Kontraesanaren behar ideologikoa (Berria. 2011-05-29; Gara. 2011-06-02)

By • May 28th, 2011 • Category: Azterketak eta Azalpenak

BERRIA 2011-05-28

GARA 2011-06-03

Kontraesanaren behar ideologikoa

Andoni Olariaga

Filosofian lizentziaduna

Frankfurteko eskolak 1930eko hamarkadan haize berriak ekarri zituen marxismo ortodoxoaren kritika egin zuenean. Hori dela eta, marxismo kritikoa (edo teoria kritikoa) gailendu zen Theodor Adorno, Max Horkheimer eta enparauen eskutik. Marxismo edo sozialismo berri hark, aurreko teorizazioak errealitatea ulertzeko zuen hertsitasuna kritikatzen zuen. Horrela, gizartea eta gizakia bera ulertzeko era aldatu zenez, eta zientziaren ekarpen berriei ere ezin zitzaienez muzin egin, gizartearen dinamika azaltzeko (eta, hortaz, eraldatzeko) tresna kontzeptual berriak pentsatzearen beharra etorri zen ezinbestean. Marx, Engels edo Leninen irakurketak eta proposamenak testuinguru sozial, politiko eta ekonomiko zehatz bat ikertzetik zetozen, eta paradigma filosofiko eta zientifiko bati hertsiki lotuak zeuden. Testuinguru eta paradigma horiek aldatzean, sozialismoak aldaketa horietara egokitzen ikasi behar izan du, ortodoxietatik askatuz.

Ordutik eta gaur egunera, ezagun dugu, Antonio Gramsci, Daniel Bensaid, Slavoj Zizek, Judith Butler, Alain Badiou, Ernest Laclau eta enparauak dira marxismo-leninismoaren egokitzapen berria egiten saiatu direnak, diziplina guztien ekarpenak aintzat hartuz. Gure herrian, hala ere, batzuek nahiago izan dute literatura berri hori errefusatu, eta Leninen ¿Qué hacer? eta Marxen Manifestu komunista liburuak Biblia berria bailiran papagaien erara errepikatzen jarraitu: komunismo hertsitik harago (sozialismo parte hartzailetik sozialdemokraziara) doan guztia langile klase puruaren kontra doan likidazionismo hutsa dela aurpegiratzen digute oraingo komunista autentikoek. Ez dira ez, kritika berriak: baina izatekotan ere, hondakinak dira.

Horren harira, Argia-k egin zion elkarrizketa batean, Jon Sarasuak esaldi eder bat bota zuen, artikulu honetan lelo bezala erabili nahiko nukeena, auto-eraketaren filosofiaz hitz egiten ziharduela: «Hanka bat lokatzetan sartua ez daukana ez da interesgarria». Horrekin esatera zetorren, errealitatean bere proiektu politikoak aurrera ateratzen saiatzen dabilenak beti izango duela hanka bat kakatzan sartua. Hau da, kontradikzio etengabean bizitzen jakin behar du pertsonak, ezkertiarra bada are gehiago, printzipioen purutasuna desagertu egiten delako errealitatearekin nahastean. Kontraesanik batere ez duenak, ideia handiak izan bai, baina ezer egiten ez duelako da, edota hori ezean, eskuindarra (boterearen kudeatzaile hutsa) delako. Beste guztiok, lurraren gainean bizi garenok, behintzat, egunero gabiltza mila kontraesanekin borrokan: horri esker garatzen dugu gure gaitasun kritikoa, horri esker ikasten dugu gure ideiak errealitatean hobekien nola aplikatu.

