Subordinazioaren kontra – kritika intuitiboa

By • Mar 5th, 2010 • Category: Liburu Kritikak

Lehenik esatea, Subordinazioaren Kontra (2008) irakurrita, txundituta geratu ginen, biok. Izugarri ona da, ez dago euskal literaturan parekorik, ez estiloan, ez gaia lantzeko moduan. Guri gauza batzuk (kontzeptu batzuk) zailak egin zitzaizkigun ulertzea, berriak ziren eta. Dena den, mamia ondo harrapatu dugula uste dugu, eta hona hemen, intuitiboki, okurritzen zaizkigun lehenengo kritikak:

– Lehenengo ideia, eta liburuari indar berezi bat ematen diona, alde kulturala eta politikoa batzearena da. Hori batez ere beste liburuan (Nomadologia Subalternoak, 2005) egiten denaren susmoa dugu. Ideia zaharra da baina Subordinazioaren Kontra liburuan ezin argiago tratatzen da. Baina gauza pare bat argitu behar direla ikusten dugu. Adidibidez, Euskara despolitizatu dela esaten da. Egia da eta gezurra da ere. Adibidez, Haranburu Altuna, Sudupe, etabarrek euskara despolitizatu behar dela diote. Guk aldiz, politizatu. Gure irakurketa ordea da: euskara ez da despolitizatu. Euskara bakarrik egungo egoera politikora lotu da, eta egungo egora politiko horri politikotasuna kendu zaiola esan da (Sudupek eta egin dutena). Gero, egungo egoera politikoan euskera ez dagoela politizatua, horixe esan dute. Beste proposamenarekin aldiz, etorkizuneko egoera batekin euskera lotzen denez, berau politizatu dela esaten dute. Kontua da, bai alde batek, bai besteak, politizatu dutela (eta beti izan dela horrela!). Alde batek onartzen du politizatu dela eta ezin dela ez-politizatu; besteak, ordea, ukatu egiten du hori. Nola ez da ba politizatuko euskarak administrazio baten pean, haren legeen arabera, etabar funtzionatu behar duenean?! Kontua beraz, kultura politizatu baino, euskararen defentsa kulturala zuzenean politikoa dela azpimarratzea litzateke. Batzuek espainiako proiektura lotzen dutelarik, eta beste batzuek, Euskal Herriko proiektuarekin lotzen dugularik.

– Kosmopolitismoaren ideiaz: kosmopolitismo formal eta hutsaren kontra ederki dago formulatua kritika. Zulaika eta Suduperen kosmopolitismo hutsala (kolonialista liberala) agerian dago. Egiten den unibertsalaren eta partikularraren arteko baturaren ideia oso ona da, guztiz desmontatzen du kosmopolitismo (munduko hiritar, etab.) huts hori. Unibertsalaren eta partikularraren batura horretan, Leibnizen eta Humboldten usaia hartzen zaio.

– Ildo horretatik, identitateak mantentzeko estatuaren beharra (90. orria) kritika oso beharrezkoa da orain mugarik ez dagoela etabar dioten posmodernoen kontra (mugak enpresa multinazionalentzat ez dira egongo, besteontzat, ederki asko markatuta daude), Zulaika eta Sudupe tartean. Kritika bat: Estatua, gaur egun planteatuta dagoen bezala, arrazionala dena guztiz eta kontzientziaraino sartzen dena (kondena politikoa kasu adierazgarri) ematen du ez digula askorako balio. Agian, horretan, antolaera politiko egokiena pentsatzen jarri behar direla indarrak, hori azpimarratzea falta izan da. Hau da, eztabaida da zein antolaketa politiko mota den egokiena.

– Kritika txar pare bat:

a/ Lehena Zulaikaren eta Atxagaren kontrako kritika: batzuetan ironia maltzurregia da. Finagoa behar luke, nahiz eta ondo pasa dugun Atxagaren pasartea irakurtzen. Ironia, guretzat hobe maltzurra baina elegantea (baina horretaz badago dexente ere!). Baina hori estilo kontuak dira, eta beraz, gusto kontuak. Bigarrena, bukaerako Zizeken zita. Seguraski ez dugu ondo harrapatu, nahi bai. Baina pentsatu duguna bada eta pentsatu dugunari zuzendua bada, ez zaigu asko gustatu eta ez gaude ados. Hala ere, hori egilearen ondorioa da eta ez gara horretan sartuko. Hortik aurrerako gaiak eztabaidatzeak, Entzutegi Nazionalera eramaten zaituelako. Ideiak libreak dira eta gaur egungo demokrazian!

