Euskal intelektualak mandarinak ote?

By • Oct 29th, 2011 • Category: Asteko Gaia

“… aske hegaldatzen deneko ustea duen adimena modu sakon eta sendoan errotzen da eraldatu behar den izate horretan, zeinaren kritika burutzearen plantak egiten dituen adimen hark” 

Adorno, Prismak

Ezertan hasi aurretik Adornok berak Minima Moralia-an psikoanalisiaz zioena oroitzea komeni zait: “Psikoanalisian ezer ez da egia gehiegikeriak izan ezik”. Frankfurtarrek abiarazi zuten teoria kritikoak ere gehigikeria erabiltzeari probetxu atera zion, teoria eta gehiegikeria elkarrekin aipatzea paradoxikoa badirudi ere. Ildo berean nik ere gehiegikeria erabiliko dut hemen eztabaida pizteko egokia izango delakoan.

Zein da intelektuelek gizartean jokatu behar duten papera? Euskal intelektualak zertan dabiltza? Gizarteak daraman bilakaerarekin kezkatuta daudela pentsatzekoa bada, non daude? Literatoek zer kontatzen digute? Mondragon unibertsitateak MCCren beharrak asetzeko produzitzen duen modu berean, zer produzitu beharko lukete gure gizarte honentzat humanitateko fakultateek?

Gizarte Ikerketarako Institutuaren (Frankfurteko eskola) lehen zuzendaria izan zen Carl Grünberg-en ustean akademiako mandarinak statu quo iraunarazten intelektual integratuak besterik ez ziren, gizartearekin nahasten ez ziren elitetxoak. Denengandik aske, eragile politikoengandik batez ere, Frankfurteko eskola bera nahikoa elitista izan zela esan genezake. Hori alde batera utzita, mandarinak arlo akademikoari soilik erreferentzia eginez aipatzen badira ere gure herrian luze zabal heda dezakegu, kulturgintzari lotutakoen kopurua kontutan hartuta. Baina zertan gara? Edo kezka hauek soilik ezkerrekoei dagokie? Ezin zaio hegaldatzeari utzi eta lurrean zikindu? Hainbesteko kaltea egiten dio lan intelektualari? Izan ere, badirudi, lebitatzen duten Mannheimen intelektualez osatutako halako mandarin laino batek estaltzen gaituela. Akademiakoak aingeruen sexuaz edo auskalo zertaz ebazten; edo, literatoak, egunkarietako zutabeak norberaren min existentzialez zikintzen. Beti ere hor goian nonbait, ez dakigu oso ondo non, ez dakigu zertan.

(Hernani, 1975). Filosofian Lizentziatua. Zinemazalea ere banaiz, nahiz eta sarri barrurakoan baino aldarte ilunagoarekin atera ohi naizen zinema aretotik. Freud-en "Egonezina kulturan" (Gaiak, 2009) liburuaren itzulpenak dituen gabezien erruduna ere ni naiz.
Email this author | All posts by

18 Responses »

  1. 1965. urtean ETAk “carta a los intelectuales” idazkia onartu zuen IV. batzarrean. Bertan intelektualen egitekoa honela azaltzen zuen.
    “Con esta carta os hemos mostrado un poco como somos. Pero todo conocimiento autentico arrastra una acción y eso es precisamente lo que ahora pedimos de vosotros. Sois intelectuales. Criticad, demoled, pero sobre todo construid! Tenemos mucha prisa, y es tan poco lo que sabemos aún…! Nos faltan análisis, nos falta un conocimiento de la realidad, nos faltan soluciones… porque faltan hombres que sepan integrar su trabajo intelectual en el conjunto de la práctica revolucionaria. Hemos dado un primer paso. Ahora vosotros tenéis la palabra.”

  2. Badago bai, gure herrian, halako intelektualkeria bat izugarria. Eztabaida honek pandoraren kutxa zabaltzeko arriskua dauka, baina zabaldu beharko da noizbait, ezta? Mandarinak nik mota askotakoak ikusten ditut Euskal Herrian. Adibidez, akademizistak: akademia filosofiko /antropologikoaren pulpitotik autoritate gisa hitz egiten dutenak eta beraien helburu eta zeregina artikulu zientifikoak idatzi eta akademian haien ipurdiak ahalik eta erosorik mantentzea dena (gero ez dute erreparorik telebista eta irratietan haien iritzi politikoak barreiatzeko. Klaro! interpelazio gaitasuna!). Beste adibide bat, literatoak: inoiz eskua zikindu gabe besteoi zer egin behar den etengabe esaten ari direnak, are moral eta politika lekzioak ematen dituztenak.