Aurreko batean esaten nuen bezala, izugarrizko joera dugu teoriaren baldintzak errealitatekoekin nahasteko. Hein handi batean, teoria mailan kontraesanik gabeko mundu bat irudikatzen dugu, eta errealitatean ere hala izan behar dela sinestera heltzen gara. Hori da arrazoia, hain zuzen, zenbaitek herri honen egungo askapen dinamikaren prozesua ez ulertzearena. Herri hau ez dago erresistentzia fasean, nazio eraikuntzaren fasean baizik. Horretarako, Marxen irakaspenez gain, Gramsciren hegemoniari buruzko hausnarketak hartu behar dira kontuan (edo Laclauren populismoaren artikulazioa). Hain zuzen, horixe delako gaur egungo erronka: subjektu independentista —ezkerrekoa eta abertzalea— hegemonikoa artikulatzen asmatzea. Hori egiteko, ezinbestekoa da korronte desberdinak adierazle horren azpian ondo artikulatzen jakitea (horretan datza, hain zuzen, Independentistak sarearen garrantzietako bat). Hortik kanpoko purutasun abertzale eta komunistak, edo proposamen politiko haserretuak, inefikazak izateaz gain, ez dute herri eraikuntzarako inongo interesik erakusten. Mota honetako adierazpenak, adibidez: «Ezker Abertzaleak prakak jaitsi ditu, Alderdien legea onartuz eta Espainiar instituzio kolonoetan parte hartuz»; edota «EA sozialdemokratekin hitzartuz langile klaseari eta askapen borrokari traizio egin dio, kontraesan larrian jausiz…». Errespontsabilitate politikorik ez duten umeen purrustadatzat hartzen ditut adierazpen horiek.

Kontraesanak kudeatzeko modurik onena ideietatik praktikara dagoen distantzia ahalik eta txikiena izatea da. Zentzu horretan, ezkertiartasun, abertzaletasun puru, edo koherentzia absolutua eskatzen duten horiek duten arazoa da teorian predikatzen dutenetik praktikan oso urrun egoten direla. Horregatik, hobe da teoria malguagoa izatea eta praktika horretara egokitzea, ideia edo utopia handiak izatea baina praktikan alderantzizkoa egitea baino. Hainbat ortodoxoen kontraesan hori oso larria da, hAUSnART filosofia aldizkarian egin genion elkarrizketaren pasarte batean, Joseba Sarrionandiak salatzen zuen bezala: «Utopia atzean uzten dituzun oinatzetan ere ikusi behar da. Ezin duzu helburu demokrazia proposatu eta modu antidemokratikoan funtzionatu, edo nazio bat sortzea proposatu eta nazio horren partaide izango litzatekeen gehiengoa etsaitzat hartu».

Marxismoak ekarri zigun irakaspen sinpleetako (teorian) batekin jarraituz, aldaketa politiko eta sozial bat eman nahi bada, horretarako baldintzak dira lortu beharrekoak. Hau da, ez da nahikoa aldaketa bat desiratzea, edo razionalki proposatzea. Mugimendu boluntaristak ez dira ezer aldatzeko gai, ez baitute errealitatearen analisi estrukturala kontuan hartzen, eta, beraz, hortik abiatuta, ezta estrategia zehatz eta efikazena proposatzen ere (spanishrevolution?). Mugimendu ortodoxoak are gutxiago, ez direlako gai hegemonia bat artikulatzeko, bere ideien purutasunean gelditzea nahiago izaten baitute, beraiek bezala pentsatzen ez dutenekin helburu nagusia (independentzia) lortu arteko elkarlana bultzatu beharrean.

Independentzia lortzeko, badirudi interklasista (ezkertiarra edo aurrerakoia) eta abertzalea izango den mugimendua egituratu behar dela. Horixe izan da, hain zuzen, Bildu koalizioak arrakasta izugarriz egin duena. Nola askatuko dugu, ba, herri hau, ez bada subjektu hegemoniko independentista artikulatuz?!

Kontraesanak problema dira batzuentzat; beste batzuentzat, problema da, hain zuzen, kontraesanik ez izatea. Artikulazio hegemoniko politiko berri honetan ematen diren kontraesanak ahalik eta hoberen kudeatzen jakitea izango da erronka berria.

(Berriz, 1984) Filosofian lizentziatua. Jon Jimenez-ekin batera "Modernitatearen auziaz" (Jakin, 2009) idatzi du. UEUko Filosofia Sailburua 2 urtez izandakoa. Doktoradutza ikasketak bukatzen EHUrekin. Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea izan da. hAUSnART aldizkariko zuzendaria.
Email this author | All posts by

5 Responses »

  1. Hegemoniaren eraketaz, Pako Letamendia “Ortzi”k, Lokarriren Proceso de Paz webgunetik:

    HEMEN

    La construcción de la hegemonía
    30.05.2011

    Francisco Letamendia, profesor de la UPV-EHU

    El acceso a la hegemonía de la izquierda abertzale pasada la página de ETA o a punto de pasarla ha dejado de ser una cuestión teórica para plantearse en el terreno práctico.

