Eraikitzen dugulako, Euskal Herria da subjektu politikoa (Gara. 2010-12-21)

By • Dec 11th, 2010 • Category: Azterketak eta Azalpenak

GARAKO ARTIKULUA

Eraikitzen dugulako, Euskal Herria da subjektu politikoa

Tomas Urzainqui historialariak GARAn argitaraturiko «Euskal Herria no es el sujeto político» artikuluari erantzun dio egileak, herri borondatea geroaren gako nagusi gisa aurkeztuz. Subjektu politikoa egituratzeko historiak, «nabarrista» barne, duen zeregina zalantzan jartzen du. Askapen mugimendutik herri borondatea egituratu beharra defendatzen du, eta amaitzeko dio, «horretarako ez dugu antzinako erreinurik behar». (GARAko sarrera)

GARAn, 2010eko abenduaren 9an Tomás Urzainqui historialariak “Euskal Herria no es el sujeto político” artikulua argitaratu zuen, askapen subjektu politikoa definitzeko asmoz. Zein da subjektu hori? Subordinatua dagoen gizartea, hau da, Estatu bat izatea ukatu dioten hori. Estatu izateko nazioaren eskubidea 1512. urtearen aurretik izandako Nafar estatuan oinarritzen dela esaten digu. Hau da, Urzainquiren iritziz, Nafarroak (Euskal Herria baztertzailea omen baita) libre izateko eskubidea du aurretik Estatu bat izan zelako. Jarrera hori sostengatzeko badu zuzenbideak babesten omen duen argumentu indartsu bat: “la aplicación del criterio existente en el Derecho internacional para los casos semejantes, que vincula el espacio de la sociedad política, o ciudadanía, con el ámbito territorial histórico del estado propio”. Nazio Batuen “Eskubide kolektiboen” gutunaren atarikoan esaten zaigu, halaber, tesi horren kontra, “la ausencia de una definición universalmente admitida del concepto de <pueblo> pone en evidencia que no se trata de un concepto estático sinó dinámico”. Hau da, herria denboran aldatzen doan entitatea da: bere geografia, demografia, eremu linguistikoa, eta izena bera ere aldatzen diren bezala.

Artikulu hori atera eta egun bi geroago, Luis M. Martinez Garate, Tasio Agerre eta Angel Rekalde Nabarraldeko kideek “Euskal Herria sí es el sujeto político” artikulua idatzi zuten. Urzainquiren tesiaren kontra (subjektu politikoaren auziari dagokionean), herriaren dinamikotasuna onartzen dute (hasiera batean), esanez “[Euskal Herria] pasó de designar exclusivamente el hecho lingüístico a denotar una realidad cultural”. Horrela, nazio euskalduna ez da existitzen behinola Estatu bat izan genuelako, baizik eta guk egunero eraiki(tzen) dugulako. Geroago, ordea, gaur egun aske izateko kontzientzia Nafar Erreinuak garatu zuela dioskute, “basada en el antiguo Derecho Pirenaico”. Eta horrela, “el Estado de Navarra supuso el reconocimiento internacional para la nación vasca. Es evidente que, a nivel internacional, cualquier nación tiene derecho a su propio Estado, pero para eso tiene que existir dicha nación. Y hoy la nación vasca existe, fundamentalmente, porque hubo un Estado que la forjó.” Ezin ados egon hemen egiten den jauzi kualitatiboarekin: herri kontzientzia eta nazioarteko zuzenbidea (edo eskubide tradizionalak) nahasten gabiltzala uste dut.

Azkeneko horien artikuluari egiten diodan kritika funtsezkoena, hau da: antzinako estatu haren garrantzia ez da ezinbestekoa aske izateko kontzientzia egituratzeko. Hori eta, izan zirelako gara, egunero ukatzen dela enpirikoki. Noski, aske izateko eskubidearen kontzientzia ez dator jainkoaren graziak emana, autoreok ondo azpimarratzen dutenez. Izan ere, independentziarako borondatea edo zapalduaren kontzientzia eraiki egin behar da. Xede horretarako, berdin balio lezake historiaren ezagupenak, kanta batek, arrazoi ekonomikoek edo mitoek. Independentziarako borondatea gauza askok eraikitzen dute: historia tresna horien artean beste bat baino ez da. Politikoki, ordea, aske izateko aurrebaldintza bakarra herri borondatea da. Hortik kanpo dauden elementuak borondate hori indartzeko tresnak besterik ez dira. Historia nabarrista ezin izan daiteke elementu guzti horien artikulatzailea, eta are gutxiago historia sabinista edo Espainia (Hispania) eternalaren historiak.

Baina zergatik da kateatzailea historia nabarrista hori? 1512 aurretiko egoera batek ezin duelako gaurko gizartearen etorkizuna erabaki, eta Nabarraldeko kideok ados daude horrekin. Diskurtso horrek, alabaina, gaur egungo gizartea antzinako gizartera kateatzen du halabeharrez. Haiek diotenez, kontzientzia horren egituraketa eta aplikazioa “no pueden prescindir del continuo de su reivindicación histórica, que es lo que ha constituido la identidad que somos en el presente”. Orduan, askapenerako herri kontzientzia Nafar Erreinuaren galeraren berehalako berreskurapenaren aldarrikapenean oinarritu behar da ezinbestean autoreon ustez. Hortxe bihurtzen da diskurtsoa kateatzaile.

Beraz, izan zirelako gara? Urzainquik diosku Euskal Herria izena baztertzailea dela; Nafarroa, aldiz, integratzailea. Nabarraldeko hiru kideak ez daude ados. Zergatik? “Esa realidad [Euskal Herria], objetiva y reconocida por personalidades tan importantes (…) es un dato adquirido. Si, además, a principios del siglo XXI presenta voluntad política de constituirse en sujeto político como Estado independiente, tiene en la citada resolución de la ONU un innegable soporte de derecho”. Orain zuzenbide internazionala eta kontzeptuen eraikuntza nahasten gabiltza. Aitzitik, Euskal Herria da subjektu politikoa, subjektu hori definitzeko ezartzen dugun izena Euskal Herria (izan) delako (Nafarroa izan zitekeen bezala), ez beste ezergatik (ez Estatu batek nazio hori egituratu zuelako). Hau da, historiak ez digu esaten edo legitimatzen gaur nor garen edo izan behar garen. Izan ere, egia al da Urzainquik dioskun bezala, Euskal Herria kontzeptu politikoa izateko historiako gertakari batek zedarritu behar duela? Nabarraldeko hiru kideek, Urzainquiren ideia honekin bat eginez, historiako datu objektibo bezala definitzen eta justifikatzen dute Euskal Herria, eta ez momentu honetan gizarte honek egunero eraikitzen diharduen kontzeptu bezala.

