Gua eta Nia atzekoz aurrera: desiraren autonomia zeharkatzean

By • Jul 5th, 2010 • Category: Azterketak eta Azalpenak

“Punk eta (des)eraikuntza nazionala: EHtik Mundura”

Gua eta Nia atzekoz aurrera: desiraren autonomia zeharkatzean

Mikel Laboa: «Maite ditut gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkidanean, zer ezkutatzen duen ez didanean ikusten uzten, orduan hasten bainaiz ezkutukoa, nire baitan pizten diren bazter miresgarriak ikusten»

Keywords=testua ulerkorrago egiteko

[Memoria=emozioak…(mAITASUNA(d)evil kasu honetan)

Denbora= memoria

Historia=gertakizunak+ interpretazioa…]

Xavier Rubert de Ventósen maitasuna: espainia maitatu

Norbait maitatzeko, bi pertsona behar dira, bestela masturbazioa edo nartsizismoa izango litzateke eta…Kataluniak erabakimena duen egunean ziur aski espainolista izango naiz; solidario  izateko aukera nahi dut, soldaturik egotekoa baino. Soldaturik banago ezin nahiz solidario izan. Hautatzeko bezain autonomo izan nahi dut eta horrela seguraski, ni Espainiaren alde agertuko nintzateke maizago…espainolista izango nitzateke, bi garen egunean, elkar besarkatu ahal dugunean. Oraingoz ezin dugu elkar besarkatu….baina uste dut ahaltsuak izan behar dugula jadanik, gure herria zpaltzeko tresna izan dena maitatu ahal badugu.” Bide luzea dago egiteke, edo agian ez hain luzea, dena den interesgarria iruditzen zait, Xavierren pentsamendu askatzailea.

Histori(et)atik aska gaitezen[2]: ezin gara askatu auto-biolentzia gabe

Joan F. Mirak[3] (El Temps, 18/05/10): «Gure buruaz esan dezakegun  lehenengo egia, eta egia bakarra beharbada, denboran irauten dugulako existitzen garela da, eta gure denbora memoria da, ez unean uneko pentsamendua»[4].

Euskal herriaren historia bera erakutsi digutena gezur handi bat bada…Izango du ba, baten batek ba, egia propio bat bilatze argitze aldera…gurea eraikitzeko ala ez? apriori jakinik absolutua imposiblea dela, baina beraiek beraiena inposatu digutenean….IGG, 2010

Beste era batera esanda, beraiek bere estatuak, historia, unibertsitatea? eta guk gurea ez, beraiena ukatzea delako. Eta ukazio hori beraien parean jartzea delako, absurdua iruditzen jat posizioa[5], jakinda, apriori galtzaile kronikoa, aurretiaz, galtzaile izatera behartu duten herria subordinatua dela. Bertoko eztabaidan zentratuz, esango nuke, eraikuntza hori, koloreztatua den huts batetik eraikitzen dela. Huts hori inoiz ez da neutrala, kolorgea. Badu, apar bat[6], nolabaiteko hatsa…aldiz, Badiouk ez du onartuko hau. Dena den, ni kasu honetan Laclaurekin nago. Žižeken gertu, psikoanalisiak balio duelakoan, hots, lacan-ek baduela balioa, ekimen politikorako.

Irabazi/galdu terminoetan jokatzen da partida sistema politikoan. Orain laster memoria[7]ren sasoian sartuak gaude. Beraiek sendo dabiltza, gogor, beraiena inposatu nahian, doktrinatuz. Eta guk gurea auto-ukatuko dugu, doktrina delako? baita zera ere. Munduko eskubide guztia dugu[8]. Ez gaitezen, tolerantziaren endredutan erori, identitatea eskluzio batetik eraikitzen da beti. Azpimarratu beharrekoa da, eskluzioak ez duela ukatzen unibertsala izateko asmoa. Ez duela ukatzen ezta, desberdinen arteko artikulazioak ez egitea. Eskluzioak daukana da marra bat baduela. Antagonismoa deitzen dena. Horrek banatzen gaitu. Mugak ditu. Logika hori beraz ez da, zama, baizik eta dikurtso politikoa eraikitzeko funtzionala den tresna bat.

Subjektuaren faltaren betetasuna kanpo/barne dikotomian eraikitzen da

Euskara en libertad? bai “Harry Potter”; en libertad de Euskal Herria ni en la de Francia ni de España. Inork ez digu ezer oparituko. Pluralismo erradikalaren joko agonistiko batean parte hartu behar badugu… euskararen herria ardatz izango duen horretatik abiatzea ezin besteko premisa da. Dena den batzuen arazoa potoloagoa da[9], eraikitze horretan subjektua nor den galtzen hasten bagara, enpresari, langile, etxekoandre, hamaika kolektibo ezberdin, tabar tabar luzeaz aurkitzen gara.

