hAUSnART 0.alea (2. argitalpena) liburudendetan dago salgai

By • Mar 1st, 2011 • Category: Atal Berezia

2. ARGITALPENA

Dagoeneko kalean da hAUSnART aldizkariaren lehen alearen bigarren inpresioa. Honako taberna eta liburudendetan daude aleak.

Donostia: Antiguotarrak elkartea (herriko taberna. Matia Kalea 31-Bis)

Gasteiz: Hala Bedi taberna (Aiztogile kalea, 98; Calle kutxilleria, 98)

Iruñea: La Hormiga Atómica. (Curia kalea, 4. Iruñeako alde zaharra)

Bilbo: Gatazkagunea. (Ronda kalea 12.)

Durango: Hitz liburudenda. (Artekale kalea, 14)

Lekeitio: Aralde liburudenda. (Gamarra enparantza)

*    *    *

ALE BAKOITZAREN PREZIOA: 6€

Oraindik ere animatzen bazarete hAUSnART aldizkaria aldez aurretik erostera garaiz zabiltzate!

* ZUZENKETA BAT:

hAUSnARTeko 33. orrialdean, Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketan, akats bat dago. Kurtsiban dagoen hitza falta da:

“Edozein nazio errepresentazio soziala da. Espainia ere bai, horrek ez du esan nahi faltsua denik. Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. Euskaldunek Euskal Herria haintzat hartzen badute Espainia baino benetakoagoa izango da Euskal Herrian. Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa.”

 

hAUSnART. 0. alea. Gazte eroak. Berriro?

 

 

MONOGRAFIKOAREN EDUKIA

Editoriala.

hAUSnART: Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria.

Elkar-hizketa.

Joseba Sarrionandia. Elkarrizketatzaileak: Gorka Bereziartua eta Andoni Olariaga.

Iruzkin kritikoak.

Andoni Olariaga. Filosofia, pentsamenduaren pentsatzea.

Unai Apaolaza. Hizkuntza eta naziotasuna.

Markos Zapiain. Saizarbitoria eta filosofia praktikoa.

Liburu-zinema iruzkinak.

Beñat Sarasola. Lenin reactivado. Hacia una política de la verdad. Zizek, S; Budgen, S; Kouvelakis, S. Editoriala: Akal. 2010.

Jesus Mari Intxauspe. Aurkakotasunaren argilunak.

Oroituz…

Andoni Olariaga. EHko pentsamenduaren historia I. Erdi Aroa I

Alaitz Aizpuru. Euskaltzaleen jainkoa hil behar dugu. Rikardo Arregiren pentsamendua gaur egunera ekarriz.

Munduan barrena: autoreak eta kontzeptuak.

Imanol Galfarsoro. Alain Badiouren filosofia politikoa.

Ibai Atutxa. Literatura postkoloniarra ulertzeko hiztegi labur bat.

Filosofia kalean.

Unai Apaolaza. Zer balio praktiko du Filosofiak? Iñaki Gil de San Vicente eta Santiago Alba Rico.

 

*          *          *

hAUSnART

Lapiko Kritikoa kolektiboaren aldizkaria

*             *             *

Editoriala

hAUSnART Lapiko Kritikoa kolektibotik sortzen den aldizkaria da.

Lapiko Kritikoa guneak teoria eta filosofia kritikoaren gaitasun bereziak azpimarratzen ditu. Web-aren baliabideak erabiliz, gizarteari buruzko eztabaidak hedatzea du helburu, gaur egungo arazoei buruzko ikerketak, azterketak eta azalpenak sortuz.

