Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (II): Vasconia

By • Jul 23rd, 2010 • Category: Azterketak eta Azalpenak

Abertzaletasun esentzialistatik dialektikora (II): Vasconia

VASCONIA

1963. urtean Sarrail de Ihartza ezizenpean Federico Krutwigek argitaraturiko Vasconia liburua mugarria da abertzaletasun ezkertiarraren ideologian. Nahiz eta lan kontraesankorra izan, sortzen ari zen eta nagusiki ETA garatzen ari zen espazio ideologiko berriari oinarriak eman zizkion. Etnia kontzeptua plazaratu eta zehaztasuna eman zion, ordura arte tabu moduan hartzen zen komunismoa ere, era ireki batean onartu zuen, nazionalismoaren dinamikotasuna ere plazaratu zuen… Lan hau, Euskal Herriko garaiko eztabaidetan uztartu zituen ideia eta kontzeptuengatik, zein momentuko jendartean borborka zebiltzan joeren sintesi zorrotza egiteagatik da beraz erreferentziala.

Abertzaletasun berriak euskal nazionalismo barruan zituen idatzizko erreferentzia bakarrak  abertzaletasun klasikokoak ziren, Sabino Arana, Aitzol… Hutsune hau bete eta helduleku bat luzatzera etorri zen  Vasconia., ezinbesteko urratsa ikuskera esentzialistatik dialektikorako igarobidea  eraikitzeko.

Naziotasun dinamikoa, abertzaletasun dialektikoa

Lehenik eta behin Krutwigek nazioa eta etniaren arteko bereizketa egin zuen. Bere ustez, etnia, faktore konkretu batzuk partekatzen dituen pertsona multzoa litzateke. Faktore hauetan garrantzitsuena hizkuntza litzateke eta ondoren leudeke, mentalitatea eta kultura, erlijioa, konposizio raziala eta azkenik faktore ekonomiko sozial eta materialak. Nazioa berriz, etnia batek bere izatearen, pertsonalitatearen, kontzientzia hartu eta aurrerantzean bizirauteko hautua egiten duenean sortzen da.

El nacionalismo que quiera ser algo efectivo tiene que representar una tarea, ser un ideal con futuro, en torno al que se agrupen mental y materialmente hombres que se crean unidos, por uno u otro factor, a tal tarea nacional.

Estos factores, que separan un pueblo de otro, dan a las personas que participan de ellos la conciencia de corresponder a un grupo humano diferente al de los vecinos. Cuando estos factores étnicos o nacionales existen pero los individuos que los poseen no tienen conciencia de su personalidad se habla de una etnia. Si la etnia adquiere conciencia de su personalidad se habla de una nación. Ahora bien, la nación sólo existirá verdaderamente cuando esta conciencia nacional lleva a los hombres a realizar un destino común.[i]

 

Bereizketa hau egiteak diferentzia nabarmentzen du nazionalismo esentzialista deitu diogunarekin. Krutwigek dio, nazioak oinarrian faktore objektiboak izan badituela, baina ez direla nahikoak nazioa izateko. Sabinorentzat aldiz, faktore hauekin nahikoa litzateke. Krutwigek gaineratzen du, faktore horiek izaten jarraitzeko borondatea beharrezkoa dela nazioa izateko. Nazioa beraz, faktore objektibo eta subjektiboen arteko emaitza litzateke. Gainera Krutwig, faktore objektibo horiei dagokienez, haratago doa; ez ditu modu esentzial batean ulertzen, ez ditu denboran zehar aldaketarik jasaten ez duten faktore bezala ulertzen; modu dinamiko batean baizik. Ez hori bakarrik, faktore objektibo hauek dinamikoak izateak eta mutatzeak ahalbidetzen du, bere ustez, nazio baten biziraupena. Nazio baten erreferentziak dinamikoak ez badira, historiako momentu konkretu bateko faktoreei begiratzen bazaie soilik, nazio horrek ez du aurrera begirako proiekziorik, ez du biziraungo.

La nacionalidad es dinámica, algo que vive, y querer definirla como algo estático es matarla o tratarla como una momia.[ii]

Hau Krutwigen liburuko punturik garrantzizkoena da eta ezinbestean barneratu behar da liburuaren nondik norakoak ulertzeko. Horregatik harritzekoa da autore batzuk Krutwig aztertzerakoan,  berak behin eta berriz azpimarratzen duen faktore objektibo hauen dinamikotasunari buruz kontrakoa esatea; hau da, Krutwigek faktore hauek estatikotzat dituela argudiatzea. Hau berresteak, Vasconia ez ulertzea eta egin zuen ekarpenik garrantzitsuenetakoa ez onartzea dakar. Kasu honen adibide garbia dugu Gurutz Jauregui.

No obstante, la consideración de la etnia como algo ahistórico, permanente, sin posibilidad de evolución y no sujeto a las leyes de la transformación social, origina, en definitiva, los mismos problemas que los planteados al nacionalismo histórico [Sabino eta EAJ-PNV].

 

Teóricamente, este ahistoricismo y este carácter estático de la etnia parecen quedar contrarrestados en cierto modo con la inclusión entre sus componentes de los factores económicos, sociales y materiales, pero ya la propia inclusión de estos factores supone una contradicción con la estaticidad de la etnia.[iii]

Nazio izate horrek, denboran zehar eraldatzen doan nazio horrek, ematen dio Euskal Herriari independentziarako eskubidea eta ez, ordura arte nazionalista askok eta foruzaleek egin zuten bezala, eskubidea arrazoi historikoetan oinarritzeak. Krutwigen ustez, euskal arazoa arrazoi historikoetan oinarritzeak,  España edo Frantziako arazotzat hartzea lekarke, eta hau akatsa da. Euskal Herriak independentziarako eskubidea Frantziak eta Espainiak nahi izan edo ez dauka, euskal nazioaren oinarrian etnia bat baitago; eta hau da eskubidea izatearen arrazoia, beste estatuei inolako baimenik eskatu gabe euskal nazioari dagokion eskubidea baita.

