A muerte maitatzen

By • Dec 7th, 2010 • Category: Azterketak eta Azalpenak

Je le sais bien: Hitzen esanahi-edukigailuak berez hutsik egon arren, badaude batzuk auraz beteta daudenak, hala nola: maitasuna, beste batzuk estigma ahultzailekin kutsatuta dauden bitartean, adibidez: nazionalismoa. Eta, gainera, jakin badakit, inolako estadistiken beharrik gabe, Euskal Herrian bertan maitasunak pertsona gehiago hil dituela, hau da, emakume gehiago hil dituela nazionalismoak etsaiak baino.  Izan ere, Alain Badiou-k bere “Eloge de l’amour” (2009) aurkezterakoan zera idatzi zuen maitasuna dela-ta:

Maitasuna ez da bakarrik drama, erahilketa eta odola ere bada. Agian politikan bezain beste tragedia dago maitasunean. Maitasuna gauza zaila da, eta azken finean bakana. Porrotez, gaizkiulertuz, nekez, ezezpenez beteta dago. Baina beti saia gaitezke.

Mais quand meme: nago maitasunak bere aura misterioutsua gordetzen jarraituko duen hein berean, (maitatzen, izan ere, betiere saia gaitezkeelako eta saiatuko), nazionalismo hitzak, aldiz, ez duela lortuko orohar dituen konnotazio negatiboez astintzea. Edo beste hitz batzuetan esanda: nazionalismo hitzaren esanahi-edukigailua horren dago beteta asoziazio ezkorrekin (hedapen historiko anomaloa, aberrazio politikoa, opresioa, intolerantzia, inhumanitatea eta biolentziaren sinonimo…) non esanahi baikorrez betetzeko saiakera bera denbora galtzea baita orohar.

Bai, badakik: nazionalismo hitzak  emanzipazioa eta giza- ordene aske zein justua sortzeko aukerak ere erakusten ditu;

Baina, hala eta guztiz ere, maitasuna ez bezala, oso efizientzia sinboliko eskaseko hitza da, are maiz politikoki kaltegarria.

Hau guztia 2010-eko Abenduaren 7an gara egunkarian berri baten eta editorialaren esanahiez jabetu ondoren diot. Berriaren  titulua eta azpitituluak hauexek dira:

VIOLENCIA MACHISTA: Una joven de 25 años muere a manos de su ex pareja en Barakaldo. Una joven de 25 años ha muerto apuñalada, presuntamente a manos de su ex pareja, en Barakaldo. El hombre, que tenía una orden de alejamiento, también ha herido de gravedad al compañero actual de la mujer. Ha sido detenido por la Ertzaintza.

Maitasuna: drama, jelosia, erahilketa, tragedia, odola, porrota … polizia. Editorialaren izenburua,  berriz,  Constitucionalistas da, eta bertan Espaniako Konstituzio eguneko ospakizunen harira zera esaten zaigu amaieran:

Durante la última década se estableció en el lenguaje político español una falsa dicotomía que enfrentaba a constitucionalistas españoles, por un lado, y a nacionalistas vascos, por otro. Sin embargo, los nacionalistas vascos son, por definición, constitucionalistas, si bien de una Constitución que está aún por escribir. Más dudoso es que los constitucionalistas españoles sean nacionalistas, no ya porque su obsesión es negar y subyugar al resto de realidades nacionales del Estado, sino porque además muestran un absoluto desprecio por el bienestar de sus ciudadanos.

Oso kolpe erretoriko errebertsalista kuriosoki emana, azken esaldikoa. Oro har, hala ere, orokorraren eta berezia/konkretuaren arteko harremanak tinkoak bainoago betiere kilikolozkoak dira. Hortaz, baieztapen osoan aditzera ematen diren gauza batzuen zuzentzeko bidea irekitzen da:

1/ Ez da guztiz egia, ‘los nacionalistas vascos’ definizioz konstituzionalistak direnik. Bai, los nacionalistas vascos autogobernuaren alde daude eta, bai, hiritarren ongizatearen alde daude; (gogoratu “el nacionalismo del bienestar”  famatu hura),  baina, orohar, independentzia inposiblearen eremuan kokatzen dute, etorkizun urrun utopiko batean; hau da: ez dira independentziazaleak.