    Conviene pues reflexionar sobre la hegemonía. Esta no consiste en la suma de votos, sino en un cierto liderazgo intelectual y moral. No significa imposición, sino capacidad de persuasión sobre ideas y proyectos en la sociedad en su conjunto, incluyendo a quienes defienden intereses y proyectos contrarios: proceso erizado de dificultades que excluye toda autocomplacencia.

    Describiré pues los pasos a dar para construir la hegemonía, con la heterodoxia consciente de quien, aunque simpatiza con los proyectos de Bildu y Sortu, no forma parte de ninguna de sus estructuras orgánicas.

    Izquierda abertzale, Aralar, Nafarroa: La fórmula feliz de Bildu amplía en el plano simbólico los dos elementos de la izquierda abertzale: el elemento abertzale a través de Eusko Alkartasuna, el de izquierda con Alternativa. Pero queda por reconstruir el tronco central de la izquierda abertale; lo que exige resolver el tema de Aralar, y finalmente, el de la política vasca en Nafarroa.

    Tras los pobres resultados de Aralar en la Comunidad Autónoma hay quien juzgará innecesaria tal operación. Pero la hegemonía no es un tema de suma de votos, sino de convergencia de entidades. La fórmula organizativa que se elija para la reconstrucción es lo de menos; lo que importa es el proceso y la imagen de unidad.

    Pero en este tema hay factores que van más allá de lo simbólico y que afectan a temas tan centrales como es la dimensión territorial de la política vasca. El problema de Aralar es el problema navarro. Si no se aborda esta cuestión por sectarismos recíprocos, podemos asistir a la bifurcación de dos abertzalismos, uno vascongado bildutarra y otro navarro aralarizado y nabaitarra. ¿Puede ser oportuna la presencia de dos fuerzas abertzales en el territorio navarro, repartiéndose distintas clientelas y alianzas? Tal vez; siempre que sea de común acuerdo, sin luchas fratricidas y con una estrategia previamente acordada.

    Sortu: la izquierda abertzale, y ésta es una cuestión de simple democracia, precisa el pleno acceso a los derechos civiles y políticos de quienes son sus dirigentes ilegalizados. Pero también lo precisan los españoles: aquellos están liderando el movimiento hacia la solución democrática, y como todo el mundo sabe, su presencia es imprescindible para pasar definitivamente la página de ETA. Todos los procesos políticos de calado han tenido por otra parte un interlocutor central; la permanencia en la cárcel Arnaldo Otegi es hoy un escándalo surrealista y sangrante.

    PNV: Como la acción armada ha dejado de ser como un elemento de la acumulación de fuerzas (fue siempre así en la práctica, y ahora lo es en el discurso), la acumulación sólo puede extenderse en la dirección del nacionalismo vasco en su conjunto, como un pacto o programa común entre las dos familias, PNV e izquierda abertzale. Es esto lo que ocurrido en procesos de liberación nacional como el de Irlanda del Norte, en forma de acuerdo SDLP-Sinn Fein. Lo que supone finalmente dos procesos de construcción de la hegemonía: el del nacionalismo vasco en su conjunto, y el de cada una de las familias, siendo pues compatible con la competencia entre sí de estas para conseguirla.

    En lo que respecta al PNV, ello le exige resistir a los cantos de sirenas del PSE, por ejemplo, que le proponen sumarse a la política de apartheid de Bildu a cambio de cargos locales de relevancia. Incluso desde el punto de vista partidista ésta sería la peor opción. Si sucumbiera a estas tentaciones, socialistas vascos y ellos caerían las próximas elecciones en el mismo precipicio cogidos de la mano; y creo que el PNV lo sabe.

    PSE y PP: Estos dos partidos están pagando con su raquítica suma de votos haber querido oponer su artificial proyecto de cambio basado en la amputación a las aspiraciones de paz y de cambio real del conjunto del pueblo vasco. No vale con imputar estas pérdidas al descalabro del socialismo en España; ello no explica que el tsunami electoral del PP no haya llegado a estas tierras, donde también este partido ha perdido votos. Llaman ahora “estabilidad”, y piden la ayuda del PNV para mantenerla, al mantenimiento del absurdo status quo por el que le echaron antes del poder autonómico.

