Kutsakorra: Txerri Sukarra, Suizidioa, Histeria

By • Nov 20th, 2009 • Category: Atal Berezia

JOSEFINA AYERZA (Sustatzaile: Lacandotcom)

LK_AB_2_JosefinaAyerza

.

2009ko maiatzean, NYC. Sukar epidemia baten zehar bidaiatzen gabiltza. Guztiz epizootiakoa, sukarrak berak Mexikoko txerrian du jatorria. Gainera, txori bat dago txerriari eman ziona, gisa-berean txoriarena laborategiko arrautza inokulatutik sortua legoke… Hala ere, arazoa ez da txerriaren, txoriaren eta arrautzaren artean, arazoa jendearen artean da, bata besteari helaraztean. 5. graduko mailaren neurrira iritsita jada, dakiguna zera da, ez dadila gero 6. gradura heldu zeren eta orduan, alegia, sukar pandemikoaren itxura hartuko baitu – izurritearen hastapen globalarena, kontinente osotan eragina izan dezakeena, baita munduan zehar ere. Jacques Lacan-ek pandemikoa aipatuko du, Symposia-n Pausanias-en diskurtsoan barne sartuz; hain zuzen ere, maitasunaren bi moten arteko bereizketari buruz aurkezpena egiten denean. Pausanias-en arabera maitasuna ez da banakoa. Maitasun gabeko Aphrodita-rik ez dagoela horren nolakotasunaz aparte, bi Aphrodita daude. Bien arteko diferentzia zera da: bata inolaz ere ez da amarik gabeko emakumearen zati: Lurraren kontrako euriaren proiekziotik jaioa, Kronos-ek Uranio-ren zikirapen primordialaren ondotik hazi zen – Venus Uraniarrak inolako zorrik ez dio sexuen bikoiztasunari.

Beste Aphrodita, aldiz, Zeus eta Dionea elkartzetik sortu zen – emakume Titaniarra; Aphrodita hau ez da Uraniarra, Pandemikoa baizik. Pausaniasen hitzaldian enfasi mespretxuzkoa eta errespetugabekoa formulatzen da esplizituki. Aphrodita hau herritarra da. Herriarena da; maitasun desberdinak nahasten dituzten horiena, maitasuna dominazioaren osagai goitar bihurtzen ez dituzten horiena, Venus Uraniarrak dakarrena bezalakoa – Aphrodita Uraniarra.

Mundu Grekoan den-dena posizioen diferentzian oinarrituta dago. Maitasun goitiarraren lekunea, horrela, indartsu goratienen artean ematen da, ganoraz pentsatu ere dakitenen artean alegia. Maitasuna maila antzekoa dutenen artekoa da – jendearen gaitasun berdintsuen arabera ematen dena.

Zeren eta jainkoek ezin dute ezertxo ere ulertu maitasunari buruz, hala dio Lacanek.

Eryximako sendagile gazteak maitasunaren ikusbide zientifikoagoa eskaintzen du Symposian. Gorrotoarekin batera natura eta gizakidea inguratzen du maitasunak: Erosen ohorean gonbidatu bakoitzak hitzaldi bat eman beharko du afari ostean.

Maitasunaren kudeaketa mediko-fisikoa dela-ta, Eryximakok ez du begi onez ikusten maitasunaren subjektuaren eta maitasun pandemikoaren arteko oposaketa. Baldin eta maitasunaren ondorioak ulertzeko egokia balitz ere, bere hitzaldiak astronomia ebokatzen du “…sasoien ordenarekin bat etorriz lortu nahi duzun harmonia gauza bat eta bera dira … eta alderantziz gertatzen baldin bada, lilurakeria, zakarra eta gehiegikeriaz barrenbalitzen den maitasunaz hitz egiten du, sasoien izaera beraren itxurapean gordetzen direnak, eta hara hor desastrea non hasten den: nahasketa, aurreiritziak, hondamena… eta, noski, baita, jarraian, epidemiak ere. Baina orduan non kokatzen dira izotz beltza, txingorra, gari izurria eta beste makina bat gauza!”

