Žižek-en Komunismoa. IJZS (Ingelesez)

By • May 28th, 2010 • Category: Maitasuna Proiektoa

“Interantional Journal of Zizek Studies” (IJZS) delakoan atal berezia dago Slavoj Žižek-en “In Defence of Lost Causes (IDLC)” liburua (Verso, 2008) eta Žižek-en komunismoa aztertzen dituzten artikuluekin.

Žižek-en Kausa Galduen Defentsan da, ziur aski, filosofia politikoan egon den zeinu probokatzaile eta loratsuena, Sastrek, 1968-ko Ekainean “La cause du Peuple” maoista karrika paristarretan saldu zuenetik.  Izan ere, liburuaren asmoa irakurlea harritzea da: azaleko gillotinatik hasi, Heidegger-rek Naziekin izandako harremanaren edo Foucault-en Iraultza Iraniarraren aldeko posizioa erreabilitatzetik pasa eta Stalin-en terrore iraultzaileko eta Maoren iraultza kulturaleko momentu aurrerakoien  errekuperatze dialektikoa proposatzeraino. Komunismo igualitarioan oinarritutako egia unibertsal baten politikarekin konprometitua, Žižek-n posizioa guztiz eta zeharo kokatzen da gaur egun dagoen kontsentsu liberal nagusiaren kontra.  Giza-eskubideen defentsaren partez, edo demokraziaren zabalera zein onarmenaren borrokan oinarritutako politika multukulturalista grinatsuetatik kanpo, Žižek-ek “terrore emanzipatzailea” (IDLC, p. 164) proposatzen du: justizia igualitario zuzena eta proletargoaren diktadura.

Baina, aldi berean, Žižek-ek insistitzen du “Kasua Galduen Defentsan” liburuaren asmoa ez dela terrore estalinista eta halakoak defendatzea, alterantiba liberal-demokratiko erraz-marrasa problematizatzea baizik” (IDLC, 6). Horrela,  Žižek-en probokazioaren benetako helburua “txantaia liberala”  da,  proiektu emantzipatzaile den-denak, azken finean  kastastrofe historiko berri batera eramango gaituelako ideian oinarritzen dena. Liberal batentzat politkaren eremua oposizio zehatz batean gauzatzen da: demokrazia liberala vs diktadura totalitarioa (erlijiosko fundamentalismoa, terrore iraultzailea, totalitarianismo faszista, etabat). Žižek-entzat, ondorioz, premiazkoa da politika erradikalaren arazoa berzabaltzea, izan ere merkatua eta  demokrazia liberal parlamentariaren ereduak ‘alternatibarik ez du’-elako idean luzeegi egon baita hertsia. Ezkerrak berak, Žižek-en arabera, kapitalismoa aukera bakarra delako ideia zeharo barneratu du eta ondorioz horizonte politiko bakarra erreformismotik datorren ordezkaritza demokratikoaren politikara laburtzen da. Garaia da, Žižek-ek dio, ikuspen utopiar ausartiez giza alternatibak eraikitzeko, eta lehen urratsa imajinazio emanzipatzailea berpiztea da, are asmo iraultzaileen kondena moralizatzaileak zuzen-zuzenean aurpegiratuz.

Bi azken hamarkadetako alternatiba iraultzaileen inguruan ‘pentsatzeko debekua” eta gero, Žižek’-en Kausa Galduen Defentsan imajinazio erradikala zabaltzeko asmoa duen keinu suztagarria da. IJZS-en atal honetan biltzen diren artikuluak Kausa Galduen Defentsan liburuari erantzunak eta kritikak dira, azken bi hamarkadetan Žižek-en lana ondo ezagutzen duten adituak egina.