Lapiko Kritikoa guneak urrats nabariak eman ditu  Joxe Azurmendik Filosofiaren Historia lanean (Elkar, 2008, 22. orria) proposatu zuen ideia burutze aldera; alegia elkarrizketa eta eztabaidarako komunitate egonkorra  osatzea; kultur-teoria garaikidearen arloan, gogoeta eta espekulazio filosofiko autonomo bati bizia ematea; eremu ez akademiko  zein  irakaskuntza unibertsitarioaren arteko elkarlana areagotzea, eta areago antolatzea…

hAUSnART aldizkariak ildo horiei jarraitzeaz gain,  urrats batzuk haratago eman nahi ditu.

hAUSnART jakintza intelektuala eta jakintza akademikoaren arteko diferentziaren jakinaren gainean dago. Humanitateen esparruaren eta giza zientzien diziplinaren arteko aldizkaria da, eta irekia dago era askotako hurbilpen, metodologia, interpretazio eta idatz-tankerak erabiltzera; baina filosofia zein jakintza kritikoaren esparruak landu eta politika garaikidearen arloetara aplikatu nahi ditu; betiere, lan intelektuari balioa akademikoa eransteko asmoarekin.

hAUSnART, beraz, aldizkari akademikoa delako asmoarekin jaiotzen den jarduera intelektuala da.

hAUSnART aldizkari akademikoak, hala, ez du kolaborazio irekiaren eta heterogeneitate izpiritua galdu nahi; baina pentsamendu kritikoa hedatze aldera, argitaratu idazlanak modu sistematiko batean aurkezten ditu:  ale bakoitzeko atalak, esate baterako, elkarrizketak eta artikuluak nola liburu kritikak edo zenbait kontzeptu / idazleen aurkezpenak eta abar, gai nagusi baten inguruan antolatzen dira.

hAUSnART aldizkariaren helburua, hala ere, ezinbesteko malgutasuna gordez, goi mailako aldizkaria lortzea da.  Baliabide kritiko egokiak eskaintzea egungo gaiei erantzuteko parada galdu gabe.

hAUSnART, aldizkariak, ondorioz, ez ditu argitaratzeko epe-mugarik ezartzen. Kopurua aldatu egin daiteke,  eskuratu lanen kantitate eta kalitatearen arabera. Asmoa, hala ere, urtero hiruzpalau zenbaki ateratzea da. Lehen batean web-ean pdf formatoan argitaratuko dira. Gerora, baita paperezko argitalpen formatuan ere.

*          *          *

OHARRA

Aldizkaria paperean argitaratzea posible izan dadin, mezenas-en bila gabiltza. Mezenasgoaren metodoa oso erreza da: aldez aurretik hainbat alerengatik (5-10-15… horrela) pagatzen du interesatuak (ale bakoitzak 6€ balio du). Diru horrekin, guk inprimaketa eta bidalketa gastuak ordaintzen ditugu. Ondoren, aldez aurretik pagatu duen mezenasari bidaltzen zaio hark nahi duen eran zabaldu / saldu dezan, aldez aurretik finkatutako prezioan.

Mezenas izateko interesatuak dauden guztioi, eskertuko genizueke, mesedez, lapikokritikoa@hotmail.es emailera bidaltzea:

1.- Pertsona / elkartearen izena zehaztuz.

2.- Aldizkari kopurua zehaztuz.

Ondoren, gu jarriko gara berehala zuekin harremanetan, ordainketa prozesua azaldu eta izan ditzakezuen zalantza guztiak argitzeko.

Mila esker guztiori!!!

*     *     *

ALDIZKARIAREN EGITURAREN EGILEA

Alán Carrasco Bartzelona eta Lima bitartean bizi da. Teoriarekin, kulturaren kudeaketarekin eta artearekin lotutako proiektu grafikoak garatzen ditu herriotan, eta gainera, ikuspegi pertsonal eta plastikotik, prozesu historikoak, gatazka armatuak, erlazio proposamenak eta teoria ekonomikoak aztertzen dituen proiektu artistikoetan dihardu lanean.

www.alancarrasco.com

AZALEKO IRUDIAREN EGILEA

Gabriella D’Alessandro New Yorken bizi eta Parsons the New School for Design-en ikasitako artista eta ilustratzaile dominikarra da. Bere obran zehar ehundura, ezohiko kolore eta mundu fantastikoetan murgildutako pertsonaiekin egingo du lan. Gainera, margolan batzuei pieza trukagarriak gehitzearekin esperimentatzen du, hartzaileak lanarekin inteakzioa eta esanahia aldatzeko gaitasuna lortu dezan.