    Hau da, politika orotik aske, alderdi politiko orotatik kanpo, errealitatearen zikintze orotik aske ere, norbere kezka existentzialez eta abarrez diharduten horiek. Egia da bai, nola ez, horretaz ere zilegi dela jardutea. Kontua da horretan dabiltzala noizean behin politikarako inmertsio laburrak egiten ohi dituztela, nahi duten oro egurtu eta berriz beraien kezka existentzialetara bueltatzeko, besteok eskuak zikinduta eta interpelazio indarrik gabe geratzen garelarik.

    Gure herria mandarinez josia dago. Abenduaren hasieran hor Durangon ikusi ahalko ditugu horietako hainbat eta hainbat desfilatzen, ez dakit ze liburu atera berri komentatzen, gurean irakurle baino idazle gehiago dagoen bitartean (literaturan bai behintzat).

    Hor kritika interesgarri bat Edorta Jimenezek egin zuen bere garaian: garbi salatu zuen euskal kultura munstro bat zela, hau da, esan nahi zuen alde bat garatuegi daukala (literatura, adibidez), eta beste atal batzuetan muinoiak dauzkagula (filosofian, komikigintzan, pornoan,…). Azkeneko hau ez da gaia, dena den.

    Dena dela, euskal intelektualak mandarinak ote?

  3. Gure eskubide indibidual eta sozialez horrenbeste eta gure betebehar sozialez horren gutxi hitz egiten dugun garaiotan (eskubideek betebeharrekin zerikusirik ez balute bezela), asteko gaiarekin lotuta dagoen galdera bat datorkit: zein da intelektualen obligazio soziala?
    Nere postura ulertzeko, ezinbesteko abiapuntutzat ondorengo hau hartu behar da: jendartean bizi garen momentutik, banako bakoitzak badituela eskubide eta betebehar indibidual eta kolektibo batzuk, eta hala, lanbide bakoitzak ere, intelektualen kasua ez delarik salbuespen. Hemen dagokigun eztabaidarako, intelektualak, bereziki obligazio sozial ekidiezin bat du: jendartearekin konprometatzen duen errespontsabilitatea.
    Intelektualak hizkuntza du lanabes, hau dela eta, herritarren gehiengo zabala baino eskurago du informazioa eta hau iturri desberdinetatik jasotzeko aukera. Bestetik, esan nahi duen hori zabaltzeko, publiko egiteko bide gehiago ditu eta horretarako hainbat errekurtso. Okin batek, sukaldari batek, zaintzaile batek, etxeko andre-gizon batek ez dauzkanak. Informazio hau herritarren onurarako erabiltzeko obligazioa du intelektualak. Jendartearen emantzipazioarako tresnatzat eta ahotsik ez duten horien zerbitzuan.
    Intelektuala pertsonaia publikoa izaki, egiten eta esaten duenak edota egiten ez eta esaten ez duen horrek eragin bat du jendartean. Iritzi sortzaileak direla esan genezake, entzule, ikusle eta irakurleengan zer pentsa ematen dutelako. Eragin hori (txikiena izanda ere) intelektualaren erantzukizuna da. Eta beraz, erantzukizun honen kontziente izan behar du intelektualak. Ezin du bere obligazioei uko egin, ez bada irrespontsable bat izanez.
    Baina, jakina obligazioa honek, lotu egiten du, posizionatu, inplikatu, konprometitu. Halako eran, non sarritan nahiago izaten baita neutral mantendu, isiltasuna gorde edota boteredunen altzo goxo eta epelera jo. Jakina baita, espaloiaren alde batean marginazioa dagoela eta bestean subentzioa, ostrazismoa batean, saria bestean, isilaraztea hemen promozio publikoa han.
    Euskal intelektualen artean, beste edonon bezela, intelektual tipo desberdinak daude: batzuk beren lanbideak duen errespontsabilitate hori berengain hartzen dute jendarteko auzietan inplikatuz, beste batzuk horri uko egiten diote, boteredunen eta txin-txindunen hegalpean gordez eta beste talde handiegi batek beren lanbidearen eskubide eta pribilegioak gozatu eta baliatzen dituzte, baina intelektualaren txanponak ere aurkia bezalaxe ifrentzua ere baduela ahaztu dira. Alegia, eskubide bezain bat obligazio.

