Fidelitatea, etika politikoa, kulturaniztasuna eta unibertsaltasunaz…

By • Aug 15th, 2012 • Category: Azterketak eta Azalpenak

… eztabaida bat aurkezten da hemen, batez ere Imanol Galfarsoro (IG) eta Joseba Gabilondoren (JG) artean eman dena (ikus Facebook, 2012-08-13). Abiapuntua Andoni Olariagaren (AO) eritzi artikulu bat da –Tsunamiaren ondorengo bestondoaz–  GARA egunkarian argitaratua lehenik, eta geroztik  Lapiko Kritikoan berezko eztabaida sortzen ari dena (sakatu hemen). 

Fidelitatea

IG- Dago ‘modestia’ ta dago ‘umiltasuna’. Nietszchek modestia balioztatzen zuen ta umiltasuna gorrotatzen hor nonbait lehena laikoago edo zelako bigarrena baino (umiltasuna = kristaua, sumisioa konnotatzen duena etabar). Mutatis mutandi baina twist zeharo ironikoarekin, Alain Badiouren ‘fidelitatea’, alde batetik, eta ‘leialtasuna’ (edo lealtadea) bestetik ez dira berdinak. Leialtasuna hitzak esanahi jasankorragoa izango du gure adimen sekular-profanoaren lasaitzeko baina niri fidelitatea hitzaren soinuak berak gehiaho erakartzen nau, batez ere bizi oso baten kausa justu baten aldeko ‘debozioa’ ere adierazten duelako.

 Noski, horrekin badakit problema bat dagoela, metaforizitate kristauak berak mezua kutsatzen duelako baina horrek ez nau larregi arduratzen. Azken finean egon daiteke pentsatzen duenik nire proposamena zelote intransigenteen fanatismoarekin bat datorrela baina beste aldetik, ez du bada kristautasunak berak inperfekzioa ulertzen? Askapen mugimenduarekiko nire fidelitatea askapen mugimenduaren inperfekzioen jakinaren gainean dago.

 Gero egon ere, egon dira eta badaude askapen mugimenduari baino beste gauza ‘handiago’ batzueri (‘demokrazia’, ‘giza-eskubideak’…) leialtasuna eskaintzea inportanteago dela pentsatzen dutenak. Baina paradoxa ez da makala orokorrean hauek berauek direnean zer eta Demokrazia zein Aro Berriaren medikuntza alternatiboaren bidez perfekzioaren bila dabiltzanak (Demokrazia Erradikal eta Partehartzaile horizontal-transbertsala, Gorputz-Arima-Gogo continuum orekatuaren homeostasi armoniotsua…).

 Leialtasuna erlatiboa eta a-kritikoa da, zailtasunen parean ez-leiala alegia, eskuak ez zikintzeko perfekzioaren utopian babesten dena. Fidelitatea absolutoa da baina ez da itsua, kritikoa da fidelitatearen subjektua jakinaren gainean dagoelako bere egia borobilaren inperfekzioaz!

 JG- Fidelitatea (fides-em), debozioa, San Pablo zalditik erortzea (>Badiou, Zizek)… lengoaia erlijioso hori New Age postmarxismotik gertu dago, erlijio ikutua duen postmarxismo New Age batetik, hain zuzen, behin era humanoan etorri zen mesiasa (klase proletaria, soviet batasuna) berriro ere mundura bake unibertsala ekartzera berriro jangoiko bezala egingo duen bigarren eta azken etorrera baten zain (errepikazioa sinbolikoan sartzeko bide bezala). Hard eta Negrik ere San Francisko Asisen goraipamenarekin amaitzen dute Empire liburua. Eta badakigu, erlijioa postmarxisten opioa da. kar kar.  Arazoa, modestia eta umiltasunetik aparte, intelektualak proiektu politiko batean parte hartzea da, solidaritatez. Intelektuala beti izango da harroa…

 … Eta horretan Andoni Olariagak asmatzen du

 AO- Joseba, fidelitatea hitzaren erabilpenari, nire kasuan behintzat, ez zaio buelta handirik eman behar edo analisi psikoanalista edo etimologikorik egin behar, nik zentzurik sinpleenean erabili dut, gehiengoak ulertzen duen zentzu horretan. Beno, esango didazu.