    Estas fuerzas quieren cerrarle el paso a Bildu. El PP mantiene por su parte las posturas más duras en el tema de los presos, y habla de volver a ilegalizar a la izquierda abertzale cuando llegue al poder. Lo que les pediría el cuerpo a los ediles abertzales sería pues utilizar sus mayorías para pagarles con la misma moneda.

    Pues bien: hay que hacer exactamente lo contrario. Hay que ser humildes, sin prepotencia ni fanfarronería, llegando incluso a la exquisitez de trato. Por razones de cautela: no hay más que abrir los ojos para ver la situación al sur de Pancorbo. Pero sobre todo, porque quedan pendientes temas tan claves como la legalización de Sortu, y algo tan sensible para todos como la liberación de los presos, cuya llave la tienen los españoles, y no los vascos.

    Un factor que juega a favor de esta voluntad es la posibilidad –sobre todo para el PP-de pasar a la historia como el pacificador de España. En contra, por supuesto, juega la sed de venganza de los grupos mediáticos ultraderechistas y las asociaciones de víctimas. Los testimonios de sus ediles en tierras vascas en el sentido de que los abertzales son personas correctas y de trato incluso amable podría ejercer un efecto positivo, tal vez decisivo, en tal sentido. El horizonte final sería el necesario pacto de convivencia entre todas las fuerzas, nacionalistas y estatalistas, del país vasco.

    Economía y sociedad: al argumento de la estabilidad se ha sumado otro económico: Bildu está contra los “grandes proyectos” del país. Ello refleja el temor a que ideologías como el ecologismo y el anti-neoliberalismo abandonen su estatus angélico y académico para convertirse en políticas prácticas. Pero hay una clase social a la que hay que atraer al proyecto de la izquierda abertzale: el pequeño y medio empresariado vasco. Hay en tal sentido corrientes teóricas, lo sé porque las explico en mis doctorados, que dicen contra los postulados neo-liberales que combatir la exclusión y aumentar la capacidad adquisitiva de las clases populares es asegurar que los productos de las empresas se realicen en el mercado. Por no hablar de las teorías de la democracia económica, en las que PYMES, sindicatos, poderes locales e instituciones de formación, de capital riesgo, etcétera… intercambian conocimientos y ponen las bases de una construcción nacional económica desde abajo.

    De las dos ideas-fuerza sindicales vascas, la Estrategia de Contrapoder y el Espacio Socioeconómico Vasco, la primera, necesaria para luchar contra la degeneración neoliberal, debe ser ahora completada con la del desarrollo de las potencialidades del espacio económico vasco.

    Los indignados: he tenido el privilegio de vivir en el plazo de un mes dos noches irrepetibles. La primera fue la noche mágica del Arenal del 5 de mayo en un ambiente de increíble calor humano, con múltiples reencuentros del que el más conmovedor fue el abrazo 30 años después con Gatza.

    La segunda fue la del viernes 20 de mayo en el Arenal. Allá, gente de todas las edades machacada por todo tipo de bandidos millonarios, que sufrían hasta entonces su marginación en silencio, gritaban su indignación recuperando su dignidad ante un público entregado. También había allí, como en el Arenal, solidaridad y calor humano. Pensé que era un proceso perfecto de movilización desde la base; y que era importante que se manifestara aquí, pues que yo sepa, es el primer nexo de unión multitudinario entre el sentir de Madrid y el del pueblo vasco.

    Bildu está siendo un gran cauce de expresión de la indignación de este pueblo; pero no agota todos los motivos para sentirse indignado. En tal sentido, la existencia de este movimiento debe ser para él un motivo de concienciación y un saludable ejercicio de humildad.

  2. Kaixo!!

    Arreta handiz irakurri dut zure paperezko artikulua BERRIAn. Hala ere, esan beharra dizut gauza batzuk ez ditudala oso ondo ulertzen. Agian ortodoxo bat naizelako.