2/ Askapen mugimendukook independentzia posible dela uste dugu eta abertzaleak gara (ezinbestez-edo) baina gauza bat ondo ulertu behar dugu  eta bestela akabo; izan ere, ez zaigula baina ezta batere komeni nazionalistak izatea! Hain zuzen ere, besteak beste, inposiblea baita, gaur egun, Euskal Herriko interes nazionalak perspektiba nazionalista batetik defendatzea.

Zentzu horretan, ondorengo honetaz konturatu beharko ginateke eta gero zera hartu behar genuke kontutan, alegia: Vargas Llosa qua Habermas eta Etxenike qua Lertxundi  sindromeak  bata bestea elikatzen dute.

Vargas Llosa qua Habermas sindromeak nazionalismoaren alde biak ala biak antzematen ditu [*]: ondo dago inperialismoaren eta opresioaren kontra baina gero beti da biolentziaren iturburu ergo izurritea da. Izan ere maitasuna bezala!

Etxenike qua Lertxundi sindromea, aldiz, Pedro Miguel Etxenikek gara-n bertan berriki emandako elkarrizketa aipatzera garamatza, non Anjel Lertxundi errepikatzen baituen herri txikien harrotasuna eta herri handien harrokeria, bereiztu nahian.

Hau da: Etxenike qua Lertxundi sindromearekin batera hedatzen den galtzailearen narzisismotasuna (euskaldunok txikiak gara baina zintzoak eta bihotz onekoak… are politikoki pragmatikoak eta gradualistak) bat dator Vargas Llosa qua Habermas sindromearekin hedatzen den irabazlearen narzisismokeriarekin (espainolak bakarrik dute beharrezko kredentzial demokratikoak estatal-naziotasuna ganoraz kudeatzeko).

Esan nahi baita: gaur egun dagoen  entramatu instituzionalean eta noizbehinka nazionalistak  egiten dituzten plantak alde batera utzita, funtsean, bai batzuek eta bai besteek ados daude bakoitzari tokatzen zaion lekunea betetzeko orduan.

Beraz, bukatzeko: independentziaren alde borrokatzen dugunok konstituzionalistak gara bai, baina ez daukagu zertan nazionalistak izan beharrik eta batez ere: a muerte maitatzen dugu.  Edo ba al dago moderazioz maitatzerik?

———————

[*] Literatura Nobel saria irabazi ondoren erreferentziaz bete dago sarea.

VIOLENCIA MACHISTA

Constitucionalistas

Un humanista en el laboratorio PEDRO MIGUEL ETXENIKE.

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

11 Responses »

  1. Kontzeptuen bilakaera: Nazionalismoa vs. abertzaletasuna?
    Apa Imanol. Aitortzen dut ez naizela gai zure argudioa lerroz lerro amaierararte jarraitzeko, baina baditu printzak nondik heldu. Barkatuko didazu anabasa baina hemendik hasiko naiz:
    “Askapen mugimendukook independentzia posible dela uste dugu eta abertzaleak gara (ezinbestez-edo) baina gauza bat ondo ulertu behar dugu eta bestela akabo; izan ere, ez zaigula baina ezta batere komeni nazionalistak izatea! Hain zuzen ere, besteak beste, inposiblea baita, gaur egun, Euskal Herriko interes nazionalak perspektiba nazionalista batetik defendatzea”.
    Zergatik diozu hori? Nire ustez kontzeptuek jasan duten (eragin zaien) bilakaera etsipenez (ezinbestean?) onartzen dugulako da, eurengan eragiteko guk dugun gaitasun ezagatik. Zuk zeuk ongi azaltzen duzu honako honetan:
    “nazionalismo hitzaren esanahi-edukigailua horren dago beteta asoziazio ezkorrekin (hedapen historiko anomaloa, aberrazio politikoa, opresioa, intolerantzia, inhumanitatea eta biolentziaren sinonimo…) non esanahi baikorrez betetzeko saiakera bera denbora galtzea baita orohar”.
    Kontua, orduan, kontzeptu berriak (ezberdinak edo asoziazio ezkorrik gabeak) bilatzean ote datza? “Nazionalismoa” baztertu eta “Abertzaletasuna” erabili? “Euskadi” utzi (utzi dugun moduan) eta “Euskal Herria” hartu? Noiz arte eutsiko diete azken kontzeptu hauek higadurari? Kontutan hartu nola Celaá andreak “Euskal Herria” kontzeptua “garbitu” nahi duen; edo EL PAIS-ek nola ezker abertzaleari izquierda “abertzale” (letra etzanaz) deitzen dion; edo argiago oraindik, nola Real Academia Española-rentzat “abertzale”-k nacionalismo radical vasco esan nahi duen. Egia da ere, halaber, zaila dela eurek nahiko luketen hainako bihurritzea lortzea. Izan ere, euren saioak nahiko koiunturalak izan ohi dira printzipio bakar batekin ezartzeko. Oroitu nola Iturgaitzek bazter guztiak nazkatzerarte errepikatu zuen “Gu demokratak eurak biolentoak”, Europara joan zen arte; edo berrikiago, udal batzuk ebasteko nola “etika” erabili izan zuten euren artean irabazkinak “etikoki” banatzea lortu ez zuten arte.
    Horrela soilik ulertzen dut zuk honakoa esatea: ” (nazionalistek) independentzia inposiblearen eremuan kokatzen dute, etorkizun urrun utopiko batean; hau da: ez dira independentziazaleak”. Ongi, baina zergatik horiei ez deitu erregionalistak (nahiz nazionalitate baten izenean izan)? Izan ere, independentziazaleak diren nazionalistak topatu ahal direla uste dut (nazionalismoa txarra dela predikatzen da, baina benetan hala dela uste dugu? Zein nazionalismo mota?). Beste modu batera galdetzearren: nazionalismoa eta abertzaltasuna ez “dira” gauza bera? kontrajarriak “dira”? abertzaletasuna nazionalismoaren azpimultzo bat “da”?… Hau da, kontzeptu bat noiz arte izango zaio leial nahi bati?

