Zertaz ari gara “Hegemonia” diogunean?

By • Dec 21st, 2011 • Category: Asteko Gaia

Garai bakoitzeko diskurtso politikoek termino batzuk jartzen dituzte bogan. Azken urte luze hauetan, gurean, “tolerantzia”, “biolentzia”, “kondena”, “demokrazia”, “bakezaletasuna”… kontzeptuak izan dira edozein diskurtso politiko egiteko exijitu izan diren beharrezko osagaiak. Baina garaiak aldatuz doaz eta horrekin batera diskurtsoak ere egokitu egiten dira (edo alderantziz). “Hegemonia” dugu diskurtso politikoetan gero eta gehiagotan entzuten ari garen terminoa. Kontzeptu honen sorrera XIX. mendean aurkitu behar dugu, errusiar sozialdemokraziaren eskutik hain zuzen ere. Beranduago, Leninismoak erabili zuen eta Antonio Gramscik erabateko zentraltasuna eman zion. Politikoaz arduratzen diren gaur eguneko autoreen artean ere, maiztasunez erabiltzen den  kontzeptua dugu. Hala ere, ez da gure asmoa “Hegemonia” kontzeptuaren genealogia egitea, ez. Aztertu eta eztabaidatu nahiko genukeena “Hegemoniaz” ari garenean ea zertaz ari garen 2011/12ko Euskal Herrian da. Beraz, gaur eta hemen, kontzeptu hau nola interpretatu eta eraiki nahi dugun eta zertarako da aztertu beharrekoa.

Filosofian lizentziatua.
Email this author | All posts by

5 Responses »

  1. Planteatutakoarekin jarraitzeko, hemen jartzen dut, gogoratzeko, Hausnart-en 0 alean, kontzeptuen atalean argitaratu ziren termino batzuk, hegemoniaren beraren ulermen propioa egiten lagundu ahal digutenak.

    HEGEMONIKOA | SUBALTERNOA

    Autoreak: Antonio Gramsci; Ranajit Guha; Gayatri C. Spivak, […]

    Kontzeptuei buruz: Kontrajarria eta bertikala baino, subordinazozkoa eta parte hartzailea da posizio hegemoniko eta subalternoaren artean dagoen erlazioa. Diskurtsoak eraikitzeko gaitasuna duten botere eragileek ideologiaz jantzitako narrazioak berezkotu eta naturalizatzen dituzten heinean, dominazioa onartu, errepikatu eta horretan parte hartuko du hiritarrak (eta baita subalternoak ere ezarritako hiritartasun hori onartzean). Taxonomia esentziatzaile horretatik kampo, agentziarik gabe, subjektu subalterno zapalduak, heterogeneo eta mugikorrak, (auto)errepresentazioari ihes egingo dio. Subalternotasunetik hegemoniaranzko bidean, hiritartzeko edo instituzionalizatzeko zirkuituetan sartzean, izango du subalternoak aurretik naturalizatutako ideologia baztertzailea irauli ala iraunarazteko aukera.

    Aipua

    Ésta es a menudo la paradoja más llamativa en muchas tendencias monopolistas de carácter nacionalista y represivo: que mientras construyen planes grandiosos de hegemonía, no se dan cuenta de que son objeto de hegemonías extranjeras; así como, mientras se hacen planes imperialistas, en realidad se es objeto de otros imperialismos etcétera (Gramsci, 2005: 155)
    Antonio Gramsci (2005); Cuadernos de la cárcel, Tomo 6, La Coruña: Ediciones Era.

    BIOLENTZIA SINBOLIKOA | BIOLENTZIA EPISTEMIKOA

    Autoreak: Martin Heidegger; Jacques Derrida; Gayatri C. Spivak; Sajov Zizek, […]

    Kontzeptuei buruz: hizkuntzari, izaera erabat bortxatzailea emango dio maila sinbolikoaren efektu esentzia emaile eta izan arazleak; hizkuntza bilakatuko baita, gorago aipatutako diskurtso hegemonikoen guda zelaia. Hortaz, plano horretan kokatzen den diskurtso inperialistak ezarritako lege, ideologia edota gizarte zientzien bidezko biolentzia epistemikoak boterean dagoen subjektu-eredua da inposatzen duena, modelo horretatik at gelditzen direnak ezabatu egiten dituen bitartean. Subjektu osoa, bakarra izango da, eta hori balioztatuko dute boterean ezarriako narrazioek; besteak, hain justu, horixe bilakatuko dira: Bestea.

    Aipua

    el proyecto del imperialismo consiste en componer violentamente la episteme que ‘significará’ (para otros) y ‘conocerá’ (para el sí-mismo) al sujeto colonial como otro casí en-sí-mismado de la historia, el ejemplo de este pasaje suprimido señala explícitamente lo que está siempre implícito: que el significado/saber se cruza con el poder (Spivak, 2010, 216)
    Gayatri C. Spivak, (2010), Crítica de la razón poscolonial, Madrid, Akal.