    Nik neuk ez diot sekula sinpatia handirik izan Frankfurteko Eskolari. Izan ere, mundu sozialista (eki Europa, Txina, Vietnam eta besteak) Guda Hotzean zegoenean, hauek Mendebaldetik, “marxismoa berregituratzen/berrasmatzen” saiatzen ziren hauek, ez zuten sekula ere marxismoa planteamendu iraultzaile batetik ulertu edo “kontzibitu” (eta “marxismoari bere zorroztarri iraultzailea kenntzea, marxismoa hankamotz uztea da”; Lenin).

    Arrazoi duzu marxismoa etengabe berritzen dela, bestela ez litzateke marxismo izango. Egia da prozesu iraultzaile bat eraikitzeak ARDURA eta KONTRAESANA dakarrela, horra arte, guztiz ados. Baina uste dut zure artikuluan KONTRAESANAK KUDEATZEKO BEHARRARI eta SUBJEKTU BERRIARI (edo honen eraikuntzari) garrantzia handiegia ematen diozula. Non geratzen da klase borroka?

    Interesgarria iruditzen zaiit hegemonia lortu edo artikulatzearen kontzeptu gramscitar hori. Hori bai hori klase borrokarekin, boterearen erdiespenarekin (eta boterearen erdiespena ez da Gipuzkoako Aldundia edota Lakuako Gobernua) lotzen ez badugu akabo.

    Klaseak eta euren arteko borroka gaur egunean ere badaude. Subjektu berri horren eraikuntzak ez gaitzan begiak ixtera (klase borroka ahanztera) eraman.

    Beste gauza bat, Europako ezkerraren krisia ez da eman 91an SESB zen erreferentea erortzea ez den beste ezerrengatik.

    Agur ortodoxoak!!

  3. Frankfurteko eskolari sinpatia izan edo ez, Frankfurteko eskolako pentsalariak horrela ezabatzea, marxismoa planteamendu iraultzaile batetik ulertu ez zutelakoan edo, ez zait egokia iruditzen. Hala uste duzu direla, Horkheimer eta Adorno, Benjamin, Marcuse, Lucaks, Luhman, Fromm… eta abar…? Esan bezala, beste garai batzuen testuinguruan sortutako pentsamenduak dira, bi mundu gerren artean, edo haren ostean gehienak, nazismoaren aurka, eta abar. Positibismoaren eta materialismo ortodoxoaren kontra aritu izan ziren asko ere (ondoren Kolakowski, gure herrira bikain ekarria Jakinek -Joseba Arregi espainoltasun amorratuenera konbertituak eta Joxe Azurmendik-, marxismo ortodoxoaren kontra; eta Hans Albert postibismoaren kontra, eta abar).

    Lenin bera, Frankfurtko eskolakoa izan gabe ere, marxismoa egokitzen jakin izan du, askotan, printzipioak garaira eta testuingurura egokituz. Esaterako, nire artikuluan mugimendu berria interklasista dela esan dudanean, Leninek adibidez, bere garaian Polonia, Finlandia edo Ukraniaren kasuan, proletalgoak bertoko burgesak apoiatu behar zituela irizten zion, bertoko burgesiak independentzia nahi baitzuen. Ez zuen apoioa eskatzen burgesak zirelako (argi dagoenez), tsarismoaren kontra eskaera demokratikoak zituztelako baizik, proletalgoak zituenak bezain bestekoak. Horregatik, soilik EGOERA HORRETAN, Leninek ere proletalgoa burgesiarekin batera joatea eskatu du (bakarrik borroka horretarako, ez inkondizionalki). Kasu honetan, ez herrien independentziaren alde zegoelako absolutuki (ez zelako horrela), baizik eta independentziak proletalgoaren interesak bermatuko zituelako (kasu horietan! Beste batzuetan, batek jakin. Adibidez, kataluniar herrietan, Laporta bezalako enpresariak independentzia nahi dutela eta, ez dakit poztekoa edo arduratzekoa den, mugimendu independentista katalanak kontuan hartu eta aztertu beharko lukeen zerbait bada gutxienez, zergatik nahi duten independentzia, eta abar. Gurean, argi dago horrelakorik ez dagoela). Horra adibide bat, ortodoxietatik eskapatu, pentsalari handi horiek maiz eskapatu izan direla, errealitateko testuinguru diferentetara tolesten jakinez.