Izateak eraikitzea dakar, horregatik da hainbeste belaunaldirentzat euskal herrian POPa PUNKa!Gaztetxeak, Ikastolak, EHLG, AEK, Udalbiltza, UEU, emakumeen bilgunea…ekologista, kulturgintza, egunkaria, orain… eskualdeetako hitzak, tokiko telebista, atez ateko basurak batzea…Subjektua bada, nahitaez eraiki egingo da, faltarik badu behintzat.

Odriozolaren abiapuntua “oinarriko herri edo nazio euskalduna da, h.d.: herri etno-kulturala, nazioaren oinarriko izaera kulturala ematen diguna. Euskal Herrian aurrera doan askapen borrokan, edo zehazki, independentziaren bidean: ‘herri euskalduna da askapen-subjektu nagusia?

Subjektua? Laclau eta Žižeken ezin ulertutik[10] Sloterdijk-en “tatuaiara”

Galdera da, zein da Subjektua? [Galfarsororen galdera funtsezkoa dela iruditzen zait]Egungo teoriko arduratsu guztiona ere bai.

Hain zuzen zuen Olariaga eta Jimenezen zita erabiliz: <>(Joxe Azurmendi: «Gizaberearen bakeak eta gerrak». Elkar, 1975).

Galdera da Zein gu doa (nortzuk goaz) iraganera eta zein gu(nortzuk goaz) etorkizunera? Nor izango da su horietakoa piztuko duena?Bere inguruan dantzan jarriko gaituena?[11]

Ezin izan zirelako izan gara. Ezin garela izan, horretan ohitu gara, izango direlako ustetxoan lasaituz, arazoa da: nor izango da (orain)? nork zikinduko ditu eskuak, nork piztuko du sua, nork egingo du euskaldunak hitz egin dezan borroka, hitz egin bakarrik ez, nork egingo du [eraginaren esparruan sartu denak?] nortzuk izango dira, instituzionalizazioaren kontra-pisu egingo dutenak? nork jarriko dio, suaren inguruko dantzari, doinua(estrategia)?

“Jendearengan da EH. Jendearen sinesmenetan. Baina ez ditugu gure sinesmenak ezta sinesteko moduak ere libreki hautatzen, jendartera sortuak gara. Prozesu horiek ulertu barik, ezin ulertu zer/nor garen” Eduardo Apodaka on June 14th, 2010 at 10:45 am:

Eduardo Apodakari tiraka, jarraituz…zita hauxe jartzen dut, interesgarri bezala hartua neukana.

“…solo porque ya estamos en medio de una historia podemos comenzar a contar nuestra propia historia. Desde el punto de vista del statu quo, si hay algo que no somos son hojas en blanco. A partir del primer aliento, incluso desde los primerisimos estadios de la noche intrauterina, toda vida es tan receptiva a la escritura como una tablilla de cera, tan permeable como una pelicula sensible a la luz…”

Peter Sloterdijk. Venir al mundo,Venir el lenguaje. Lecciones de Frankfurt.

La vida tatuada atalean,19 orr. 3 parrafoa.

“…no seriamos por tanto, dicho con otras palabras, los agentes de nuestro propio comienzo, pero tampoco únicamente victimas pasivas o agentes de una fundacion extraña, sino algo asi como medios cuyo modo de ser se puede definir como un poder-comenzar-ya-comenzado.”

Peter Sloterdijk. Venir al mundo,Venir el lenguaje. Lecciones de Frankfurt.

Poética del comenzar atalean,45 orr. 1 parrafoa.

“…vuelvo a la idea de una autobiografia radical y recuerdo el pathos, del que esta capacitado para llevar una vida totalmente propia, incluso a pesar de sus oscuras marcas del comienzo”

Peter Sloterdijk. Venir al mundo,Venir el lenguaje. Lecciones de Frankfurt.

Poética del comenzar atalean,49 orr. 2 parrafoa.

“solo cuando fracasa un a forma de vida, cuando una tradicion envenenada resulta ya insorpotable para una conciencia individual, cuando irrumpe voluntat deseosa de romper el circulo vicioso en el que ya se encuentra y arrancarse de una tradición de destruccion familiar y nacional, entonces ya el pathos del comenzar se convierte en una pasión real”

Peter Sloterdijk. Venir al mundo,Venir el lenguaje. Lecciones de Frankfurt.

Poética del comenzar atalean,53 orr. 1 parrafoa.