  2. Aipatzen duzun azkenengo esaldiarekin gauza bat etorri zait gogora zis! nola deitzen da aspaldiko tenis jokalari aleman hura?… Becker, bai Boris Becker. Zenbait urte dela Alemaniak Europako edo Mundu futbol txapelketa irabazi zuenean, ez dut gogoratzen, zera esan zuen, berak halako patriotismo sanoa sentitzen zuela, baina kontuz, ez nazionalismoa, patriotismoa! abertzaletasuna! Bi edo hiru bider aipatu zuen esaldi hori. Suposatzen dut Alemaniak txapelketa irabazi zuelako harrotasuna sentitzen zuela esan nahi zuela, ez harrokeria! Eta noski Alemania Etxenikek aipatzen duen herri handi horietarikoa da, beraz, orokorrean Lertxundiren adierazpenak/argudioak ez du funzionatzen, izan ere herri handi horietatik (Alemania, Britania Handia, Frantzia… benetan erdi-tamainakoan direnak) eskaintzn baitaigu patriotismoaren / abertzaletasunaren diskurtsoa, ez nazionalismoarena.

    Niri, egia esanda, berdin zait El Pais-en esaten dutena. Ez dut irakurtzen. Izan ere Le Monde edo The Guardian askoz ere kosmopolitanoak eta demokratak dira. Eta berdin zait ‘batasuno’ hitza ofiziilizatu duen Real Academia Espainola. Azken finean onartu behar dugu persistentziak eta insistentziak eragina duela. Hor dituzu bi egunkari eskuin-muturreko eta politikari faszista banaka bat hitz hori hamar urtetan errepikatzen eta azkenean hiztegira! Bale, badakit zer esan nahi duzun. Hauen interpelazioek (Althusser dixit) indar gehiago dute eta nireak berriz bat ere ez, ergo: ni batasuno barbaroa naiz eta faszista hauek ez dira faszistak, demokratak dira.

    Nire argudio nagusia Gara-ko editorialistak entsaiatu zuen twist erretorikoa azpimarratzetik abiatzen da. Editorialean ‘nacionalistas vascos’ orokorrean erabilli nahi du nazionalismo hitzaren konnotazio positiboak adierazi nahian (seguru asko via Moulines etabar) eta nik berriz, bere esanahi konkretu batera murrizten dut, izan ere zuk esaten duzun bezala erregionalismoaren esparrua betetzen duen alderdi politikoarekin lotuz.

