UPV, EHU izatetik gero eta urrunago?

By • Nov 29th, 2010 • Category: Asteko Gaia

Euskal Herrian ditugun bi unibertsitate, UPV eta UPNA, zorioneko daude. Izan ere, biek “Campus de Excelencia Internacional” kalifikazioa lortu dute. Badirudi unibertsitate instituzioak egoera hobean daudela gizarte egokiago bat eraikitzen laguntzeko. Kontua da, zein gizarte eredu eraiki nahi dugu? Zein ekarpen egin diezaioke unibertsitateak Euskal Herriari? Honen inguruan eztabaida pizteko Pedro Miguel Etxenikeri GARAk (2010-11-28) egindako elkarrizketa eta egunkari berean (2010-11-29) José Luis Herrero eta Antton Azkargortak publikatutako artikulua ekarriko ditut.

Etxenikek, gizarteari balioak eta ezagutza transmititzeko funtzioa aitortzen dio unibertsitateari eta hori produkzio intelektualaren kalitateak bermatuko luke. Zein baliotaz ari gara ordea? Berak zientziaren balioen artean aurkitzen omen diren optimismoa eta konplexutasuna aipatzen ditu. Optimismoa jarrera emankor gisa eta konplexutasuna arazoen muinera modu irekian hurbiltzeko jarrera gisa definitzen ditu nolabait. Halako balioak ote dira behar ditugunak? Ez ote daude metodologiari lotuagoak edukiei baino? Herrerok eta Azkargortak, aldiz, herrigintzari lotutako balioak aldarrikatzen dituzte. Herrigintzaz bakoitzak zer ulertzen dugun soilik ote da kontua? Bi idatzietan Euskal Herria berdintsu ulertzen dela esan dezakegu ordea…

Etxenikek kalitatea ere aipatzen du. Egun zabaltzen ari den unibertsitate ereduan, kalitate hori neurtzeko aldagai bat zure lana besteek zenbatetan aipatzen duten da. Zientzia aurkikuntzetarako egokia izan daiteke, akaso. Zer egin beste eremuetan? Adibidez, Euskal Herrian filosofiagintzak “kalitatez” jardun nahi badu zein gai landu behar du? Hau da, unibertsitate eredu horrek ez ote du problema agenda jakin bat inposatzen? (Hizkuntzaren inguruan ez dago eztabaidarik, ingelesez egin behar da lan eta kitto!)

Eredu hori da esparru guztietan orokortzen ari dena. Humanitateak eta zientzien arteko ezberdintasunaren auzi zaharra alde batera utzirik orain, eredu bakar hori aztertu beharko da. Herrerok eta Azkargortak ideologia teknokratikoa gailendu izana salatzen dute. Merkatuari azpiratutako unibertsitatea behar ote du Euskal Herriak?

Testuak:

Un humanista en el laboratorio PEDRO MIGUEL ETXENIKE. (Fermin Munarriz. Gara.2010-11-28)

http://www.gara.net/paperezkoa/20101128/234682/es/Un-humanista-laboratorio-PEDRO-MIGUEL-ETXENIKE

UPV y excelencia universitaria. José Luis Herrero/Antton Azkargorta  (Gara.2010-11-29)