  2. Hemen, eztabaida jarraitu aurretik ikusi beharreko bideo bat. Estatua, iraultza eta hegemoniaren artikulazioa (Alvari Garcia Linera. Vicepresidente del Estado Plurinacional de Bolivia en el Foro Internacional de Filosofia de Venezuela). Guztia da interesgarria, baina 1:09tik aurrera hegemoniari buruz hitz egiten du zehazki.

  3. Ikerrek galdera honi erantzuten dio idatzi berri duen artikuluan. Ia hemendik eztabaida berri bat sortzen den, http://basque.criticalstew.org/?p=7785

  4. HAUTESKUNDE KONTAKETATIK HARAGO. Bai garai bakoitzeko diskurtso horiek beti dute partikular bat hegemoniko egiteko bokazioz landu dutena. Orohar Zientzia Politikoetan ikarasten digute, alderdi politikoek ondoren beraien hauteskunde kanpainak egiteko erabiltzen dituztela partikular horiek.
    Laclauri jarraiki, “sedimentazioa” ematen denean esan dezakegu, diskurtso batek ere hegemonizazio lana egin duela.

    POLITIKAREN PORROTA/ SISTEMAREN KOLAPSOA. Asuntua da baina partikularra/unibertsalean, ez garela bere albo/ka(l)tetik sortzen diren eztabaidetan galdu behar, baizik eta partikularra biluzten saiatu. Streaptease/biluzte lan hori egitea bidezko da, zentro-politics deitzen diren hauteskunde sistemetan. Argigarria da baina, txinako balioetan oinarritutakoari begiratzea, alegia, “It doesn’t matter whether a cat is white or black, as long as it catches mice.” Dudarik balitz, interesgarria litzateke pikutara goaz hau aztertzea/eztabaidatzea. Alegia, Finally, the great wave crested and broke with shattering force in a cultural crisis that included demographic contraction, economic collapse, political revolution, international war and social violence.pp. 237-238, David Hackett Fisher, The Great Wave: Price Revolutions and the Rhythm of History, Oxford University Press, 1996.

    KAPITALISMOAREN OBJEKTIBIZATZEA Alabaina, kapitalismoak ez du tolerantziarik adibidez ingurugiroaz eta klase bako gizarteaz. Alegia, suntsitu egiten du ta kitto, zatitu egiten du ta kitto. Hori da biolentzia objektiboa(zizek) “deuseztatze sortzailea” via J.A.Schumpeter. Biolentzia objektiboan kapitalismoa hegemoniko dugu hortaz. Hor dago 1aren posible/imposible delakoaren teorizazio guztia hemen askatzen saiatu ere ez naizena egingo via Badiou. http://www.aljazeera.com/programmes/talktojazeera/2011/10/2011102813360731764.html

    SINBOLIKO/ IMAGINARIO/ ERREALA lacandarren irakurketa beharrezkoa. Dena den post-hegemoniak(sedimentazioak) badu shock bidezko teknika bere kaduzidadeari iraupena emateko. Dena den, Beldurra ez da ideologiaren bidelagun bakarra. Plazerra eta Maitasuna ere badira. BPM hirukia aztertzea beraz, deitu sinbolikoa/imaginarioa eta erreala berezkoak diren elementuak dira politikotasunaren azterketan. Txiki/ Handi logikak ere aztertzea estatu ekoizle schumpeterianoen sistema ere aztertzea beharrezko litzateteke. http://www.lancs.ac.uk/fass/sociology/profiles/bob-jessop

    “SINGLE ISSUE” PARTIDUEN ETORKIZUN EZA. Dena den EHra politics.era itzulita, kondenak partikularra du bere baitan, ETAren kondena. Ez da partikular bako unibertsala, baizik eta “single issue”izeneko partiduek beraien diferentzia botobilatzailea egiteko erabili duten teknika efikaza da urtetan. Efikaziaren marka ezker abertzaleratuak, efikazia alderdi politiko guztiek bilatzen dutela ikustarazten digu. Esaterako modan jarritako kondena zale zibikoaren bide efikazak, adibidez, eserlekuak, dirua eta lasaitasun profesionala eman dute, klase status berri batekin batera. Noski! Beste guztiok kanpo utzita. Horrela eraiki dute diskurtsoa, beste behin ere zerbait(X) horixe kanpo utzita.