    Norberaren karrera profesionala baino axola ez zaien intelektualak soberan ditugu, ez ditugu behar. Ez baitigute ezer eskaintzen herritarroi eta aldiz kendu asko kentzen baitigute. Intelektual neutralek ere ez dute laguntzen, sistema bere horretan mantentzeko ez bada. Bestaldera begira eta isilik dirauten horiek, Statu quo-a iraunarazten duten intelektual integratuak besterik ez dira. Bai baitakigu, neutraltasunak maizegi balantzaren zein aldetara jotzen duen eta injustizia baten aurreko isiltasuna, injustiziarekiko konplizitate bihurtzen dela.
    1898an Émile Zolak egin zuen bezala “J’accuse…” dioten intelektualak behar ditugu. Injustiziak publikoki salatzen dituztenak. Badagoelako zer akusatu.

  4. Intelektualei buruz, artikulu interesgarria http://www.nodo50.org/pintxogorria/index.php?option=com_content&view=article&id=5169:la-esencial-venalidad-de-los-intelectuales&catid=264:dizdira

  5. Unibertsitatea eta gizartearen arteko harremanaz:
    TESTAMENTO UNIVERSITARIO
    José Luis Orella Unzúe. Catedrático senior de universidad. (Gara. 2011-11-23)

    Hace ya unas semanas acudí a una conferencia del Superior General de la Compañía de Jesús, Adolfo de Nicolás. La ocasión de esta conferencia era la celebración del 125 aniversario de la Universidad de Deusto. Y el tema motriz de la reflexión era la trayectoria universitaria de Deusto y del propio conferenciante. Además la característica que nos había convocado a la mayoría de los participantes era nuestra condición de universitarios enraizados en un marco geográfico e histórico concreto, como es el País Vasco.

    Los universitarios de todos los tiempos se han comprometido siempre a la generación y la transmisión de la ciencia para que ésta sirva para promocionar la sociedad y para mitigar el sufrimiento humano y social. Especialmente en un mundo en el que en razón de la crisis global sigue imperando una violencia institucional sin precedentes.

    Es dudoso que la Universidad española y vasca que durante lustros ha servido con sus avances científicos y la promoción de sus profesionales actualmente sirva para mejorar la vida común de los ciudadanos y para frenar las desigualdades sociales. El desarrollo humanista de nuestro profesorado y de nuestro alumnado no ha estado a la altura de nuestro avance científico y tecnológico. La Universidad ha sido una escuela de serios profesionales pero no ha promovido una generación de hombres capaces de transformar la sociedad. Es penoso reconocer que en mi experiencia universitaria de ocho lustros (tanto en la universidad pública como privada) me he encontrado un grupo mayoritario de buenos profesionales que en las relaciones humanas sólo buscaban su promoción personal aun pasando por la bajeza de la adulación a los de arriba, de la ignorancia de los intereses de sus colegas y, más aún, del desprecio de sus discípulos. La gran mayoría buscando los nuevos puestos, la promoción, es decir, el poder.

    La Universidad que yo he vivido no ha sabido adaptarse a la renovación antropológica, cultural y, sobre todo, social. Conforme la clase social universitaria ha perdido protagonismo, se ha enquistado en un grupo de presión cerrado en sí mismo, que no sintoniza con la evolución de los oyentes dentro del aula y que no está abierta a los intereses sociales que discurren fuera de las puertas del recinto universitario. La clase universitaria ya no pretende digerir ni procesar, ni siquiera los problemas de los padres de sus alumnos, mucho menos de los ciudadanos que en un futuro enviarán sus hijos a las aulas. La Universidad se ha hecho innecesaria en el devenir social, aunque siga cumpliendo una función ciudadana como la Policía o el servicio de bomberos.

    La Universidad ya no es un vivero de pensadores, sino que se ha convertido para la ciudadanía en un grupo funcionarial sin mayor protagonismo. Bien es verdad que los universitarios asisten a congresos, imparten conferencias y escriben artículos de investigación, pero toda esta actividad está referida al grupo enclaustrado de la propia secta.

    Los universitarios podrán ser buenos investigadores y aun certeros pedagogos en las aulas, pero no son referentes reconocidos ni en la propia universidad ni mucho menos en la sociedad, ni como líderes ni en el terreno de ser personas. A los profesores universitarios que yo conozco no les ha interesado buscar soluciones para las verdades y necesidades propias de la persona humana. Por supuesto que no les preocupa ni les ocupa centrar sus sólidas formaciones científicas en reflexionar sobre los fines y el sentido de nuestra civilización, en pergeñar salidas a la angustiosa coyuntura, ni en encontrar nuevos caminos para las masas desfavorecidas no ya del tercer mundo, sino de los que caminan en la misma calle.