    Nik hitzekin ez daukat arazo handirik. Nazioanismoa ona izan daiteke et maitasuna txarra! Kontua ez da logika baizik eta artikulazioa. Hau da, kontua da hitz batzuk nola artikulatzen ditren beste batzuekin. Adibidez askapen mugimenduaren master siginifier edo adierazle nagusiak independentzia eta sozialismoa dira. Independentziak posiblearen eremua izendatzen du (lurralde esparru baten kudeaketa administratiboarena) eta Sozialismoak inposiblearen eremua izendatzen du, utopiarena edo (alde batetik Justizia, Askatasuna edo Berdintasuna moduko hitzen esanahiez betetzearekin gauzatzen dena eta bestetik beste mugimenduekin harremanetan ibiltzetik -feminismoarekin, ekologismoakin, sindikatuekin …). Hori da askapen mugimenduaren artikulazioa: fase ezberdinetan modu ezberdinetan eman dena baina denera: historikoki definitua eta kontinjentea!

    Nire beldurra da, momentu honetan ez ote gauden artikulazio horren muin utopiko/inposibleari muxin egiten ari, muin utopiko/inposble hori husten ez ote garen alegia, gero aldi berean, independentziaren posiblea, nazionalistak bezala, inposiblearen eremura bultzatzeko-edo, utopiaren eremua edo esanahi-edukigailua, hain zuzen ere, indepenentziaren aldarrikapen idelizatuekin betetzeko. Hori da nazionalisten tranpa bat.

    Are eta gehiago, nazionalismo hitzari dagokionez, esaten zaigu fase honetan askapen mugimenduaren aldarrikapenak internazionalizatu egin behar direla. Bale, ba orduan ez dakit sinestuko didazun ala ez, baina mundu anglo-saxoian behintzat, eta mundu anglo-saxoia handia eta aragin handikoa da, hitz horrek min egiten du belarrietan eta igual ni ere larregi ohitu naiz eta min egiten dit. Orduan nire argudioa estrategikoa da, soilik. Asuntu honetan, nik ere Becker bezalakoa izan nahi dut, eta horregaitik munduan gure alde dabiltzatenak-eta ez digute inolako faborerik egiten beraien lan ‘zientifiko’etan etno-nazionalismoa eta etno-territorialitatea eta etno-borrokak eta holakoak teorizatzen dutenean, Italian-eta, edo Ameriketan… Joan daitezela indioen bila beste nonbaitera!

  3. Aspalditxoko aipamen hau aurkitu dut: “Indeed much of the programme of academic Irish studies is silently set by a postmodern agenda, with some interesting political effects. Nationalism, for example, is not much in favour because it is ‘essentialist’, whereas feminism is firmly on the agenda because it is not. The truth is that some nationalism is anti-essentialist whereas some feminism is essentialist; but one should not allow such minor considerations to interfere with one’s comfortingly clear-cut oppositions. Nationalism is also upbraided for cutting across and concealing other kind of social division; but then some feminism and ethnic theory can do this too, and for its own purposes quite properly so. The concept of ethnicity is much to the fore in such studies … since the Irish are of course ethnic. Ethnic for whom? (Terry Eagleton, Crazy John and the Bishop and Other essays on Irish Culture, Cork: Cork University Press,1998:324-5).

  4. Zuk diozun artikulazioaren alde utopikoa ez da inoiz baztertu, baina, zuk diozun moduan, garai bakoitzean forma ezberdinak hartzen ditu. Sozialista kutsua galdu duenik ez du esan nahi utopiko kutsua galtdu duenik. Nork ez du, ba, munduaren idealizazio bat? Gizartearen ikuspegi utopiko-perfektu bat?

    Lerraketa gertatzen ari dela eta independentzia sozialismoaren eremura hurbiltzen ari dela? Europako azkeneko saiakera eta adibide independentista guziek demostratzen dute posiblearen aldean kokatzen dela oraindik independentzia. Independentistak sarea ere ez ote dabil horretan?

    Dena den, “maitasuna” kontzeptu artikulatzaile bezala erabiltzearen alde nago. Ezer berririk ez, ordea, eguzkiaren azpian:
    “te doy una canción
    y digo patria
    y sigo hablando para ti,
    te doy una canción
    como un disparo
    como un libro
    una palabra
    una guerrilla…
    como doy el amor”.

    Halaz ere, orain ere onartu beharko dugu hitz horrek ere bere konnotazioak dituela, gehiago gure bazterretatik, hitza, bai baita “romantikoa”, romantizismo itsutzat har baitaiteke halaber. Kontzeptu guziek bai baitaukate beren konnotazioa.