Kontzeptu bat definitzeko edo subjektu politiko bat egituratzeko historiaren zereginaren eztabaida hau bizantinotzat hartua izan bada ere: ez al da, aitzitik, bizantinoa, herri baten etorkizuna 1512ko konkistara edo aurretiko estatu galdura kateatzea? Ez al da bizantinoa gure herriaren askapenerako argumentu politikotzat historia erabiltzea? Ez al da bizantinoa gu gaur zer garen definitzeko tresna legitimatzaile bezala datu historikoak edota mapak erabiltzea? Aske izan nahi dugu, eta kito, berdin estatua izan dugun edo ez. Historiarena ez da argumentu politiko bat. Historiaren erabilpen molde hau bihurtzen da, beraz, Urzainquik dioen bezala (kontrakoa defendatzeko bada ere), “una conducta verdaderamente suicida”. Zergatik? Euskal Herriaren askapen subjektua historiaren interpretazio teleologiko batean kateatu eta beste tresna guztiak historia nabarrista horren pean subordinatu eta interpretatzen direlako ondoren, historiaren eskema horretatik kanpo geratzen diren interpretazioak konplexu identitariotzat hartuz. Historia mota hau, horrela, murritzailea bihurtzen da, askatzailea beharrean.

Hortik askatu beharko gara ere Euskal Herria askatzen jarraitzeko, esku artean ditugun tresnak erlatibizatuz, eta haiek dibinizatu gabe, historia, aurrehistoria, folklorea, diferentziak, eta abar guztiak argumentu politiko edo kateatzaile bezala erabili gabe. Askapen subjektua osatzen dugun askapen mugimendutik egituratu behar dugu herriaren independentziarako borondatea, eta horretarako (eta libre izateko) ez dugu behar antzinako erreinurik.

*          *          *

Nabarraldeko Tasio Agerre, Angel Rekalde eta Luis Maria Martinez Garateren artikulua. Euskal Herria sí es sujeto de derecho.

Tomas Urzainquiren Euskal Herria no es el sujeto político.

(Berriz, 1984) Filosofian lizentziatua. Jon Jimenez-ekin batera "Modernitatearen auziaz" (Jakin, 2009) idatzi du. UEUko Filosofia Sailburua 2 urtez izandakoa. Doktoradutza ikasketak bukatzen EHUrekin. Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea izan da. hAUSnART aldizkariko zuzendaria.
Email this author | All posts by

11 Responses »

  1. Iñaki Perurenaren youtube-ko bideo famatuan, adibidez, bere identitatea legitimatzeko bi arrazoibide ematen ditu Iñakik. Lehenengoa, eta 5 minutu irauten duena, historiarena da. Bigarrena, arrazoi linguistikoa (Euskalduna da euskaraz hitz egiten duena.)
    Lehenengoari dagokionean, aztarna linguistikoak, mapak, konkista, eta abar gehiagotaz hitz egiten digu bere identitatearen legitimitatea edo begiratze aldera. Bereari meritua kendu gabe (ni ez nintzateke eta gai izango horrelako erantzun ederra emateko): zer egiten du Iñakik? Identitatea historiarekin justifikatu, mapekin, aztarna linguistikoekin, gertakari politikoekin (konkista)… Eman diezaiogun orain buelta: inoiz maparik edo estaturik izan ez bagenu, eta aztarna linguistikorik egon ez balitz, Iñaki ez litzateke euskalduna izango? Esan nahi dudana da, historiak ez diola Iñakiri gaur egun identitatea ematen. Iñaki euskalduna da, euskara-duna, eta kitto; berdin trutzios-en jaio bada, trebiñon, tuteran edo rincon del soton; eta berdin Nafarroa Erreinu bat izan bada edo ez.
    Bestetik, kuriosoa egiten zait atzo Garan ateratako notizia bat. Aritz Intxustak dio, Gipuzkoa nafarroa erasotzeko asmakizun gaztelaua izan zela. Ez dut zalantzan jartzen. Ordea, zertan eragiten dio horrek gaur egungo gipuzkoaren estatu politikoari? Bere estatusaren zilegitasuna kolokan jartzen al du? Hau da eztabaida honen puntu nagusia, behin eta berriz errepikatzen ari garena: historiak esaten digu zer izan behar garen? Historiak zilegiztatzen dizkigu gure nahi politikoak (independentziarenak)? Herriak aldatzen doaz. Gaur egun duguna Euskal Herria da; hiru eremu administratibotan banatuta dagoen herria. Zergatik nahi izan behar dugu konkistatutako erreinu bat errekuperatzea? Eta ez bazaigu gustatzen? Norbaitek galdetu digu hori? Dena den, nekagarria dena historia politikoki erabili nahi izatea da, gaur egungo gertakarietara lotzea, alegia. Eta gure borondatea, historia horren menpe kateatzea. Badakigu bai, borondatea ez dela hutsa, sortzen dela eta abar. Bueno, hori artikuluan azaldu dut.
    Hala ere, garrantzitsua deritzot, alde batetik, historia, eta bestetik, justifikazio politikoa ongi BEREIZTEA. Ezin da lotu gaur egungo egoera antzinako gertakari, mapa, aztarna eta abarretara. Gaur egungo gizarteak antzinako porrot, garaipen eta abarretik ASKE behar du izan.