    Bestela, nire artikuluan kontraesanak kudeatzeko beharrari eta subjektu berriari enfasi handiegia jartzen diodala egozten diozu, ia klase borroka non geratzen den egotziz. Nik ez dut esan hegemonia hori instituzioetatik edota koalizio berri horren bidez BAKARRIk erdietsi behar denik. Hor dabil LAB sindikatua, besteak beste, duela gutxi Nafarroan emaitza hoberenak lortu dituelarik.

    Klase borroka egon dagoen edo ez, ur handi horietan ez naiz sartuko. Zerbait esateko, proletalgoa ez, subjektu prekarioa, edo ez-subjektua, subjektu izaera ebatsi zaiona (bere gain ez produkzio indarrak ez ezer dauzkalako aspaldidanik, teknikaren garaipenari esker, eta abar) gailendu dela esango nuke. Baina esan bezala, ur handitan sartzea da.

    Bukatzeko, beraz, subjektu independentista eta ezkertiarraren eraketan, noski, langilegoaren borroka ezin da ahantzi, edo klase borroka nahi baduzu. Baina, eremu horretatik kanpoko interesak ere kontuan hartu behar ditugula iruditzen zait, independentzia edo euskal estatua lortuko duen subjektu hegemoniko bat antolatu nahi baldin badugu, bederen.

  4. Kaixo Andoni:

    Ni ez naiz zu bezain aditua filosofian. Hala ere, marxismoaren inguruan hitzegiten ari garela gauza bat kontutan eduki behar dugu beti; marxismoaren muina klase-borroka dela eta XIX mendetik hona, kanpo politikan, kapitalismoaren forma berezia dela eta; inperialismoaren eta herri zanpatuen arteko kontraesana nagusitzen dela (inperialismoa, kapitalismoaren ondorio bat besterik ez da). Nik Frankfurteko filosofoez hori esan badut; hauek bi ideologian arteko borroka ideologikoa puri-purian zegoenean, hau da Guda Hotzean (inperialismoa-Mendebaldeko blokea versus sozialismoa-Ekialdeko Blokea eta honen aliatuak), Frankfurteko Eskolako gehienak, marxismo nahiko utopiko baten izenean edota subjektua berreraikitze horren grinak eramanda, enfrentamendu hori ahazten bukatu zuten askotan. Nik skola hori ez dut ikusi ekintza politikorako gai. Bestalde garai horietan subjektu berria eraiki nahi izan horrek (eta hortik eratorritakoek; “sozialismo demokratikoa”, “marxismo irekia”, “marxismo antiburokratikoa”) askotan SESBen aurka aritzera eramaten zituen. Marcuse bera, AEBetako Errusia ikertzen zuen institutu batean aritzen zen. Eta Lukacsek adibidez Hungarian 1956an gertatutakoa babestu zuen… horra eramaten zuen “marxismoa birpentsatzeko” grina horrek: SESB Mendebaldearen pare (edo okerrago!) jartzera.

    Lenini ari garenez, noski marxismoa egokitu egin zuela. Leninek Marxek bizi izan ez zuen beste fenomeno bat bizi zuen: inperialismoarena. Leninek marxismoa inperialismoaren garaira egokitu zuen, inperialismoak zekartzan aldaketen garaira (Estatu-monopoliozko kapitalismoa, iraultza proletarioaren beharra, katebegi ahularen teoria…) Gaur egun betan inperialismoaren garai horretan gaude (nik dakjidanez kapitalismoak ez dio utzi inperialista-monopolista izateari), beraz Leninen pentsamoldeak ez du gaurkotasunik galdu. Marxismoaren arlo batzuen berregokitzapena eman behar dela, ados, baina horrek ez du esan nahi marxismoa “berrasmatzea”. Inperialismoaren eta sozialismoaren (estatu sozialisten) arteko antagonismoa ahaztea edo biak pareko jartzea, marxismoaz erebat lekutzea da.

    beste alde batetik aliantzen gaia atera duzu. Ni ez nago aliantza politikoen kontra, alaintza horiek marxismoaren tradizioaren barne sartu dira betidanik. Badakit zer esan zuen Leninek Poloniaz eta FInlandiaz, hala ere Ukrainaren kasua ez dago hain garbi (Ukraina ez zen garai horretan Polonia eta Finlandia bezain “aurrerakoia”, ez zeukan burgesia nazional argirik, ez zegoen nazio bezala hain koesionatua… Ukrainan autodeterminazio eskubidea eskatu bai, baina burgesiarekin aliantzak egiteaz ez dut sekula ere berririk izan. Bied batez, boltxebikeek sekulako arazoa izan zuten Guda Zibilean Ukrainan, eta parte batean bertako egoera ez ulertzetik dator).

