Euskaltzaleok batzen gaituena garrantzitsuagoa delako?

By • Apr 18th, 2016 • Category: Atal Berezia

Joseba Barriola

ez abertzale, independentista, euskararekin hitzartua, jubilatua

jos1Idazti hau Berrikusi eta Berrikasi: Euskaltzaleok batzen gaituena garrantzitusagoa delako txostenaren harira idatzita dago. Herrietako Euskara Elkarteetan aurkeztu zen eta Topagunean argitaratu zen (Topagunea 66, Maiatzak 2015). Bertan Kike Amonarriz, Julen Arexolaleiba, Xabier Erize, Mikel Irizar, Elena Laka, Iker Martinez de Lagos, Iñaki Martinez de Luna, Jasone Mendizabal eta Jon Sarasua hartzen dute parte.

Txosten horretan bi aldiz erabiltzen da “eskarmentu” hitza. “Egin dugunaz eskarmentu” eta “ibilbide horren bihurguneetan dagoen eskarmentua”. Tonu kontua da, bainan, badirudi gogoeta “eskarmentuei” buruzkoa dela. Baina egin duguna hain izan da sinistezina, beste “imposible vencido” baten aurrean gaudela. Horregatik, uste dut, “bizi gara eta dantzatu gurekin”, beharko lukeela izan gogoeta kritikoaren “mantra” nagusia? Zeren “eskarmentuaz” gain, badago ere beste zerbait: gugandik kanpo eta gugan eragina izugarria duten aldaketak eman direlako, eta baita ere orain arteko bidean izan diren arrakastei esker, berrikasi beharrean gaude, galdera ikur berriak planteatzen direlako.

Idazti honen ordena puntu hauek dira: I.-Sarrera; II.-Periodizazioa; III.-Gaurko Egoera; IV.-ONDORIOAK: 1.- Nondik begira; 2.- Hizkuntz komunitate emantzipatua; 3.- Lege babesa; 4.- Euskaldintza egituratua eta ez egituratua; 5.- Diskurtsoaz eta erregistroaz.

1.-Sarrera:

Sarreran planteatzen da, besteak beste, zer egin den ondo euskararen mesede eta zerk egin dion kalte euskaltzaleon mugimenduari. Zergatik diferentzia hori, euskara eta euskaltzaleon mogimenduaren artean? Ez direlako gauza berdina.

Adibide bat: euskara batuaren auzian euskarari mesede egin zion euskara batuaren aldeko apostuak, bainan aldi berean euskaltzaleen artean etsaigoa sortu zen eta zatiketa. Bainan, aldi berean, gerta daiteke euskaltzaleon mugimenduaren batasuna areagotzea eta euskararen kaltetan izatea! Adibidez: transizio garaian Autonomiaren “euskaltzaletasunaren” inguruan euskaltzale guztiak bat egin izan bagenu, kalamidadea litzateke euskararentzat. Zergatik? Euskara subordinatuaren aldeko jarrerak mozten diolako hegoak euskarari eta arnasgabetu egiten duelako.

Eta adibide hauek jarrita, galdera zehatzagoak: Autonomia Politikoaren esperientziak zer kalte egin dio euskaltzale mogimenduari? Eta euskarari? Kalterik ez? Onurak bai? Zein kalte eta zein onura? Balantze neutro bat, alde positiboak eta negatiboak? Zeintzuk? Uste dut, neurri batean, nire ikuspegiz behintzat, “Espazio Sinbolikoa”-ren bilakaerari begiratu beharko genioke, batez ere. Ez soilik, bainan batez ere bai.

jos7Eta zer kalte egin dion euskarari eta euskaltzale mogimenduari ETA-ren jardunbidea? Edo ta zer onurak euskarari? Edo zein onurak euskaltzale mogimenduari eta zer kalte euskarari?

Txostenean azpimarratzen da “arrakala”-ren garrantzia. Eta bere garrantzia du. Eta testuan badirudi hori izan dela arazo nagusienetako bat. Bainan horretarako behar da baloratu “arrakalaren” zergatia. Batzutan zatiketa izaten da biziberritzearen baldintza. Adibidez 1950-60an eman zen zatiketa fundazionala, euskaltzaletasun berriaren sorkuntza. Nire ustez “arrakala” edo “pitzadura” hori ezinbestekoa zen. Zergatik, euskararen aldeko mogimendua “sakrifikatzen” ari zelako “kontsentsuaren” aldarean, eta kontsentsu horrekin “haustura tentsioa” gauzatzeko posibilitatea zapuzten zelako. Bainan pitzadura horren alde hausturatzailea, euskal haustura-tentsioa bideratzearen aldeko aldea, oso oso ahula zegoen. Franko garaian ondutako “espazio sinbolikoa”, nahiz eta mogimendu bizkorra izan, ahul zegoen garai hartan. Eta ahulezia bereziki nabarmena “estatuaren faszinazioari” dagokionez eta “ez-erantzunkizunaren printzipioak” zuen pisuari dagokionez. Ez badugu “arrakala”-ri buruzko gogoeta sakon bat egiten, desio politen munduan geratzeko arriskua dugu.