    Esto no impide el que muchos profesores y alumnos universitarios necesiten llenar su vida dedicando tiempo no profesional a las ONG y a las organizaciones de atención y promoción de las clases desfavorecidas.

    Los universitarios de mi generación se han centrado en la búsqueda del conocimiento de su propio ámbito científico, desmembrado en múltiples especialidades. Y esto les ha bastado. El conocimiento, como decía Adolfo de Nicolás, se ha convertido en una herramienta de la propia promoción, en un estatus de autosatisfacción y en una mercancía susceptible de ser vendida y comparada en la feria científica.

    Más aún, comprometerse de por vida, como hacen muchos universitarios, con el estudio y la investigación de la propia parcela del conocimiento científico, no asegura la madurez humana, ni la satisfacción de tener respuesta a las propias preguntas de la vida ni, mucho menos, a sentirse un referente de solución de los problemas familiares, sociales o ciudadanos. Y a las universidades de mi entorno no les ha interesado otra cosa que la búsqueda de cuadros de mando cada vez más complejos, con funcionarios fieles y aduladores que ejecuten con obediencia ciega los proyectos estratégicos y los planes trianuales que se proponen en razón de los baremos internacionales.

    Las universidades en las que yo he trabajado y que he conocido no son proyectos sociales, sino planteles de funcionarios y fábricas de titulados. Si fueran proyectos sociales intentarían ser puentes entre las instancias políticas encontradas, entre las clases sociales cada vez más estandarizadas menos en la riqueza y el poder. A las universidades de mi ámbito vital ya no les interesan las humanidades ni las ciencias sociales porque los cambios tecnológicos de la ciudadanía sólo valoran las ciencias que promocionan la economía y el mercado. A las universidades en las que yo he trabajado ya no les interesa la búsqueda del sentido de la vida sino las aplicaciones técnicas de la ciencia. A las universidades de este momento ya no les interesa ni el derecho ni la historia porque se han convertido en ciencias manipulables y en armas arrojadizas contra el adversario político. A las universidades de mi entorno ya no les interesa la creación de una sociedad justa, sino la supervivencia ellas mismas como pieza social y funcionarial en un mundo en transformación.

  6. Lan intelektuala eta lan akademikoa biak ala biak dira inportanteak

    Berez ez daukat arazorik intelektual profesional edo unibertsitateko akademikoen parean desprezio monumentala erakusten dutenekiko; erortzen ez garen neurrian, noski, kultureta literati euskaltzaleen gisan mozorrotzen diren makinabat mandarin filisteoen ikuspegi anti-intelektualista merke-merkeetan! (adibidez, nor ari da azken urteotan jo ta ke Lacan ahal duen guzietan kaka bat dela esaten, gero gainera euskaraz esaldi sinplez idazteko beharraz pontifikatzen digularik bere hainbat atalaia 0.2 ‘alternatibo’-etatik? Beraz, nik neuk behintzat, katutxorik hiltzeko beldurrik ez!

    Gero bestalde, kritika inportantea da ekin, ekin eta ekinaren bertute parte hartzaileak azpimarratzen dituztenen partetik datorrena, gaur egun pentsatu, pentsatu eta pentsatu hobe dela pentsatzen dugunori zuzenduak. Slavoj Zizek-ek adibidez argi asko idatzi du egungo jarduera intelektual publikoari buruz: “jendea parte hartzaile da beti eta beti, akademikoek zentzugabeko ‘eztabaidetan’ parte hartzen dute eta abar”. Baina gero, ezin esan berak ere ez duela gozatzen eztabaida publikoa!

    Orduan, hemen, ni neu ere eztabaidazale amorratua izanda, hausnarketa azkar batzuk botako ditut lan intelektuala defendatuz, eta baita, gaur egun, Bolognaren itzalpeko hezkuntza-politikak ekonomikoki funtzionala eta sozialki pragmatikoa izatera-eta behartzen gaituenean, unibertsitatea bera ere defendatuko dut; besterik ez bada, gaur egungo jarrera zinikoen nagusitasuna nabaria denean, merezi duela uste dudalako ‘unibertsitas’ nozioan gordetzen den ‘jakintza hutsa jakintza hutsaren mesedetan’ aldarrikapen modernistaren aldeko ‘ethos’ unibertsalistaren ‘fantasia’ intelektualari heltzea.