 JG- Bai, erabat ados, zurean fidelitatea eta solidaritatea batera doaz, Galfarsorori erantzunez nebilen, eta orokorkiago Badiouren eta Zizeken teoriei kreditu eta balio gehiegi ematearen arriskuarekin… Zure ikuspuntua, Amparo Lasherasi jarraituz, “agian ikuspegi kritikoa norbere herriko batzarretan landu behar da batez ere” Badiourena baino interesgarriagoa egiten zait

 AO- Ados.

 JG- Norbere herria, guretzat, Lapiko Kritikoa bezalako herriak ere badirela kontutan hartuz… herri digitala eta diasporikoa (Galfarsororen lehen liburuarekin askozaz ere adosago)

 Etika politikoa eta kulturaniztasuna

IG- Jainkotiarra edo transzendentala baino Badiouren arabera fidelitateak mundu honetan ematen diren prozesu politiko konkretuen kontingentzia du abiaburu. Gero bere Etika jarraituz ‘ebentoaren egiari fidelitatea’ erakusten dieten lana / betebeharra da hiru iruzurretan ez erortzea: simulakroan, traizioan eta totalizazioan. Badiouren etikan orduan abiapuntua ez da Gaitz bat (adibidez: ez erahil, ez lapurtu…) zuzentzeko eratzen den Ongintza (legearen bitartez- legea legea da, giza eskubideak…). Abiapuntua, aldiz, ebentoaren egia bera da (nire kasuan, demagun, askapen mugimenduaren Independentzia eta Sozialismoa artikulazioa) eta gero niri dagokit

1/simulakro etnikoan ez erortzea, nire borroka partikularra unibertsalizatuz;

2/ Ebentoa ez traizionatzea- adibidez, EE-ko kasua nabarmena da, Aralarrena ez bezala zeinak bitartekoak ukatu zituen baina ez ebentoa bera;

3/ totalizazioan ez erortzea, alegia Olariagak bere artikuluan dion bezala, barrutik kritikaren bidea beti irekita utziz.

Bestela, bai, niri ere Galfarsororen lehen liburua bigarrena baino gehiago gustatzen zait. Igual errezagoa delako irensteko (multiplizitatea, diaspora, kultura bidaiariak, nomadologia subalternoak…) baina erretrospektiboki esan daiteke igual bere arima eder momentuko lana dela.

Gaur egun galdera da mugimendu politiko gisa, diferentzien ospakizun neurrigabean ez ote garen larregi erortzen ari, eragiletasun politikoaren dispertsio infinitoen auto-indulgentzia partikularistan erortzen, hain zuzen.

JG- Mila esker Badiouren esplikazioarengatik, baina horrek ez du ukatzen bere fundazioa erromantikoa (zentzu historikoan) eta erlijiosoa dela, eta New Age-tik oso gertu, lehen momentu batean koneksioak arraroa ematen badu ere.

Kulturaniztasuna estatuek kooptatu nahi izan dutela, dudarik ere ez, baina ez-kulturanitza izatea ezinezkoa dela onartu behar da, Bildu/Sorturen proposamen feministek, adibidez, argi uzten duten bezala. hori ez da “diferentziaren ospakizun neurrigabea… auto-indulgentea” eta abar. Azken batean euskal kasua, euskalduna den heinean, kulturanistasunetik bakarrik defenda daiteke, diferentzia etniko erreduziezin batean oinarritzen delako. Badiourena eta Zizekena bezalako planteiamentuekin euskal partikulartasuna, hain zuzen, edo diferentzia arbuiagarria da, partikulartasun etnikoki auto-indulgentea… eta beraz abandonatu egin beharko genukeena klase borroka unibertsalaren alde….

Galfarsorok noizbait bere bi liburuen aufhebung kulturanitz bat egingo du eta denok eskertuko diogu!!! Egun horretan bere elrijiosokeria badioutarrei uko egingo die… eta bidenabar… liburuak amaitzea kostatzen bazait ere, orain eskuan ditudanak amaitzen baditut, hor 2013-rako “euskal ideologia” aterako dut, eta ez da erlijiosoa izango ;-) eta bai ezker abertzaleak nondik nora jo dezakeen azaltzeko proposamen batzuk, eztabaidarako proposamenak, orain arteko teoria politiko abertzalea oso kartesiarra izan dela argudiatuz (eta guretzat askoz hobeto funtzionatzen duela Spinozarenetik Deleuzera doan hildoak) eta bertan saiatuko naiz frogatzen arimarik ederrena Zizek bera dela.