Vasconiak abertzaletasunaren barruan borborka zebiltzan ikuskera berriak laburbiltzen dituela baiezta genezake. Nazionalismo estatiko batetik dialektikorako saltoa jada burutu da. Atera dezagun jauzi honen argazkia.

Nazionalismo Sabindarra,  naziotasuna baiesteko faktore estatikoetan oinarritzen da. Faktore hauek ahistorikoak dira, ez dira denboran zehar eraldatzen, horregatik deitu diogu nazionalismo esentzialista. Faktore garrantzitsuena arraza (apellidismoa) da, ondorioz euskal nazioko kide jaio egiten da eta kito, ez dago hautu pertsonal baten edo pertsona batek bere bizitzan hartu ditzakeen erabaki konkretu batzuen esku (euskara ikasi, euskalduna sentitu…).

Krutwigek faktore objektiboak ez ditu ukatzen, egon hor daudela dio, baina modu esentzial batean ezin daitezkeela hartu esango du. Zergatik? Faktore hauek denboran zehar eraldatu egiten direlako. Gainera arrazaren faktoreari garrantzia kendu eta beranduago ikusiko dugun moduan hizkuntzaren faktorea jartzen du garrantzitsuentzat Krutwigek. Zentraltasuna hizkuntza ezagutzearen  faktoreari emateak eta arrazarenari kentzeak, neurri batean, faktore estatikoa faktore dinamiko bategatik ordezkatzea dakar; arraza-abizena baino faktore ez aldakorragorik gutxi baitaude eta denboran zeharko hizkuntzaren eraldaketa gutxik jartzen baitute ezbaian, gainera pertsonok gure hautu pertsonal baten ondorioz hizkuntzak ikasi ditzakegu gure bizitzan zehar.

 De esta forma se establecieron una serie de características nacionales que algunos han dado en llamar “esencias vascas” que no son otra cosa que las características étnicas en el momento de la perdida de la independencia. Pero las características esenciales de todo pueblo, al ser factores dinámicos que representan la vida de la etnia, han de estar en constante mutación. Sin ella, tales esencias nacionales estarían momificadas y, por lo tanto, muertas. La vida consiste en ir adaptándose a las realidades del momento, en continuar una trayectoria, no quedándose estancado considerando que lo único real fue lo que se dio en un momento.[iv]

Horrela, Krutwigek azaleratzen duena da, naziotasunaren faktoreak (objektiboak) dinamikoak direnez  euskal naziotasuna ere dinamikoa dela, gaur egun euskalduna izatea eta sentitzea, ez dela orain dela 150 urte izatea eta sentitzea ziren bezalakoak. Behar bada orduan foruzale izatearekin identifikatzen zen euskalduna, gero arrazarekin eta orain agian independentista izatearekin edo hizkuntzarekin. Baina errealitate dinamiko hau azaltzeko nola egin? Analisi dialektikoarekin. Analisi dialektikoak ez du etenik, etengabe ari da “errealitatearen” argazkiak erakusten, “errealitatea” dinamiko eta aldakortzat  hartzen baitu. Analisi honen eskema; tesia+antitesia=sintesia litzateke, sintesia tesi bihurtzen da eta zikloa berriz hasiko litzateke. Dialektikak ez du errealitate estatikorik onartzen; baina horrek ez du esan nahi ontologiatik alde egiten duenik, ezta gutxiago ere, bokazio ontologikoa baitu eta errealitatea dinamikoa dela esango baitu behin eta berriz, horrela ulertu behar dela alegia. Hegelek sortu eta Marxismoak bereganatu zuen metodologia hau erabiltzen du Krutwigek, eta hau, iraultzailea da euskal nazionalismoan.

Llevando la idea que le ha cabido al pueblo vasco personalizar en la historia, por su situación especial, una inmensa fuerza sociológica, hemos tratado de investigarla por un análisis dialéctico, examinando las diferentes partes constitutivas.

 

El lector habrá descubierto sin duda las contradicciones que en si encierra la realidad vasca; y es que todo ente vivo, en sus contradicciones, vive y progresa. Por ello es el vasquismo algo dinámico. Hemos descubierto las contradicciones que encierra la realidad vasca, sus, elementos opuestos, pero no hemos querido nunca olvidar el lazo de unión que los acerca y funde en una síntesis superior. Se trata de una realidad sociológica que encuentra su razón de ser en una unidad superior que es el movimiento, la unidad de la vida vasca.[v]

Beraz, Krutwigek, naziotasuna, faktore objektibo-dinamikoen (dinamikoak dira borondatearen menpe daudelako) eta faktore subjektiboaren (borondatearen) elkar eragiteak, dialektikak ematen duela esango digu. Horrela abertzaletasun mota hau jada ezin da esentzialistatzat hartu, bere funtzionamenduari begiratuz gero,  abertzaletasunaren ikuskera berri hau dialektikoa dela baiezta baidezakegu. Hau Joxe Azurmendik azaltzen digu oso modu argian.

Gure ustez, bada, nazio ezaugarri objektiboak (naziorik egoteko aurretiazko bat) ez dago bere hortan, estatiko, isolaturik, kontsideratzerik, dauden artean oso-osorik eta beti identiko daudenak eta noizbait ezaugarri bat bakarra suntsitzen bada nazioa ere suntsiarazten dutela; baizik eta erreferentzia sistema dinamiko, aldakor batetan ikusi behar dira, zirkunstantzia historikoei erreferentziaz, komunitate nazionalaren une historiko bakoitzeko kontzientziari erreferentziaz batez ere, kontzientzia historikoari berari erreferentziaz ez azkenik. Komunitate batek dauzkan naziotasun ezaugarri objektiboak eta haren kontzientzia nazional historikoa (nazioa biok osatzen bait dute), elkarrekiko dialektika etengabean ari dira historian.[vi]

Jada ez gaude abertzaletasun esentzialistan eta hau ezinbesteko baldintza izango da nazionalismo iraultzaile eta ezkertiarrari bide egiteko.