Nietzschetik Žižeken auto-biolentziara eta alderantziz

“The Fight Club is an excellent example of such a release should be addressed individually framed in a group that seeks to expand its desire for power over a world of misery.” Slavoj Žižek

Ez ahal gaituzte hausnarketa hauek, besteak beste, Slavoj Žižeken adibide honetara eramaten alegia, Fight Clubeko irakasgai gisa erabili beharreko pasartea zein den definitzen digunean, Friedrich Wilhelm Nietzsche-k 1882an lagun bati bidaltzen zion eskutitzean ederto argitzen zuena:

” en primer lugar, se tiene la dificultad de emanciparse de las propias cadenas, ¡y, en ultima instancia, hay que emanciparse tambien de esta emancipación! Cada uno de nosotros tiene que sufrir, aunque de diferentes maneras, la enfermedad de las cadenas, aun después de haberlas roto”

Hemen ikusgai, 2:49 segundotik azkenerainoko pasartean Žižeken irakasgaia[12] uste dut, behin hola izan nuen, jatordu batean, Mario Zubiagarekin eztabaida ostean, hemen onartzen dugula….. alegia auto-biolentzia hori, bereiztea, traidore/conversoaren[13] figura sinpletik harago joateko ahalegintxoa eginez.

Esku zikinak eta arima ederrak: alternatiba biak al dira balizkoak?

Imanol Galfarsororen galdera potoloa: esku zikinen eta arima ederren arteko bideen artekoa alegia. galdera da: zein da believe hori zeharkatzen lagunduko digun ez believe-a? Fantasia hori zeharkatzerik ba ote da, desertuan egarririk pasa barik? alegia, auto-biolentzia barik?

Zein huts-aren inguruan arituko gara dantzan? Edo beste era batera esanda, baina fantasia laserrez Oteizaren Arantzazukoaren apostoluak betetzea bada[14], nork, nola beteko ditu?zein da herritarra hori betetzeko prest dagoena, aitaren ardo goxoa barik zerbeza edateko? Ezinezkoa arriskatuko duena?Ez al gara mimetismo errazegiaren poziman jausiko? hau bukatu da kito?Non dago gure kasuan, Zizekek children of men filmean aldarrikatzen duten txalupa?

Nork suspertuko, inspiratuko du, gidatuko du, eraikiko du…(beste erantzun erraz bat litzateke, bai asuntoa ez da nork, asuntoa eraikitzea da) bai eta ez. Bortxaren biolentzia legitimoa estatuek hartu badute, a la katalanak ez digu balio[15].

Guk geure bidea egin beharra daukagu. Asuntoa da baina, tonto errepikakor, temati xamar jarrita, nork eginen gaitu?Zein faltak? Amaitu al da dogmatikoen sasoia?Egia baten fideltasun osoa dutenen garaia bukatu al da[16]?demokrazia liberalean eta kapitalismoaren kolonizatuak garela jakinda, garai propositiboa heldu zaigunean, gidaritza hartzeko garaia iritsi denean: zein da bidea¿? funtsezkoa hori da niri behintzat XXI mendeko euskaldun bezala kezkatzen nauena. Tonto desinteresatu eta listo interesatu, ez naizelako, zaila egiten zait, erlatibismo erlatiboa besarkatzea, egungo praxi sozialean baliagarri izango dena. Badirudi, eskuak ez zikintzera, garamatzala, ezin dela ezer eraiki eskurik zikindu gabe.

Partiduak partidu[17] badira, estatuak estatu, unibertsitateak unibertsitate espainolak, frantsesak frantses, nola gorpuztuko dugu gure ametsa? zeintzuk dira gure estrategia eta taktika? Zein da gure arnasa[18]?suposatu nahi dut baten batek, pentsatuko duela.

Dena den, interesgarria litzateke, pentsamenduan dabilenak ere buelta batzuk ematea….errazena hori baita, baten batek pentsatuko du pentsatzea. Nahi nuke erantzuna izan, galdera eta idatzi dudan hau ez nukeelako idatziko…ez dezadan ahaztu zein den gure etxea, zein den gure ama eta zein aita…horrek nolabait egiten nauelako. Ezin izan zirelako izango naiz. Ezin garela izanik, banaizela esaten saiatuko direla jakinda[19]. Nola demontre apurtzen da belaunaldiko inertzia hori eskuak zikindu gabe? Fantasia zeharkatu gabe?Asuntoa da desiraren autonomiaren inertzia hori apurtzeko, auto-biolentzia behar dugula, auto biolentziak eskuak zikintzea dakar…Ene erantzun sinple bezain konplikatua. Auzolana, elkartasuna, duintasuna, askatasuna maiuskulaz izan duten herri honen seme alabak dira piztaileak. Hortarako, biolentzia norberaren kontra, Punk izatea ezinbestekoa da, edozein proiektu iraultzailetan.

Desiraren autonomia zeharkatzean: fantasiak hausten dira (ala ez)?