  5. Independentistak sarea espreski horretan dabil, eta hori lantzeko da sortu duen ideien faktoria, adibidez. Horregatik, independentzia posiblearen eremuan guztiz sartua dago.
    Nazionalismoa, kutsu negatiboa duen kontzeptua denik ezin uka. Ordea, Imanolek mundu anglosaxoitik begiratzen du, eta agian han kontzeptu satanizatuagoa da. Orain hemen berriz indarra hartzen ari da. Dena den, ni ados egon naiteke Imanolekin, satanizatua ez denik ezin da esan. Ordea, Jonek dion bezala, independentziak ere badu bere konnotazio negatiboa. Begira, Joxe Mari Esparzak bere “Cien razones por las que dejé de ser español” liburuan erabiltzen du “la no-dependencia”, kontzeptu horren beldur edo, independentzia, alegia.
    Dena den, ni printzipioz ere independentzia nahiago. Baina ikusi behar da gaur egungo artikulazioek nazionalismoa erabiltzen dutela gehiago. Beraz, eztabaida honetan efektiboak izateko, nik berezituko nituzke nazionalismoa alde batetik, artikulazio filosofiko bezala edo, eta nahi bada naziotasuna deitu geniezaioke; eta bestetik, naziotasunaren helburu den independentzia, posiblearen eremuan sartzen dena guztiz.
    Imanolen beldurra nik nazionalismo light-arekin ikusten dut, independentzia inposiblearen eremura higatzen dutelako. Baina horrek ez du nazionalismoaren formulazio teoriko guztiak kutsatu behar.

  6. Ene bada, emaztea hil zuen Althusser aipatzea ere?! Mingarria da maitasuna hilketekin lotzea, areago, ezinezkoa. “Maitasunaren” ordez, “maitemina” erabiltzea proposatu daiteke. Gertakizun mingarri horietatik gertuxeago dagoelako. Baina ezta honek ere ez du balio. Norbaitek bere burua hil dezake maiteminagatik, horixe da “a muerte” maitatzea… inoiz ez maiteari maitasunagatik halako heriotza eman.
    Nazionalismo hitzak, mundu anglosaxoian, bai eta mundu germanikoan ere ñabardura txarrak! Baina hizkuntzalaritzan-eta bezalaxe gertatzen da: jaun eta jabe denak (arrak) ez darama “marka”rik, menpekoa denak berriz bai (emeak). (Hainbat hizkuntzetan behintzat!) Espainiak ez du “nazionalista” izena daraman alderdirik, Euskal Herriak berriz bai (hitz mailegatua, hau ere zerbaitengatik da).
    Nazionalismoaren ordez, edonork onar dezakeen zerbait: lurralde honetan bizi garenok geure buruaren jabe izan nahi dugu, ez dugu inoren menpeko izan nahi… ezta multinazionaletatik ere! Eta ez dago, ez derrigorrez behintzat, ez historia ez hizkuntza ez nortasunaren bidez ez nazioaren bidez… ezer “zuritu” beharrik. Badira bideak “nahi” hori neurtzeko. Beste guztia, agintekeria da.
    Zaharkituak eta erabiliegiak ote dira gure hitzak nahiz eztabaidak…
    Sahara jurra jurra, Il Magreb berra berra! Il Baske jurra jurra, Lispania berra berra!

  7. Kaixo Elena,
    Prezisamente, hori da behin eta berriz esaten gabiltzana: askatasunak (edo ez-menpekotasunak) ez duela behar justifikaziorik, ez historia, ez folklore, eta orokorrean, ezta diferentzien azpimarratzeen beharrik nahi hori justifikatzeko. Bestalde, nik dakidala inork ez du erabili hizkuntza askatasuna justifikatzeko tresna gisa. Beste gauza bat da hausnartu nahi izatea hizkuntzak eta pentsamenduak ze harreman duten, eta nortasuna (edozein nortasun, indibiduala, gero kolektiboa) zerk eraikitzen duen. Horixe dinamikoa denik ezin ukatu daiteke, baina dinamikotasun hori hizkuntzaren baitan da posible. Hori ez da gai berberari buelta ematea, baizik eta gaia birplanteatzea.
    Nortasunaren eztabaida hauek zaharkituak omen diren hauek, noizbait gaindituko ote ditugu! Horrela ni ere hasi ninteke behingoagatik hemengo arazoetaz kezkatu gabe, Espainiako filosofoek bezala, identitate problemarik ez dutenak batere, Rawlsen justiziaren teoriaren 4. puntuaren bigarren esaldiari buruzko disertazioak egiten, edo Habermasen arrazoi dialogikoari buruz Rortyk ezdakit-zer liburutako ezdakitzein orriko ezdakit-zein oin oharrean esan duenari buruzko tesi doktorala egiten. Gu ere kantsatuta gaude, ez pentsa, gai berdinekin jiraka eta bueltaka. Nahiago ere, adibidez, herri hontan poeta izango banintz, eta normaltasuna dagoen herri bat imajinatu eta inori axola ez zaizkion nire pedrada existentzial edo sexualak idazten hasiko banintz. Sikiera, Sautrelarako deituko nindukete, eta Susarekin argitaratu nuke. Hori bai pagotxa!
    Baina ez, ezin, burugogorregiak gara, aspergarriak, egoistak. Zer egingo diogu.