Vasconia eta euskara

El idioma crea el alma del individuo y el alma de los pueblos. El estado psíquico nace del cerebral.

 Por ello es tan tremendo el crimen contra la patria que cometen los padres que no enseñan el idioma nacional a los hijos. Este crimen no tiene palabras con que clasificarse, si es cometido por un individuo que además se dice nacionalista. El jelkide que desnacionalizo su familia, bien sea en América o en otra parte del exilio, y con muchísima más razón si lo hizo en su propia patria, deberá ser llevado ante un tribunal militar, para que lo juzgue con el máximo rigor. Es merecedor de la pena de muerte y que su cadáver sea entregado a los buitres, para que su repugnante materia somática no mancille la tierra euskaldun. Así pues no hay palabras para condenar, ni tormentos suficientes que se les puedan aplicar a los jerifaltes nacionalistas que traicionaron tan horriblemente a la patria, convirtiendo en maquetos a sus hijos, y sentando el abominable precedente de que haya quien pueda decirse nacionalista vasco y traicione tan repugnantemente a la patria.[vii]

Hona hemen Krutwigek euskarari ematen dion garrantziaren adibide argia. Elementu zentrala da hizkuntza euskal nazionalismoan, abertzaletasunean.

Lehenago aipatu dugun bezala, badaude etnia bakoitzak bereak dituen faktore objektibo batzuk. Faktore hauek zedarrituko dituzte Krutwigen ustez etnia baten mugak. Etnia batek faktore objektibo hauen kontzientzia hartu eta hauek etorkizunean biziraunarazteko hautua egiten duenean, etnia hau nazio bilakatzen da. Beraz, nazio batek beharrezko ditu faktore objektibo dinamikoak eta hauek etorkizunean proiektatzea. Krutwigen ustez, hizkuntza da faktore objektibo dinamiko hauen artean garrantzitsuena, eta ia esan daiteke hizkuntza ezberdin bat dagoen tokian nazionalitate ezberdin  bat dagoela. Baieztapen hau indartzeko hizkuntzari balio psikologista kolektiboa ematen dio, ondorioz, hizkuntza konkretu bat egiten duen komunitateak egitura mental bereziak izango lituzke.

El idioma encierra en sus estructuras la forma de concebir el mundo del pueblo que lo habla. A su vez, va influyendo la concepción del mundo sobre el idioma de suerte que este retransmitirá, de generación en generación, los cambios que cada uno produce en el acervo cultural de la etnia. Por ello, la ruptura brusca que se opera cambiando de idioma rompe con la tradición de un pueblo. Y el cambio suele ser tan profundo que se puede decir que el pueblo que deja de hablar su lengua ha perdido su nacionalidad. (…)

 

Quien no emplea la lengua nacional esta desnacionalizándose y sustituyendo su forma de pensar por una extranjera.[viii]

Horrela hizkuntza, etnia eta nazio baten kosmobisioaren ispilu izango da eta honen bidez herri baten nortasuna transmitituko da. Ez modu kontziente batean, kontzeptuen bidez, modu inkontzientean baizik; hau da, hizkuntzaren sakoneko estrukturak direla medio. Krutwigek euskal naziotasunaren pisu guztia hizkuntzarengan, euskararengan uzten du, bere ustez euskara ez erabiltzeak edo ez ikasteak naziotasunaren galera baitakar.

Abertzaletasuna eta esentzialismotik justifikatutako ezkertiartasuna

Vasconia liburua abertzaletasuna eta komunismoa batzen saiatzen delako ere bada mugarri. Ordura arte abertzaletasuna eta ezkertiartasuna bi helburu ezberdin bezala hartzen ziren ; ez hori bakarrik, antagonikoak ere baziren. Hau neurri handi batean Sabinoren eragina da, sozialismoa immigrazio espainiarrarekin identifikatzen baitzuen, beraz euskal nortasunaren etsaiekin; ondorioz abertzaletasunak ezin zuen sozialista izan, ezkertiartasuna espainiarren, atzerritarren gauza baitzen.

El pueblo vasco se encontraba con que no existe en realidad ninguna ideología política que al mismo tiempo sea nacionalista vasca y progresista. Quien sentía profundamente el problema vasco tenia que irse al PNV que, con su lema de Jaungoikoa eta Lege-Zarra era un partido conservador, clerical y confesional. A quien le repugnaban estas ideas reaccionarias no tenia en el campo vasco ninguna fuerza organizada.[ix]

Lehenagotik abertzaletasuna eta ezkertiartasuna batzeko nahia egon bazegoen arren Krutwig izan zen liburu batetan (Vasconian) saiakera serio bat egiten lehena, komunismoarekin batzerainoko saiakera. Honetaz gain,  ezkertiar zenak abertzale izan behar zuela esaten eta abertzale zenak derrigorrean ezkertiar izan behar zuela esaten lehenetakoa ere bera izan zen.

