Intelektualak, kritika eta boterea (Frantzesez)

By • Oct 20th, 2009 • Category: Maitasuna Proiektoa

Agone aldizkarian, 41. eta 42. zenbakietan, intelektualen borroka askatzailekiko jarreren azterketa burutzen da zenbait artikulu bidez. Atal hauen koordinatzaileek, Thierry Discepolo, Charles Jacquier eta Philippe Olivera, horrela aurkezten dute gaia:: “‘Intelektuala’ derrigorrez omen da ‘ezkertiarra’; ‘naturalki’ lan egiten omen du zapalduen alde; eta, batitk bat, bere eginbeharra desinteresatua litzateke. Iraganean gertatukoak bergogoratuz gero, baina, imajin eder hau  deuseztu egiten da eta erakusten zaiguna, batez ere, zera da, hain zuzen ere: nola aldatu diren balioak zeinen izenean ‘engaiatzen’ garen zenbait ‘kausa noble’-en alde. Gaur egun, halaber, betetzen diren funtzioak noraino diren, beti ere, publikoki errentagarriak erakusten du. Bilduma honen aztergaia, zenbait intelektualen zeregina da askapen mugimenduen barnean, zeinak, zenbait kasutan, klase borroka baten kokatuta, beraien askapena soilik ez baituen erakarri, maiz beste aldera pasatuz”.  Informazioa: Jabier Bilbatua.  Esteka (hemen)

Subaltern Media proiektuaren kide fundatzailea da, eta Wide Screen e-aldizkari akademikoaren argitaltzale fundatzailea. Leeds-eko unibertsitatean (Erresuma Batua) komunikabide zientzietan doktoratuta, esperientzia profesional zabala du harreman publiko eta kazetaritzaren eremuetan, hala ohizkoa nola elektronikoa. Hauexek dira interesatzen zaizkion zenbait arlo: Komunikabideen teoria kritikoa, semiotika, komunikabide transnazionalak, filme industria eta ekoizpena, zinemaren historia eta teoria, komunikabide berriak.
Email this author | All posts by

Leave a Reply