 Unibertsaltasuna

IG- ‎’Euskal ideologiari’ buruz liburua! Zizek arima ederra dela frogatuz? irrikitan! Baina bestela, esan gabe doana zergatik betik eta berriro errepika behar, adibidez: euskaldunatasuna diferentzia etniko erreduziezin batean oinarritzen dela? Hor nazio/estatu moderno gehienetatik egiten den bezala zergatik ez ‘gaitsezpen fetitsistiko’aren formula erabili:

‘Badakit’: oinarri-oinarrian euskalduntasunaren diskurtsoa funtsezko diferentzia ‘etnikoan’ gauza daiteke bakarrik…

‘Baina hala eta guztiz ere’, frantsesak (frankoak), espainolak (kasteilanoak), ingelesak (anglo-[saxoi]ak) etabar luze baten bezala…

Zergatik ez egin ‘desagertu’arena, hain zuzen ere inguruko kulturanizatasuna kudeatze aldera? Ondo kudeatze aldera, hor nonbait ‘beste’ak bezala ere unibertsaltasunaren diskurtsoari uko egin gabe!

[Berriro esateko hau guzia esan gabe joan beharko litzateke;-)]

JG- Hori kartesianismo naif-a da. Zizekek ere ez luke onartuko. Hori to be in multiculturalist denial da (euskalduna naiz baina ez naiz…). Estrategia besteak ere (espainiarrak, frantseak…) parrikularrak, naif-a, fetitxistak direla frogatzea da. Alegia gu bezala, denak “euskaldunak” (partikularrak) direla frogatzea da. Hori da gure unibertsaltasun euskaldun multikulturala.

IG- Esan gabe doan estadioan bageunde ez litzateke horren naif-a izango. Zizekek adibidez hori garbi azaltzen du Angloen kasua aztertuz, alegia Ingelesek kudeatu dutela Britania Handiko multikulturalismoa prezisamente beraien identitate ‘ikusezina’ unibertsalizatuz. Noski unibertsaltasunarena inposiblea dela baina nik esaten dudana da unibertsalrasunaren fantasia hori gozatzeko eskubidea (estatua) izan beharko genukeela. Gero, beste prozesu bat oraintxe bertan ematen ari dena ingelesen erregresioa izango litzateke, izan ere, azken aldian jotake beraien partikulartasuna aldarrikatzen hasi direlarik (Alderdi Laboristaren buruzagia barne). Mario Zubiagari komentatu nioenean joera berri honekin nire teoria pikutara zihola erantzun ona eman zidan:

‘baina ingelestasuna aldarrikatzea ahultasunaren seinale da, ez indarrarena’.

 Bestela, esaten duzunarekin ados nago: ‘denok gara partikularrak’. Baina idazten ari zaren ‘euskal pentsamenduari’ buruzko liburuan zenbat eta zenbat daude belaunaldietan hori bera aldarrikatu izan eta aldarrikatzen dutenak, eta ondorioz derrigorrez nacionalista vascoak izan behar direnak? Eta euskal pentsamenduaren bestekaldean, unibertsaltasuna aldarrikatzen dutenek ez dute hori egiten espainoltasunaren mediazioaz den neurrian bakarrik? Espainoltasun desagertua, kosmopolita, irekia etabartzat aurkezten zaiguna!

 Klaro! Nik eta zuk eta denok dakigu hori ez dela egia, eta zuk zeuk ondo asko frogatu duzu hori zure lanetan. Baina horren ondorioa zein da? Bada deskuidatuz gero zu zeuk post-nazionaltasuna nahi beste aldarrikatuko duzula baina nacionalista gisa interpelatua izango zarela konturatu orduko.

 JG- Bale! orain bai, orain badaukagu elkarrizketa on bat eta neuk ere ez klabe guztiak. Jakina, lehenengo “ideologia espaniarra” aterako dut (Savater, Juarisiti….) eta gero “ideologia euskalduna” (poliki, baina aterako ditut denak, promised).