En Vasconia y especialmente en Vizcaya quien es verdadero partidario de la liberación social, tiene que ser nacionalista vasco, nacionalista libertario, mientras que todos los reaccionarios hablan en castellano o francés.[x]

 

(…)Esto es mas que de saludar, pues un movimiento nacionalista para que triunfe tiene que ser revolucionario y, por lo tanto, izquierdista.[xi]

Krutwig, berriro ere Marxismoan oinarritzen da, analisi marxistan konkretuki, Euskal Herriak bere sozialismoa sortu behar duela baieztatzeko. Analisi marxistaren bidez errealitate dinamikoa agertzen zaigu. Krutwigen ustetan errealitate hau komunista izan da historian zehar  Euskal herrian;  berau izan baita gizartea antolatzeko era, nahiz eta  kapitalismoarekin aldatzen hasi.

Marx establece claramente que el examen sociológico ha de centrarse en cada caso a este o aquel país. Como es en nuestro caso el restringir la investigación a Vasconia. Por eso el mismo Marx, tratando de la interpretación de El Capital, le decía a Vera Zasulich que él había restringido las consecuencias que del mismo se derivaban a la Europa occidental.

 

Este mismo examen marxista de la realidad nos obliga en cada caso a considerar la realidad concreta. El principio marxista del examen de la sociología, en cuanto lo apliquemos a nuestro país, tiene que contar a la fuerza con las realidades históricas del pueblo vascón, tales como son la repartición de la población en ciudades villas, ante-iglesias, universidades y otro tipo de comunas, la producción y el consumo, la estructuración de las importaciones y exportaciones.[xii]

Horrela Krutwigen ustez, analisi marxistak Euskal Herria berez  komunista dela azalduko digu, baina ez Sobiet Batasuneko komunismoaren tankerakoa; han eta hemen jendartea diferentea baita. Hau baiestean Espainiako komunista eta sozialistei egiten die kontra, hauek Euskal Herriarekiko klase borrokaren faktorea soilik onartzen baitute, gainontzeko faktoreei garrantzia kenduz (hizkuntza, ohiturak kultura, komunitate bateko kide izatearen sentimendua…). Horrela , komunista eta sozialista hauei buruz dio, ez dutela beraien doktrina betetzen, errealitatearen azterketa egiterakoan garrantzizko faktore hauek, batez ere nazio bateko kide izatearen sentimendua, ez baitute kontutan hartzen.

Krutwigen aburuz, Euskal Herriko bereizgarriak aintzat hartuz gero, Espainian, Frantzian edo Errusian bertan baino errazagoa litzateke hemen komunismoa ezartzea, bere ustez funtsean (esentzian) Euskal Herriko jendartea komunista baita.

El marxismo apareció en el siglo XIX, con la gran industria, pero el comunismo vasco es muy anterior y esta entrañablemente unido a la mentalidad euskariana. Quien dice vasco, dice comunista, pero nunca estaliniano. Esto es un tipo ruso. Nada tiene que ver con la verdadera esencia del poder comunitario.[xiii]

Ondorioz:

A Vasconia le corresponde un tipo propio de socialismo que nada tiene que ver con el español o francés y seria flagrante injusticia quererle imponer un tipo de sociedad que no corresponde a sus premisas históricas, económicas y sociales.[xiv]

Behin puntu honetara iritsita, kuriosoa da kritikatzen duena, esentzialismoa, onartu eta ezkertiartasuna justifikatzeko erabiltzea.

Krutwigi ez zaio zaila egingo euskal nazioak bere ustez berezko duen ezkertiartasuna, hizkuntzaren ondorioa dela argudiatzea. Euskaldunak historian zehar jokaera komunitarioa izan du, komunista. Hau bere izatearen parte litzateke, beraz euskaraz egiteak (gogoratu hizkuntza, mentalitatearen ispilu eta igorle dela Krutwigentzat) zentzu komunitario hori indartuko luke. Erdaraz egiteak mentalitate aldaketa lekarkioke euskaldunari eta komunitarismotik urrunduko luke.

El vascuence no era aparentemente practico, pero se olvidaba que era la mas firme defensa de la libertad; con ella y por medio de ella se transmitía el sentido libertario de nuestro pueblo. Desaparecido el euskara, moría el espíritu indomable que animaba toda nuestra libertad, toda nuestra organización comunitaria y libre del país.[xv]

 

Allí donde desaparecía el euskera entraba a sustituirlo una mentalidad extraña, y la opresión y expoliación del hombre por el hombre se convertían en ley de la sociedad.[xvi]

 

Baina ez da hemen gelditzen, Krutwigek etorkizuneko Euskal Herri independente eta sozialista marrazten digu. Bere ustez, tradizioari jarraiki Euskal Herria biltzarrek gobernatuko duten estatua izango da. Are gehiago, Vasconia historikora kolonizatzaileak bidali beharko dira, Armagnak eta Landetara kasu, propietate pribaturik ez da izango, haurrak komunitateak zainduko ditu… Etorkizuneko Vasconia komunista hori deskribatzerakoan zaila egiten da txantxetan edo serio dabilen jakitea.

Ondorioak

Vasconia-k egiten dituen bi ekarpen garrantzitsuenak, orden honetan, naziotasunaren dinamikotasuna azaltzea eta abertzaletasuna eta ezkertiartasuna batzeko saiakera egitea dira.

Nazionalismo bat esentzialista dela diogunean naziotasuna nola gauzatzen denari egiten zaio erreferentzia. Bereizgarri konkretu batzuk dituena da nazioko kide eta kito. Borondateari ez zaio erreferentziarik egiten. Baina naziotasuna dinamikoa dela baieztatzen duen nazionalismoak borondatea jartzen du faktore objektiboen gainetik, faktore hauek dinamiko bilakatuz. Ondorioz, jada ez ginateke nazionalismo esentzialista bati buruz ariko, beste mota batetako nazionalismoaz baizik. Hau da Vasconia-k plazaratzen duen ideia garrantzizkoena. Eta hau iraultzailea da abertzaletasunaren baitan.