Punkiak boterean egon dira euskal herrian, Subjektu egin dira dagoen Fantasia errepikatu beharrean, desioaren autonomiari uko egin eta laser bidez, hain zuzen Oteizaren Arantzazuko eskultura ederrak, bete dituztelako. Odol biziz bete gainera. Eskuak zikindutako, baina lorez, hain zuzen ere etorkizunaz betez, bizitzaz[20]. Horiek guztiak batik daukat nik besteak, aukera sikiera hitz egiteko. Ez nahiko nukeen askatasun guztiz, ezta gutxiago ere, baina aukera bai behintzat. Horiek guztiak askatasunaren orduan, tinko egin dute, askapen borrokan, egia bati fideltasun osoan arituz.

Hor(baino hor esaten dudanean ENAMen zirrikitu guztiez ari naiz) hegemonia jokatu, espainiar/frantziar tolerantziadun, aniztasunaren izenaz bataiatu duten uniformismora menderatu nahi gaituztenekin. Ongi etorri sinbolikoaren borroka eremura: hizkuntzara. Hizkuntzaz jaiotzen gara mundura, hori da munduratzeko bide bakarra. Hitz egin dezake euskaldunak?Bai, baina ez, Espainolak edo Frantsesak bezala.

Dena den euskalduna ez da isildu. Ez arraio, jaio bada, hitz egiteko izan delako. Ez isilik gelditzeko ez besteen ahotik mintzatzeko. Hitz egiteko jaio da euskalduna. Beste edozein -dun bezala. Baina goazen bada, iraganeko Ataungo Aita Mielek, esaten zuen hura, hain zuzen ere, hitz egin baina norekin? Norentzat? Zertarako? Hori beste hainbat aldagairekin batera jasotzen saiatu zen antropologo langilea. Txindurrien lan amaiezina isilean egiten.

Sinbolikoan jokatzen zenaz jakitun zen Laboa[21] ere…diskurtsoaren analisi kritikoko egungo garaikideak baino …Mikel berari galdetuko niokeena da:(bizirik balitz, ziur naiz gustura erantzungo zidala…lasai asko, lekittotik pasiotxo bat eginez…)zelan(burua) lortzen den amaren sua mantentzea(bihotza) eta aldi berean aitaren etxea(eskua) defendatzea? Arituz, eginez…erantzungo lukete gure pailazo[22] duinek.

Suposatzen dut, biak batera eginda…Akaso Zizeken Moebius zinta, ez al da ba Euskal Herrian Bertsoa[23]?sorkuntzarako ez da aski jada, ukazio sinplea. Gehiago behar dugu(falta, Lacan), betetasun hori(laserrak I.Galfarsororen proposamena, Oteizaren hutsa betetzeko)sortu egin behar dira.

Ikaragarrizko erronka! sorkuntzan…inspirazioa[24] izan daiteke, eredu ere bai, bertsolaritza…baina komunitate hertsiari ez genioke utzi behar arke-politika delakoarekin liluraz engaia gaitzan, ezta ere Ranciere post.politikaz. Mundu bat galtzen dute, unibertso bat…euskara, herri oso bat horri geuk eman behar diogu bere maila…hori da gure “Daviden abaila”. Herritar bakoitzak ematen dio, egunero, taktika malgu baino estrategian sendo ibilita, eta batez ere munduratuz.

Banator orain Oteiza maisuarengana, Oteizaren kritika nagusia bere burua da[nolatan ez zen mintzatu bere herriaren hizkuntzan? baina hau ez da gaurko gaia]hain zuzen ere gaurkoa ederki plazaratu zuen (Galfarsoro,I, Subordinazioaren kontra, 24 orrialdean):

No se teoriza entre nosotros. No nos queremos arriesgar. Teorizar es intuir conclusiones y proyectar orientaciones, proponer y desarrollar una solucion. Puedo servir como un ejemplo, exponiendome al error. Porque si no avanzamos en nuestra investigacion, si no nos contagiamos para investigar y acompañarnos en cada investigacion es por miedo equivocarnos. Con mi reflexion se que ofrecezco un amplio campo a los intelectuales y amigos en nuestro entrañable y extrañable pais, para que se animen a entrar en un apolemica multiple y cordial, pero por que debe importarnos que llegue a ser violenta. Es preciso enojarnos con nosotros mismos. De que nos sirve esta blanda amistad entre nosotros que nos ha conducido al conformismo y a la esterilidad?

Arazoa berez gurekin dago. gaur egun sistemaren aurkako subertsio eta erresistentzia oro lagungarri baita, ez kaltegarri, sistemak berak funtzionatzen jarrai dezan, eta konplikazio handirik gabe jarraitu, gainera.

