abertzaletasunak, subjektu iindependnetista eratzeko orduan eman zuela eman beharrekoa alegia. Nik uste orain diozunarekin erabat bateragarria.
    Betsalde, unibertsalak gureganatzearekin erabat ados. hAUSnART aldizkariko datorren alerako horren inguruko artikulu bat bukatu berri dut “Hegemonia eta estrategia independentista”.

  10. Izugarri gozatu dut Apodakaren testu honekin, bere azken liburuarekin bezala.
    Eskerrik asko!

    Galdera bi, atrebentzia gehiegi ez bada, Eduardorentzat:

    P2P mugimendua ezagutzen duzu (P2P foundation, Las Indias Kooperatiba, BlogSoviet)?
    P2P infraestrukturak planteatu genitzakela uste al duzu postnazionalismoa egituratzeko?

  11. Aupa Erramun
    galdera ona bota duzu, izan ere, gaia asko ezagutu gabe, uste dut nik planteatzen dudanaren kontrakoa direla (alderdi batzuetan gutxienez) aipatzen dituzun kasuak (batez ere P2P)
    Azalduko dut: filosofia aldetik, edo nahi baduzu etika ulertzeko moduan bat egingo nuke; baina ez “egitasmo politikoan” edo zehatzago praktika politikoan. Zergatik? haiek egiten dutena baztertu gabe (osagarria eta beharrezkoa baitira sareetan halako mugimendu horizontalak buruz buruko parekidetasuna bultzatzeko), nik kaleko eta tokiko kontaktuak, nahgabeko kontaktu gatazkatsuak defendatzen ditu, ez berez, ez gustuko ditudalako, baizik eta haietan lantzen delako sen demokratikoa… ez kasualitatez file (phyle) hautatu dute oiko-nomia horiek izendatzeko: tribu; edo okerrago enda… Clistenesen erroformak demoi -herriak- natolatuaz ezabatu zituen ahaidegoak hain zuzen. Gure historian antzekorik izan badugu, ahaide nagusien bandoen suntsitzeko, herrialdeko batzarren sorkuntza izan zen, baina badakigu parekidego horiek zer eman zuten, urri eta murri. Baina artikulu honetan espazio politiko komuna sendotzeaz hitz egin nahi nuen, hau da, bestearekin konpartituz, sortu beharko genukeen espazio komunaz, errepublikaz. eta han sortu behar den, sor daitekeen herri publikoaz. Herri subiranismoa proposatu nahi nuen, nazio subiranismoaren ordez, jakinda, hemen herria eta nazioa oraindik orain nahasten ditugula, eta agian hala behar ditugula: bat eginda. Baina, sare horietan ez bezala nik espazio hori sortu eta dinamizatu lezakeen mugimenduaz harago, espazio bera begitandu nahiko nuke: eta espazio horretan, ez dago agente bakarra, ezta sare bakarra, ezta helburu bakarra… Konstituzio-indar bakarra bai, ordea, herri ahalmena; herria zabala eta askotarikoa da beti… (nazioa halakoa al da? tribua bistan da ezetz)
    Nere tribua dut maite, baina estatu indepedentea ez nuke nahi nere tribuarena, herri guztiena(demoi guztiena) baizik

  12. Ulertzen dut norbere autonomia eratzeko ezberdinen arteko talkak egiten duen lana, eta P2P egiturek pertsona afinak konektatzean behartutako negoziazio (aberasgarri) hori gal daitekeela. Edonola, P2P egiturak era ezberdinean uler genitzake, adibidez, erakundeen gainetiko elkarrekintzetan jarri genezake harreta puntua. Kasu hortan elkarrekintza bakoitzaren elementuak (hizkuntza, egiteko erak, erramintak) pertsonaz pertsona negoziatu beharko litzatezke eta ez erakunde haien arauen arabera. Honek tribu edo berezko talka hori emulatu dezake.

    Zure mezua ere kaptatu dudala uste dut, herria, naziotasunaren gainetik, subirautzaren jabe izatearena, herri heterogeneoa. Ezberdinen artean eratutako arau edo konstituzio hori baina, minimoen konpromezu bat izango litzake orain nazioak ezartzen dituenaren aurrean. P2P egitura zentzu horretan planteatu genezake, herriaren konstituzio postnazional horrek ezartzen ez dituen arauak pertsonaz pertsona negoziatu behar liretekelako.

    Las Indias-eko jendearekin hitz egin dudanean konfederalismoaren alde egin izan dute, hiritartasuna ardatz herritasunaren gainetik, eta aldi berean P2P mugimenduarekin. Nik ere bateragarriak direla uste dut.

    Gaira itzuliz, kuriosoa iruditu zitzaidan, adibidez, atxikimen nazionala elizarekiko atxikimenduaren pare planteatzen zuen blog-sarrera hau (Suitzan egiten ei denaren antzera):
    http://bitacora.lasindias.com/transnacionalizacion-nacionalidad-ciudadania-y-confederalismo/

  13. […] Gizartea eta herria (Eduardo Apodaka) […]

Leave a Reply