    Lan intelektualari buruz, Stuart Hall aipatuko dut. Britania Handiko ikasketa kulturaletan erreferentzia nahitaezkoa, Hallek, diferentzia zehatza egiten du lan intelektual eta lan akademikoaren artean. Biak ala biak gehienetan batera doazela dio baina, era berean, bien arteko ezberdintzeko beharra azpimarratzen du. Are eta gehiago, ematen du bereiztasun honekin salbazioa lortzeko bidea ere irekitzen zaigula: ikusten, lan intelektuala burutzeko ez dago unibertsitateen beharrik! Kalean egin daiteke, gu herriarekin lotuta gauden intelektualak izan gaitezke etabar: Gora Gramsci! Eta ez gaizki ulertu, ez nabil hemen esaten-eta kaleko lan intelektuala bete beharrari uko egin behar zaionik. Hallek berak, zentzu honetan, Gramsciren ikasgaia bereganatzen du eta nik Hallekin, Gramsciren “intelektual organikoaren” zeregina erreibindikatzen dut gaurko garaietara eta gure testuingurura egokituta.

    Zentzu horretan, are eta gehiago, argudiatuko nuke Euskal herriko situazioan egon badagoela jada tradizio politiko, kultural eta intelektual aberats bat azken 40/50 hamar urtetan koiuntura desberdinen arabera askatasunaren bidean emanzipazioaren faseak eta diskurtsoak markatu dituenak; eta gauzak horrela, tradizio politiko eta kultural zehatz baten intelektual organikotzat ikusten dut nire burua, noski!

    Baina -1- ez nolabaiteko ideologoa naizen heinean, nire lana, kultur-ikerketa kritikoa egitea den heinean baizik; hau da: zeregin intelektual kritikoa ardatz dugunontzat, gure eginbeharra ez delako arazoei erantzunak edo soluzioak ematea, arazoak sortzea baizik.

    Eta -2- inolaz ere ez lan intelektuala lan akademikoaren kontra-edo doalako. Hallek berak, adibidez, ez du inolaz ere unibertsitateko lana berez arbuiatzen; alderantziz, lan akademikoaren defentsa sutsua egiten du. Lan akademikoa, esaten du, “death serious” da, inglesezko “death” (edo heriotz) hitzarekin jokatzen duelarik, lan akademiko kritikoa oso/guztiz (death=very) serioa dela adierazteko, zirt edo zarteko inportantzia, “de vida o muerte” alegia, duela adierazteko.

    Egon daiteke, noski, pentsatzen duenik halako joku erretorikoak melodramatikoegiak direla testuinguru honetan. Ederto, bada orduan, kontrapuntu dialektiko gisa edo, zurrumurrura pasatuko gara. Gogoratzen dut orain dela hiruzpalau urte, oraindik lehendakaria zenean, Ibarretxe jaunak euskal unibertsitateko kurtso akademikoa inaguratzeko bota zuen diskurtsoa. Bertan halako zerbait esan zuen, alegia unibertsitateko lana zeharo serioa dela eta, horretaz gainera, arriskuak hartzeko prest ez dagoen ikerleak ez lukeela lekurik izan behar unibertsitatean. Eta chapeau esaldiari ez da hala!

    Baina noski, jakin guk oso ondo dakigu, esaldi horretan ezkutatzen dena: ingelesez ”empty gesture´ edo espainolez, “gesto vacio” edo guk gure artean “pose hutsa” deituko duguna – gestu bat, alegia, edo zeinu bat non gauza handi bat esaten dela ematen baitu, azken finean ezer ez esateko. Ez al dakigu bada, ondo jakin gainera, unibertsitatean jarrera nagusia guztiz alderantzizkoa dela? hau da: zerbait izatekotan arriskuak hartzeko prest ez dauden ikerleak direla, hain zuzen ere, edo inolako arriskurik hartzeko prest ez dauden irakasleak direla izan, unibertsitatean postu eta leku gehien betetzen dutenak?; unibertsitatean ez dagoela intelektual arriskatzaile asko norberaren ideien alde lehoietara edo sutara joatea merezi duela sinesten duenik!

    Beraz, nork esan du mandarinak? Egon, bazter guztietan daude. Kalean mugimendu sozialetan bertan asko dauden moduan, Arima Ederren gisan batikbat, are gehiago daude, zalantzarik gabe, unibertsitatean. Baina horrek ez du esan nahi unibertsitatearen espazio publikoa eta espekulazio akademikoa hauen eskuetan utzi behar denik.