 Ez nago dogmatikoki estrategia baten alde edo kontra. Baina Mariorenak nik uste garaien joera adierazten duela, hots inglestasuna aldarrikatzea jada ahuldade zentzua dela, espainartasuna/lalenguacomun eta bezalakoak aldarrikatzea bezala. Neuk uste hortik doaztela tiroak, ahuldade hori multikulturalistakiro salatzetik… baina hemengoak intuizioak dira, hemen liburuak atera behar ditugu ondo argumentatuta…. o sea ke hik hire aufhebung-a egin hurrengo liburuan eta neuk aterako ideologia espainiarra/euskalduna…

…Eta gero EHU-n unibertsaltasun/partikulartasunari buruz ikastaro bat ;-)

9 Responses »

  1. Horixe ba, Bildu/Sorturen proposamen feministak, eta gainera izen-abizenik gabekoak! Diskurtsoati, teoria kritikoari dagokionez, hainbeste proposamen abertzale eta feminista gure artean badirenik ez nekien nik,… Pluraltasun erredukzionistaren seinale horrek zuen diskurtsoaren artikulazioan (hau nekezia beste ezer ez esatearren), pentsalari eta aktibista bakoitzaren indibidualitatea (hau da, autoritatea) ukatu besterik ez du egiten. Bildu-Sorturi fidelak garen edo izango garen nork baieztatu du? Are gehiago, nortzuk gara feminismo eta abertzaletasunaz kriterio pittin bat hedatzen saiatzen ari garenok? Norberak, bere autoritatetik argitu beharko du guzti hau, diot nik. Emakume pentsalari eta aktibistak ezberdinak gara, eta izen-abizenak ditugu. Nire kasuan, esaterako, fidela eta jarraitzale amorratua izatekotan Gudari Kings komando anonimoekin naiz erabat leial, eta Minoikoko damizela edota amazona maitakor eta belikosakin! Ai ene bada frantziska, neba-arreba ideologikoak, bizi eta bidai lagun izan arren, ze gutxi ezagutzen gaituzuen….. Ez gara libre izango, ez, txiringito propiotik baino haratago

  2. … Txiringito propiotik baino haratago ezer proiektatu ezean, jai daukagu

    … Txiringito propiotik baino haratago proiektatu ezean jai daukagu

    …. Txiringito propiotik proiektatu ezean, jai daukagu

  3. Edozein modutan esanda, gero eta absurdoago iruditzen zait dena, hutsala… Euskalduntasunak duen poderio eta erakargarritasun oro alperrikan?

  4. Eta beste askotan bezala gertatu denez, orain ez du balio (garai berri baten atarian omen gaudelako) nire/gure kexaren aurrean ixiltasun borobil, aplastante eta aspergarri baten bidez errekzionatzea…. Dotoreago izan beharko du gure iraultza! Euskal herria es diferente!

  5. Hasteko ainhoa guemes-ek bell hooks-en erara bere izena minuskulaz ezartzen duenean badakit zeinu/gestu inozentea ez dela.

    Bestela, ainhoak esaten dituenak Teresa de Lauretis-ek behin proposatu zuen formulazioa ekarri dit gogora, feminismo globalaren izaera ondo asko delineatu zuena, nire irudiko, eta igual feminismoaren eremu globaletik askapen mugimenduaren eremu lokalera transplantatu daitekena hor nonbait. Aipamena luze xamarra da baina dena errepikatuko dut berriro inportantea iruditzen zaidalako:

    “Feminismoaren pentsamendu, izate eta historia eraginkorrari buruz aritzerakoan bada, eztabaida eta ikuspuntu desberdinen arabera eta bitartez eratu dela esan beharrezkoa agertzen da: Historikoki, jarrera politiko eta kontzeptualizazio kontraesankorrez burutu dira feminismoaren egitarauak.Teresa de Lauretisek dioenez, ordea, kontraesankortasun hau da izan, nazioarteko emakume mugimendu globalaren diferentzia espezifikoa eta esentziala osatzen duena. Eta feminismoak osatzen duen diferentzia espezifiko eta esentzial honek, emakume mugimenduaren barne oposaketak eta zatiketak barne-edukitzeko ahalbidea dakarte. Feminismoaren historia gertaberriaren pentsamenduak, eztabaidak, jarrerak eta ekiteak hurbiletik begiratuz gero, hain zuzen ere, emakume mugimenduan eman diren zatiketa guziak bi joera nagusietan batu daitezkela sugeritzen du Teresa de Lauretisek.