    Laportaren hori beste gai bat da, hala ere Katalunian, “ezker abertzaleak” gorakada izan du eta 20 zinegotzitatik 101era iragan da. Datua hor dago.

    Eta klase borroka gaur egun existitzen da, nola ez da existituko ba!! Estatu espainolean sekulako langabezia maila dago, lana gero eta eskasagoa da…

    Beste alde batetik badakit zuk ez duzula esan kontraesan hauek SOILIK instituzioetatik kudeatu behar direnik, baina zenbait arlotan Ezker Abertzalearen ibilera piska bat “inkietantea” egiten zait.

    Agur!!

  5. Kaixo, Aitor naiz eta nire lehenengo aldia da Lapiko Kritikoa webgune bikain honetan parte hartzen dudala.

    Nire aurkezpenean luzatu gabe eta artikuluari dagokionez esan, lehenik eta behin, Andoniren artikulua ona ez ezik bikaina iruditzen zaidala.

    Dagokigun gaiari erreparatuz pare bat ideia azpimarratu nahi nituzke.

    Alde batetik Andonik argi azaldu duenez Frankfurteko eskolak marxismoren inguruan egiten dituzten ekarpenak kontutan hartzekoak dira.
    Bestetik, eta batipat, hau azpimarratuko nuke, N. Chomskyk marxismoari eta konkretuki boltxebismari egiten dion kritika. Badago idei bat aipatu nahiko nukeena interesgarria iruditzen zaidalako eta askotan aipatzen ez dena marxismoaren kritikan eta nolabait marxismoaren ortodoxia horri kritika eginez.
    Chomskyk askotan aipatzen du Sobietar Iraultzan boltxebikeen tesiak nagusitu zirela eta hauek mugimendu sozialistaren barruan tesi eskuindarrenak defendatzen zituztela.
    Beste ideia bat ere azpimarratu nahiko nuke. Chomskyk aipatzen duen moduan sozialismoaren oinarria ekoizleek ekoizten dutenaren edo ekoizpenaren kontrola izatean datzala. Ekoizleak ez dira noski fabriketako langileak soilik izango, Ingenieri bat, irakasle bat ere izan daiteke. Ideia honi jarraituz egoera bitxi baten aurrean egongo ginateke. Adibidez AEBetan Sobiet Batasunean “sozialimoarekin” baino, langileek kontrol gehiago izango lukete ekoizpenari dagokionez.
    Ekoizleen ideia eta eztabaidan aipatu den klase borrokaren ideiari loturik klase sozial kontzeptuaren edo ideiaren egokitzapen baten beharra ikusten dut sindikatuen eta abarren aldetik….Berdina al da edo zaku berean sartu behar al ditugu langabezian dagoen bat edo ta udaletxe batean finko lan egiten duen langile arrunt bat?, Hor ez al da maila guztietan berregokitzapen baten beharra ikusten? Ez al dago terminologia hori zaharkitua?…..
    Amaitzeko lagun sobietar baten hitzak ekarri nahi nituzke gogora iraultzaren ideia aipatu dela eta “Aitor iraultzak ez dira onak izaten”. Errusiar, ukrainar, tatar, armeniar, georgiar eta abarrek XX. mendean bi iraultza ezagutu dituzte eta iraultza hauekin sufrimendua besterik ez dute ezagutu. Gauzak ulertzeko eta ekiteko kontestu historikoa, herria edo kultura konkretu hori ezagutzea ezinbestekoa iruditzen zait eta lapiko kritikoan behin baino gehiagotan aipatu den elatibismo erlatibo horren “espiritua” ildo horretatik dijoala ikusten da. Andoniren artikulu hau horren isla bikaina izango litzateke.

Leave a Reply