  2. Gauzak gehiago nahastearren Víctor Moreno-ren aritukulua ekarriko dut. “sentimendu kolektiboa” kontzeptua aztertzen du eta hori funtzionalki soilik izan daitekeela iradokitzen du, baina ez ontologikoki. Kontzeptu berri bat ote den edo kontzientziarekin berdindu daitekeen alde batera utzita, ikuspegi materialista batetik ukatzen du horren existentzia. Modu horretan esentzialismoak (historikoa aipatzen du berak) baztertuak geratzen dira. Nire kezka honakoa da: nola uztartu esentzialismoa baztertzeak dakarren askatasuna alde batetik eta, bestetik, materialismo zurrunak ukatzen dituen entitate horiekin operatu beharra. Ukatu dezakegu “positiboki” existitzen direla baina izan badira nolabait:kontzientzia kolektiboa kontzientzia indibidualen batuketa gisa? norberak halakorik badela sinestea? (badakigu Jainkoa ez dugula ez mikroskopiaorekin ez teleskopioarekin atzemango, logikoki frogatu nahi izatea ere denborapasa irudizten zait. Baina zenbaitentzat bada, ala?). Subjektu “kolektibo” politikoari dagokieonez Moreno onberagoa ageri zaigu: Norberak argitu dezala berea. Eta Nietzscheren erremedio hori bere artikulua oinarritzen duen materialismo horri aplikatuko bagenio? Norberak aukeratuko ote du “esentzialismoari” lotu edo aske jarraitu? Pragmatismoaren, utilitarismoaren edo “helburuen” arabera?

    DEL SENTIMIENTO COLECTIVO
    Víctor Moreno Escritor y profesor

    http://www.gara.net/paperezkoa/20101218/238587/es/Del-sentimiento-colectivo

    Tanto en términos coloquiales como académicos se tiende a hablar de un sentimiento colectivo, el cual, al revés que Dios, no necesita, al parecer, de ningún argumento ontológico para demostrar su existencia.

    Ni siquiera interesa conocer si este sentimiento es propio de la especie y de su evolución o sólo se da en determinados individuos. ¿Nacemos ya con dicho sentimiento en la epidermis o es producto de un toma y daca con la realidad que nos ha tocado vivir? ¿Quién fue primero, el huevo o la clueca?

    Algunos aseguran que se trata de un sentimiento que nació en el eoceno cuando irrumpieron los primeros monos en la llanura. Lo dedujeron de la lectura e interpretación de unos signos pétreos, luego corroborados en pergaminos que solamente vieron dos. Y, desde entonces acá, ha permanecido perenne, vivito y coleando entre los ectoplasmas de la tribu y del organismo individual.

    En determinados momentos, casi siempre cuando un poder absoluto intenta mermar el poder relativo de una sociedad, la gente, gracias a las arengas de quienes tienen especial sensibilidad para captar estas cosas espiritosas, se ve agraviada y monta en cólera colectiva y radiactiva.

    La verdad es que, a veces, bastaría con saber quiénes son los que defienden y ordeñan con tanto ardor dicho sentimiento para no caer en el círculo de sus envolventes caricias. Yo, por ejemplo, no me fiaría un pelo del sentimiento religioso colectivo que pretenden instaurar los obispos españoles actuales en el corazón de tribu. Y tampoco me fiaría del sentimiento político nacional, español o vasco, que algunos proyectan infundir en la ciudadanía.

    En ciertos casos, yo, al menos, renunciaría a formar parte de ese sujeto histórico colectivo, con derechos culturales, políticos y sentimentales, y que, desde el pleistoceno, son seña de identidad colectiva. ¿Por qué mi negativa? Porque se trata de un órgano que, por no verlo encarnado, no lo veo ni como prótesis en quienes lo defienden con tesón y vehemencia.

    Niego que la sociedad posea un órgano del sentimiento colectivo y que, en determinados momentos, se encienda como señal de alarma, impulsando al personal a manifestarse como sujeto-histórico-colectivo agraviado. Que sea toda la sociedad al unísono democrático inteligente quien posea un resorte de tal calibre y que, en cuanto se lo tocan, salte hecha un basilisco es milagro tan risible como la transustanciación. De verdad, si alguien ha visto ese volcánico punto G de la sociedad que, en cuanto se lo frotan con malas artes se pone como loca histérica, valga la redundancia machista, debería comunicarlo y describirlo. Por descubrimientos menos importantes, a ciertos investigadores les han dado el Premio Nobel.

    Para mí, se trata de una abstracción y que, como tal argamasa, resulta fácil de instrumentar en función de unos intereses que rara vez coinciden con los intereses de las gentes, y sí con los de las clases que más o menos dirigen las instituciones de dichas sociedades, o aspiran a hacerlo. Si de verdad existiera dicho sentimiento, sería imposible manipularlo.

    En Navarra, siempre se ha dicho que Gamazo hizo por la consolidación del sentimiento navarro colectivo mucho más que todas las guerras carlistas juntas y que las investidas del Ejército liberal español. Y mucho más, por supuesto, que el pacharán y los sanfermines. No sé si como Osasuna. Quizás, menos. Porque, cuando le toca subir de segunda división a primera, los niveles de sentimentalidad del sujeto histórico navarro alcanzan un nivel de sentimentalidad colectiva difícil de comparar en los Anales del P. Moret.

    Claro que en 1910 uno no sabría bien si la famosa Ley del Candado fue benefactora o no para el desarrollo de ese órgano del sentimiento colectivo.

    Porque hubo navarros con denominación de origen que apoyaron dicha ley; mientras que otros, incluso antes de que se aprobara, la trataron digna de Satanás. ¿Quiénes tenían más desarrollado el órgano del sentimiento navarro colectivo, los que apoyaban la ley que impulsaba el diabólico José Canalejas o aquellos que, arredilados en torno a la pollera del obispo de la diócesis, Fray José López de Mendoza, arremetían contra aquella ley anticlerical y laicista, y digna de figurar en los anales del eje del mal? Dicho con más crudeza: ¿Quiénes eran más navarros, los fueristas o los antifueristas?

    El periódico de Cordovilla ha sido el periódico que más leña verde ha echado a la hoguera en este viscoso terreno, distribuyendo patentes de titularidad navarra.

