Literatura irakurtzeko estrategia bat. Testuaren ideologiaz eta kritikaz

By • Jun 17th, 2010 • Category: Azterketak eta Azalpenak

LITERATURA IRAKURTZEKO ESTRATEGIA BAT

TESTUAREN IDEOLOGIAZ ETA KRITIKAZ

Sarrera honekin literatur kritikari zabaldu nahi diot tartea Lapiko Kritiko honetan. Irakurtzeko modu eta jarrera kritikoari hain zuzen ere. Eta horretarako, mediterraneoa deskubritu gabe, beste testu batzuen proposamenak elkarri nola edo hala josita irakurketa estrategia bat izan litekeenaren zirriborroa proposatu nahi dut ondoren. Hemendik aurrera hona ekarriko ditudan testu irakurketek (batzutan gehiago eta besteetan gutxiago) planteamendu honekin zerikusirik izango dutenez, testuenganako har daitekeen jarrerara bertara ekarri nahi dut eztabaida lehenengo.

Bi ardatz nagusitan ezarri dut estrategiaren nondik norakoa: batetik, (eta aspaldiko kritika da hau) testua elementu isolatua balitz bezala ulertzearen aurka egin eta beste erlazio sozial eta kulturalekin kontaktuan jartzearen alde egiten du irakurtzeko modu honek; bestetik, (edo beraz) irakurketa posible bakar eta “benetan” balioko lukeen interpretazioaren alde egiteak berezko kontraesana dakarrela defendatzen du estrategiak, irakurketak testua barreiatu eta sustantziarik gabeko aztarna bilakatzen duelako, beste modu batera esanda, testua ez delako ezartzen dituen erlazioak baino (hau ere ez da planteamendu berria). Berriro diot ez natorrela polboraren formula deskubritzera, baina tira, ezin ukatu literatur kritikak sarri ahazten dituen ikuspuntuak direla hauek.

Estrategia honen lehenengo ardatzari, batez ere, Itamar Even-zoharren “polisistemen teoriak” egiten dio berebiziko ekarpena (sakatu hemen). Polisistemak elementu sozio-kultural dinamiko eta heterogeneoen sarea da, botere eta periferia zentro ezberdinak dituena. Ez dago ezer isolatuta dagoenik sistemen sistema honetan, eta ondorioz,

las constricciones del polisistema resultan relevantes respecto a los procedimientos de selección, manipulación, amplificación, eliminación, etc., que tienen lugar en los productos de hecho (verbales y no-verbales) pertenecientes al polisistema. [1]

Testuak purutasuna galtzen du horrela, garbitasuna, kastitatea. Eta ondorioz, eraiki dezakegun edozein hipotesi marko teorikoak baldintzatzen duen erlazio sarera mugatuko da beti, ezin baitugu zera ahaztu

‘el conjunto de observables asumidos’ no es una ‘entidad’ independiente ‘en la realidad’, sino dependiente de las relaciones que uno esté dispuesto a proponer”. [2]

Bigarren estrategia-ardatzak, besteak beste, Gilles Deleuze eta Felix Guatari, Jacques Derrida, eta Julia Kristevak egindako planteamendu postestrukturalistetatik edaten du batez ere. Deleuze eta Guatarik diotenez,

un libro no tiene objeto ni sujeto […]. Cuando se atribuye el libro a un sujeto, se está descuidando ese trabajo de materias, y la exterioridad de sus relaciones. Se está fabricando un buen Dios para movimientos geológicos. En un libro, como en cualquier otra cosa, hay líneas de articulación o de segmentaridad, estratos, territorialidades; pero también líneas de fuga, movimientos de descentralización y desestratificación. […] Todo eso, las lineas y velocidades mesurables, constituye un agenciamiento (agencement). Un libro es precisamente un agenciamiento de ese tipo, y como tal, inatribuible. Un libro es una multiplicidad”. [3]

Edozein corpusen (edo gorputzen) substantibotasunaren galerak zeinua eta hitza adieraziaren oinarrizko unitate bezala baztertzea dakar eta, era berean, adierazleak Kristevak proposatutako irakurketa “paragramatikoa” ahalbidetzea: hitzen azpiko hitzekin egingo dugu topo. Lehenengo maila “horizontala” litzatekeen “fenotestuak” ) azaleko maskara bezala egingo du lan, eta “genotestua” ezkutatuko da “atzean”, irakurketa bertikala ahalbidetuko duena, erlazioena, beste edozein elementuetara etengabe barreiatutakoa [4]. Azken finean, Derridak proposatutako “diseminazioari” egiten dio hemen erreferentzia. Testua, fenotestua, aztarna huts bilakatu eta amaierarik gabe irekitzen du ezinezko eginez esangura “bakarrari” erreferentzia egitea

La diseminación abre, sin fin, esta ruptura de la escritura que ya no se deja recoser, el lugar en que ni el sentido, aunque fuese plural, ni ninguna forma de presencia sujeta ya a la huella. [5]