Oker ez banabil, inposiblearen artearen sarrera gisara aipatzen du hor Galfarsorok, Zizeken[Ranciere] post-politikaren kontzeptualizazio kontrajartzeko. Ez dakit, Hitza hartzea diozunean zehatz mehatz zer diozun(Ibai Atutxa[25]), baino, ordenu sinbolikoa kudeatzearen inguruan ari bazara, zentzu zabal horretan ulertu dezaket Spivak ekartzea.

Aurkaritzarako egokiago zaigulakoan naiz, Mouffe eta Smicht biak batera max/mixean jartzea hain zuzen sistema ereduen osagarri (complemeto) edo (barne exotiko) negatibitatearen alde horretan kokatzeko. Eztabaida, beraz boterea / eragina. Bullets/ballets dikotomiaz haragokoa da. Prozesua, saretzea, komunikazioa[26]…artikulazioa ditu bere.

Post-X(it) belaunaldia: post-ideologo gehiagorik ez mesedez!

Mugimendua ez da alderdia soilik, ez da mugimendu soilik. Biak dira, hori beharrezkoa da hain zuzen subalterno horren “Diversity” delakoa, kudeazin egin egiten gaituelako, sortzaile bokazioz, egitez zein ekitez. Bide berrien egikaritze praktikoan, soluziobideetan askapen mugimendua behin eta berriz elikatuz, hain zuzen ere, antagonismo baten zeharakatzen gaituelako(face bookeko lagun guztiok), fideltasun bat izan dugun guztiok, ezin gara GUA izan ni-Ni-Nia lasai eroso izateko, hain zuzen ere, post-X(it) zaleek, Ni-niaren garrantzia tolerantzia/pluralismoa/ zeharkakotasuna/ aniztasun multikulturala hartzen dute beraien ardatz( garaiko zeitgeistaren itsasoan lasai asko dabiltzalako bainutxoa hartuz, patxadaz eguzkipean)hain zuzen ere, GUAn (a)esperantza gutxi dute/ (b)ez zaie inporta.

Ene uste apalean lehenengo galdera beraz, nortzuei interesatzen zaie GUA hori bere eskubide sozial/politiko/ kultural guztiekin estatu baten gorpuztea? Ba horrexekin galdu beharko dugu denbora(hezkuntza unibertsitarioa-ilusionismo soziala, Josu Larrinaga). Beste kritika multikuralean galdu direnen erantzun/ feed back bilatze errekuperazio bidean, denbora galtze/esfortsua enbaldea dela iruditzen zait, hain zuzen ere, gure esku ez dagoelako, beraien NInI NIaren kontzeptualizazio GUA baten aurretik jartzea. [Uste dut Imanol ulertu didazula]Batzuen autua argi dago, zein da beraz gurea?

Agamben muga horren beste aldetik pasatzen da, hain zuzen ere, nihilismo politikoaren esparrura pasatzen delako. Ez da inondik inora hau euskal herriaren kasua(adib: gizartearen%20 ilegal). Goazen ba, Ricardo Petrellaren esaldi honetara,

Los dominantes van a proponer a los dominados, a los pobres, y a los excluidos que acepten el carácter inevitable y natural de la pobreza y lucha sin piedad por la superviviencia individual. En el marco de la globalizacion, no hay un nosotros dicen los ultraliberales sino una infinidad de en compentencia entre si por el accseo a los bienes y los servicios esenciales. Predicado durante treinta años como principio inspirador y movilizador de la civilizacion occidental, el evangelio de la competitividad va a servir como argumento para explicar y justificar la perennidad de la pobreza.

Euskal herriko askapen mugimenduan ez da eman holakorik. GUA izaten ukatzen digutelako[27] dena den goazen hori des(eraikitzera)

Ziurgabetasun eraikian, hipernia, gua birtualaz elikatzen da

Feb 14th, 2010

Hiper-modernitateak hiper-niaren birusa dakar berarekin. Norbanako (itxiak) immunizatuak, komunitatearen falta, fantasiarekin bete dutenak. Hots, ordenu sinboliko berriaren azelerazioan, kolektibo sentsazioak, disolbatu dira, komunala alderantzikatuz, hots, gua-hiper niarekin ordezkatuz, giltza leihotik bota da, gure burua giltzaperatzearen truk. Txerto gisa harresiak eraiki ditugu, etxe adosatuetako, seto/babesleak bezala, baina niaren lekuan alderantzikatuz. Hor dira, hipernia elikatzen duten interneteko sare sozialak, norberaren bizitza, hots, gua, hiper nian aurkezten dizkiguten ziber-sareak. Hauskorrak, likidoak, baina ideologiaren barruan gaudenez zaila zaigu, gizakioi hirugarren begiarekin, gure posizioa zehaztea. Zaila? bai zaila…Hutsa bete digutelako, gure desioak huts hori betetzeko menua gustuko du, ortzian ez da ageri aldizkatze funtsezkorik, desertua hondarra da oasia baino gehiago, dastatzen ari garena.