    La perspicacia de este periódico ha sido tan proverbial desde 1903 hasta hace cuatro días en que se aprobó la ley del matrimonio gay, que siempre supo distinguir entre quiénes eran los auténticos navarros y quiénes no, quiénes estaban en posesión de un verdadero sentimiento navarro y quiénes, por el contrario, jamás podrían formar parte de ese sujeto histórico colectivo de Navarra. Una de las enseñanzas, que aprendí leyendo este periódico, es la artera manera de manipular el concepto y alcance de la palabra sentimiento en términos colectivos por parte de las instituciones.

    ¿Cómo se pueden cuantificar los sentimientos? Podemos calificarlos de mil y una maneras, que para eso están los adjetivos.

    Pero ninguno de ellos será capaz de establecer de forma exacta y rigurosa la cantidad de sentimiento que uno experimenta en relación con ciertas categorías políticas y sociales.

    Reconozco que hay personas que son capaces de cuantificar los sentimientos de las personas. No sólo eso. También lo son de establecer qué sentimientos políticos o sociales son mejores que otros. Quien lo dude, pase por la reserva espiritual que representa el citado periódico del polígono. Pero no sólo. También existen entidades, grupos y partidos que tratan de superar al mismísimo periódico en el cultivo de este esencialismo histórico.

    ¿Cómo se puede medir el sentimiento colectivo de unas gentes del siglo XVI? ¿Y del siglo XX? No tengo ni idea, pero me consta que existen historiadores, no sólo los de la dinastía de Del Burgo y Baleztena, que son capaces de determinarlo de forma exacta y rigurosa. Lo que revelaría que están en posesión de un metro capaz de lograr semejante proeza: medir la cantidad de sentimiento colectivo de una población, aunque ésta haya vivido en tiempos de Viriato y de sus asesinos, Audax, Ditalco y Minuro.

    En mi opinión, la uniformidad y homogeneidad sentimental es un imposible. No sólo físico. También metafísico. Ni política ni socialmente, es posible hablar de un sentimiento colectivo.

    ¿Y de sujeto histórico colectivo?

    Como la verdad es lo que uno tiene por verdadero, según Nietzsche, que cada cual ilumine su estancia interior con la vela particular de su reflexión.

  3. “En mi opinión, la uniformidad y homogeneidad sentimental es un imposible. No sólo físico. También metafísico. Ni política ni socialmente, es posible hablar de un sentimiento colectivo.

    ¿Y de sujeto histórico colectivo?

    Como la verdad es lo que uno tiene por verdadero, según Nietzsche, que cada cual ilumine su estancia interior con la vela particular de su reflexión.”

    Kontua ez da kolektiboaren ontologia bat egin daitekeen edo ez, baizik eta egiten denean kontuan hartzea zer egiten ari garen: metafora edo metafisika. Nik uste Victor Morenoren materialismo ilustratu hau (erlijioaren kontrako beste artikulu askotan erakutsi duena) bere tranpa propioan jausten dela: ezin esan dezake sujeto kolektiborik ez dagoenik, gero prezisamente errealitatean existitzen ez den sujeto HISTORIKO kolektiboa bakoitzaren nahien irizpidearen libre albedriora uzteko. Nik uste, Morenok egin nahi duen bereizketa hau dela (ezaguna gure artean): gaur egungo kolektibo bat, borondatean oinarrituta dagoena kimera bat da, ez da existitzen. Borondatea ez dator grazia dibinotik. Alta, ez dugu guk eraikitzen. Kolektibo bat egoteko aurretik egon behar da sujeto kolektibo historiko bat. Beraz, kolektiboa historiako gertakariren batek zedarritzen du (noizbait borondatea egon zen eta erreinu batean materializatu zen). Hau da, tesi nabarrista. Badaukagu, Estatuaren beharra historiaren kate logiko bat egiteko, eta herriari historia bat eraikitzeko, erreinua izan, galdu, eta berreskuratu (Hegel); eta beraz, behar dugu ikuskera positibista (Savigny) historia(ren egia) interpretatzeko. (nahiz eta Morenok hauxe esan: “En ciertos casos, yo, al menos, renunciaría a formar parte de ese sujeto histórico colectivo, con derechos culturales, políticos y sentimentales, y que, desde el pleistoceno, son seña de identidad colectiva. ¿Por qué mi negativa? Porque se trata de un órgano que, por no verlo encarnado, no lo veo ni como prótesis en quienes lo defienden con tesón y vehemencia.”)

    Morenok, hala ere, sujeto historiko kolektiboa ez du gogor kritikatzen (sentimendu kolektiboko sujetoa kritikatzen duen bezala), aitzitik, bere materialismoak erraustu ez dezan, sasi-Nietzsche bat sartu behar du materialismo positibista horrekin konpatiblea ez den sujeto historikoa justifikatzeko: Nietzsche erlatibismo inozoaren defendatzaile bezala jarriz!!! Zeren eta, “que cada cual ilumine su estancia interior con la vela particular de su reflexión”, zer da, dena zilegi da terreno horretan? Ez dago irizpiderik? Nietzscheren interpretazio postmoderno nihilista ederra.

    Berriz gaude, beraz, XIX. mendeko positibismoan kateatuta. Sentimentu kolektiboa ez da existitzen, historiak eman behar du, historiako datu eta gertakariek. Positibistek uste zuten esentzialismotik askatzeko historiak mugimendua sartzen zuela, eta gu ere hala sinetsita gaude oraindik. Konturatu gabe, mugimendua sartu bai, baina atzerantz sartzen duela, eta orainera kateatzen duela. Eta ondoren, historiak, kasu honetan, herri baten borondatea kateatuko du historia bera kate logiko baten segida bezala interpretatuz: historia bera kateatzaile bihurtuz, esentzialista.

    Orduan, sujeto kolektiboaren sentimendua ez dela existitzen? Kontuz galdera bera nola egiten ari garen. Morenok soziologia bera erraustu nahi duela ematen baitu. Gizabanakoa kolektiboan egiten da, hori Aristotelesetik (eta Homerotik seguraski) hasita pentsalari guztiek argi izan duten gauza bat da. Kolektiboa izendatzeko erabiltzen ditugun hitzak, kontzeptuak dira, metaforikoak edo zientifikoak izan daitezke. Hor sartzen da, adibidez, Moulinesen lana, esanez nola kontzeptu horiek (nazioa, eta abar) zientziak ezinbestean erabiltzen dituen “errealitatea” sailkatzeko (eta orain ez gara sartuko, Imanol, kontzeptu horren konbenientziaz edo konbenientzia ezaz). Eta orduan, ez dela existitzen esaten duenean Morenok, ze existentziaz ari da, materialaz? Orduan, maitasuna ez da existizen? Askatasuna? Errorea? Gezurra? Ezin ukitu ditzaket. Eta sujeto historiko kolektiboa? Non dago bere existentzia materiala, mapetan? Liburutan?
    Materialismo horrekin bueltaka ibili behar al gara berriz ere?