    Beraz argudioa borobilduz: politikari profesionalak akademikoak unibertsitatean arriskuak hartu behar dutela diotenean zergatik ez dute beraiek hartzen arriskuak eremu politikoan? Hona hemen aholku batzuk: historiak erakusten digu iraultzak, orokorrean, ez direla gertatzen unibertsitate campus-etan fabriketan eta kaleetan baizik, Moskun bezala, edo gerra-ontzietan, halanola Potemkin ontzi korazatuan, edo erregimen zaharreko kartzela inguruetan, Bastilla adibide, edo Kubako mendietan etabar… Honetaz gainera, jakina da iraultzen ondorioa beti dela nahiko adoltsua: lepoak mozten dira, ejekuzio sumarioak etabar. Noski, esan gabe doa, egon dokumentuzko lekukotasun asko ere badago han eta hemengo edo atzo eta gaurko ikasleen erreboltei buruz, zeinak, baina, ezagunak baitira azken emaitzagatik: porrota alegia.

    Laburtuz, orduan, ikasleek unibertsitatean ez dute irakasle arrisku-harleen beharrik. Behar dutena, are zor zaiena, zera da: momentuan momentuko eta lekuan lekuko jakintza onena eta puntakoeena eskaintzea eta kitto! Eta politikari oportunistak alde batera utzita bukatzeko, makina bat akademiko ere hor dago, betiere aurrerakoiak etabar; betiere barru barrutik unibertsitatearen kontrako plantak egiten dituzten zinikoak; betiere, batez ere, lotsatuta moduan agertzen direnak, status akademikoak ematen dien pribilegioa auto-salatuz eta!

    Holakoak entzunten ditudanean ez dakit zer pentsa. Ni neu behintzat ez nahiz ibili 30 urtetik gora liburutegietan (edo) liburu artean gero liburuak irakurtzeaz lotsatuta moduan agertzeko edo! Beraz zure akademiko-posizio pribilegiatuaz lotsatuta zaudelakoak planta hutsak ez badira, oraindik denboraz zaude eskuak zikintzeko! Noski, badakigu Euskal Herrikoa gertuegi zegoela iraultza armatuetan eta holakoetan ibiltzeko. Europan? kia kia! Eta gero badakigu, Afrikan izanda ere, eta Saharako elkartasun sareen bitartez couscous-a janda duzula ere, badakigu jakin, dena den, ez zarela sartuko Libiako iraultzaleek antolatzen ari diren erresistentzia mugimendu berrian! Orduan zer, haratago nahi duzu? Bada ez dakit zer esan, zergatik ez Hegoasian, Indiako naxalita maoistekin edo? Dena dela, esan bezala, ziur nago mundu honetan lekua aurkituko duzula zure pribilegioen lotsak astinduz hor nonbait ganoraz eskuak zikintzeko.

    Tartean baina, utziguzu besteoi dagokigun lana egiten, hemen Euskal herrian ondo asko auto-zentratuak, hemen Euskal herriko borroka partikularrean unibertsala besarkatzen, besteak beste, non eta unibertsala unibertsitatean besarkatzen eta arakatzen eta gozatzen: ikasi, ikasi, ikasi – erakutsi, erakutsi, erakutsi: gogoaren bakea nahi baduzu egon gertu hitzen gudarako!

  7. Digresio txiki bat orain, aitzakia eman baitit Imanolek iraultza unibertsitatean ez baina fabriketan lekutu duenean. Dena burua nekatzea izan ez dadin, hona film proposamen batzuk gaiarekin nolabait lotuak. 68ko Maiatzaren ondoren Jean-Luc Godardek “Un film comme les autres” (1968) filmatu zuen eta bertan Nanterreko ikasleen eta Renault-Flinseko langileen arteko eztabaidak jaso zituen. Filmaketa lantegi ondoko zelai batean egin zen eta kuriosoa da zeren parte hartzen dutenen aurpegia ez ikusteko moduan egin behar izan baitzuen Godardek, horietako batzuk poliziak jazarriak zirenez. Pelikula hori ondoren Dziga Vertov Taldeak (Jean-Luc Godard / Jean-Pierre Gorin) bere gain hartu zuen.
    Intelektualei buruz “Tout va bien” (Godard / Gorin, 1972) ikus dezakegu. Pelikula horretako testuinguru konkretua lantegi batean burutzen den greba da baina Inteketualak/iraultza harremana da gai nagusia. Pelikula horretan Jane Fonda ageri da eta horrek soka ekarriko du.
    Urte berean (1972) baina aurrerago Vietnamen ateratako Jane Fondaren argazki bat zabaldu zen. Argazki hori oinarri hartuta Godardek eta Gorinek “Letter to Jane: an investigation about a still” (1972) filmatu zuten. Bertan argazkiaren analisi sakona egiten dute. Berriro ere “Tout ba bien”-en landu zuten intelektualen papera jorratu nahi dute, beste hurbilketa batetik.
    Digresio hau amaitzeko kezka bat ikus-entzunezkoetan dabilenentzat (agian despistaturen batek Lapikoa jarraitzen du). “Le Gai Savoir” (Godard, 1968) bezalako pelikula batek badu zentzurik gaur egun? Hau da, Euskal Herriko gure testuingurura gaurkotu daiteke? Modu horretako ikus-entzunezkoak produzitzea egokia litzateke? Agian lo gutxi egin duen filosofia eta zinema zale baten eldarnioa izango da, baina ez noa kezkarekin geratzera…