Teoria laburtzeko Lacanek bizi-esperientzia bati buruz hitz egiten du:

“Hemen norbaitez hitz egiten ari gara bizian aurkitu nuena – ez analisi saiotan- eguneroko bizian baizik, eta ondo ezagutzen nuena bere arimaren sakona eskaini ninduelako. Oso pertsona ezaguna zen, eta ezaguna, hain zuzen, bere buruari ezartzen zizkion neurri indartsuengatik, hain zuzenago maitasun kontuak zirela-ta, zeinak aberatsen jarrera zehazten duen. Gizon hau, izan ere, aberatsegia zen eta, argi eta garbi esanda, diru-kutxa mordoa zuen diamantez beteta –inoiz ez baitakigu zer gerta daitekeen. Hau guzia gerra ostean izan zen…

Kalbinista aberatsa da hortaz. Sinesbide horretan bizi direnei barkamena eskatzen diet. Ez dut uste kalbinismoak pribilegioa duenik jende aberatsa manufakturatzeko, baina hau datu inportante bat da datorrena ulertzeko, teologia kalbinistak bere norabide moralaren osagai nagusitzat baitu Jainkoak maitatzen dituenak direla izan, ondasunez betetzen dituelako egia; baita agian heriotz ondoan ere, baina mundu honetan batik bat. Agindu jainkotiarren obedientziak etekinak ematen ditu mundu honetan, lagungarri zen makina bat enpresa-zereginetan. Arestian aipatutako kalvinistak mundu honetan lortutako araubide merituduna heriotzondorako fidantza gisa ikusten zuen, kontugile baten erara hain justu, eguneroko salerosien kontuak artxibatuz. Eta bere egin zein ekin guziek heriotzondoa zuten helburu, ondasunez betetako ganbara akorazatu baten jabetze zentzuan.

Gidatzeko orduan oso begirakorra izan arren, egun batean norbait kolpatu zuen kalean bere kotxearekin, bere kotxe handiarekin. Biktimak ezbeharra gain-bizi izan zuen; polita zen, alaba, izan ere, atezain batena, zeinak ez baituen eragozten neska polita izateko ahalbidea. Hozki jaso zituen gizonaren barkamen-eskaerak, are hozkiago bere diru eskaintzak, eta ia-ia izotzaren pare batera afaltzeko gonbitea. Laburtuz, mirakuluz aurkitu zuen objektuaz jabetzea zenbat eta zailago, hainbat eta maitagarriago agertzen zitzaion. Objektua benetan zela baliozkoa hausnartu zuen. Azkenean neskari proposatzen zaio – ezkontzen da.”

2009ko maiatzean, NYC. Khyber Pass-etik zehar bidaiatzen dugu — Afganiar Armadako uniformez eta burqaz disfrazatuta, borrokalari Talibanek eraso koordinatuak burutu zituzten Afganistango ekialdean, gutxienez bederatzi hildako utziz…

• Erasotzaile uhinek suizida-txaleko, auto-lehergailu eta beste hainbat arma erabiliz borrokatzen dute beraien gorputzak lehertu edo erailak izan arte.

• Padshah jaunak esan zuenez atakean 11 erasole parte hartu zuten, bakoitzak suizida-txaleko eta AK-47 asalto fusil batekin hornituta…

• Suizida-leherle eta pistolero Talibanek 20 lagun akatu zituzten gobernu-eraikinak eraso ondoren hiru leku ezberdinetatik,

• Bi kamikaze akatu zituzten hauek beraien buruaz beste egin aurretik, Chief Naranjok esan zuen.

• …bertako ospitaleak bederatzi gorpu jaso zituen, lau polizia, lau zibil eta suizida-erasotzaile batena.

Hemen erakusten dena subjektu baten existentzia da, zeina ez dago soilik onarpenaren desira bezala artikulatuta, modu berdinean, desiraren onarpen bezala artikulatuta dago baita ere.. Dimentsio esentziala adierazlea da. Subjektuak zenbat eta gehiago ahalegindu kate adierazletik askatzeko, hainbat eta sakonago sartzen eta nahasten da bertan, hots hainbat eta gehiago bilakatzen da katearen beraren zeinu… … Lacanek dio: bere burua abolitzen duenean bilakatzen da zeinu. Hain zuzen ere, subjektua hilda dagoen momentutik bilakatzen da besteentzat betidaniko zeinu, are eta gehiago, gainera, norberak bere burua hiltzen duenean. Suizidioak, horrela, edertasun ikaragarria du: gizakideen kondena dakar eta, modu berdinean, edertasun kutsakorra du, izurritearen hedapen epidemikoa dakarrena esperientziaren errealaz kontua emanez.