    “En mi opinión, la uniformidad y homogeneidad sentimental es un imposible. No sólo físico. También metafísico. Ni política ni socialmente, es posible hablar de un sentimiento colectivo.”

    Zergatik izan behar du sentimentu kolektibo batek uniformea eta homogeneoa soilik? Homogeneitatea nahi batek eman dezake (independentzia eta sozialismoak), eta horren atzean dagoen sentimendua hetereogeneoa izango da guztiz. Hori ez da metafisika. Politikoki eta sozialki, sentimendu kolektiboaz hitz egitea ez da metafisikoa, guztiz normala baizik.

  4. Honekin zerikusi handirik ez badu ere, merezi du Aberriberrik aralarri buruz atera duen artikulua irakurtzeak. Adi!

    Aviso a navegantes jeltzales: De espejismos y realidades de Aralar

    Miguel Ángel Aramburu

    Desde el nacimiento de Aralar hace 10 años, este partido se ha ido desarrollando electoralmente combinando la aplicación de la vaselina del idioma y karma proviniente del aluvión de ex-elkarrianos incorporados, una agresiva e inteligente política de alianzas en las que vampirizan aliados, y la enorme ayuda de los medios de comunicación del Sistema (Español) para ser el “ejemplo positivo de la izquierda abertzale”.

    Con estos mimbres, con una presencia social raquítica, Aralar va consiguiendo resultados electorales y presencia en encuestas francamente notables, siempre y cuando se dé una condición indispensable: que la a IA ilegalizada no se le pueda votar. ¿Tenemos algo que oponer o denunciar? Primero vayamos por partes y desbrocemos espejismos de realidades:

    1. No hay nada que reprochar a Aralar por la ayuda de los poderosos medios de comunicación que controla el Sistema (Español). Estos han construido una imagen por la que “este partido sería el modelo que debería ser imitado por la exBatasuna” para ser legalizado. Aralar es indirectamente legitimadora de la Ley de Partidos: “Aralar demuestra a la IA que se pueden defender todas las ideas si no hay connivencia con la violencia”. ¿Tenemos por tanto, algo que reprochar a Aralar? Nada. Lo cierto es que ellos, aunque aprovechan el regalo publicitario (legítimo), han denunciado en varias ocasiones que no quieren ser utilizados contra la IA o a favor de la Ley de Partidos. Sólo un pecadillo de los que escuecen en sus filas: visitar a Rasputín Rubalcaba para otear horizontes de futuro.
    2. La política de alianzas ha sido un auténtico chollo para Aralar. Aunque este apartado dará para varios artículos, lo cierto es que este partido es capaz de presentarse con IU-EB, con la IA en determinados ayuntamientos, con EA en las europeas, formar gobierno en Araba con el PNV o en el marco de NaBai pelearse un día con PNV y pasar a darse el lote al siguiente. Y es capaz de gobernar con todos éstos, y hasta con el PSOE. Y un resultado: se suelen quedar con casi toda la tarta, la suya o la de sus socios; y si no, que se lo pregunten a IU-EB, a EA en las europeas, o a sus socios en NaBai. Auténticos maestros (aplausos).

    En estos momentos el Sistema Español y su jabón mediático para alentar a Aralar como los “chicos buenos” a imitar por la IA ilegalizada, se puede ver engordado por una nueva víctima: EAJ-PNV. Increíble pero cierto: el partido al que aspira Aralar a eliminar en la hegemonía del País cuando sea posible la estratégica reunificación de la IA “zibil eta zabal”, parece que va a ser socio preferente y tapado en las próximas elecciones municipales y forales. Como lo oyen: los últimos síntomas que podemos observar en Euskadi Peninsular nos llevan a constatar que dos maestros de las alianzas pre y post-electorales como son PNV y Aralar llevan meses asentando un pacto de ayudas mutuas que, al parecer, se oculta a sus respectivos votantes y militantes en la CAV.

    La parte navarra, según hemos podido leer ya en diversos foros, ha contado con la genuflexión de los jelkides navarros, que han pasado de dar una rueda de prensa a pecho descubierto defendiendo las esencias de la NaBai del 2007 a firmar documentos con Aralar para la asamblea de nabaizales, la invitación de salida a Batzarre y el embridamiento de los independientes.

    Aunque bien podría algún bienintencionado observador pensar que el “tibetazo” navarro anunciado por el Tibet Buru Batzar de Txento y Zabaleta traía como consecuencia asegurar el parlamentario y el concejal pamplonica para el PNV a la vez que protegía a Aralar de la quinta columna del Lortu Arte (que era y es EA-Nafarroa) en NaBai, el run-run no para. Y vamos oyendo y poco a poco sabiendo que el “tibetazo” fue diseñado aquí en la CAV y no en Nafarroa, ese lugar donde los abertzales sacrifican cuando están en juego las cosas de comer. Un pacto que, como aquél que rasca la espalda a quien se la rasca, está orientado a elevar a afianzar aún más a Aralar y a apuntalar a EAJ-PNV allá donde puede tener problemas para alcanzar gobiernos municipales, y, sobre todo, forales.

    Y, evidentemente, desde una perspectiva jeltzale o nacionalista hay mucho que objetar y mucho que aclarar. Por razones de principios, por razones de preferencias de la militancia y electorado jeltzale, y por razones de matemática electoral. Empezando por estas últimas, habrá que recordar que los mimbres electorales de Aralar funcionan sólo cuando funciona el mayor aliado electoral de este partido: que los votantes de la IA ilegalizada no tengan a quién votar.