  8. Mandarin hitzaren jatorriaz, Max Weber Politika eta zientzia lanbide (klasikoak) liburuan, “Politikari profesionalak: elizgizona, literatoa, gorteko noblezia, gentry” kapituluan:

    “Orain darabilgun auzia da ea zein den politikari profesionalaren izaera tipikoa, nola buruzagiarena hala haren jarraitzaileena. Denbora joan ahala aldatuz joan da, eta gaur oraindik aldeak ditu.(…) Elizgizona, eta bereziki elizgizon ezkongabea, garai hartako interes politiko eta ekonomiko arruntek sor zezaketen irritsetatik urrun zegoen, eta batez ere, basailuak ez bezala, libre zegoen bere nagusiaren kaltetan eta bere ondorengo propioen mesedetan indar politiko propio bat eskuratu nahi izateko tentaziotik. Bere estamentuko tasunek berek ezinbestean «apartatuta» zeukaten printzearen administrazioko kudeaketa bitartekoetatik. Gisa bereko bigarren maila batean humanistikoki hezitako literatoak zeuden. Izan zen garai bat non hitzaldi latinoak eta bertso grekoak egiten ikasten zen kontseilari politiko izateko, eta, bereziki, printze baten memorandum-idazle politiko izateko. Garai horretan lehen eskola humanistak loratu ziren, eta printzeek Poetikako lehen katedrak sortu zituzten. Garai hori gure artean oso azkar pasatu zen, eta gure irakaskuntza-sistema era iraunkorrean taxutu bazuen ere, ez du izan ondorio politiko sakonik. Erabat bestela gertatu zen Asiako ekialdean. Txinako mandarina da, edo hobeto esanda izan zen, jatorriz gure Berpizkundean lehen humanista: humanistikoki hezitako literato bat, antzinate zaharreko literatur monumentuak ezagutu eta aztertu zituena. Li Hung Tchang-en egunkaria irakurtzen dugula, ikusten dugu gehien harrotzen zuena poemak idaztea eta kaligrafo on bat izatea zela. Gizarte-sail horrek, antzinateko Txinako ereduaren gainean eraikiriko bere konbentzioekin, Txinaren patu guztia zertu du; eta antzekoa zatekeen gure patua baldin humanistek beren garaian aukerarik txikiena izan bazuten arrakasta bera erdiesteko.” (77.orria)

  9. Antonio Gramsci intelektualei buruz:

    “En el frente ideológico la derrota de los secuaces menores tiene una repercusión insignificante; hay que luchar contra los más eminentes. De otro modo, se confunde el periódico con el libro, la pequeña polémica cotidiana con la labor científica; hay que abandonar los secuaces menores a la infinita casuística de la polémica periodística.

    Una ciencia nueva alcanza la prueba de su eficiencia y de su vitalidad fecunda cuando demuestra que sabe enfrentarse con los grandes campeones de las tendencias opuestas, cuando resuelve con medios propios las cuestiones vitales que éstos han planteado o demuestra perentoriamente que estas cuestiones son problemas falsos.

    Es cierto que una época histórica y una sociedad determinada son representadas, más bien, por el término medio de los intelectuales y, por consiguiente, por los mediocres, pero la ideología difusa, de masas, se debe distinguir de las obras científicas, de laa grandes síntesis filosóficas -las cuales son, por lo demás, su verdadera clave- y éstas deben superarse netamente, bien por vía negativa, demostrando su falta de fundamento, bien por vía positiva, contraponiéndoles síntesis filosóficas de mayor importancia y significación.”

  10. Antonio Gramsci (beste aipu bat)

    The mode of being of the new intellectual cannot longer consist in eloquence, which is an exterior and momentary mover of feelings and passions, but in active participation in practical life, as constructor, organizer, “permanent persuader”, and not just simple orator.