* * *

Sarreratik egokituta eta itzulita: ” Zizek’s communism and in Defence of Lost Causes” (Geoff Boucher eta Matthew Sharpe)

Artikuluak irakurtzeko sakatu IRUDIA

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

4 Responses »

  1. Zizeken komunismoa, historiako bi une eta kultur industria.
    Imanolen sarrera hau aitzaki gisa erabili nahi dut boteprontoan eta lanketa handirik gabe kezkaren bat plazaratzeko. Era berean aitzaki polita eskaintzen du bi pelikula aipatu eta kultur industriaren gaineko gogoeta zabaltzeko. Kezkatik has ninteke. Gaizki ulertu ez badut, egungo demokrazia liberal hau dagoen jokaleku bakartzat onartua dugula salatzen du Zizekek. Sistema honen oinarrian “kontsentsusko egia” batek operatuko luke. Horren aurka biolentzia emanzipatzaile oro zilegitzat hartuko luke Zizekek. Nire kezka hemen hau da: zertarako eraitsi sistema hau? Esan nahi dut, ba ote dago alternatibarik? eta zein ote da alternatiba horren funtsa? Pentsatzen dut Zizekek badulea Alternatibaren posibilitateari buruz ideia positiboren bat. Niri AlternatibA, ordea, ez zait eraitsitako sistema baina hobea iruditzen. Hare gehiago aurreko “kontsentsuzko egia” liberal hori (zaila hori erabakitzen) “egia unibertsal” objektibo batekin (zaila baino, inexistentea esango nuke) ordezkatu nahi badugu. Aurreko sistemaren aurkako biolentzia askatzaile hori erabilita ez ote da Komunismo igualitario berrian, berdin berdin, biolentzia estrukturala erreproduzituko?
    Kultur industriari buruz. Gero eta konbentzituago nago kultur produktuak ez direla pertsona potentzialki kritikoak alienatzeko intentzioarekin sortu. Ez badagu onartzen behintzat guk geuk alienatu nahi dugula geure burua. Guk eskatu eta kontsumitzen ditugu denbora pasa arinak! Honen harira bi pelikula aipatuko ditut eta nigan sortutako paradoxa plazaratu. Lehena “komertzialtzat” gisa kalifikatuko nuke: “Balzac et la petite tailleuse chinoise” (Balzac y la joven costurera china) 2002, Dai Sijie. Maoren Kultur Iraultzaren eta horren heziketaren aurka jotzen du. Pelikula horrek alienatu egiten du? kritikoa ez den pertsona batek maitasun historio bat ikusiko du bertan eta aurreko aurreiritziak konfirmatu besterik ez du egingo, halakorik bazuen behintzat. (ez ahaztu Txina ez dugula hainbeste ezagutzen. Gurean, aldeko zein aurkako iritzi suharrak Kubak gehiago sorrarazten ditu Txinak baino). Kritikoa den pertsonak berriz distantzia batetik ikusiko du pelikula eta agian Kultur Iraultzaren fenomenoa aztertzeko bultzada ere izan dezake. Beste pelikula “minoritario” gisa har dezakegu: “Les amants réguliers” (Los amantes regulares) 2005, Philippe Garrel. 68ko Maiatza da testuingurua. Zuzendaria bera “ezkertiar” gisa har dezakegu (Ba ote dakigu egun ezkertiarra izatea zer den?). Pelikula printzipioz garaiko testigantza gisa onar dezakegu, baita hezitzailetzat (?) ere. Baina nago, azkenean, ezkerreko pesimismo baten kronika soilik ez ote den. Ziuraski ez du alienatu nahi, baina horixe ez ote duen egiten. Izan ere gaur egun “Ni han egon nintzen” esatearekin dena egina dugu.

  2. Amen. Alternatiba alienazio berri bat izango da dudarik gabe zentzu hortan. Nik uste, batetik, sistemak alienatu eta abar egiten gaitu. Hau da, bai eta ez. Kontua da: batzutan GUK NAHI dugulako izaten dela. Hau da tranpa: masak ez du askea izan nahi. Errez dago esatea alienatuta eta engainatuta gaudela. Hau da, ez dugula askeak izan nahi (ez askatasun burgesa, askok buruan dutena askatasunaz hitz egiten dutenean) alienatuak gaudelako. Desfasatua dirudi pentsatzea heziketa neutral (!!!!) batekin irauliko dela, eta gizakiak berak erabakiko duela zer egin, zer pentsatu eta abar. Utopismo hauek zahartzat nituen, baina Euskal Herrian barra barra irauten dute. Hau da, logika honetatik kanpo beste logika bat pentsatzea ongi dago. Baina gaur egungo logikak, gizakiaren desio batzuei erantzuten die. Sistemak zer egiten du, masaren desioak bete. Estatu batuetan, tabakoaren merkatuak bere merkatua zabaldu behar zuen, gizonek bakarrik erretzen baitzuten, emakumearengan gaizki ikusia zegoelako. Nola saldu zuten? Bernaysek egin zuen propaganda izugarri ona. Emakume batzuk kontratatu eta parlamentu aurrean ipini zituen erretzen, eta beraz, eskubideekin lotu zuen erretzea, emantzipazioarekin (eta faloaren irudiarekin). Feminismoak ondoren hartu zuen banderatzat borroka hori.
    Esan nahi dudana da, nik ez dut uste ere sistema liberal hau posible bakarra denik. Ordea, bertako elementu asko eta asko historia osoan zehar eman dira (indartsuenak irabaz dezala). Dena den, gizakia (masa, orokorrean), ez da ahaztu behar (maiz ahazten dena), animalia dela, gutiziatxua, dominatua nahi izaten du bizi, eta ez aske (baina aske ere). Baina ez da ez askea alienatua dagoelako (baina baita ere)