Honekin lotuta esaten da: “Batzen gaituena garrantzitsuagoa dela, eta soilik denon arteko lankidetzarekin lor lezakeela euskarak bere iraganari dagokion etorkizuna”. Bainan asko sortzen zaizkidate bapatean:

*** “Euskararen iraganari ez dagokio etorkizunik”. Etorkizuna da guk geuk erabakitzen duguna eta eraikitzen duguna. Eta berdin dio zer iragana izan duen euskarak edo edozein hizkuntzak. Creoleren iraganari zer etorkizun dagokio? Beste gauza bat da izan dugun iraganaren memoria (orainean eraikitzen duguna) interes handikoa izatea guretzako eta pentsamendu unibertsalerako. (Adibidez, oso interesantea da, irakaskintza unibertsala gisa “Garabidea”-ren esperientzia, eta baita ere “Amerikako hizkuntzen desagerpenean euskaldunok izan dugun partea eta nolatan hori bihurtu zaigu geure hondamendiaren arrazoi nagusienetako bat”).

***Denon arteko lankidetza? Euskara mezpretxatzen duen jendearekin ere bai? Euskara subordinazioan mantendu nahi dutenekin ere bai? Euskara inponitu nahi dutenekin ere bai? Etorkinak inbasore kulturalak direla diotenarekin ere bai? Gauza bat da urrats praktiko bat emateko orduan, urrats horrekin prest dauden guztiekin aurrera egitea, eta beste gauza bat da esatea: “soilik” (norabide kontrakoetan doaztenen) denon arteko lankidetzak lor lezakeela. Hortik jarraituta: “batzen gaituena garrantzitsuagoa dela”? Hori frogatu beharra dago. Ni ez nago jerarkizatzearen alde ezta “garrantzia”-ren kuantifikazioaren alde. Zer da garrantzitsuago euskararen bizitza edota aldaketa klimatikoa edota emakumeen aurkako biolentzia matxista edota munduko gosea? Honetan ezin dut jerarkiarik egin, beste modu batez ikusten dudalako: zapalketa guzti horien artean badago hari amankomun bat eta injustizia baten aurka jotzea bestearen aurka jotzea da.

Eta gainera, “batzen gaituena….” zer da? Zer da baldin eta euskararen beraren garapen moduak badira zatikatzen gaituztenak? Etorkinak, adibide bat jartzearren. Batzuk diote “kolonialistak” direla objektiboki. Beste batzuk “oportunidade” bat direla. Espultsatzearen alde dagoen euskaltzalearekin lotzen nauena garrantzitsuagoa da? Bainan, kontuz, ez nago euskararen errebindikazioa eta etorkinen erreibindikazioa konparatzen eta neurtzen ia zein den garrantzitsuagoa? Esaten dut euskararen etorkizuna berarentzako zer da premiazkoa (garrantzitsuago baino areago), ezinbestekoa? Etorkinekiko jarrera egokia! Baita hizkuntzen aldetik, beraien hizkuntzaren eta gure hizkuntzaren garapenaren aldetik!

Gogoeta honetan badago zerbait sakona: euskararen alde, euskaraz bizi etabar… ez dira jarrera abstraktuak, gizartearen gatazketatik libro. Eta berriro diot: ez naiz ari “beste erreibindikazio eta justizia exijentziak” euskararen exijentziaren parean edo gorago edo beherago jartzen eta neurtzen. Esaten dut euskarak berak, ez bada gramatika bat edo zerbait guztiz abstraktoa, euskararen etorkizuna bera dagoela jokoan konstituzio espainolari buruzko jarreran (alde egon edo ez egon); austeridadearen alde egon edo ez egon; eskoletan iraultza pedagogikoa egon edo ez egon. Ezin dugu euskara bizitzatik aparte begiztatu. Euskara aparte ez da existitzen. Deklaratzen ez bada, sistema quoaren alde jartzen da bere pisua. Ez dago “ikastola neutrorik”, ez dago “Berria” neutrorik, ez dago “ETB neutrorik”. Beste gauza bat da nola jokatzen dugun, estrategiak eta taktikak, indar erlazioak eta mogimenduaren egoerak…. bainan erizpideetan, niretzat behintzat, garbi egon behar du. Batzen gaituena ez da berez eta definizioz garrantzitsuagoa, separatzen gaituena baino.