    Y podemos intuir en qué territorio se ha muñido este acuerdo. No habiendo problemas electorales en Bizkaia, ¿Alguien cree que esta vez la ayuda post electoral de Aralar servirá de algo Araba? No, ni parece que ni Gerenabarrena esté pensando en estos aires. Las declaraciones de la musa del prêt-à-porter getariarra afirmando que la principal misión de Aralar en la muy noble y muy leal provincia gipuzkoana era evitar el gobierno del PP-PSOE, ya apuntaba maneras a buenos entendedores. Pero ¿es que alguien cree que la ayuda post electoral de Aralar servirá de algo en Gipuzkoa? Pues haberlos haylos: Apareció en el horizonte el Batu Gaitezen, proyecto estratégico donde los haya, dependiendo de si se pregunta a Ortuzar o a Egibar y dependiendo de si es martes o jueves. El punto culminante lo vivimos hace poco con la famosa encuesta de la Diputación gipuzkoana en la que Aralar obtenía unos increíbles resultados de 5 junteros mientras la IA oficial obtenía 9. Y no contentos con la magia estadística, el empuje aralariano fue convenientemente lubricado y jaleado por el Noticias, el periódico de la gauche divine gipuzkoana.

    ¿Alguien cree que, presentándose la IA con marchamo de paz, bombo, platillo, txistu y tamboril, entrevistas en EiTB a Rufi, lazos verdes eguigurianos, ensoñaciones Aizpeoleicas y la rama de olivo en la mano de Rafa Díez, el “I have a dream” otegiano… Aralar va a multiplicar representación? No hace falta más que observar pueblo a pueblo, tanto en las lejanas municipales de 2007 como en las recientes europeas, que cuando la IA puede votar, Aralar se cae de su Himalaya particular para acabar en el mar muerto. Y es evidente que en las próximas elecciones los votantes del IA van a tener a quién votar: o a sí mismos, o a EA/Alternatiba con peluca y maquilaje.

    Viendo que posiblemente el EBB se haya creído la encuesta como aquél que le deja el café con pastas a los Reyes Magos lo extraño del caso es que no parece que estos acuerdos se hayan consultado con la militancia y tampoco se le ha dado ninguna publicidad con apretón de manos y foto incluidos.

    Pero es que, a la obviedad de los resultados anteriores, hay que sumarle ahora alguna cuestión de principios que se pueden obtener de la famosa entrevista de Rufi Etxeberria en Radio Euskadi. Esta parte de entrevista que aquí transcribo no aparecerá en ningún medio del Sistema Español, porque se desmonta el mayor maquillaje sobre Aralar: “la razón estratégica para la escisión de Aralar del conjunto de la IA no fue su opinión sobre la lucha armada, sino su discrepancia sobre la estrategia independentista”, así lo manifestaba Rufi Etxeberria:

    (Entrevista completa: http://www.eitb.com/audios/radio/radio-euskadi/programas/boulevard/detalle/564980/escucha-entrevista-al-dirigente-izquierda-abertzale-rufi-etxeberria/)

    Pregunta de Radio Euskadi: Algunos críticos dentro del campo abertzale dicen que Uds. están haciendo lo mismo que hizo Aralar hace diez años

    Rufi: Esas comparaciones… no ha lugar. Aralar se escindió de la IA hace diez años dentro de un proceso de debate que se siguió. Aralar tenía unos presupuestos muy concretos. Muchas veces se ha justificado que la escisión de A se produjo ante las posturas divergentes que se daban ante la “acción armada”. Pero yo digo, y mantengo, y afirmo que la razón de fondo para que se diera esa escisión de Aralar con respecto a la IA respondía a diferentes planteamientos estratégicos; en el sentido de que la IA en ese proceso de debate, y la postura mayoritaria era por abogar por una estrategia independentista, con la que no comulgaba un sector en ese debate, es el que dio forma a Aralar.

    En ese sentido Aralar escapó de esa formulación de defender y desarrollar una vida política en base a una estrategia independentista. Y esa fue la razón fundamental por la que se dio esa escisión.

    Ahí queda eso para el que lo quiera o pueda entender, mientras otros seguiremos recabando información de los nuevos y extraños pactos que hace la política con minúsculas.”

  5. Ideologia merkealdietan saldu den eta alderdiak helburuak-bere-baitan bihurtu diren garai hauek azaltzeko artikulu paradigmatikoa iruditzen zait aurrekoa. Askotan aipatu izan da aurreko mendean ezkerrak zuen gaitzarik handiena bere zatiketarako joera zela: Ñabardurak non, sigla berriak han; letra zopa trinkoa osatu arte. Gaur egun zer? Letra zopa izaten jarraitzen dugu berdin berdin, baina lotsarik gabe sinestarazi nahi digute demokraziarentzat ona den ustezko ikuspegi ezberdinen azaleratzea dela. Gehiago dirudi, ordea, postu instituzionalak ematen duenarekiko gosea. Azken boladako bi alderdi berri aipatu daitezke: Aralar eta Hamaikabat (H1!). Zer proposamen ezberdin dute hauek Herri honentzako? Dagoeneko patetikoa ere bada Aralarkoak euren burua ezker abertzalekotzat definitzen entzutea mikrofono bat aurrean ipintzen dieten orduko, sigi-saga ez “abertzale” eta ez “ezkertiar” diren kimerak sortzen dituzten bitartean (NaBai kasu). Hamaikabetek, aldiz, bere burua “nazionalismo instituzional” gisa aurkeztuko dizu. Gu, gure xalotasunean, hori zer ote den ulertu nahirik hasiko gara bila. Eta topatu zera topatuko dugu: Rekondoren eskutik Hernanin eta Beramendiren eskutik Oiartzunen bizitako garai “instituzional” loriatsuak (gogoa duenak jo beza hemerotekara). Nire galdera hau da: PNV hor izanda zertarako behar dugu H1! edo Aralar?

  6. Jesus Mari: Galdera bikaina, neuk ere berdina galdetzen dut…
    Bestea-n, edo Madrilen ez ote dago erantzuna? Egibarrek berak esaten zuen legez, PNV-k behar zuela nolabaiteko alternatiba bere ezkerrean, ez al dira, ogi birrin xixtrin horien aukera politikoen egitura probestuta sortutako alderdi ardifizialak…larkoak ta batekoak? Conversoaren erresumina erregai dutelarik, amorru biziz, botuen pisuak itsututa ideologia txakur txikien truk saltzen dutenak? Alegia, PNV berari think tank lana eginez krisi garai honetan “montados al euro” dabiltzanak?