    Bestalde: zer demontre esan nahi du Zizekek egia unibertsalaz ari denean?

  3. Zizek ez da erlatibista postmodernoa, salaketa hori jaso izan badu ere (Ikus, Johann Hari, 2007-web). Alderantziz, Zizek egiaren bila dabil baina ez ” egi ‘objetibo’ baten atzetik korrika eginez norberak hitzegiten duen posizioaren egiari eutsiz baizik’ (Lost Causes, 2006: 3) Zentzu honetan, eduki partikular batek beti ‘kutsatuko’ du egiaren unibertsaltasuna, eta vice-versa (Ikus, Violence, 2008:132).

  4. Iñaki Urdanibiak Zizeki kritika bat (positiboa eta negatiboa batera)(espainolez):

    Un DJ filósofo
    Zizek, Slavoj. Arriesgar lo imposible. Madrid : Trotta, 2006

    Hablaba Gilles Deleuze de la conveniencia de devenir “Pop´filósofo”, y se
    refería metafóricamente a Bob Dylan. Ahora al nombrar al filósofo
    esloveno Zizek se acude habitualmente a la expresión deleuziana. Si bien,
    él es más bien un disc-jockey que en su sintetizador enlata muchos sones:
    así podremos escuchar atmósferas densas tipo Joy Division, o ambientales
    a lo Brian Eno, o ritmos más bailongos onda Talking Heads, o dificultosos
    y oscuros propios de Nick Cave & The Birthday Party, para pasar a
    momentos velvetianos, pearljamianos, o de Chemical Brother, (y…¡no
    sigo!). En el autor de El sujeto espinoso se eleva el mix y el remix al altar
    de lo culto; mezcla gozosa ─y multidireccional─ de ligereza y densidad. Y
    así, si el de más allá hablaba de filosofar con el martillo, o el otro proponía
    la deriva como manera de pensar en los lindes de la apatía teórica, en el
    caso que nos ocupa estamos ante un pensamiento veleta, y ello a pesar de
    que los ejes sobre los que dice sustentarse son pensamientos fuertes: el
    psicoanálisis lacaniano y el materialismo histórico, aderezados con
    contínuas referencias a productos culturales ─e ideológicos─ de la
    actualidad, en especial, cinematográfica. Con Zizek se pasa de un sesudo
    análisis de lo Real en Lacan, o la visión heideggeriana de la historia de la
    filosofía, a sutiles análisis de Matrix, o de objetos banales como los huevos
    Kinder o los tamagoshi… ¡Y así!