www.gabichuela.com | www.gabrielladalessandro.com

(Berriz, 1984) Filosofian lizentziatua. Jon Jimenez-ekin batera "Modernitatearen auziaz" (Jakin, 2009) idatzi du. UEUko Filosofia Sailburua 2 urtez izandakoa. Doktoradutza ikasketak bukatzen EHUrekin. Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea izan da. hAUSnART aldizkariko zuzendaria.
Email this author | All posts by

28 Responses »

  1. hAUSnART aldizkariari buruz:

    http://www.blogak.com/notebook

    2011/03/09
    Mugalari eta HausnArt

    Lehengo ostiralean Gara egunkariak jakinarazi zuen utziko diola “Mugalari” gehigarria argitaratzeari. Ohitua nengoen ostiraletan Iñaki Urdanibiarekin, Miren Jaiorekin, Isabel Etxeberriarekin edo Estibaliz Ezkerrarekin kafea hartzen. Harako literatura-iruzkinak egiten ere aritu nintzen aldi batez duela zenbait urte.

    Pena da.

    Gararen oharrak berak aurre hartu nahi izan die kritikei (Excusatio non petita…):

    No faltará quien piense que la cultura es siempre la primera pagana de este tipo de situaciones críticas. Así ha ocurrido, por ejemplo, en muchos de los presupuestos públicos, que no han dudado en empezar por la producción artística y cultural a la hora de meter la tijera. Lo mismo ocurre con el mecenazgo, de por sí ya escaso en nuestra tierra, que ha plegado velas en este momento de crisis.

    Ni, hala ere, sinetsita nago beharrezko dugula astero edo hilero kulturaz oro har (eta zehazki) diharduen agerkari bat, izan paperezkoa, izan digitala.

    Itxura eder hutsaleko agerkari koloretsu eta coolak dira hemen zenbat-gura ditugunak; beharrezko ditugu, ordea, mamizko artikuluak dituztenak, izan itzulpenak, izan jatorriz euskarazkoak, enkarguzko lan jostagarri-betegarrietatik haragokoak.

    “Mugalari”k bazuen mami horretatik zerbait, poxi bat, eta orain ezta hori ere, Interneteko biltegi bat agindu diguten arren, lehen-mina arintze aldera.

    Beharrik txitean-pitean kultura-agerkari berriak agertzen diren. Egunokin, esaterako, Lapiko kritikoa kolektiboak bere aldizkaria aurkeztu du: HausnArt, mezenasgoaren bidez banatuko dena.

    Aldizkariak bereziki pentsamendu-gaiak landuko ditu, eta aski espezializatua (akademikoa) izango omen da. Itxura ederra du lehenbiziko zenbakiaren aurkibideak. Bost ale eskatu ditut neure inguruan banatzeko. Zorte on!

  2. kaixo,
    interesatuta nago aterako dezuen aldizkari honetan. Zehaztuko al dezute aurrerago non edo nola aurkitu ahal izango den aleren bat (mezenazgoa handi gelditzen zaionarentzat, edo inguruan irakurriko lukeen kiderik ez duenarentzat, ez edukiengatik noski, atzerrian egonagatik esan nahi nuen…)?
    eskerrikasko.

  3. Kaixo Aitor,

    Beno, lehenik milesker interesagatik. Esan bezala, mezenasgoaren bidez aterako dugu lehen alea. Seguraski, ale batzuk soberan geratuko dira. Pentsatuko dugu ondoren nola saldu. Baina seguraski, unibertsitatetan (Donostian, Gasteizen…) jarriko ditugu salgai aldez aurretik zehaztutako egunen batean.

    Dena den, hori gertatzeko, lehenengo mezenas nahikoa izan behar dugu aldizkaria inprimategira eramateko. Martxa onean goaz, baina ia gehiago apuntatzen diren.