  7. Zuen eztabaidari tartetxo bat zabalduz, artikuluan lantzen den gaiari buruz Beñi Agirreren artikulua jarriko dut:

    http://www.nabarralde.com/eu/egunekoa/5915-euskal-herria-euskararen-herria-da

    Euskal Herria, euskararen herria da.

    Berriro. Euskal Herria euskararen herria da, ez euskaldunen herria. Euskal Herria hitzak lurralde kontzeptu bati egiten dio erreferentzia hasieratik. Lurralde horretako gizakiek sortu eta bertan garatu zuten euskara, etengabe berrituz gaur egungo euskaldunongana, euskaraz hitz egiten dugunongana, iritsi dena. Hemen, betidanik eta etenik gabe izan den hizkuntza, euskara da, baina, horrek ez du esan nahi lurralde honetan euskaraz soilik hitz egin denik beti. Gure herrian, zeltekin, zeltiarra; erromatarrekin, latina; godoekin, germaniar zaharra; arabiera; hebraiera; erromantzeak; gaztelania…, eta abar bizi izan eta bizi dira gurearekin batera.

    Euskararen lurraldea Axularrek kokatu zuen zehaztasunez 1643an: “Badaquit halaber ecin heda naitequeyela euscarazco minçatce molde guztietara. Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan.”. Beste anitz leku horiek zehaztu egiten ez baditu ere lehenago euskaraz mintzo eta nafar erresumaren parte izan ziren Aragoi, Biarno, Errioxa eta abarrei egingo dio erreferentzia seguraski Axularrek. Hortaz, Euskal Herriak eta Nafarroa osoak lurralde berbera hartzen dute, non jende bera bizi den eta nafar hiritar gisa subjektutasun politikoa duten. Euskal herritarra izatea eta nafarra izatea gauza bera da; euskalduna, aldiz, euskara+duna, euskaraz (nafarreraz) aritzen dena da soilik.

    Gure hizkuntza euskara izenez ezagutu aurretik, berriz, “nafarrera” bezala ezagutzen zen. 1167an, gaztelarrek nafar mendebaldea inbaditu aurretik, “linguae navarrorum”, nafarron hizkuntza deitu zion latinez orduko gure Antso VI.ak. Hortaz, erresuma zabaldu izan zen lurretako nafarren berezko hizkuntza nafarrera zen, Garonatik Monkaio haranetaraino eta Kastro Urdialesetik Pallarseraino. Jakina da, garai hartan, Nafarroa hartan, erabiltzen ziren hizkuntzak bat baino gehiago zirela; besteak beste, arabiera, hebraiera, nafar erromantzea, oczitaniera edo oc hizkuntza… Jakina da, halaber, garai hartako herritarrak instituzio bakar baten eta legedi, piriniar zuzenbidea deitua, bakar baten pean bizi zirela denak; beraz, zilegi bekit honakoa esateko lizentzia: hizkuntzek bereizkeriarik egiten ez zuten herri bakar bateko subjektu politikoak ziren denak.

    Gaur egun, berriz, Nafar lurraldearen mendebaldeko Eusko Jaurlaritzak “Kulturaren Euskal Kontseilua” sortu berri du, “Euskal kulturaren Kontseiluaren” ideiaren aurrez aurre jartzeko. Kulturaren (singularrean) Euskal (ez euskara, baizik eta euskal lurralde murriztu baten adierazgarri) Kontseilua. Kultura bakarrarena bada, singularrean, zein kulturaren ordezkari izateko jaio da? Euskal kulturarena ala espainolarena? Hasieran biak eta gero bakarrarena izateko agian? Zeinena?

    Kontseilu horren egitekoa, aitzitik, garbiagoa dirudi: Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua garatzea (kulturen, pluralean). Erdi Aroan Nafarroa osoan gertatzen zen bezala gertatzen da gaurko Euskal Herrian, beraz, Nafar mendebaldean ere: euskal-nafar kulturan bizi diren nafarrak ez ezik ukraniar, errumaniar, arabiar, hegoamerikar…, eta batez ere txinatar kulturan jaio eta bizi den anitz jende bizi gara hemen eta elkarrekin. Hortaz, non daude kultur aniztasun hori guztia ordezkatu behar dituzten partaideak Kulturaren nafar mendebaldeko Kontseiluan? Zergatik daude egiteko horretan soilik euskal kulturaren ordezkariak eta Komunitate Autonomoan erroldatutako kultura espainiarraren sortzaileak? Non daude gainerako kulturen berri zuzena eman dezaketen pertsonak?

    Bai Kulturaren Euskal Kontseilua bai eta Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua gezur hutsak dira biak ala biak. Iruzurra. Ikuspegi inperial inbaditzailetik egindako asmakizunak dira. Azken hamarkadatan gurera etorritako emigrazioaren presentzia baztertu egiten dute espainolek eta kultura aniztasuna bi erreferentera mugatzen dute: espainiarrena eta euskaldunena. Gainera, maltzurkeriaz, bi horietakoek hirugarren batzuk bazter uzteko komuneko interesa dugula ikusarazi nahi digute. Diotenez, hori lortuz gero, bi kultura “nagusien” arteko mestizaia modu naturalenean emango litzateke eta bakoitzak egindako ekarpenez euskadiko identitate berria sortuko litzateke, mundukoa, eta ez parke tematiko bateko hizkuntza, kultura eta itxura kaxkarreko gizartea.