    Lehen joera EROTIKOak, diferentzia, matxinada, ausartasuna, neurrigabetasuna, subertsioa, desleialtasuna, agentetasuna, eskubidepena, atsegina eta arrisku gisa biziagotzen diren feminismoaren imajinak ekoiztu ditu, era berean ezinegina, biktimazioa, menperaketa amore ematea, pasibotasuna eta konformismoa errepresentatzen dituzten imajinak baztertuz.
    Feminismoaren bigarren joera nagusia, bestalde, hau da, joera ETIKOa, erkidetasunaren eta erantzumenaren alde aritzen saiatu da; munduko emakumeen elkarkidegoa osatu nahi izan du arduratasuna, aizpatasuna eta elkartasunaren zentzua sakonduz.

    Teresa de Lauretisen arabera, joera erotiko eta etiko bi hauen inguruan eraiki diren
    autoerrepresentazioek, feminismoaren barnean antolatu diren mugimendu desberdinak ezagungarritu dituzte. Feminismoaren autoerrepresentazioak, emakume mugimenduaren kontradikzioz eta polarizazioz beteriko kondizio historikoki esentziala eta intrinsekoa erakusten du. Baina, era berean, pentsamendu feministaren prozesu sortzaileak gorde izan duen espezifikotasunak, aipaturiko ‘diferentziaren etxe’ baten imajinatze edo asmaketa kontzeptuala baimendu du.

    Feminismoaren izaera tentsioen tentsioz eta ezezkotasun kritikoz eratu da. Baina, simultaneuski, hitz fidagarriez eta baimena emanez ameztu izan duen elkar-hizkuntza propioak, gizartearekiko politikaren baikortasuna astindu du. Feminismoaren teorizatzeko ahalbideak, giza-eraldakuntzaren eta berrikuntzaren posibilitatea amezten du. ” in (ig: Adierazpen diasporikoak: Feminismoa eta posibilitatearen politika”.

    Niretzat ‘fidelitatea” hitza, zentzu badioutarrean erabiltzen dudana, hor sartzen da: askapen mugimendu ‘lokal’eko DIFERENTZIAREN ETXEAn ematen diren autoerrepresentazioetan nik ere tentsio eta kontradikzio eta polarizazio asko nabarmentzen ditut ‘INDEPENDENTZIA (partikularra, euskalduntasuna, administrazioa, kudeaketa…) eta SOZIALISMOA (unibertsaltasuna, utopia, berdintasuna, feminismoa, ekologismoa…)’ bi joera nagusiak, historikoki, azken 50 hamar urteetan edo, artikulatzeko orduan, betiere amankomunaren ideia ardatz (hauzolana, eremu publiko-soziala… ‘the commons” azken finean).

    Baina, modu berdinean zatiketa horiek guziak gainditzeko bidea aurkitu badugu hori “hitz fidagarriez” baliatu garelako da, bata besteaz ‘fidatu’ egin garealko alegia

    Beraz hara hor ‘fidelitate’ hitzaren beste erabilera bat: desberdintasunaren etxean trastoak nahi beste bota bata besteari (kritika) baina modu berdienan bata besteaz ‘fidatzea’. Bai, fidelitatea hitzaren jatorria erlijiozkoa izan daiteke baina errotiko esannahi politikoa dauka gaur egun, esannahi politiko ‘gogorra’, borrokan ainguratzen dena, ez ‘biguna’: ‘denok gizakideak gara’, ‘pluraltasuna’, ‘tolerantzia’ ‘tranbertsalitatea’ eta halako epelkeriez eraldakuntza poltiko eta sozialaren jainkoak libra gaitzala!

  6. Hori duk/dun eta! Zizek bai, Badiou ere bai, baita Lauretis (hooks eta enparauak) ere, bada garaia! Esker mila Imanol azalpenengatik, kritika abertzale eta feminista osatzeko orduan benetan baliogarriak iruditzen zaizkit proposatzen dituzun ildoak. Egia esan, ‘Feminismo eta posibilitatearen politika’ zure izkribuaren berririk ez neukan gaur arte, eta pozten naiz, konfiantza eta pazientzia galtzeko zorian egon naiz eta… orain badut nahiko motibo zuekin fidatzeko ;)

    Diozun moduan, desberdintasunaren etxean, trastoak nahi beste kritika bata besteari botatzen segituko dugu, osasungarria eta premiazkoa baita, gogorra delako alboan ditugun bizi, bidai eta borroka lagunak “etsaiak” edo “atzerritarrak” (beti “besteak”) izango balira bezala imaginatzea. Posibilitate berriak zabalduz bakarrik askatuko gara. Octavio Paz-en hitzetan: “La vida no es de nadie (…); los otros que no son si yo no existo, los otros que me dan plena existencia”. Epelkeriak alde batera utzita, bigunago, lagunago, hurbilago egoten ikasten ari garelakoan nago, ea ba…