Nazionalismo esentzialistari buruzko erreferentziak eta nola gauzatzen denaren inguruko gogoetak ugariak dira. Baina onartzen badugu, eta nik nahikoa arrazoi badagoela uste dut, 60. hamarkadan Euskal Herrian beste abertzaletasun mota bat sortu zela, berau nolakoa den azaldu beharko da. Ez dut inon aurkitu abertzaletasun berri hori izendaturik, eta nazionalismo berria zertan datzan (Vasconia-tik aparte) ere, han-hemenka eta oso modu lausoan baino ez dut aurkitu. Nik nazionalismo dialektikoa deitu diot, bere funtzionamenduari erreparatuz gero izendatze honek egokiro deskribatzen duela deritzodalako. Dena dela izendapena da gutxienekoa, garrantzitsuena Krutwigek Vasconia-n azaleratu zuen abertzaletasunaren ikuskera horretaz kontziente izatea da;  nahiz eta Vasconia idatzi eta bost hamarkada beranduago batzuk (nazionalismo imperialista esentzialista espainolak) saiatu abertzaletasun guztia esentzialistatzat hartzen. Hala ere 60. hamarkadan egin zen bilakaera ideologikoari esker,  gaur egungo abertzaletasunaren ikuskera nagusia, eta batez ere ezkerreko abertzaletasunarena, dialektikoa da.

Abertzaletasunaren eta ezkertiartasunaren bategiteari dagokionez, aipatu dugun bezala, kuriosoa egiten da naziotasunaz aritzean dinamikotasuna oso modu koherentean defendatzea, eta ezkertiartasuna abertzaletasunarekin batzeko argudio esentzialistei heltzea. Hau da, Euskal Herria (Vasconia) komunista baten alde egiten du, historian eta euskaldunaren “berezko” zentzu komunitarioan oinarrituz, eta ez momentuko borondatean. Hala ere, garrantzitsuena, abertzaletasuna eta ezkertiartasuna lotzeko saiakera da, eta hor kokatu behar da modu fantastiko xamarrean marrazten duen etorkizuneko Euskal Herria.

Ekite hau izango da Vasconiarekin hasi eta 60. hamarkada honetako kezka ideologiko nagusia, abertzaletasun eta ezkertiartasunaren bateratasuna. Ikusiko dugun bezala eztabaida hau ETA-k eraman zuen aurrera nagusiki eta hamarkada bukaerarako bateratzea modu koherentean  gertatu zela esan genezake.


[i] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (23.orr.)

[ii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (253.orr)

[iii] Jáuregui, Gurutz; Ideologia y estrategia politica de ETA. Análisis de su evolución entre 1959 y 1968,  Madrilen, Siglo XXI de España Editores S.A., 1981 (158.orr)

[iv] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (322.orr)

[v] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (417.orr)

[vi] Azurmendi, Joxe; Arana Goiri-ren pentsamendu politikoa, Donostian, Hordago, 1979 (88.orr)

[vii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (36.orr)

[viii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (45.orr)

[ix] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (364.orr)

[x] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (289.orr)

[xi] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (365.orr)

[xii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (422.orr)

[xiii] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (289.orr)

[xiv] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (290.orr)

[xv] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (47.orr)

[xvi] Sarrail de Ihartza, Fernando; Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (48.orr)

ABERTZALETASUN ESENTZIALISTATIK DIALEKTIKORA (I):

Sorrerako ETA

Hiru zatiei sarrera

Hiru zatitan aurkeztuko dudan lan honek, abertzaletasunak 60. hamarkadan izan zuen aldaketa azaltzea du xede. Lehenengo atalean ETA-k bere sorreran zuen ideologia aztertuko dut, bigarren atalean berriz, Krutwigek idatziriko Vasconia liburuari begiratuko diot eta azken atalean, ETA-ren V. batzarraren inguruko ekarpen ideologikoak aztertuko ditut. Lan hau egiteko nire doktoregoko ikerketa lanaren zati batzuk baliatu ditut.

Arreta, naziotasuna gauzatzeko moduan jarri dut; hau da, naziotasuna esentzia batzuen arabera ulertzetik modu dinamikoan ulertzeko eman zen jauzian. Azken aste eta hilabeteetan izan dugun eztabaidaren terminologiari jarraituz, identitate nazionala “izatetik” “eraikitzera” egin zen bilakaera aztertu dut. Norbaitek pentsa lezake eztabaida hutsala dela, ez duela ezertarako balio, baina ikuskera bat edo bestea izateak eragina izan du Euskal Herriko azken hamarkadetako alor sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalean.

Bilakaera hau neurri handi batean ETA-k eta bere inguruan sortu zen mugimendu politiko, sozial eta kulturalak egin zuen 60. hamarkadan. Nik ideia politikoak aztertu ditut, naziotasunaren eta ezkertiartasunaren ikuspegiari garrantzia eman diodalarik. Hala ere, iraultza-bilakaera hau beste edozein alorretatik aztertzea ere posible da (kultura, artea, folklorea, ekonomia…), neurri handi batean ikuskera orokorraren (kosmobisioaren) aldaketa izan baitzen   iraultza hau eta ondorioz  euskal jendarteak zituen  espresio asko aldatu baitzituen.  Finean, abertzaletasunaren zati handi batek bide zaharrek inora ez zeramatela sumatu zuenean bere burua berrasmatu eta bide berriak ireki zituen, horretarako molde estatikoetatik dinamikoetarako jauzia egin zuelarik.

Historia pixka bat

1936. urteko gerrak galtzaileentzat bilakaera oro errotik moztu zuen. Kulturala, soziala, ekonomikoa eta zer esanik ez politikoa. Gerraren amaierak erbestea suposatu zuen euskaldun askorentzat eta Euskal Herriaren hegoaldean gelditu zirenentzat errepresioa. Erbestean eta errepresiopean herri baten garapena ezinezkoa egiten da.