  11. Antonio Gramsci (beste aipu batzuk)

    “Por la concepción peculiar que se tiene del mundo se pertenece siempre a una clase… se es conformista de cualquier conformismo y siempre se es hombre masa u hombre colectivo. La cuestión es conocer qué tipo histórico y de qué masa se es miembro.”

    ” El viejo mundo se muere. El nuevo tarda en aparecer. Y en ese claroscuro surgen los monstruos ”

    “Instrúyanse, porque tendremos necesidad de toda vuestra inteligencia.
    Agítense, porque tendremos necesidad de todo vuestro entusiasmo.
    Organícense, porque tendremos necesidad de toda vuestra fuerza”

    ” La conquista del poder cultural es previa a la del poder político y esto se logra mediante la acción concertada de los intelectuales llamados “orgánicos” infiltrados en todos los medios de comunicación, expresión y universitarios ”

    “intelectuales orgánicos”, son el elemento pensante que organiza una clase social particular. Estos intelectuales no se distinguen por su profesión, que puede ser un trabajo cualquiera propio de su clase, se caracterizan por su función de dirigir las ideas y las acciones políticas de la clase a la cual se insertan orgánicamente.

    “La cultura es cosa muy distinta. Es organización, disciplina del Yo interior, apoderamiento de la personalidad propia, conquista de superior conciencia por la cuál se llega a comprender el valor histórico que uno tiene, su función en la vida, sus derechos y sus deberes ”

    “El que una masa de hombres sea inducida a pensar sobre el presente real con cohesión dentro de una cierta unidad, es un hecho `filosófico’ más importante y `original’ que la revelación de una nueva verdad por el `genio’ filosófico, revelación que quede como patrimonio de pequeños grupos de intelectuales.”

  12. Teoria, praxia eta erantzukizuna. Gramsciren “permanent persuader” horrek badirudi teoria eta praxiaren artean nolabaiteko lotura egitea ahalbideratzen duela. Galdera hau litzateke: zein da horren gauzatze konkretua? Galderak txorakeria dirudi baina denek ezin izan diote erantzun. Adibide gisa Teoria Kritikoaren lehen belaunaldira joko dut, berriro ere, haiek ere kezka hori izan baitzuten. Aporiatik ezin irten eta gizaki zintzoen (honestoen) praxi bakarra teoriara murriztuko zuten haiek, modu etsigarrian nire ustez. Esanguratsuak dira, zentzu horretan, Adornoren hitzak: ” Nire eredu teorikoa eraiki nuenean, ezingo nukeen asmatu jendeak molotov koktelen bidez gauzatu nahiko zuenik”

  13. http://opinionator.blogs.nytimes.com/2011/12/07/intellectuals-and-politics/

  14. Adiskideok,

    Ez naiz web gune honetan irakurtzen diren iritzi gehienen oso zalea, baina espero dut hori eragozpena ez izatea niri iritzia eman ahal izateko.

    Izan ere, duela hainbat urte okupatu nintzen apur bat gai honetaz (“intelektualak”) eta baita liburu bat argitaratu ere, UEUren eskutik. Barkatuko didazue nire buruaren propaganda egiten ibiltzea, baina uste dut inorentzat ez dela alperrikakoa izango horretaz (euskaraz) idatzi denaren aditzea (hori behintzat) izatea.

    Liburua sarean dago, UEUren web gunean. Hemen duzue aurkibidera esteka (PDF bat da):

    http://www.buruxkak.org/bilatu.html?bila=gartzia&submit.x=11&submit.y=10&kanpo=Egilea

    Artikulu guztiak dira gomendagarriak eta, aldez edo moldez, badute zerikusirik eztabaida honekin (egileak: L. Mees, E. Riaño, P. Gartzia, J. Zulaika eta J. Azurmendi), baina agian neurea da zuzen-zuzenean gaiari heltzen diona.

    Mila esker arretagatik.

  15. Informazio osagarria:

    Aipatzen dudan liburua estekan agertzen den zerrendaren lehena da (PDFra zuzenean doan estekarik ezin omen da egin). Hauxe da izenburua:

    Zaldua, Iban & Gartzia, Pruden (argit.): Historia: zientzia ala literatura? Historiari buruzko gogoeta sorta, UEU, 1995

    Lehen ahaztu zait esatea liburua Iban Zalduarekin batera argitaratua dela (barka, Iban!).

    Agian esteka hau hobeto dabil:

    http://www.buruxkak.org/liburuak_ikusi/1997/historia__zientzia_ala_literatura_.html

  16. […] Euskal intelektualak mandarinak ote? […]

  17. http://dehistoriatrelew.blogspot.com/

Leave a Reply