Independentzia eta sarea Donostian mintzagai. Independentistak (Irailak 22)

By • Sep 28th, 2011 • Category: Albistekaria

Independentzia eta sarea Donostian mintzagai

Independentistak Donostian

Irailak 22an Donostia mailako aurkezpen mahai inguru antolatu zuen Independentistak Sareak Koldo Mitxelena kulturgunean, eta bertan, Esti Mujika, Lander Arbelaitz, Iñaki Egaña eta Ramon Labaienek hartu zuten parte.

Lander Arbelaitz Donostiar kazetariak hartu zuen hitza eta partaideei galderak egiten hasi zen.

Lehenik Esti Mujikari, Independentistak Sareko kideari, Sareri buruzko galderak egin zizkion eta Esti, Sarearen sorrera, filosofia, egitura, ibilbidea eta datozen erronkei buruz mintzatu zen. Espainian dagoen krisiaren eraginez independentismoak gora egin duela komentatu zuen, Espainia negozio txarra dela eta amildegira garamatzala konturatu garelako. Urriak 12an egingo den mobilizazioaren berri eman zuen eta hurrengo urtea, 2012a garrantzitsua izango dela aurreratu zuen, Gernika bonbardatu zutela 75. urteurrena eta Nafarroako konkistaren 500. urteurrenak izango baitira.

Bigarrenik, Iñaki Egaña, historialariren txanda etorri zen eta honi memoria historikoari buruz, naziotasunari buruz eta historiaren garrantziaz galdetu zion. Memoria historikoaren inguruan esan zuen iraganaz interpretazio desberdinak egon direla, memoria historikoa beharrezkoa dela gure historia ezagutu behar dugulako, baina historiarekin bakarrik ez goazela inora komentatu zuen. Gaur egun, independentziarako ezaugarriak baditugu eta borondatearekin independentzia lortuko dugula esan zuen eta Euskal Herriko historia idazteko dagoela gaineratu zuen. Ondoren euskal nazioa kontzeptuari buruz gehien hitz egin eta sakondu zuten pertsonaiei buruz hitz egin zuen, Larramendi, Pedro Egaña, Abbadie, Xaho, Campion, Arana, Azurmendi…

Ondoren, Ramon Labayen Donostiako alkate izandakoari honako hau galdetu zion Landerrek: “Independentistak Sareko kide zara, talde bultzatzailean zaude, zergatik hartu duzu parte ekimen honetan?” Ramonen erantzuna zuzena izan zen: Eta zergatik ez?? Bere ustez
Sarea, partidu politikoetatik haratago doan mugimendu politikoa da, pertsonaz osaturikoa, herritar abertzaleen kohesioa lortu behar duena eta bertan belaunaldi guztietako pertsonek, tokia dutela aipatu zuen, eta bera, misiolari lana egiteko prest azaldu zen, bere esperientzia emateko prest.

Ondoren, 2010eko Aberri Egunean, Ramonek esan zuen esaldiari buruz galdetu zion: “lehengo etxea lortu behar dugu eta ondotik erabakiko dugu zein kolorez margotu”. Ramonen arabera zentzuzko esaldia zen hau, gure arteko borrokak alde batera utzi eta denok batera etxea lortu ondoren erabakiko dugu, sozialista, federalista…izan nahi dugun. Bestalde, Europako egoera ekonomikoari buruz mintzatu zen, eta bere ustez estatuek ez dituzte zentzuzko erabakiak hartzen, bere arabera, domino efektuari beldur dioten estatuak ahuldu behar dira. Bere ustetan, hori lan luze eta gogorra izango da eta horretarako eta gure amets eta nahia lortzeko, independentista talde zabala beharko dugu.

Gero Lander Arbelaitzek Donostiako guneari buruzko laburpen txiki bat egin ondoren Donostiarrei lanerako deia luzatu zien eta horretarako hitzordua jarri zuen (Urriak 6an, arratsaldeko 19:00tan Donostiako Okendo kultur etxean). Bere ustez, independentziaren aldeko jendea batu eta aldarrikapena kalera atera behar da, jarrera positiboaz, ilusio transmititu behar dugula esan zuen eta Donostian eta herrietan Sareko guneak sortu edo indartu behar zirela, mobilizaziotara juteko behar busak, kalejirak, kontzertuak… antolatzeko.

Jendarteko galderen tartea zabaldu zen ondoren. Euskararen garrantziaz, lurraldetasunaren muga historikoez… eta bakoitzak independentziarako zituen arrazoien inguruan galdera eta iritziak eman zituen jendeak.

 

Leave a Reply