Abertzaletasun edo euskal nazionalismoaren ideologiari  dagokionez, hau ere garapenik gabe gelditu zen; hala ere gerra bukatu eta hurrengo urteetan askapenerako estrategiak fase ezberdinak izan zituen. Beltzak, El nacionalismo Vasco en el exilio 1937-1960 liburuan abertzaletasunak garai horretan izan zituen estrategiaren fase ezberdinak denboran mugatu eta berauen berezitasunak aztertzen ditu.

• 1937-1945. Gerra galdu eta gero erbesteko bidea hartu zuten koadro abertzale gehienek. Erbeste hau gogortu egin zuen  nazien zabaltzeak Europan zehar.

1945-1947. Euskal gobernuak berrantolatu eta erreferentzialtasuna eta errespetua berreskuratu zituen hegoaldeko euskal erresistentzian, baita erbestean eta naziei aurre egin zien aliatuen artean ere. Euskal gobernuaren eta abertzaletasunaren estrategia, aliatuek eta aliatuen artean AEB-ek batez ere, Franco boteretik kendu eta Espainiako errepublika berrezartzeko esperantzan oinarritzen da. Honela, Espainian errepublika berrezartzeak autonomia emango bailioke hego Euskal Herriari.

1948-1952. Garai honetan, gerra hotzaren aitzakiapean eta komunismoari aurre egiteko argudiopean, mendebaldeko potentziek, Francoren erregimenarekiko erlazioak normalizatzeko joera hartzen dute. Honek EAJ-PNV-ren estrategia nagusia hankaz gora utzi zuen.

1953-1960. Beltzaren aburuz, urte hauetan EAJ-PNV-k ez zuen gaitasunik erakusten jada porrot egin zuen AEB-en aldeko estrategiari aldizkatze bat eraikitzeko. Ez zuen Euskal Herriaren askapena lortzeko estrategiarik. Honek, EAJ-PNV-ren magaletik kanpo beste abertzaletasun mota bat sortzen lagundu zuen.

Abertzaletasun berri hau, ia ezerezetik, bide berri bat eraikitzen hasi zen; lehenik abertzaletasun klasikotik edanez eta pixkanaka erreferentzia berriak bilatuz eta hauek Euskal Herriko errealitateari txertatuz. Bilakaera ideologiko hau da aztertzen saiatuko garena.

Ikuskera esentzialista

ETA-ren sorreratik I. batzarra arteko ideologia aztertzeko, ezinbestekoa da Liburu Zuria deiturikoa eta asanblada honen karira kaleratutako erakunde sortu berriaren oinarrizko printzipioak biltzen dituen Zuzenbide dokumentua arakatzea. Liburu zuria ETA-ko militanteak formatzeko erabili zen liburuxka da; berau gauzatzeko Ekin-eko garaitik militanteen formakuntzarako osatu ziren koaderno ezberdinak berritu zituzten. Bi testu hauek oinarritzat hartuta sortu berria den ETA-ko ideologiaren ildo nagusiak marrazten saiatuko naiz.

Arestian aipatu bezala, ETA-ren abertzaletasunaren erreferentziak abertzaletasun klasikoan zeuden kokaturik, oraindik beste abertzaletasun motarik ez baitzen existitzen. Abertzaletasun klasikoko autoreen artean Sabino Arana da eragin nagusia duena. Hona hemen garaiko ETA-k Sabinori zion miresmenaren adibide bat:

La inteligencia poderosa de Arana y Goiri penetró pronto en los arcanos del sentimiento patrio y no tardó mas su magnánimo corazón en sentirse cautivo por la belleza, por la justicia de la nueva Idea, con la emoción inenarrable del hijo que llega a conocer a su propia madre, abandonada al presagio de una muerte cercana. Y surgió ante su serena, inalterable, el gran problema: RESPONSABILIDAD.[i]

Sabinoren ondare ideologikoa onartzeak, neurri handi batean ETA-k bere lehen urteetan izango zuen ideologia baldintzatuko du. Horrela ETA-k naziotasuna esentzia edo arima baten arabera ulertzen du. Euskalduna nolakoa den, zein den, nola jokatzen duenari erreferentziak etengabeak dira. Erakunde sortu berriarentzat badago euskaldunak euskaldun egiten dituen arima nazional bat; pertsona bat euskalduna den edo ez esaten diguna. Zeintzuk lirateke naziotasuna emango luketen faktore horiek?. ETA-ren formakuntzarako erabili zen Liburu zuriak kutsu esentzialista du, nahiz eta diskurtsoan ez oso koherentea izan. Liburuaren zati batean bereizgarri batzuk azaltzen dira eta gero desagertu egiten dira beste zati batean. Honen arrazoia, erakundea trantsizio momentu batean egotea izan daiteke, argipen ideologiko bila egotea. Baina, azter dezagun liburuan jartzen dituenak.

Erlijioa euskaldunek nola ulertzen duten azaltzen digu, hau konprenitzeko moduak beste herrialdeetatik bereizten gaituela esanez.

Es verdaderamente notable la diferencia existente entre la religiosidad procesional española y las profundas del vasco, que se oponen igualmente por su generalidad y arraigo  al tibio ambiente religioso francés.[ii]

Euskalduna bere esentzian demokratikoa dela ere esaten da.

Políticamente el vasco siempre se ha basado en que la autoridad y las entidades jurídicas y políticas están al servicio de la persona humana, y no esta al servicio de aquellas. El vasco ha sido por esencia –y consecuentemente en su historia – democrático;[iii]

Esentzia eta historiarekin lotura egiten du ETA-k, hau baita esentzialismoaren nahitaezko ezaugarria. Esentziala dena atenporala da, denboraz kanpokoa; ondorioz, historian zehar beti eman den, beti horrela izan den bereizgarri bati buruz ariko ginateke. Emakumearen egoera ere modu esentzialista honetatik azaltzen da.