Hala ere, behin adierazlearekin harremanean sartuta, subjektuak, adierazle gisa eratua izatera eskatzen zaion neurrian, zeregin hori ukatu egin dezake: Ez -esan dezake- ez naiz kate horren osagai izango. Hau da, izan ere, arazoaren bukaera eta azpialdea. Baina hemen azpialdea, edo bestaldea, atzealdea da halaber. Beraz, zein da subjektuaren asmoa, nolabait berea ez den zorra ordaintzera errefusatzen duenean? Bada soilik zorrak iraunarazi egiten duela… Ondoren datozen ezezpenak alegia, katea betetzen dute eta subjektua kate horri berari are eta lotuago aurkitzen da: Ezeztapen / errefusatze berdina errepikatzeko behar iraunkorraren bidez. Freudek horrela erakusten digu zer den denaren baliabidea zer den, subkontzientea alegia, zeina erreprodukzio sintomatiko baten bitartez agertzen zaigun.

Maiatzak 2009: Pelosi andrearen auto-tortura. Ordezkari Ganbararen bozeramaile Nancy Pelosik Bushen administrazioa torturatzeko gaitasuna ezaguna izanik, bere kritikoen atsegina nolabaitekoa izango zen atzo, zalantzarik gabe, kazetarien aurrean CIA-ren galdeketa terroristen jakinaren gainean non eta noiztik ei zegoen-eta, haizean kiribiltzen hasi zenean. Comedy Central aretoan bertan Jon Stewarten eskutik irria eta txantxa jasoz gain, Pelosi andrea bera da espektakulu bihurtu, gai baten inguruan, hain zuzen, bere lagun Demokratekin salaketa eta erru demagogikoaren espektakulura laburtu zutena, ‘tortura onartzeagatik” Bush-en funtzionarioak behin eta berriz epaitegiarekin mehatxatuz. Nancy Pelosik ‘atzera jotzen’ ditu salakuntzak, atxilotu terroristen CIA-k burutako galdeketa latzez jakinaren gainean egonez gain onartu egin zituela alegia. Agian amnesia zuen. Kontagio psikologiko baten ondorioz, histeria epidemiaren gisan aurkeztu zen, eta, horrela, posesio deabruzkoaren historia benetan non datzan azaltzen zaigu.

Freudek ez zuen kontuan hartu histerikoaren desira posizio batean dagoela kokatuta, zeinen ondorioz norbaitek Pelosiri zera esan diezaiokeen: “Hau da zuk desiratzen duzun zer / nor hori interpretazio inposatu eta ez zuzen baten emaitza dena. Ondorioz, hala lehenbiziko obserbazioan nola, geroago, Doraren kasuan, baita emakume gazte homosexualaren kasuan ere, Freud bera oker dabil eta ezeztapen berdina jasotzen du paziente(ar)en aldetik sintomen desira eta aktoen arteko harremanen nolakotasunaz jakite aldera saiatzen den bakoitzean. Histerikoaren desira ez baita objektu baten desira, desiraren desira baizik – bere desira suspertzen duen instantziarekiko tente egoteko ahalegina; instantzia bera, izan ere, Bestearen desira delarik, Besteak desiratzen duena.

Lacan jarraituz, beraz, Nancy objektuarekin identifikatzen da; hau da: Obamarekin identifikatzen da, eta Obama-ren familiako zein Nancy beraren inguruko zenbait pertsonaia ezberdinekin identifikatzen da. Baina bestearekin identifikatzen den instantzia kalifikatzeko orduan, beste zer/norbait hori ez da bilakatzen Pelosi-ren ego ideala, ez da bere egoa, bere beste egoa baizik. Bere desiraren ezaugarriak beste non/norbaiten antzematen dituen neurrian, objektu batez ari gara: Izan ere, Pelosik beste horren desira problematiko berdina aurpegiratzen du. Prozesu hau identifikazioaren bitartez gertatzen da – histeriaren seinale guziekin: kutsadura, krisia, epidemia, agerpen sintomatikoak.

Bibliografia
Jacques Lacan, Le séminaire livre VIII, Le transfert (1960-1961), Paris: Seuil, 1991.
Jacques Lacan, Le séminaire, livre V, Les formations de l’inconscient (1957-1958), Paris: Seuil, 1998
———-
Lacan.com
Ingelesezko bertsioa irakurtzeko sakatu hemen

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

Leave a Reply

Printer  Print This Page

No related posts.