http://www.gara.net/paperezkoa/20101129/234843/es/UPV-excelencia-universitaria

(Hernani, 1975). Filosofian Lizentziatua. Zinemazalea ere banaiz, nahiz eta sarri barrurakoan baino aldarte ilunagoarekin atera ohi naizen zinema aretotik. Freud-en "Egonezina kulturan" (Gaiak, 2009) liburuaren itzulpenak dituen gabezien erruduna ere ni naiz.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. Bologna prozesua(eredu kapitalista) aipatzea ezinbestekoa da eztabaida honetan, euskal herria batzuen kontrara ez delako aparteko isla bat, baizik eta europar eskuindarragoaren parte baino ez…hau esatea eta ezer ez esatea akaso ezer esatea hobeto, ze gainera, oin badira post-it zale ugari, ideologia barik zientziaren gorazarrea egiten duten horiek, esfera teknokratikoan fedea baino ezer gehiago ez dutenak. Baina utzi diezaiegun fededunei beraien doktrina praktikatzen. Bestelako asuntua da, etxera begiratzen hasten bagara, non dagoen, euskal unibertsitatea galdezka hasten bagara. Zenbait matrailako hartu dituzte, zenbat madarikazio, euskaltzale diren UPVko ta UPNAko irakasleek. Argudiatu nahi dudan bakarra zera da: ez dela unibertsitatea ere aparteko isla bat, instituzio bat den heinean eta publikoa, otarre publikoetatik edaten duena, zaindarien kolorea izaten du normalean maskotak.
    Zenbat ostiko eguna joan ta eguna etorri…ez nago ezer justifikatzen hori aita santuek egin dezatela beraien fededunekin(mea culpa ta holakoak esanez) baina gatazka irekiak, isla du nola ez, teknoesferan ere, hau esatea eta ezer ez esatea akaso ezer esatea hobeto, baina irtenbide errez bat okurritzen zait, herri txiki bat, komunitate jipoitu batl; denean ezin egon. Ta akaso ordua iritsi da, hor ere, ikastolekin egin zen bezala subirautza praktikatzeko.
    Jakina badago egon, borroka bera, UPV ta UPNAn galdu delaren argudio sendo bezain erakargarria. Hain zuzen ere esfera teknokratikoan, teknokrata gutxiegi ekoiztu duen sektore izan daitekeelako, aurrerakoi eta ezkertiarren sektorea. Ta ekoiztu arren tapoi askorekin topo egiten dute, meritokraziaren piramidean. Zenbat ikasle jator, bekario prekario, alde egin beharrean, kokoteraino etxekoek ere ez dietelako lagundu. Zenbat seme alaba, ospa egin behar zerbait hobeagoaren bila. Zenbat ekimen ikasle abertzeleen partetik euskal hezkuntza duin unibertsitario baten alde…gora iristeko zapaldu egin behar da. Kostatzen zaigu hori onartzea, konplexu barik esan behar da, gora iristeko zapaldu egiten dut, onartu. Meritokraziaren errotak horixe eskatzen du, zapaltzea, lagun urkoa, izan edo ez izan, zapaltzea.
    Atean ikusten nituen parkatako duintasunaren oinarriak… behinola, guinnes errekorra ere hautsiko zuten…hau esatea eta ezer ez esatea akaso ezer esatea hobeto, baina ortzian Euskal Unibertsitatea hurbilago nahi nuke ikusi; baina bihotza da bat ta errealitatea beste bat. Non dago euskal akademia desobedientziaz, unibertsitate subirano, euskaltzale, ta euskal herriaren mesedeeei erantzungo diena eratzeko prest dagoena? Galdera areago komplexuago bilakatzen da, nazioarteko standarrak nahi baditu eskuratu, zertifikazio beste batek ematen du beti, horretarako makurtu egin behar, alegia, espainiar sistemara edo frantziar sistemara ez bada, kapitalaren mesedetara.
    Zapaldu ta makurtu beharrean, m,ugimendu iraultzaile ta askatzaileak egiteko, proiektua, idelogia, baloreak, jendea batez ere beti argudiatzen dudan bezala, herritarrak behar dira…ta hori landu egin behar da. Lanketa hori umezurtz ikusten dut, alegia, euskal herritarren mesedetarako izango den unibertsitatea egiteko. Baliabideak gainera beste batzuk kudeatzen dituzte. Nahia bakarrik ez da nahikoa. Alegia, adib. Igeri egiteko nahiak bakarrik, ez dizu igerilekua berez emango. Igerilekuan igeri egite nahiak ere ez digu, igeri egiten irakatsiko, ta besteen antzerakoa nahi badugu, azkenean, beti, handik edo hemendik, galbahean pasako gara. Aspaldiko akatsik handiena nere ustez, estatuen mimesian jokatzea izan da, geure etxeko beharrizanei erantzun barik. Hor dago, behingoz, jokatu beharreko eremua. Alegia, partida etxean jokatzen dugu eta hor gu geu gara, taldea egin ta irabazi behar dugunak, alegia, irabazteko jaioak bagara(jakina zer nahi dugun irabazi aldez aurretiaz doituta abiatu beharko gara: dirua, katedra, ospea, statusa, sairak…). Oso kritika gutxi dago gure akademikoen inguruan, oso kritika gutxi…loreak jaurtitzen dira, sariak eman baina jarreren inguruan ezer gutxi… Gatazka politikoa, meritokraziaren sistema, estatuen mimesia eta eredu kapitalistak beharrezkotasun osoa ematen dute, utopia lurreratzeko, baina aspaldi batek esaten zidan bezela: eske “oso ondo bizi gara” Iban.

Leave a Reply