    Milesker!

  4. Edukia Interneten ipiniko da, osorik edo zatika?

  5. Oraindik ez dugu erabaki osorik edo zatika ipiniko dugun.
    Baina edukia interneten ipiniko da, bai. Hori bai, aleak inprimatu eta saltzen ditugunean, orduan ipiniko dugu informazioa interneten, ez aldez aurretik.

  6. Berriako notizia hAUSnARTi buruz.

    ‘hAUSnART’ sortu du Lapiko Kritikoa kolektiboak, pentsamendu kritikoaren inguruko paperezko aldizkaria

    Lapiko Kritikoa kolektiboak (http://basque.criticalstew.org/) hAUSnART aldizkariaren 0 zenbakia kaleratu du, filosofiaren eta pentsamendu kritikoaren esparruko idazlanei bideratua.

    Juan Luis Zabala. 2011-05-03.

    Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketa zabala da hAUSnART-en 0 alearen eskaintzetako bat. Pentsamenduaren arloko gaiei buruzkoa da elkarrizketa, Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egina.

    Unai Apaolaza, Markos Zapiain, Beñat Sarasola, Jesus Mari Intxauspe, Alaitz Aizpuru, Imanol Galfarsoro, Ibai Atutxa, Santiago Alba Rico eta Iñaki Gil de San Vicente dira hAUSnART-en 0 zenbakia osatzen duten lanen gainerako egileak.

    Mezenasgo bidez finantzatu dute aldizkariaren 0 zenbakia, eta halaxe jokatuko dute ondorengo zenbakiak argitaratzeko ere. Mezenas bakoitzak zenbakiaren ale kopuru jakin bat erosten du —bost, hamar, hamabost…—, eta gero horiek erositako prezioan sal ditzake, hots, sei euroan bakoitza. Mezenas nahikoa izan arte, ez dute hurrengo zenbakia inprimategira eramango. 0 zenbakia kaleratu ahal izateko, 38 mezenas bildu dituzte.

    http://berria.info/albisteak/50316/hausnart_sortu_du_lapiko_kritikoa_kolektiboak_pentsamendu_kritikoaren_inguruko_paperezko_aldizkaria.htm

  7. Kaixo,

    Lehenik eta behin, zorionak ekimenagatik.

    Eta, orain, galdera: Ba al dago aukerarik aldez aurretik ale bakarra erosteko? (edo zenbaki bakoitzaren ale bana erosteko konpromisoa hartzeko; hau da, harpidetzeko?).

    Mila esker!

  8. Kaixo Iker,

    Bai, aukera badago eta posible da nahi diren aleak erostea. Harpidetza oraindik ez dugu pentsatu egitea, etorkizunean pentsatu beharreko zerbait da. Bitartean, mezenasgoaren bidez, edo bestela, alea atera ondoren guri zuzenean erosiz.
    Oraintxe bertan, Gasteiz eta Donostia artean daude ale gehienak. Beraz, zuk esango duzu.
    Erantzuten baduzu, mesedez lapikokritikoa@hotmail.es helbidera egin ezazu.

    Ondo segi!

  9. […] berez denek dute, pertsonek oina bezala, baina oin zapalduak nabarmenagoak dira, minagatik.Nola eskuratu aleak azaltzen da Lapiko kritikoaren webgunean. Badut hAUSnART osoa irakurtzeko […]

  10. http://www.nabarralde.info/denda/index.php?page=shop.product_details&flypage=flypage.tpl&product_id=149&category_id=6&option=com_virtuemart&Itemid=6&lang=es

  11. Demagun ezen Nabarroako 500,000 aitak irenleak direla, eta ezen soilikan bat ez dela irenlea. Ondorioz, nabar aita irentzailearen figura ez da irentzailea. Aita posesivo horien errealitate objektivoa, beraz, ez da egia tautologiko bat:

    ANI mendi:
    http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri/neskak#comments

  12. Parkatu apur bat astuntsoa izateagatik, baina geratzen dira aleak erosi ahal izateko?

  13. Bai noski. Ale asko daude, bigarren argitalpena atera da.
    Gasteizen dagoeneko Hala Bedi tabernan daude. Antiguotarraken (Donostian), edo badaude (ni ez naiz utzi behar zituena, beraz, ez dakit ziur) edo laister egongo dira. Aste honetan bertan eramango ditugu beste lekuetara.

