Musika Nietzscheren filosofian I

By • Sep 17th, 2012 • Category: Azterketak eta Azalpenak


«Sin música, la vida sería un error» (Nietzsche, 1889: 14).

 


Musika: Dionisoren artea

Nietzschek,  Tragediaren Jaiotza lanari, indar dionisiako eta apolineoen arteko bereizketa eginez ematen dio hasiera, izan ere, tragedia grekoa bien arteko kontrakotasunaren emaitza gisa jaiotzen da bere ustez (haur bat sortzeko kontrako sexuak beharrezkoak diren era berean).

Apolo formarekin identifikatzen da. Nietzschek ametsak jartzen ditu apolineoa denaren adibide argi gisa: ametsak bisualak dira oso, eta itxurazko koherentzia dute, hots, amesten ari garenean denak jarraitzen du ordena bat, mugak daude eta dena dago definitua. Esnatzen garenean ordea, ametsak bere zentzua galtzen du guztiz eta zeuzkan ordena eta itxurazko muga horiek irreal bihurtzen dira.

«La bella apariencia de los mundos oníricos, en cuya producción cada hombre es artista completo, es el presupuesto de todo arte figurativo, más aún, como veremos, de una mitad importante de la poesía. Gozamos en la comprensión inmediata de la figura, todas la formas nos hablan, no existe nada indiferente ni innecesario. En la vida suprema de esa realidad onírica tenemos, sin embargo, el sentimiento traslúcido de su apariencia». (Nietzsche, 1872: 42-43)

Itxuraren ideia honek ez dio berbaitango gauzari erreferentziarik egiten, Nietzschek ez du esentziaren defentsa bat egin nahi. Aipuak musikarekin dauka erlazioa, aurrerago azalduko den bezala, tragediaren dimentsio apolineoak izaera sinboliko eta perspektibista hartzen baitu musikarekiko.

Apolo arrazionalismoarekin ere identifikatzen da, arrazionaltasunaren gorazarrearekin alegia. Arrazoimena goraipagarri den gauza bat eta bakarra dela uste dutenen arabera, ordena bat dago naturan eta bai gogoetaren bai zientziaren bidez bertan dauden egiak deskubri ditzakegu; statu quoa errepresentatzen du, eta honek bere buruari ematen dion balio absolutua. Logosa, ordena, koherentzia. Apoloren figuran gauzatzen den errealitate horren ezaugarririk nabarmenena gizakiak barneratua duen  principium individuationisa da, hots, objektu partikularren eta bereziki subjektuaren existentzia ontologikoaren ideia. Honi guztiari ere aplika dakioke lehen aipatu dugun itxuraren kontzeptua, izan ere, arrazoimenaren engainua besterik ez da, giza espezieak munduan irauteko beharrezkoa izan duen auto-engainua:

«Harriharria da hala jokatzen duena endelgua izatea. Berau makulu gisa eman zaie izaki zorigaiztoko, makal eta galkorrei, minutu bat iraun dezaten existentzian; bestela, gehigarririk gabe, Lessing-en semeak bezain azkar ospa egiteko motiboak nonahi topatuko zituzten eta. Ezagutzari eta sentsazioari uztartutako harrotasuna begietan eta zentzumenetan paratzen zaio gizakiari laino itsugarri gisa, eta zera lortzen du, gizakiak bere burua engainatzea existentziaren balioari dagokionez, ezagutzaren balorazio lausengarriena ematen diolarik. Bere eragin orokorra engainua da -baina eragin partikularrenek ere badituzte izaera bereko zantzuak-». (Nietzsche, 1873: 102)

Dioniso, bere aldetik, horditasunarekin (embriaguez) identifikatzen da, eta aurretik aipatutako guztiarekin apurtzen du. Indar dionisiakoa extasian aurkitzen den horrengan begirada jarriz uler daiteke ondoen; dantzan zein kantuan denboraren eta kasik espazioaren nozioak galtzen dituen pertsona edo taldearengan; orgasmoak inbaditzen duenarengan; Beethovenen sinfonia baten barruan desagertzen denarengan. Desagertzea. Hori da dionisiakoa. Baina ez besterik gabe desagertzea. Ez. Nolabaiteko indar kaotiko eta ia totalitarioan disolbatzen da pertsona, hizkuntza, pentsamendua… dena! Dionisok batu egiten du guztia, dena bat bihurtu eta sentiaraztera behartu (Ur-Eine). Kaosa eta mugarik gabeko indar potente hori da indar dionisiakoa. Mugarik eza hain zuzen. Dena. Hau aldi berean agonikoa eta atsegingarria suertatzen zaio gizakiari, are gehiago, agonia sentsazioan aurkitzen dugu bereziki plazerra.