Hori dela eta desiratzen dugu, telebista, ordenagailuak,ondokoak egin dezan; barre, negar,…gure ordez. Komunikazio pantailetan auto-errealizatzeen gara, patxada hartzen dugu, distantzia, bizitzari, inspirazio baino, txerto terapia litzateke egiten dena. Libre garenaren faltsutasuna inola ere zalantzan jarri gabe, hain zuzen ere, ezbaian jartzen ez dugun askatasun hau giltzaperatzen gaituena, partikular pribatuak diren gutxiengo totalitario ultra-kapitalisten menetara, ohartu gabe zerbitzari lanetan jarrita. Ahantzi gabe noski, ziurgabetasun eraikia den espazioan, distortsio bakoitza, arrisku berri bat bezala jasotzen dugula, horren aurrean gotortzea dagokigu, hain zuzen multinazional handiak egiten dauden kontrako logika, beraiek antolatu, saretu eta dinamika kolektiboan dabiltza, plus balioaren bila amaigabean. Inoiz izan duten pagotxik handienak eginez. Jada norbanakoa da, hiperniatik (mendebaldekook) plazaratzen dugun gua birtual horixe, benetako gua kolektiboari lekua kentzen diona, Laclauren hitzetako, logika diferentzialen artikulazio hegemonikoari, hots, sedimentu gisara finkatu denari, antagonismoa sortzeko bidea eskaintzen zaio bakarrik. Antagonismo hori odol bidez, gerra moduan islatzen da sedimentuan. Mouffe irakaslearen kontzeptualizazio agonistikoari lekurik ez zaio usten. Baina Zizeki jarraiki ez genuke ahantzi behar ideologiaren fabrikaren zilborrean gabiltzala artikulazioak egiten. Horretarako fabrika erraldoi bezain beldurgarri honetatik irten behar ginateke( fantasia zeharkatu) baina fabrika, aldea global honek, mugak gero eta modu totalitarioagoan(segurtasuna, kontrola, biopolitika)eta aldi berean ikusezinagoan plazatzen dizkigu. Horren guztiaren adibide, sintomak Hipernia, kapitalismoa, likidotasun Baumanianoa, teknizismoaren estekika bizi dugunaren zeitgeist horren ale bitxia bezain argigarria jarraian ikusgai daukazuen bideo honetantxe sintetizatzen da, gakoa ordenu sinboliko hau apurtzeko fantasia hori zeharkatu behar dugula da, baina Zizekek itauntzen digun bezala Fukuyamaren tesia zuzena ote? Bestalde nork ziurtatzen digu zeharkatutako fantasiaren ostekoa ez dela beste fantasia bat, (adiskide dudan M.Zubiagarekin izandako elkarrizketa batetik jasota) bitartean hipernia gua birtualaz elikatzen jarraituko dugu. Ondorengo markadore somatikoak [28]bezalakoak lotura hori egiten lagunduko digute.

Beraz esan daiteke, nekez beteko digutela hori, alderdi politikoen jokorako tiketa emanda, edo sistemarako bezero eskaintzaz, baino bada arriskua, ez txikia gainera[29]. Sistemaren ahalegin etengabea, hipernia, gua birtualaz elikatzea datza. Askapen mugimenduak horren iraulketa du ardatz. Hori arte akzio/reakzio/dinamika hertsian ardatz horren inguruan gaitu zaildu gara, orain momentua iritsi zaigu(Badiou) logika lineala apurtu eta herriz herri, erantzun zehatzak emateko prozesuetan pentsatuz, ez beste handiak eskatzen digun bezala, momentu soiletan.

Prozesu saretze eta artikulazioaetan…lan egin behar da. Akabo ba, nik nire askapen mugimendua indepentziaz definituko banu, hor bukatu balitz. Askapen mugimenduak hegemoniko izateko bokazioa dauka, eremu ezberdinetan, hain zuzen beraren teilatupean sortu baitira lore bizigarriak, eremu anitz, antagonismo baten kontra, unibertsal berriaren ardatza horixe da.

Subordinazioa ez da izan politikaren esparrutxoan, esparru guztietan erantzuna izan du, logika menderatzaileak[30], azken urteotan eta ausartzen naiz iragartzen(Oteiza gogoratuz) jarraituko dugu horrela, burugogor temati, Oteiza bera bezala. Euskal estatu gabe, lasai biziko ez den milaka eta milaka euskal herritar dira, jaio dira.