    Milesker!

  14. Donostiako Antigua auzoko Antiguotarrak elkartean (Matia kalea 31.bis) aldizkaria erosi daiteke.

  15. hAUSnARTi buruzko notizia bat: http://www.gipuzkoakultura.net/index.php/es/letras/53-publicaciones/1927-ocasion-para-reflexionar.html

  16. hAUSnARTeko 33. orrialdean, Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketan, akats bat dago. Kurtsiban dagoen hitza falta da:

    “Edozein nazio errepresentazio soziala da. Espainia ere bai, horrek ez du esan nahi faltsua denik. Euskal Herria Espainia bezain asmatua da, eta ez da faltsuagoa. Euskaldunek Euskal Herria haintzat hartzen badute Espainia baino benetakoagoa izango da Euskal Herrian. Espainia benetakoa dela adierazteko Euskal Herria asmatua dela esatea, hori bai dela argudio aldrebesa.”

  17. Joseba Sarrionandiari beste elkarrizketa bat:

    http://zuzeu.com/2011/06/08/joseba-sarrionandia-zertarako-behar-dut-elefante-zuri-bat/

  18. Sarrionandiak hAUSnARTen eta ZuZeu-n esandakoaz artikulu luzea DEIAn euskaraz http://www.deia.com/2011/06/13/ocio-y-cultura/zauriak-aipatu-gabe-ez-dago-benetako-literaturarik
    eta usain txarreko laburpen-sinekdokea espainolez: http://www.deia.com/2011/06/13/ocio-y-cultura/cultura/mejor-seria-si-la-izquierda-abertzale-hubiese-cambiado-hace-20-anos

  19. http://euskalherria.indymedia.org/es/2011/06/74688.shtml

  20. http://euskalherria.indymedia.org/es/2011/06/74690.shtml

    Dinamita…

  21. Itxura ona dauka aldizkariak. Ea hurrengoa noizko ateratzen den!!!

    Bestalde, txostenen atalean dituzuen dokumentuak inprimatzea zaila da. Scribd edo hori erabiltzeko ordaindu behar da, ezta?

  22. Aupa Igor,
    Ez, Scribden nahikoa da erabiltzailea eta pasword berria sartuz altan ematea (dohainik) eta edozer gauza bajatu daiteke. Arazorik baduzu esaidazu.

  23. Eskerrik asko. Deskarga bat egin ahal izateko ordaindu edo norberak dokumentu bat igo beharrean dago. Azken aukera hau eginez gero, edozer igoz scribd-era, dohainik da.

  24. Info7k egindako elkarrizketa:

    http://www.info7.com/2011/09/23/lapiko-kritikoaz-andoni-olariagarekin/

  25. […] al margen de la filosofía, es la que lo decide todo: ¿queremos cambiarlo o no? Fuente: http://basque.criticalstew.org/?p=5562Share and EnjoyFacebookTwitterMeneameDeliciousStumbleUponEmailAdd to favoritesPrintEtiquetas: Debate […]

  26. […] Olariaga (filosofoa eta Hausnart aldizkariaren […]

  27. […] proposamen bat (Labayru, 1997). Elkarrizketak ere ez dira gutxi izan; hor ditugu, esaterako, hAUSnART aldizkarian Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak egindakoa eta berrikiago Maria Colerak gurera ekarri zuena. Besteak […]

  28. […] Sarrionandiak  ere gauza bertsua esana du Hausnart aldizkarian eginiko elkarrizketan, baina ñabardura batekin. Sarrik dio hogei urteren atzerapenaz etorria dela […]

Leave a Reply