Frente al concepto tan generalizado de la mujer como promesa placentera, frente a la mentalidad de Don Juan. Frente al concepto de Dama (cosa bella e idealizada, pero despersonalizada), opone el vasco su concepción trascendente de la Mujer como Madre y Como Etxekoandre: es decir, como elemento fundamentalmente humano y de primera importancia en la organizacion social.[iv]

Bukatzeko, euskara  jartzen du  euskal naziotasunaren oinarritzat.

Hizkuntza edo arraza

Aspektu ideologikoan azpimarratzekoa edo berria  dena (naiz eta EAE-ANV-k 1936.nean egin), naziotasuna gauzatzeko faktore ezinbestekotzat arraza beharrean hizkuntza jartzea da. Aranismoaren oinarrizko kontzeptu biologikoa den arrazak lekua uzten dio hizkuntzari. Arraza kontzeptua aipatzen da baina ez da funtsezkoa.

Creemos que el Euskera es FACTOR ESENCIAL. No ya por razones teóricas. Que aquí no nos interesan excesivamente. Sencillamente: Euzkadi EXISTENCIALMENTE, entre España y Francia, y dado el grado de asimilación concreto que padece nuestro país, DESAPARECERA CUANDO MUERA EL EUSKERA.[v]

Arrazari oinarrizko funtzioa kentzeak bide ematen dio erakunde sortu berriari arrazakeria salatzeko. Hau argi azaltzen du bere garaiko ideologia finkatzen duen Zuzenbide dokumentuan.

Arrazakeria gaitzesten du; ortaz, ez du ontzat ematen erri baten edo besteren jatorrizko gaillentasunik. Kanpotarren erbesteratzerik edo bakartzerik ez du, beraz, on artuko, kanpotarrak Euzkadi´ren interesen eta eskubideen aurka jokatzen ez duten artean.[vi]

Horrela, immigrazioa jada ez da mehatxu bat beste arraza batekoa delako, masiboa delako baizik, eta azken hau euskal “arimarentzat” (Hizkuntza eta kulturarentzat bereziki) eraso bat izan daiteke. ETA-k immigranteari oraindik ez dio integratzea eskatzen Euskal Herria errespetatzea baizik.

RECONOCEREMOS SUS DERECHOS SOLO A LOS INMIGRANTES QUE RECONOZCAN LOS NUESTROS. A los otros los consideramos maketos al servicio del genocidio español. Y los trataremos como agentes extranjeros.[vii]

Euskal Herriari errespetua eduki arren ez du immigrantea euskal nazioan integratzeaz hitz egiten. Hala ere, jada egin den saltoarekin, hots, faktore biologikoa den arrazaren ordez faktore linguistikoa den hizkuntza naziotasunaren oinarritzat jarriz , imigranteari euskal naziorako bidea irekitzen dio. ETA-k dagoeneko jarri ditu erreminta ideologikoak mahi gainean epe laburrean immigranteari euskal nazioko ateak irekitzeko. Horrela, hizkuntza ikasteak, euskal nazioko kide izateko nahia izateak edo bertako sentitzeak pertsona bat euskaldun egingo du.

ETA eta ezkertiartasuna

ETA-k 1962.neko maiatzean plazaratutako “Zuzenbide” dokumentuan, komunismoa faxismoarekin parekatu eta biak ala biak diktatorialak direla dio. Hau irakurrita komunismoarekin ezer jakin nahi ez duela pentsa liteke, baina garai horretako testuak irakurriz gero guztiz horrela ez dela konturatuko gara Komunismoari aurkakotasuna, abertzaletasuna baitan, 36.neko gerra eta gero oso zabaldua zegoen sentimendua zen. Sentimendu horren sorburua EAJ-PNV-k  Ameriketako Estatu Batuekin zeukan kolaborazioan eta gerra hotzean kokatu daiteke. Testuinguru honetan gogoratzekoa da EAJ-PNV-k, komunistak, Eusko Jaurlaritzatik bidali egin zituela 1948.neko maiatzean. ETA ere, sentimendu honetan harrapaturik dago; bere ideologia eraikitzen ari denez, oraindik abertzaletasun klasikoarekiko ezberdintasun ideologiko handirik ez baitu nabarmendu. Hala ere, Liburu zurian, munduan garaipenak lortu dituzten ideologia politikoak aztertzerakoan, komunismoari lehentasuna ematen dio; ideologia bezala ez, baina metodo bezala interesatzen zaiola argituz.

Más interesa sobremanera, conocer el método de acción de los que triunfan, y de una manera especial de aquellos que por su desarrollo, métodos de acción, etc., pueden tener alguna similitud con nuestra organización.[viii]

Erakunde sortu berriak komunismoa ontzat ez emateko erabiltzen duen arrazoia, komunitateak norbanakoa zapaltzen duela da; eta hori ETA-ren ustetan euskaldunen izateko eraren, nortasunaren, kontra legoke. Beste behin ere arrazonamendu esentzialistak erabiltzen dira.

Kontuak kontu, defini al genezake garaiko ETA-ren ideologia ezkertiartzat? Ez dut ezkertiartasunaren definizioan sakonduko, baina orokorrean, eta neurri handi batean modu intuitiboz, erakunde sortu berriak ezkertiartzat hartu daitezken bereizgarriak aipatzen ditu; gero bakoitzak defini dezala ideologia hori ezkertiarra den ala ez. Lehenik eta behin ETA-k lehenengo batzarraren karira atera zuen Zuzenbide dokumentuan, bere burua nola definitzen duen ikusiko dugu. Hemen gauza kurioso bat gertatzen da, euskarazko bertsioan ez bezala, espainolezkoan, ETA-k bere burua iraultzailetzat definitzen du. Euskaraz hitz hori ez da inondik ageri.

