Adorno protesta-musika herrikoiaz

By • Sep 24th, 2009 • Category: Azterketak eta Azalpenak

Adorno protesta-musika herrikoiaz

Professor of Pop-etik hartuta, Alemaniako telebistari emandako elkarrizketa honetan Adornok “musika herrikoiaren industrializazioarekin lotuta dauden zenbait aspektu” salatzen ditu. Nabariena, noski, ezadostasun sozial eta politikoa zein dilema espiritual / existentzialak kontsumismoa eta bizi-tankera edo identitate jokuen bitartez bideratzeko gaitasun gero eta areagotuan datza; ez soilik hitz estupidoen bidez, baita musikaren beraren bidez ere”

Ingelesezko azpitituluak euskaraz

Izan ere, nik uste, protesta politikoa “musika herrikoia”-rekin, hau da, entretenimendu musikarekin, bateratzeko ahaleginak hasiera-hasieratik daude hondatuta arrazoi hauengatik.

Musika herrikoiaren eremu osoa, gisa modernistan apainduta dagoena barne, hain da Warencharacter, kontsumoa eta olgetaren transfixazio ezkelaretik separaezina, non – ehm – funtzio berri batekin hornitzeko ahaleginek guztiz azalezko diraute.

Eta esan behar dut edozein arrazoi dela medio norbait musika minberatsuarekin zer edo zer kantatzen hasten denean Viet Nam-ekoa jasanezina dela-ta… nik neuk KANTU HORI antzematen dudala, izan ere, jazanezintzat, zeren eta izugarrizkoa den zerbait nolabait kontsumagarri bilakaerazteak nolabaiteko konstumo-kualitateak ateratzen bukatzen baitu izugarrikeriatik.


Subaltern Media proiektuaren kide fundatzailea da, eta Wide Screen e-aldizkari akademikoaren argitaltzale fundatzailea. Leeds-eko unibertsitatean (Erresuma Batua) komunikabide zientzietan doktoratuta, esperientzia profesional zabala du harreman publiko eta kazetaritzaren eremuetan, hala ohizkoa nola elektronikoa. Hauexek dira interesatzen zaizkion zenbait arlo: Komunikabideen teoria kritikoa, semiotika, komunikabide transnazionalak, filme industria eta ekoizpena, zinemaren historia eta teoria, komunikabide berriak.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. Kaixo lehenik eta behin,zorionak lapiko kritikoa dela ta…animo!

    Barka kritiko hasten banaiz…
    Ikutzen didan gaia delako, ezin naiz isilik gelditu. Musikaren alorrean, euskal herrian herrikoia izen dena ezta izan hain zuzen kontsumo patroietan oinarritua izan dena, merkatuaren logika gal/irabarazietatik haratago joan da partikularra unibertsal bilakatu den cleavegean, hezurmamitu dena. Beste era batera esanda, confront musika (folk/rock/radikala/metal/reagge..etab), hegemonikoa izanda euskal gazteen imaginario kolektiboan, eta praxis sozialean. Luze hitzegin dezakegu, honetaz.
    Baina gure mikrokosmosean, ez nator, bat herrikoiaren fusio merkantilistaren efektuekin. Testuinguru soziopolitikoak badu bere garrantzia ikaragarria. Ez dok amairutik, gaurdaino…herri musika, gurean batipat, confront izanda, hori izanda popularra(hegemonikoa, gramsciren hitzetan). Akaso ez pop definizio klasikoan, baina pop.a.
    Bestalde bai, orohar merkatuak guztia kakazteko joera nabarmena dauka, gure psike funtzionaletara iritsiz. Suposatu nahi dut, artistak ez direla marionette hutsak, baino bueno hori ere beste eztabaida bat da, adibidez, interesgarria, izan zen ene iritzian, mundu guztian 8 milloi diska saldu ostean, Audioslave talde EBBtarrak, Kuban 50.000 mila biztanlaren aurrean, 2005 maiatzaren 16an emandako kontzertu bikaina. Etzuten gainera, por la paz,, edo antzerako lemarik erabili…azken hauek bezala.

    Ongi izan Irakasleok!

Leave a Reply