Punkiak boterean? (Fermin Etxegoien, Berria 2010-06-10)

By • Jun 10th, 2010 • Category: Albistekaria

Punkiak boterean?

A cappella

Fermin Etxegoien Berria

MCCko botere-gunean hain zuzen ere, baina ez bakarrik Arrasateko kooperatibismoaren gailurrean; ezker abertzalearen esku Debagoienean izan ditugun zenbait alkatetzatan ere, punk-aren eragina jaso izana ez da baztertu behar, horregatik galdera -menturaz- inkomodo horiek publikoki botako dizkiot –Udako Euskal Unibertsitateak datorren uztailerako antolatu duen euskal punk-ari buruzko ikastaro apartan, jaun-andreok; apuntatu!– Iker Barandiaran adituari, 80ko hamarkadaz geroztik sorterrian ezagutu zuten -eta duten- punk mugimenduaz, bera iruditzen zaidalako gehien ikertu duen kazetaria… Halere, egingo dizkiodan galderak ez nizkioke egingo Iker arrasatearra ez balitz, aizue; Arrasate bera ote dugu munduko toki bakarra non eta punkiak boterera ailegatu diren?

Tira, galdetzea -eskatzea- libre da. Baina bai; seguru nago Ikerrek zerbait zehaztuko digula, bai kooperatibismoaren bitartez (bai punk-aren bitartez) hango gizartean nagusitu izan den -ala ez- igualitarismo paregabeaz, eta aizue, nahiko oximoron onargarria atera zait, beraz-eta segi dezadan arriskatzen: Jose Maria Arizmendiarreta (apaiza, MCCko sortzailea) eta Karlos Agirreurreta (Mahoma, RIPeko kantaria), dirua jainko bakarra bilakatzen ari zen gizarte monoteista honi ekarria egin zion nork bere aldetik, ezta?

Aurkia eta ifrentzua gurutzatu ote ziren, are uztartu (!), egun ere zipriztintzeko gure ibarreko botere-gune zein botere-ildo nagusiak… Abiapuntu zoroa dirudi UEUko hitzaldi baterako, badakit, baina Arrasate Arrasate da; nire tesia da punkiak izan ziren Euskal Herriko beste toki printzipaletatik (Ezker Ibaia, Errenteria, Gasteiz, Erribera…) ia arrastorik utzi gabe desagertu zirela, eta bakarrik Mondrauen arrasatu zutela.

Ea zer dioen Ikerrek

[Eragilea & ahal dudanean,) pentsalaria]
Email this author | All posts by

One Response »

  1. http://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas100714iban.mp3

Leave a Reply