Horrela esan dezake Derridak ez dagoela testua besterik, eta aldi berean ez dagoela testu-kanpoa baino [6]. Eta horrela ere, Kristevak “ideologema” kontzeptua gehitzen du ekuazioan: ideologema testu organizazio baten (praktika semiotiko baten) eta beregain hartzen dituen enuntziatuen edo kanpoko testu erreferentzien arteko konfrontazio bezala uler dezakegu. Konfrontazio honek gizarte bateko praktika translinguistikoak elkartu, eta pentsamendu menderatzaile eta hegemonikoa kondentsatzen du. [7]

Bukatzeko beraz, hona ekarritako irakurketa estrategia jarraituta, literatur kritikan kontuan hartu beharreko praktika ideologiko ezberdinak irakurgarri egiten direla esan dezakegu (finean erabat erlazionatuta agertzen zaizkigunak). Batetik, mendebaldeko metafisikaren ondorengo den pentsamendu modernotik eratorritako esentzialismoarekin egiten dugu topo, eta gainditu ezin den substantibotasunarekin aurkezten zaigu testua (idazlearena, hitzarena, adierazlearena); eta bestetik, esentzialismoa gainditzeak, ideologema edo pentsamendu hegemonikoa (defendatuz edo bortxatuz) ulergarri egiten digu. Honekin, esandakoa Manuel Asensik “literatur kritika sabotaje bezala” izendatu duenarekin lotzea proposatzen dut. Planteamendu horrek literatura bezalako “komunikazio” sistemak (zinetik hasi eta eskola liburuetara; web orrietatik, museo erakusketetara) sistema modelizante edo modelatzaile gisara interpretatzen ditu. Benetako indar performatibodun ekintza eredu-eragile den testuak aurretik ezarritako modelo ideologikoak jarraitu eta subjektuak sortzea du helburu (aurretik kodifikatuak, baina naturalak bailiran aurkezten zaizkigun ereduen bitartez) [8]. Asensik horrela definitzen du literatura kritikaren (kritika bide baten) jarrera

La “crítica literaria” en la acepción que empleo aquí, es el ejercicio de un sabotaje de aquellas maquinas textuales lineales o no lineales (literarias, filosóficas, políticas, éticas, fílmicas, discursivas en general) que presentan la ideología como algo natural, o bien la cartografía de esos textos que funcionan como un sabotaje de la misma ideología [9]

Testu batzuk, beraz, ideologia natural bezala aurkeztuko digute, beste batzuk berriz, pentsamendu hegemonikoari sabotaia egitea izango dute helburu. Kritikak lehenengoari sabotajea egin eta bigarrenaren irakurketa ahalbidetzea egiten du posible. Literatur kritika, horrela, funtzio sozial garrantzitsuaren jabe egiten da, esentzialismo eta ardatzeko pentsamendu hegemonikoen aurrean erantzuteko gaitasuna ematen baitigu.

Aipamenak

[1]- EVEN-ZOHAR, Itamar (2007), “Teoría de los polisistemas” (4-24)in Polisistemas de la cultura, Tel Aviv, Universidad Tel Aviv. (7 orr.)

[2]- EVEN-ZOHAR, Itamar (2007), “El ‘sistema literario’” in Polisistemas de la cultura (25-44), Tel Aviv, Universidad Tel Aviv. (25 orr.)

[3]- DELEUZE, Gilles; GUATTARI, Félix (2008), Rizoma, Introducción, Valencia, Pre-textos.

[4]- KRISTEVA, Julia (1978); Semiótica 2, Madrid: Fundamentos. (102-114 orr.)

[5]- DERRIDA, Jacques (2007), La diseminación, Madrid, Fundamentos (13 orr)

[6]- DERRIDA, Jacques (2007), La diseminación, Madrid, Fundamentos (67 orr.)

[7]- KRISTEVA, Julia (1978), Semiótica 1, Madrid, Fundamentos. (148 orr.)

KRISTEVA, Julia (1978); Semiótica 2, Madrid: Fundamentos (77 orr)

[8]- ASENSI, Manuel (2007), “Crítica, sabotaje y subalternidad” in Lectora: revista de dones i textualitat, nº 13 (133-156) Barcelona, Universitat de Barcelona. (135-137 orr.)

[9]-  ASENSI, Manuel (2007), “Crítica, sabotaje y subalternidad” in Lectora: revista de dones i textualitat, nº 13 (133-156) Barcelona, Universitat de Barcelona (141 orr.)

(Galdakao, 1984) Euskal filologian lizentziatua. Literatura konparatuan masterra Universitat Autònoma de Barcelonan. Filosofia Garaikidean masterra bukatzen ari da orain, 452ºf aldizkariko zuzendari eta erredakzio kontseiluko kide lanetan dihardu, eta Literatura eta identitate kontuak jorratzen ditu.
Email this author | All posts by

Leave a Reply