Adib. Horiei etorkizuneko 2050 independentzia balizkoaz ez hitz egin hutsean, askapen mugimenduak tresnak egunerokotasunean behar ditu, hor behar luke pentsalariak hausnartu, sakondu, bere esfortzu eman egi horrekiko fidel bada.

Hain zuzen ere herririk herri iraultza txiki glokalak eginez, foku anitz, piztuz, sua amatutako gabe, aitaren etxea defendatuz, baina beti ere burua( politika/estrategia) erabilita. Horretan bidelagun milaka ta milaka euskal herritar dira, gaude. Plebs horrek populusa nahi dugu bihurtu. Hori ez da ematen Agambenen, baina bai Laclaun.

Xavier Rubert de Ventósen maitasunetik, Slavoj Žižek-en maitasunera[31] eta berriz hasierara, alegia, auto-biolentziara

Slavoj Žižek maitasunaz: Unibertsoaren aurrean izango nukeen jarrera bapatekoa, zeharo iluna litzateke. Lehenengo tesia, banitate osoari dagokiona litzateke: oinarrian,. Literalki esaten dut: gauzen puskailak daude, finean desagertzen direnak. Unibertsoari begiratzerakoan, huts handi bat dagoela ohartzen gara. Orduan: zelan sortzen dira gauzak? kuantuen fisikarekiko hurbiltasuna daukat gai honetan, honi jarraiki, unibertsoa hutsik dago, baina, positiboki beteta, hutsa horren oreka zirikatzean(distortsioa) bertan partikulak agertzen dira. Bat-batekotasun horren ideia hori asko gustatzen zait. Beroni jarraiki, ezereza da errealitatea…akats oker bategatik daude gauzak hor. “Kreazioa deitzen dugun hori, desoreka kosmiko antzeko zerbait da, hondamendi kosmikoa, alegiak, gauzak errorea dela eta existitzen dira.

Prest nago azken muturreraino joan eta ondorio guztiak jasateko, neutralitzatzeko modu bakarra, errorea onartuz amaieraraino joatean datza. Hori definitzeko badugu izen zehatz bat: “Maitasuna deitzen da. Ez al da maitasuna, zehazki, desoreka kosmiko bat?

Betidanik sentitu izan dut, maitasun unibertsalaren kategoria horrekiko jasan ezintasun bat, zehazki, nik horrekiko. Niri ez zait mundua gustatzen. Ez dakit, ezin dut…oinarrian “mundua gorrotatzen dut eta “berdin zait” munduaren artean nago. Errealitatearen osoa, sinpleki, da. Hor kanpoan dago, inozoa da…ez dit ardura.

Neretzat maitasuna, ekintza zeharo oso bortitza da. Maitatzea ez da, guztiak maite ditut. Maitatzea zerbait aukeratzea da. Hor agertzen zaigu berriz ere, desokeraren estruktura. Hau zehaztasun txikia izan da ere, nahita pertsona bakan zein norbanakoaren izan… “ezer baino gehiago maite zaitut” zentzu zehatz formal horretan, maitasuna gaiztoa [deabrua] da.

BIBLIOGRAFIA

Badiou,A, (1999) San Pablo, Barcelona: Anthropos

Butler, Rex (2005)Slavoj Žižek: Live Theory London: Continuum

Mouffe .C,El retorno de lo Politico. Paidos, 1999

LACLAU,E.(1994): The making of political identities.London:Verso

LACLAU,E.(2005): La Razón Populista, . Fondo economica de cultura españa, Buenos Aires.

LACLAU,E (2008) Debates y combates. Por un nuevo horizonte de la política

Galfarsoro, I.(2009) “Porque tenemos todo el derecho del mundo” GARA (2009 febrero 21)

Galfarsoro, I.(2008)Subordinazioaren kontra, pamiela

RANCIERE,J.(2006)El odio a la democracia.Amorrortu,Argentina

VIENTO SUR(2009): “ETA(1959-2009)” numº106, Noviembre

Rubert de Ventós, Xavier(1999), De la identidad a la independencia

Sloterdijk. P,Venir al mundo,Venir el lenguaje. Lecciones de Frankfurt

ZIZEK,S.(2008): Violence.Londres, profile books LTD

ZIZEK,S.(2006):The Parallax View, Cambridge, Massachusetts: MIT Press

ZIZEK,S.(2004):Violencia en Acto. Conferencias en Buenos Aires, ed. Paidós, Buenos Aires, 2004

ZIZEK,S.(2002): Welcome to the Desert of the Real, London: Verso

ZIZEK,S.(2000): Contingency, Hegemony, Universality (authored with Judith Butler and Ernesto Laclau), London: Verso.

ZIZEK,S.(1997): The Plague of Fantasies, London: Verso.