    Maltzurra benetan planteamendua. Azpian dagoena da “parke monotematikoa” egiteko nahia, hizkuntza bakar banakoa, Iparraldean frantsesa eta Hegoaldean espainola. Horretan ari direnek, ordea, ez dute merezi beraientzat eskatu eta besteei ukatzen dieten errespetua. Euskalduna euskaraz egiten duena da, euskal literatura euskaraz egindakoa eta euskal kultura euskaraz sortzen dena da. Ez dugu ezkutatuko, euskarak identitatea ere markatzen du; baina, inor ez da euskaldun jaiotzen, baizik eta hala izan nahi duena da euskalduna. Euskara ikasi eta erabili egiten da. Batzuk gurasoengandik jasotzen dute lehen hizkuntza gisa, besteek ikasi egiten dute, ikastolan, euskaltegian edota lagunartean. Txinera, arabiera, gaztelania edota frantsesa etorri aurretik hemen bada euskara, horregatik da hau Euskal Herria, euskararen herria.”

  8. Hona hemen, Angel Rekaldek Andoniren artikuluaren mamiari erantzuten ez dion tonuz kanpoko (berriro ere)erantzuna:
    http://www.nabarralde.com/es/egunekoa/5939-el-filosofo-verde

  9. Egia esan ez dut oso ondo ulertzen Nabarraldekoen haserrea. GARArekin arazoren bat izan badutela dirudi, baina zergatik Olariagari leporatu? Urzainquiren artikulua Garan publikatua izan zen eta Rekalderena Nabarraldeko webgunean. Azken honen artikulua Garan agertu ez zelako ezin da komentatu? Testu pribatua da? Protokoloak ezikusiarena egitea agintzen du? Rekaldek gutxienez onartu beharko luke Olariagari esker Garako irakurleek ere bere artikuluaren berri izan dutela. Berak dionez interesa sortzeko modukoa bada aurkituko dugu besteok (Nabarralden dago), ez gara besamotzak…
    Deskalifikazio pertsonalez aparte badago kezkatzeko motiborik. Mundu erreala diziplinartekoa dela esaten du Rekaldek. Bikain! Agian diziplina arteko elkarrizketa abiatzeko moduan gaude… Ez dut uste ordea, izan ere, bere artikulua irakurrita diziplinak baino Diziplina dagoela dirudi: Historia. Prest daude historialarik historia dagokion eremuan lantzeko beste diziplina bat bailitzan? Nondik nora dator ezer justifikatzeko oinarri gisa ipintzeko pentsamolde hori? Filosofiatik hori izan da aztertu eta kritikatu dena. Halako bekatu barkaezina ote da?

  10. Gustu txarreko kritika pertsonalak alde batera utzita, benetan hemen interesatzen zaigunera buelta egingo dut (ideiak dira hemen eztabaidan jarri direnak hasieratik bukaeraraino, ez pertsonen kualitate bat edo beste).

    Beno, gaira. “Estudios postcoloniales. Ensayos fundamentales” (Traficantes de Sueños. 2008) liburuaren sarreran, Sandro Mezzadrak ederki formulatua dator arazoa. Transkribitzera noa:

    “Las consideraciones críticas de Spivak nos
    ayudan, sin embargo, a identificar su límite real: precisamente mientras
    Guha ponía en discusión las modalidades canónicas de representación
    historiográfica de las subjetividades «subalternas», terminaba recuperando
    de la propia historia de los movimientos anticoloniales indios un
    presupuesto «romántico-populista» que lo llevaba a superponer un sujeto
    (y una conciencia) ya desde siempre formado sobre ese campo de batalla
    en torno a las formas mismas de la subjetividad que su propio análisis
    sacaba a la luz.”

    Hau da, Historiaren (hizki larriz) aurka joanda, Historia ofizial eta kolonialaren aurka historiak erreibindikatuz, hagitzetan nago Historiaren akats bera egiten ari garela. Ez da ezer berria. Ahaztutako historia, tapatutako historia erreibindikatuz ere, Historia ofizialak eraiki duen subjektu “erromantiko-populista” horren baitan geratzeko arriskua daukagu (eta nago horretan gaudela berriro ere). “Bestearen” hatzapar kolonialistetatik ihesi, hark sortu duen eskema berdinetan erortzen gara: berriz kateatu gaituzte!

    PD: badakit errepikatzen besterik ez nabilela, hagitz zaharra baita bai eztabaida bai argumentua ere. Dena den, interesantea litzateke filosofiatik, pentsamendutik eta estudio kultural eta poskolonialetatik datozen ideiak kontutan hartuak izatea. Batik bat historian, soziologian, psikologian… eta filosofian ibiltzen garenok kontutan hartzea ere.

  11. Jokin Apalategiri ARGIA aldizkariak 1986an elkarrizketa interesgarri bat egin zion, naziotasunari buruz. Jonen aportazioaren ondoren, uste dut merezi duela hau irakurtzea. Zati bat:

    GALDERA: Aipatu duk Estatu batek Nazioa egiten duela, baina Estaturik gabe, eta dauden Estatuak baino lehen, Nazioak ere badirela. Zeintzuk dira Nazioaren ezaugarriak?

    ERANTZUNA: Bi teoria nagusi egon dira. Rousseau, Locke eta Hobbes-ek konfiguratu dute Nazioaren kontzeptzio bat borondatean eraikitakoa, kontsentsuan, eta hori da hain zuzen Estatu-Nazioa. Azpitik egon daitezkeen egitura guztien gainetik egiten da Estatu-Nazioa. Hori da burgesiaren, Estatu-Nazioa.
    Kontzeptzio horren aurrean alemanek landu zutena dago. Bai, hori badagoela, baina horrezaz kanpo Etnien-Nazioa ere badagoela. Adibide bat, komunitate bat etniko bilakatzen denean, hizkuntza, lurraldea, ohiturak finkaturik dituen komunitate bat dagoenean hor Nazio bat dagoela esan dute alemanek. Kontzeptzio esentzialista deitu izan zaio honi.
    Etnia bat egon daiteke, etniaren elementu guztiak egon daitezke, baina ez baldin badago Nazio bizitza ihardunean, hau da, Nazio afirmazioa aktoan, ez dago Naziorik. Azkenean, akto horrek egon behar du. Hirugarren Munduko teorikoek landu dute hau. Nazioa, eginaz frogatzen da. Identitatea aktoan. Ibiltzen ez den Nazioa hilda dago.”

    OSORIK BEHEAN

    http://basque.criticalstew.org/?page_id=2723
    edo
    http://basque.criticalstew.org/wp-content/uploads/argia-apalategi-86.pdf

Leave a Reply