    Karpeta berri bi zabaldu ditut nire eskritorioan (eta hau dena Lapiko Kritikoari esker), bata ‘Tsunami’ eta bestea ‘Fidelitatea’ tituluekin. Hitz eder hauek elkartu ezkero, edo bata bestearen aurrean jarriz, genealogia bizizale eta indartsuak eraikiko ditugu. Genealogia euskaradunak, noski: onartu behar dut ni ere gehienetan ‘erdaldun monografikoa’ naizela eta jarrera hori aldatu beharko dut, I promise, zuekin tarteka mantenduko ditudan solasetan mintza praktika egiteko aukera izanen dut (hiztegia eskuan), ze erremedio!

    Bo, eta orain, kabreo historikoa pasa ondoren, garai berriak merezi duenez erantzun gura badut/badugu, debereak egin beharko ditut/ditugu. Zizeken eta Badiouren obrak leitzen hasiko naiz, baita feminismoari buruzko zure saiakera ere.

    Urte askotarako, eta oraintxe arte!
    a/m

  7. Eztabaida interesgarria, bai!. Baina, fidelitatea!, fidelitatea politikan?, gainera kultura patriarkal batean?. De Lauretisen “Diferentziaren etxea” bai, egingarria da, gustatu zait, lotura aproposa, Imanol, baina Badiouren fidelitatea ez da batere makiabelikoa, eta Politika eta harreman politikoak makiabelikoak dira.

    Gainera “Fidelitatea” hitzean, hainbeste ñabardurak gehitu dituzu azkenean ez daukan zentzu batean erabiltzen duzula: “kritikoa”, ez da “itsua”, esanahi politiko “gogorra”, “borrokan” … Zergatik ez ditugu egiten, diferentziaren etxean, ITUN POLITIKOAK (Amorosen zentzuan, itun sozialistak), KIDETASUNen arabera (Harawayen zentzuan), non eta norekin konekta gaitezke, ELKARRENGANAKO harreman politikoak, hizketakide pribilegiaturik gabe… Eta dena behin-behinekoa, itunak apurtzeko posibilitatearekin (1967an, Chicagon, “The Chicago Women’s Liberation Union” eta New Yorken, “The New York Radical Women”, biak ezker erradikalaren zatiketak). Eta bai, itun indartsuak eraiki ditzakegu, batasuna eraiki dezakegu baina ez dezagun batasuna naturalizatu. Eta hau, dena jakinez gaur zure aliatua izan naiteke baina bihar, zergatik ez eta horrela da politika, makiabelikoa, zure aurkako politikoa izan naitekela. Beraz, patriarkatua hain indartsua izanez, susma dezagun, fidelitatearen aurka!

    Barkatu nire euskara txarra baina txarragoa eta zerbait gaizki ulertu dudan, dagoena da, hizkuntza ikastea prozesu luzeeeeeaaaaa da eta. Mila esker!