Hasiera batean musika apolineoa eta dionisiakoa ezberdintzen dituen arren, Nietzscherentzako, musika dionisiakoa da berez:

«La música de Apolo era arquitectura dórica en sonidos, pero en sonidos sólo insinuados,  como son los propios de la cítara. Cuidadosamente se mantuvo apartado, como no-apolíneo, justo el elemento que constituye el carácter de la música dionisíaca y, por tanto, de la música como tal, la violencia estremecedora del sonido, la corriente unitaria de la melodía y el mundo completamente incomparable de la armonía. En el ditirambo dionisíaco el hombre es estimulado hasta la intensificación máxima de todas sus capacidades simbólicas; algo jamás sentido aspira a exteriorizarse, la aniquilación del velo de Maya, la unidad como genio de la especie, más aún, de la naturaleza». (1872: 51-52)


Schopenhaueren eragina Nietzscherengan

Nietzscheren hasierako idatzietan, alegia, musikaz gehien aritzen den horietan, Schopenhauerren eragina nabarmena da batez ere, musikaren kontzepzioari dagokioenean. Schopenhauerrentzat, nahimena da guztiaren esentzia, alegia, dagoen eta egon daitekeen berbaitango gauza bakarra. Ideiak, bestalde, horren objetibazio indibidualak dira eta, azkenik, munduan ikusten ditugun gauza guztiak azkenengoen fenomenoak lirateke. Nahimenaren definizio zehatza ematea ataza zaila izan daiteke, arrazoiaren printzipiotik at geratzen den zerbait da:

«Nahimena berbaitango gauza gisa, esandakoaren arabera, arrazoiaren printzipioaren eremutik kanpo dago bere taxuera guztietan, eta ondorioz, erabat kutsagabea da, nahiz eta bere agerpenetako bakoitza arrazoiaren printzipioaren menpe egon erabat: gainera, aske dago aniztasun orotatik, nahiz eta bere agerpenak denboran eta espazioan ezin zenbatu ahala izan: bera da horietako bat; ez ordea bat objektu bat den bezala, zeinaren batasuna aniztasun ahalgarriekiko oposizioan ezagutzen baita; bat, baina kontzeptu bat den bezala areago, zeina abstrakzioaren bitartez aniztasunetik irten baita: baizik bat da, denbora eta espaziotik, principium individuationis, h. d. aniztasunaren ahaltasunetik kanpora dagoena bezala». (1819: 162)

Norbaiti gauza bat edo bestea zergatik nahi duen galdetzeak zentzua dauka, alegia, desio partikular bat zergatik duen, baina absurdoa litzateke galdetzea zergatik nahi duen orokorrean; hau da, nondik datorren, zer den, zergatik daukan nahimen orokor eta konstante hori. Era honetan geratzen da nahimena, arraoiaren printzipiotik, denbora eta espaziotik eta ondorioz, principium individuationis horretatik kanpo. Baina zein erlazio dauka nahimenak musikarekin?

«Las Ideas (en sentido platónico) son la objetivación adecuada de la voluntad. Suscitar el reconocimiento de estas Ideas por medio de la reproducción de objetos singulares (pues no otra cosa son las obras de arte) es el fin de todas las artes (y ello es posible mediante el correspondiente cambio del sujeto que conoce). Todas las artes objetivan la voluntad pero sólo de modo indirecto, es decir, sirviéndose de las Ideas. Como nuestro mundo no es más que el fenómeno o manifestación de las Ideas en la pluralidad por medio del Principium Individuationis (la única forma de conocimiento al alcance del individuo en cuanto tal), la música, que va por encima de las ideas, es también del todo independiente del mundo fenoménico; lo ignora por completo y podría, en cierto modo, seguir existiendo aunque el mundo no existiera: lo cual no se puede decir de las otras artes». (Pensamiento, palabras y música: 156)

«La música no es, en modo alguno, como las otras artes una representación de las ideas, sino REPRESENTACIÓN DE LA VOLUNTAD MISMA (…) Por esta razón, el efecto de la música es mucho más penetrante y más poderoso que el de las otras artes; éstas no representan más que sombras, aquella habla de la realidad». (Pensamiento, palabras y música: 157)

«La música, como hemos dicho, se distingue de todas las demás artes en que no es una copia del fenómeno o, más exactamente, de la objetivación adecuada de la voluntad, sino que es directamente una copia de la voluntad misma y, por eso, expresa lo metafísico de todo lo físico del mundo». (Pensamiento, palabras y música: 166)

Laburbilduz, esan genezake musika egiazko munduaren (nahimenaren) errepresentazioa dela, baina errepresentazio honek daukan abantaila da ideien aurretik datorrela, kontzeptuen aurretik beraz, eta era horretan, ez dago denbora eta espazioaren formek faltsutua, hala indibiduazioa ekiditen duelarik. Schopenhauerretzat, hori da musikak guregan daukan eragina hain berezia izateko arrazoia. Gainontzeko arteek ez bezala, musikak nahimenarekin daukan erlazioa zuzena da, bitartekorik gabea.

(1989, Algorta) Filosofian lizentziatua. Egun Hizkuntzalaritza eta Euskal Filologia masterreko ikaslea.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. […] (Lehen zatia irakurtzeko: Musika Nietzscheren filosofian I) […]

Leave a Reply