    NOSOTR@S L@S DEMOCRATAS? Galdera bat bere emergentziaz mahaigaineratzen da: nola demontre izenda daiteke bere gisakoa arbuiatu eta joko “demokratikoan” label demokratikoa jantzi eta besteari eman/kentzeko gaitasuna duena? Demokrata, faxista ala espainiar konstituziopeko(partikularreko)demokrata zibikoa? Beste behin ere partikularra subordinatua bistarazi behar da. –peko…subordinatua.

    HERRI ARTIKULAZIO BERRI BATEN BEHARRA. Demokrazia ere legeak esaten duenaren araberakoa da, liberala, ordezkatzailea, kapitalari jokua egiten diona. Beraz, hegemonia ez da artikulatu daitekeen terminoa, ez da tolerantzia/demokrazia/elkartasuna bezalakoa. Post/ alegia, pasata gero identifikatu daitekeena da. Zalantza guztiekin(susmologo/zalantzategi/dudalariak dudalari) ezker abertzaleak hegemonia kultura izan du euskal komunitatean, hegemoniko izan da diskurtso kulturalean. Zenbaki zaleek, estadistikaren indarrez demostra dezakete, baina ez da kontua aritmetikan galtzea.

    “Aztertu eta eztabaidatu nahiko genukeena “Hegemoniaz” ari garenean ea zertaz ari garen 2011/12ko Euskal Herrian da. Beraz, gaur eta hemen, kontzeptu hau nola
    interpretatu eta eraiki nahi dugun eta zertarako da aztertu beharrekoa.”

    BORROKA ARDATZAK. Bueno goazen hegemonia ardatzak nun dauden identifikatzera, diskurtso politikoetan zehar. Ardatz hauek kontigentzian daude, pool botobilatzailean.

    1. Ekonomiaren(kutxabank) kudeaketa politikoa via autonomismo( PNV/pp)
    2. Admibistratzioaren kudeaketa burokratikoa( PNV/pse/pp/Bildu)
    3. Konstituzioaren defentsaren kudeaketa( PP/ PSOE)
    4. Subirautza politikoaren/ekonomiko/sozialaren ardatz berritzailea( Ezker abertzalea)

    AUKERA POLITIKOEN EGITURA
    Ikus daiteke aukera politikoen egituran(APE) diskurtso desberdintzailea bakarra ezker [“deuseztatze sortzailea”]abertzaleak egin dezakela subirautza politikoaren bidetik, berdintasuna irabazteko. Alabaina, ezinbesteko izango du bide horretan, kudeaketa administratibo subirano baten bermeak eraikitzea, ekonomiaren alorrean zertifikazioa lortzea eta gainera, “nazionalismo ekonomikoa”ren borrokan subirautzaren diskurtsoaz konplexu barik artikulatzea.
    Kontraesan guztiekin! http://www.rebelion.org/docs/134332.pdf

    EUSKAL HERRITARRON DESOBEDIENTZIA, EUSKAL HERRITARRON NAHIEN OBEDIENTZIAN

    Horrek desobedientzia dakar(besaulkitik bertatik), horrek, hegemoniko denaren diskurtso sedimentatuaz talka dakar(militantzia), boteretik bertatik, kontrabotera artikulatzea dakar(kontraesanetik), horrek norbere estrategia politikoan inbertsoak egitea dakar….Aldez aurretik baina, presoak, legalizazioa, nazio mailako estrategia bateratua, subirautzaren aldeko euskal estatu baten aldekoa, argia, gardena, aldebakarrekoa egikaritu/asmatu/sortu behar da.

    4 ERPINAK

    Ikus daiteke lau erpin politikodunen mahaian, 3k berdina eskeintzen dutela. Alegia betiko berdina, hegemonikoa den hori: kapitalaren aldeko politika/ Kudeaketa administratibo goitik berakoaren erreprodukzioa/ konstituzionalismoaren revivala.

    EZTABAIDA BERRIAK herritarron“sarrera-ontzian”

    Sistemaren replikak, berdina berdinean jarraitzeko mimesiak/miseriak… Balio al digu, iraganeko estrategia horrek, ala kondenatuak gaude zerbait berria asmatzera/eskaintzera/egikaritzera?
    http://vimeo.com/7527571

    Baumanen bizikleta estatikoan gaude, km egin eta egin, ezin jeitsita, baina bizikleta estatikoa bada, zertan ostia gabiltza? Beste era batera, esanda, nork ikasi du bizikletan ibiltzen, bizikletatik jausi barik?

    Horrek beste eztabaida batera garamatza, belaunaldien artekora, alegia, nor dago prest zertarako? Besaulkiak(boterea) kontrabotere logikan artikulatzeko nor dago prest? Bestalde kontrabotere klasikoa ere inoiz baino biziago izan behar denean?

  5. Hegemonia kontzeptua Gramscin:

    http://redalyc.uaemex.mx/pdf/288/28801009.pdf

Leave a Reply

Printer  Print This Page