Zolo,D, La globalización.alboan,2005

ZUBIAGA,M.(2008): “Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina/Maltzagako liskarretan” Doktorego Tesia,UPV-EHU

ZUBIAGA,M.(1995): “EUSKAL HERRIA, BATUA, ZABALA, ASKEA.” Bilbon, 1995-ko Abuzturen 8-an, UEU

Interneteko materiala:

http://rubertdeventos.com/

http://basque.criticalstew.org/?page_id=833

http://textosdezizek.blogspot.com/

http://www.psikeba.com.ar/articulos2/HF-Psicoanalisis-y-politica-en-la-obra-de-Laclau.htm


[1] Lapiko kritikoa web gunean idatzia

[2] Histori(et)atik aska gaitezen (Gara: 2010-06-25; Berria: 2010-07-02) Andoni Olariaga Filosofian lizentziaduna

[3] Angel Rekalde(2010-06-20)Berria – Iritzi artikulua Euskal sukaldaritza, Angel Rekalde

Idazlea

[4] Denbora emozioak badira= emozioen esplozio gorena maitasuna baldin bada= maitasunean irauten dugulako existitzen bagara. Ba bai, esaldi horren distortsio propioarekin ados nago, zama horrekin.  Ekibalentzia kate hori horrela ulertzen bada, nik horrela ulertzen dut. http://www.youtube.com/watch?v=Di-RrYaE9V0&feature=related

[5] Erabileraren Modu partikularra barik, erabilera guztiak kritikatzen direlako batera eta ez historiaren funtzioa artikulazioa zehatza baizik eta orokorrean “historietatik aska gaitezen”, absurdua kritikaren beraren orokortasunagatik, zentzu horretan beraz.

[6] Benito Lertxundiri entzun nion hitz hau, 2009ko urteko Euskal Pop ikastaroan Lekeition

[7] Memoria= emozioak

[8] GARA (2009 febrero 21)Imanol Galfarsoro “Porque tenemos todo el derecho del mundo”

[9] http://www.gara.net/paperezkoa/20100508/198162/es/Patxi-Lopez-descubre-ano-610-dias-o-mas

[10] Ernesto Laclau (Buenos Aires, Argentina, 1935) (2008) Debates y combates. Por un nuevo horizonte de la política

[11] http://www.youtube.com/watch?v=vxg58catQrY&feature=related

[12] http://www.youtube.com/watch?v=qgFkAMmJE70&feature=related 2:49 segundotik azkenerainoko pasartean

[13] Xabier Aierdi, EHU irakasle bikainak, sarrtian aipatu duen conversoaren figura izan zen eztabaidagai.

[14] Imanol Galfaroso(2008), Subordinazioaren kontra, pamiela

[15] A dio herri katalanak, B dio Madrilek. Beraz B eginen da.

[16] Francis Fukuyama txapeldun?

[17] Nahita jarri dut partidu ta ez alderdi, futbolak ere ikaragarrizko garrantzia duelako, gizartean eta alderantziz, dena den, alderdi politikoez ari naiz.

[18] Ander lipus antzerkigile genialaren terminoa”energia” definitzeko

[19] Sistema politiko instituzionalak, irentsi egiten du mugimendu bat, logika diferentzialak erabilita

[20] Hain garbia da, bizitza horri, bizirik! Aldakarrituz, EH zutik den seinalea.

[21] http://www.youtube.com/watch?v=K98EXmNuTOg

[22] Gremio berdineko batek esan zuen behin batean, zergatik erabiltzen ote du jendeak orohar pailazo, insultu bezala?

[23] BERTSOLARI Txintxua Films ekoiztua eta  Asier Altuna zuzendua : http://vimeo.com/9355066

[24] John Carlin, (2008) Invictus liburua interesgarria arke-politikaren dimentsioan ez erortzeko alegia, identitate hutsaren paradigman ez gaitzaten kartzelaratu.

[25] http://basque.criticalstew.org/?p=1887

[26] Manuel Castells, (2009) Coomunication and power, Oxford University Press

[27] Jarrian urte honetako otsailean idatzi nuen pasarte txiki bat bizi dugun zeitgeist honen testuingura deskribatzeko ahalegina, lapiko kritikoan idatzi nuena.

[28] http://www.youtube.com/watch?v=dKMB2i1I1h4&NR=1

[29] Ikus ETA (pm ) ikus Partido Comunista ikus Euskadiko Ezkerra…ejem ejem…

[30] ZUBIAGA,M.(2008): “Boteretik eraginera: mekanismoak eta prozesuak Leitzarango eta Urbina/Maltzagako liskarretan” Doktorego Tesia,UPV-EHU

[31] http://www.youtube.com/watch?v=DhDuYfZa5dE&feature=player_embedded

[Eragilea & ahal dudanean,) pentsalaria]
Email this author | All posts by

Leave a Reply