Solasaldia. Barkamena, kondena, tortura. (Liburu aurkezpena. Joxe Azurmendi eta Andoni Olariaga)

By • Oct 1st, 2012 • Category: Maitasuna Proiektoa

Noiz: Urriak 10

Lekua: Fermin Calveton, 21 (Elkar denda)


JOXE AZURMENDI
SOLASALDIA

Egungo euskal filosofo eta pentsalari handienetakoa denak, Joxe Azurmendik, Barkamena, kondena eta tortura.. Estatua kontzientziaren kontrolatzailea lana argitaratu berri du eta bertan jasotako gogoeten inguruko solasaldia eskainiko du filosofoa ere baden Andoni Olariagak gidatuta.

Egungo egoera politiko – sozialaren hausnarketa etengabekoan ari den idazle oparo hau, gure bizigiro politikoan egunero entzuten ditugun kontzeptuei buruz ari zaigu liburu honetan ideia horien sakoneko esanahiak aztertu eta ur lohi horien iturri zaharrak argitzeko. Damua, barkazioa, garaile eta garaituak, esijentzia etikoak, bizikidetzarako baldintzak, erru kolektiboa, helburu eta bitartekoen zilegitasuna, bortxaren kondena bezalako leloak haztatu ditu egileak, alea eta lastoa bereiziz eta jantzi demokratikoz saldu nahi dizkiguten errezeta totalitarioak salatuz. Azken urteetan idatzitako hiru saiakera labur bildu dira lan honetan, eta hiruretan ere hari bat: garai batean Eliza bezala, gaur egun Estatua ari dela bihurtzen gure kontzientzien kontrolatzaile zuzen eta zorrotza, komunikabide lagunen eta ustezko intelektualen kolaborazio ezinbestekoz.

Leave a Reply