  8. maitasuna amore ez ematea da! irakurri nuen behin eta zeharo gustatu izan zitzaidan esaldia, izan ere, zeharo maitemindu naizen bezala Elenaren mini-disertazioko lehen bi herenetan esandakoarekin baina inoiz berarekin topo egiten badut prometatzen dut ez dudala hilgo! Hirugarren herenarekin, aldiz, batez ere amairearekin, pizka bat ‘confused’ nago, pizka bat nahaztuta alegia. Gure hitzak eta eztabaidak zaharkituak eta erabilegiak ote diren galdetzen duzunean, nolabaiteko berrikuntza proposatzen ari zara, ez? Ez eztabaidak (teorikoak eta) ez dutela ezertarako balio? Hori bada ni halako behe mailako filisteismo anti-intelektual mota horiekin asko-asko moskeatzen naiz. Berdin zait nondik etorrita! Eta gero agintekeria vs agintetasunaren arteko eztabaida beste baterako utziko dut. Ni dakidanez behintzat “nahi” hori neurtzko bideak egon agian egongo dira, baina galdera agian zera da: nork jarritako kondizioen pean? Eta hor, inolako beldurrik gabe onartu behar da hegemoniak, nonnahi, ‘inposatu’ egin behar direla. Zentzu horretan, subjektu maitalea bai, bai, bai! baina arima ederra ez, ez, ez!

  9. Eztabaidatzea bera ez da zalantzan jarri! Baina bai nagusiaren soinuan dantza egitea hainbat eztabaidetan. Geureak diren abiapuntuak, hitzak eta esanahiak bilatzearen alde. Ni ere beti confused! Horrexegatik.
    Ondo legoke, ezta? espainolek frogatzea, eztabaidatuz, gu, askatasun osoz, espainolak garela, (hau da, gure espainoltasuna ez zaiola inola ere zor ez indarkeriari, ez armadari ez poliziari ez torturari ez hizkuntzaren zapalkuntzari…)
    Min hartzen duenak hitz egin ohi du minari buruz, ez mina ematen duenak. Oso gizonezko gutxik teorizatzen dute emakumeen zapalkuntzari buruz. Gai feministak, emakumeen kontu.
    Bortxaz lortu dena itzultzeko, ez Saharan ez hemen ez da ezta herri galdeketarik ere egin nahi, Horixe da agintekeria, basatiago denaren legea. Ez da ahaztu behar baina, lege hau geuk ere geure artean erabiltzen dugula.

  10. Feminismoari buruz-eta gizonezkoa izanda hitzegiteko ez da erraza. Hala ere, hona hemen aspaldiko kontu bat, 1996: http://www.visionlibros.com/detalles.asp?Id_Productos=2450
    hor gero : ‘descargue fichero’ eta artikulua aurkituko duzu. Ea zer iruditzen zaizun. Gero noski, tesi-antitesi: http://basque.criticalstew.org/?p=2559

  11. Zizek ‘maitemindu’ hitzaz Londresen:
    http://www.youtube.com/watch?v=410z4x6ZbtY&feature=player_embedded
    1h32’25”: Truth is like love. I was recently in the… in Bilbao and they told me that in the Basque language it’s even better than to “fall in love”… Their expression, it’s an everyday expression, if you literally translate it to”fall in love” is “to be injured by love” and I think it’s the same with truth

Leave a Reply