    En el libro de conversaciones mantenidas con Glyn Daly se nos presenta al
    filósofo en pleno ejercicio centrífugo, con un tono desenfadado (huella de
    la ironía socrática) y hasta descuidado, deambulando por los temas que le
    son caros; mostrando sus fobias y sus filias, y sus opiniones sobre distintos
    filósofos y temas (¡ay la pena del muerte! ¡ay el multiculturalismo!…) a
    través de las que, por momentos, se desprende cierto tufillo eurocéntrico.
    Material que bien puede servir como acercamiento a este pensamiento
    difícil de caracterizar, siempre en movimiento y que subsume el derecho y
    el revés (en buen hegeliano) y que en su plenitud energética desborda
    cualquier límite y cualquier concepto anquilosado (hasta los de los propios
    autores a los que pretendidamente sigue, y a los que maneja a su antojo)
    hasta los mismos bordes de lo virtual (Bienvenidos al desierto de lo real).
    Se inicia, el libro, con datos biográficos de sus años de formación y su
    despertar del sueño despistado-cinematográfico a la opción filosófica por
    medio de Kant; luego vendrían Heidegger, Derrida y Lacan; sin olvidar
    todas las peripecias en medio estalinista,que tanta importancia tendría en la
    conformación de su superego. Desde tal base se irán desplegando sus
    teorías sobre el sujeto (con claros tintes cartesianos), sus incursiones y
    maridajes entre la negatividad autorelacional del idealismo alemán y la
    pulsión de muerte freudiana, unas sagaces puntualizaciones a las posturas
    cognitivistas, su inversión de la conceptualización de la ideología, un
    desmenuzamiento de lo Real (Real real, Real simbólico y Real imaginario;
    y reviceversas) para acabar con sus análisis ─contracorriente y
    pepitogrillescos─ sobre la globalización. Siempre el teologismo (lo
    imposible y universal como sucedáneo de la divinidad) y el teleologismo
    (la esperanza en un fin en que los objetivos antes nombrados sean
    posibilitados) acompañan el peregrinar zizekiano.

    Queda claro solo con nombrar algunas de las recurrentes referencias
    (Lacan, Kubrick, Lenin, Deleuze, Hegel, Badiou, Hitchcok, Resnais,
    Scorcese, pêle-mêle) que estamos ante un pensamiento volátil, esquivo y
    con límites borrosos en lo que hace a lo conceptual y a los precisos
    diágnósticos de los tiempos presentes, objetivo que al fin y al cabo es el
    que parece tratar de elaborar el pensador, suministrando una repleta “caja
    de herramientas” para esta actualidad, herramientas que pueden resultar
    para el usuario absolutamente desconocidas, por no habituales, y así
    inservibles. Pensamiento cuyo intento no disimulado es descolocar a los
    pensamientos trillados, cambiar el escenario ─o el guión─ considerado el
    apropiado, tanto en lo que hace al vocabulario comúnmente aceptado (ahí
    están sus arreglos de cuentas con los tan manidos tolerancia,
    totalitarismo…); es como si pretendiese trampear la realidad (o la
    hiperrealidad ─ya trampeada─ que se nos da como tal), a los participantes
    de ella, y a los distintos análisis que se vanaglorian de haberla, poco menos
    que, disecado. Trastornar las reglas de juego del discurso filosófico sobre
    lo social, cambiar los comportamientos asignados a cada cual en el rol
    atribuido en el escenario colectivo…no tanto resistiendo, sino manteniendo
    una postura de espera ─en estos tiempos de vacío─ a la par que de
    preparación del terreno apropiado para alcanzar esa deseable comunidad
    universal, senda iniciada por la ruptura paulina ─interpretación en perfecta
    sintonía con Alain Badiou─ corte con el carácter étnico del pueblo elegido
    para proponer la unión electiva de la colectividad revolucionaria
    (transformadora) a la que uno desea pertenecer, abriendo así la militancia a
    un horizonte universal, que luego sería continuada por Lenin, y demás
    tovariches. En esa dirección, y en estos tiempos de cierto estancamiento,
    es en los que Zizek viene a proponer, una intensiva siembra que prepare la
    cosecha, o la síntesis…. Un pensamiento empeñado en agitar las pasiones
    políticas e incitar a la discordia, a la intolerancia… con el fin de soliviantar
    a la sociedad bienpensante y sus consolidados ─e insuperables─ cánones.
    Una reflexión ─de altura y de bajura─ que abre innúmeros caminos a la
    rumia y al debate. Zizek es un agitador de los buenas conciencias o de los
    pensares fosilizados.

    Supone así la diseminada filosofía del autor un compromiso ético en pos de
    la universalidad, manteniendo en alto la bandera de lo abierto, frente a lo
    dogmático, a la politicaly correct, que obstaculizaría la marcha de la
    libertad, y se empeñaría en desactivar ese quietismo indeciso, en persistente
    y tenaz epojé, que es el propio del personaje de Melville, que se empeña en
    repetir “I would prefer not to…”, que, significativamente, parece que será
    el tema de su siguiente libro.

Leave a Reply