  8. Bai, igual arrazoia daukazu 1/ fidelitate hitzaren kutsu erlijiosotik at badaudela beste hitz egokiago batzuk gauza bera politikoki adierazteko eta 2/ esan gabe baina fidelitate hitza fetitxizatu egiten dudala aditzera edo ematen duzunean gehi 3/ kontutan ez dudala hartzen politikaren behinbehinekotasuna etabar. Hau esanda ez gero pentsa politikaren dimentsio makiabelikoa ez nuelako jorratu nolabaiteko arima eder bihurtu naizenik egun batetik bestera. Ez, kontutan hartu behar duzu aurreko iruzkina, Ainhoari erantzuna alegia, parametro zehatz batzutan kokatuta zegoela eta orain aprobetxatuko dut esateko atzekaldean ere bazegoela hor modu latentean edo esan gabe zihoan zer edo zer, izan ere, Iruneako Sozialismoa XXI Mendean UEUkurtsoko azken saioan eman zen gaizkiulertuarekin lotuta dagoena. Noski, eguna halakoa izan zen, beroa eta giroa ondorioz nahikoa torridoa izan zen. Seguru asko ados zaude deskripzio horrekin, zu ere han zinen eta. Kontua da han talka handia izan zela azken saiaoan, eta zuzenduko didazu oker banabil, baina arrazoi nagusia orduan guztiz guztiz alderantzizkoa izan zen: hau da: nik, eta Mario Zubiagak ere hein handi batean, deabruaren errola hartu geneuela. Klaro, goizean den-dena izan zen zelelebrazioa, trans-feminismo globalaren egirarau askatzaileen ospakizuna alegia, zeina gainera ondo asko artikulatzen zen, edo hori ematen zuen behintzat, askapen mugmenduan bertan azken boladan ematen ari den esplosio utopikoarekin. Baina arratsean nik, eta Mario Zubiagak berdin, burutu izan (ge)nuen ariketa dialektikoarekin, bada ‘fantasia’ politikoak bertan behera erori ziren eta egon zen haserretu zena ere: nik horretarako ez dut nahi independentzia! eta horrelakoak entzun genituzten, ondo gogoratzen baduzu. Niretzat gaizkiulertua hor etorri zen nik neuk hor goian 5. erantzunean esaten ditudanak ontzat hartuta neuzkalako jada, eta uste nuelako elkarkidetasun nahikoa eta sobera zegoela ‘gure’ artean trastoak bata besteari ‘konfidantzan’ botatzeko. Oker nengoen noski baina gutxienez gero poztu izan nau gero Ainhoak hori argitzeko aukera eman izana, hemne Lapikoan. Orduan, hau guzia zertarako, bada esateko nire ‘fidelitate’ politikoa askapen mugimenduak burutu zuen artikulazioarekin lotuta dagoela, Ainhoak berak Garako artikulu batean amestu zuen bezala, Telesforo de Monzonek eta La Pasionariak noski ezetz ez zutela bata bestearekin “benetan” maitasuna egin baina guk geuk bai geroztik “asmatu” izan dugulako baietz, izan ere izugarrizko larrujotze siderala burutu zutela bion artean. Orduan artikulazio hori guk asmatu dugu, kontinjenteki, eta guk mantendu dugu azken 50 urteetan borroka ideologikoan betiere berriztuz eta berriztuz eta konturatu naiz EHko situazioan askapen mugimenduarena dela, politikoki, singularraren eremua (zure indibidualitatea) partikularraren eremua (zure naziotasuna… generoa…) eta unibertsalaren eremua (badakiguna inposiblea dena baina hala ta guztiz ere beharrezkoa dena teorizatzea) artikulatzeko modu egokiena. Eta nik hori esango ez banu bada orduan ez litzateke ‘fidelitatea’ izango: izango litzateke garai bateko hiruzpalau autonomo orain zeharo erresuminduen erara ‘kritikoak’ izatea; izango litzateke Andoni Olariagaren azken artikuluaren inguruan sortu den eztabaidaren harira, oraintxe puntuan askapen mugimendutik ‘deskolgatu’ omen diren bizpahiru marxista-leninista puru eta garbien erara “kritikoa” izatea; edo izango litzateke orain moda(txoa)n dagoen super-euskaltzale hiper-independentista baten erara “kritikoa” izatea eta niri horiekin, nahiz eta oso pluralista eta oso tolerantea izaten ere saiatu eta sinetsi saiatzen naizela, bada oso zaila egiten zait zentzuzko ‘dialogo’ bat burutzea, horiekin ganorazko artikulazioa burutzea ezinezkoa da eta zergatik hori? bada niretzat horiena ez delako izpiritu kritikoa indibidualismo nartzisoa baizik, are askapen mugimenduaren belaunaldiz belaunaldiko berritzeko arrakastaren gorrotoan eta inbidian, biak ala biak batera, sostengatzen dena! Eta, aldiz, niretzat inportantea da azpimarratzea askapen mugimenduaren diferenztizaren etxean feminismoarekin edo post-kolonialismoarekin eztabaidak burutzea askoz ere emankorragoa izango dela beti, anarkista / marxista zein petty-nazionalista ideologikoki puru-purekin baino!

  9. Zure erantzuna irakurri ondoren, Imanol, egun batzuk eman ditut aurreko iruzkin guztiak irakurriz. Zerbait falta zitzaidan dena ulertzeko. Ados, orain bai, zure hitzak ulertu ditut. Eta argiago daukat behar duguna EZAGUTZE/ESKER ONA (ez nago ziur, “reconocimiento” hitza itzuli nahi dut) dela. Ezagutze-elkarrekikotasuna tandem-a ezinbestekoa da (“fidelitatea” hitza gaindituz). Momentuz, besterik ez.

Leave a Reply