Ez dakigu kritika honek zerbaitetarako balioko duen. Irakurketa bat egin dugu, eta seguraski, bigarren irakurketa bat beharko genuke kritika osotuagoak egiteko. Dena den, liburu ikaragarria da osotasunean hartuta. Euskaldunok ditugun inertzia mental askorekin apurtzeko balio du (alegia, zapalduaren kontzientzia indartzeko).

Azken gauza bat: Zizeken azken zita, hemen dugu esku artean Violence liburua eta gauzatxo bat. Ikusi dugu nondik datorren. Dago eskatzen abstentzioa eta horrek gobernuak botako lituzkeela. Hori esaten du aurretik presidente hauteskundeetara aurkeztu eta gero. Gainera, abstentzioak ez du ekarriko gobernu aldaketa, orain ikusten denez, abstentzioa leku askotan oso altua dela eta ez duela apenas boterearen deslejitimaziorik ekartzen. Abstentzioa baino, askoz efektibo eta biolentoagoa da desobedientzia zibila. Gainera, bigarren hau politikoa da, eta abstentzioa errez kutsa daiteke apolitikotasunarekin. Desobedientzia zibila, tasak ez pagatu, instituzio paraleloak sortu, etab. Hori da biolentzia efektiboagoa. Zizek ez zaigu kontu horretan hain erradikala iruditzen beraz.

Hau hemendik zetorren: “doing nothing is the most violent thing to do”.

Jon Jimenez

Andoni Olariaga

(Berriz, 1984) Filosofian lizentziatua. Jon Jimenez-ekin batera "Modernitatearen auziaz" (Jakin, 2009) idatzi du. UEUko Filosofia Sailburua 2 urtez izandakoa. Doktoradutza ikasketak bukatzen EHUrekin. Gara egunkarian iritzi saileko kolaboratzailea izan da. hAUSnART aldizkariko zuzendaria.
Email this author | All posts by

2 Responses »

  1. Subordinazioaren kontra – Azalpen intuitiboa edo Subordinazioaren kontra haurrei eta haurren bidez azalduta.

    Esphaurra: -Ni oso handia nauk. Handiena munduan.
    Euskumea: -Ni hi baino handiagoa nauk. Handiena unibertsoan.
    Esphaurra: -Ni hi baino handiagoa nauk eta potro handiagoak zeuzkeat gainera.
    Euskumea: -Ni beti hi baino handiagoa nauk, potro handiagoak zeuzkeat eta aita handiagoa dek.
    Esphaurra: -Yo siempre una más.
    Euskumea: -Ni hi baino bat gehiagoren bat gehiago.
    Esphaurra: -Me pico y no respiro…

  2. ‘La Pelota Vasca’ famatu hartan,(liburuarekin ari naiz orain, dokumentala ez nuen ikusi), Ramón Saizarbitoriak Gaitza salatu eta Ongia norberarentzat gorde zuen (yo no quiero estar en la equidistancia, pero sí que veo lo malo de un lado y lo malo del otro). Gero harribitxi hau bota zuen: “El bicho esta en todas partes: […] ese veinte por ciento de gente que por una razón u otra esta dispuesta a apoyar la violencia”… Kritika fina, ez da hala?… Ba badakizue zer? Fumigatua izan aurretik, bitxo honek behintzat ahal dituen guztiak eta gehiago egingo ditu autore euskarazale konsakratu hauen ‘moderazioan’, ‘tolerantzian’ eta ‘pluralismoan’ ezkutatzen diren miseria ideologikoak aireatzeko… Eta bai, gozada ederra izan zen, batzuk erabiltzen dituzten bibradoerak hain handiak ez direla, eta beste batzuei atsegin zaien “‘fist-fucking’ poetikoak” oso arrazionalki eta estrategikoki antolatuta daudela demostratzea. Faltoia izan zela, bestela ere irakurri dudan bezala? Baina zer nahi duzue bitxo batetik etorrita? Barkamenak eskatzea? Eta uste duzue bitxo batetik etorrita onartuko dutela? Bale, ederto: Sorry, I apologize…

Leave a Reply