ETA Euskal erakundeak bi elburu edo xede nagusi artu ditu bere eginbidearen gidaritzat: Aberriaren azkatzea, eta Erriaren beraren Azkatzea. Abertzale Ekintzan sortua da, eta ez du iñolako zer-ikusirik lehenagoko partidu, erakunde edo elkargorekin.[ix]

Euzkadi ta Azkatasuna (ETA) es un Movimiento Revolucionario Vasco de Liberacion Nacional, creado en la resistencia patriótica, e independiente de todo otro partido, organización u partido.[x]

Interesgarria izango litzateke honen zergatia jakitea. Diferentziak diferentzia, espainolezko bertsioari helduko diogu orain. Gurutz Jaureguiren ustez iraultzaile hitza erabiltzen duenean statu quo-aren iraulketaz ari zaigu, estatu frantses eta espainolaren menpeko egoeraren iraulketaz hain zuzen ere. Horrela, ez da “iraultzaile” hitzak hartu duen konnotazio ezkertiarra kontutan hartu behar, oinarrizko esanahiaren erabilera egiten baitu. Euskal Herria independente batez ariko litzateke.

Erakunde jaio berriak bestalde, bere burua definitzerako orduan pertsonen eskubideen aldeko mugimendu bezala definitzen du, federalismo europarraren aldekoa, arrazismoaren aurkakoa, akonfesionala, liberalismo ekonomikoaren aldekoa, oinarrizko sektoreen sozializazioaren aldekoa… Hau ikusirik, autore batzuen ustez, ETA-k ez du ezer berririk asmatu; Krutwigek 1936.neko ekainean EAE-ANV-k onartutako programarekin berdintzen du eta Gurutz Jaureguiren ustetan talde ekintzailearen programa ETA-rena baino aurrerakoiagoa zen.

Contrariamente a la opinión de Krutwig, quien considera el programa social de la I Asamblea de ETA copiado del de la Asamblea de 1936 de Acción Nacionalista Vasca, Gurutz Jáuregui piensa que el programa de ANV era mas avanzado que el de la primera ETA, y que la influencia predominante en ella es la de la línea demócrata-cristiana avanzada del PNV.[xi]

Iker Casanovak horrela azalduko du hastapeneko ETA-k abertzaletasunaren lehenagoko esperientziekin konparatuz  berritasun handirik ez ekartzea:

Para algunos, estos principios no aportan novedad alguna con respecto a lo establecido por ANV antes de la guerra, pero lo cierto es que la posguerra había cortado la continuidad de este movimiento y ETA se encontraba en la necesidad de reivindicar el nacionalismo de izquierdas partiendo casi de cero.[xii]

Ondorioak

ETA-k urte hauetan egin zuen ekarpen ideologikoa testuingurutik kanpo aztertzea akatsa da. Garaiko Euskal Herriaren egoerako produktua baita oso-osorik. Itotzen ari zen eta ia hilzorian zegoen komunitate baten erantzun moduan ulertu behar da ETA-ren sorrera. Hortaz, distantziatik, berdin tenporal zein ideologikotik, erakunde jaio berriaren pentsaeran kontradikzioak bilatzen ibiltzea ezer ez ulertzea da.

Garai horretako ETA-ren bereizgarri bat aipatu behar bada, hori ekintzarako grina, akziorako gogoa, hau da, zerbait egiteko premia bizia, da. Bere herria (kultura, ingurua, kosmobisioa) hiltzen ikusten ari denaren erreakzioa da ETA.

Beste bereizgarri bat formakuntzarako gogoa litzateke, Frankismoa bere gorrienean zegoenean, euskal hizkuntza, kultura… debekatuak zeudenean, hauek berreskuratu eta ideia berriekin txertatzeko gogoa.

Sortzen ari zen abertzaletasun berria trantsizio egoeran zegoen. Abertzaletasun klasikoak ez zuen asebetetzen, baina zerbait berria eraikitzeko zituen erremintak abertzaletasun historikoak emandakoak ziren. Diskurtso esentzialista batekin mugimenduan zegoen errealitatea azaldu nahi zuen; hau da trantsizio egoeran egotearen paradoxa, erreminta zaharrekin zerbait berria egitearena. Aurrerago ikusiko dugun moduan ETA-k erreminta horien bila  kanpora joko du eta beste borroka esperientzietako ideologoak hartuko ditu eredu  (Marx, Mao, Che, Fidel, Fanon, Ho Chi Min…). Guzti honek, erakunde jaio berriaren ipar orratza ezkerraldera mugitzea ekarri zuen.


[i] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (13.-14. orrk.)

[ii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (44. orr.)

[iii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (44.-.45. orrk.)

[iv] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (45. orr.)

[v] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (116.-117. orrk.)

[vi] ETA; “Zuzenbide”, Euskadi eta Askatasuna I. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (258.orr)

[vii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (121. orr.)

[viii] ETA, Liburu zuria, ETA 1961-1962 (23. orr.)

[ix] ETA; “Zuzenbide”, Euskadi eta Askatasuna I. Tomoa, Andoainen, Aise Liburuak S.A, 2005 (257.orr)

[x] ETA; Principios, Vasconia, Herritar Berri S.L.U., 2006 (607.orr)

[xi] Letamendia, Francisco; Euskadi pueblo y nacion, 2. Tomoa, Donostian, Kriseilu (25,orr.)

[xii] Casanova, Iker; ETA 1958-2008. Medio siglo de historia, Tafallan, Editorial Txalaparta s.l., 2007 (35.orr.)

Filosofian lizentziatua.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. [...] (I eta II zatiak HEMEN) [...]

Leave a Reply