2.- PERIODIZAZIOA.

jos6Denok onartzen dugu historiaren narratiba ez dela neutrala. Modu berean, eta horren parte delako, periodizazioa ere ez da gauza neutrala. Eta inork ezin du “epai” neutroaren papera hartu, denok nonbaitetik hitzegiten dugulako. Nik, nire posiziotik esaten dut, Berrikusi eta Berrikasi txostenean egin den periodizazioa light dela eta eskapatzen uzten duela auziaren (baita autokritikaren mamia).

Txostenen honela banatu da egileek aukeratu duten garaia: Fase Goiztiarra, Transizio fasea, Fase berantiarra eta Gaurko Egoera.

  1. a) Nik ikusten dudana da eboluzionismo linealaren aplikazio bat. Periodizazio honen ardatza denbora mekanikoaren (urteak, hamarkadak) igarotzea da. Denbora mota hau ez da euskararen garapenaren denbora. Denbora, batzutan, azkarrago dabil eta beste batzutan mantsoago, euskararen espazio sinbolikoa oso azkar gara daiteke bainan hizkuntza komunitatea beste belozidade batean. Bapateko eztandak (“évenement” frantzesez) ematen dira eta kontsolidazio fase mantsoagoak, erroak botatzeko garaiak. Burgosko Juizioa eztanda bat izan zen, M15 beste bat… Demokrazia espainiar frankistaren urte luze aspergarriak beste gauza bat izan ziren, denbora astunak. Euskararen bilakerari buruz honetaz sakondu beharko genduke. Zeren eboluzionismo lineal horrek berarekin dakar autokonfidantzaren galera, kamusten du geure imaginazioa eta posiblea ideatzeko ahalmena. Historia ez da lineala. Historiak “bifurkazioak” ditu, azelerazioak, erritmo aldaketak. Eta egia bada ere denbora geologikoa, eta denbora linguistikoa, eta denbora politikoa ez doaztela erritmo eta abiada berdinarekin, egia da ere batzutan aldaketa politikoak berebiziko garrantzia duela iraulketa klimatikoari aurre egiteko edo hizkuntzaren “haustura tentsioa” probokatzeko.
  2. b) Goiztiarra, transizioa, berantiarra….. Abizen horiek zer esan nahi dute? Nire ustez, berriro ere, eboluzionismo linealaren adierazpena dira. Goiztiarra izateak zer esan nahi du? Oraindik heldu gabea? Transizio garaia izateak zer esan nahi du? Nolabaitera egiten dela transizioa! Zertara? Fase Berantiarrera? Eta non dago heldutasunaren fasea? Bainan batez ere “fase goiztiarra” heldutasun ikaragarrizkoa izan zen! Gauza askotan fase transizionala bainan argitasun handiagokoa! Eta batez ere “fase goiztiarra” izan zen segituko ziren mogimenduen eztanda puntua. Han izan zuten jatorria ondorengo urteetan “ideia-ardatz” izan zirenak. Eta gainera fase batetik bestera pasatzea ez da aurreko fasearen “destino” inebitablea. Fase goiztiarraren ezinbesteko ondorioa ez zen, inolaz ere ez, Transizio Politikoaren “kontsentsu linguistikoa”!!!
  3. c) Hitz batez, eta argi: Niretzat Frankismo garaiko epea izan zen Ezin da esan “mobilizazioa, militantzia, arriskua, ilusioa….horiek dira sasoi honetako hitz gakoak”. Hori ez da horrela. Garai hori (1950-1960) izan zen imaginario berriaren eztanda. Jakin-en inguruan eman zen pentsamenduaren berrikuntza, Ikastola eta Euskaltegien mogimenduak, Ez dok hamairu, ETA mogimendua (nik bereizten dut mogimendua eta erakundea). Argia, Autokonfidantza, Borondatea. Eztanda horren uhinak iraun dute gure egunerarte. (1956eko Euskal Kongresua, anekdota bat baizik ez da historia honetan, eta neurri batean anekdota jende gaztearen adore eta pentsamendu berria aurkeztu zelako Txillardegiren ahotik). Eta uhin honen ekarpenik sakonena, nire ustez hau izan zen: Amaitu da “El discurso de la irresponsabilidad” (ikusi Un futuro para nuestro pasado). Ezin da utzi gerorako orain beharrezkoa den kompromezua!!! Ondorengoa, eztanda horri jarraitu dion zikloa da. Orduan elaboratu zen eraginkor izan den “Espazio Sinbolikoa”, bere muga eta ahalmen guztiekin. Espazio Sinboliko horren historia da garrantzia handiena duena. Eta historia horretan nik azpimarratuko nituzke urte batzuk:

1970-1980. Burgos Juizioarekin hasi eta Konstituzio Espainolarekin amaitzen dena. Izan zen “Haustura Tentsioa” gauzatzeko posibilitatearen garaia. Eta posibilitate hori pikutara joan zen “Espazio Sinbolikoa” ahula zelako. Ahula zenbait ideietan eta jarreretan eta ahula eragin sozialari dagokionez. Indar aski izan zuen puntu horretaraino eramateko, bainan indar aski ez Trantsizio Politikoaren tranpan ez erortzeko. Mogimendu euskaltzaleak inoiz bizi izan duen egoera batean aurkitu zen. Instituzionalizazio posiblearen egoeran. Zentzu honetan, berandu iritsi zen Txepetxen ekarpena. Tartean, bainan, politikaren faszinazioa (beharrezkoa zen eta oso garrantzitsua haustura politikoa!!!) gaina hartu zuen.

Ondorengo urteak izan dira:

Alde batetik, haustura tentsioaren aldeko indarren ahuldadearen urteak: ahuldadea mezuan, ahuldadea instituzioen joku tranpatiari aurre egiteko zailtasunen aurrean, Jaurlaritzak egin duen legearen apologia miserableei erantzuteko orduan, komunikabideetan hedatu den pentsamendu glotofagikoari aurre egiteko orduan, mogimendu autoeratuaren garrantziaren gutxiespenei aurre egiteko orduan… eta Haustura Tentsio baten beharra ezabatu da urte horietan, eta nahasi da, euskararen etorkizunari begira, fantasia boluntaristak eta erradikaltasuna.

Eta bestetik, boterearen indarraren erabileraren ondorio perbertsoen experientziarena.

Bi gauza hauetan sakondu behar da aurrera begira. Bainan testuan azpimarratzen da “elkarlanaren eta horrelako kantu zerutiarren garrantzia”.

3.- Gaurko egoera:

Gaurko egoerak beharko luke apartado aparteko bat eta ia ia bigarren partearen sarrera modukoa beharko luke izan.

Nire konbentzimendua da fase berri baten atarian gaudela. Topagunearen gogoeta da horren adierazpen bat. Ezta adierazpen bakarra. Katakrak-eko eztabaida da berritze honen beste adierazle bat. Horregatik gaurko egoerararen azterketa egiterakoan, gogoeta orokorragoak egitea merezi zuen. Buruan dut “Bilbao Zona de Encuentro” liburuan Txepetxek egiten duen diagnostikoa (Lehen kapituluan uste dut dagoela). Eta aipatu baizik ez dut egingo nire ustez berrikusi beharko genduke eta berrikasi barruan sartu beharko liratekeen gaiak: “Desberdintasunaren diskurtsoa” eta gaurko barianteak (islamofobia, gosea, emigrazioa, emigrazio klimatikoa, demokraziaren hustuketa, eskizofrenia eta gaixotasun psikikoen garapena, bortxakeria matxista, hizkuntzen desagerpena eta hizkuntzen prostituzioa); Globalizazio Kapitalistaren Egitura erraldoiak; Estatuen boterearen faszinazioa eta gaurko egoera honi dagokionez; Euskal Hizkuntz komunitatearen egoera.

jos3Garai berri hauen adierazle izanik, Topagunearen debatea horren parte da. Bainan ez da bakarra beste zentzu batean ere. “Mogimendu euskaltzale” formalatik kanpo badago (beti izan da) mogimendu euskaltzale “informala” ere. Berrikusi Berrikasi txostenean, iruditzen zait, mogimendu euskaltzalea da “euskarari bultzada bat emateko antolatzen den mogimendua”. Bainan zerbait aldatu da. Filosofian, sare sozial informatikoetan, ekologian, feminismoan, ekonomia eraldatzailean, kulturan oro har…. euskararen mogimendu errealaren parte handi bat dago, oso garrantzitsua, antolatua. Bainan ez da antolatzen euskarari bultzada emateko, filosofia egiteko, idazteko, kulturgintza sustatzeko, ekologismoa garatzeko, feminismoa lantzeko, animalien defentsan, espiritualitatea lantzeko, edo mendi karrerak egiteko….baizik, eta bidez batez, noski, euskaraz egiten du hori. Nola bestela? Ez da jadanik horietan diskutitzen euskararen garrantzia edo premiak, euskaraz asetzen dira beharrak, nola bestela? Katatraken egon zen eztabaida izan zen, nire ustez, eztanda berri baten anuntzioa argiena. Hegemoniaren inguruko eztabaida. Txostenean “Argiak eta Itzalak” atalean 4. puntuan zera esaten da: “Euskalgintzak galdu egin du erdigunea”. Bainan euskalgintza ez da inoiz egon erdigunean. Euskara bizitza publikoan izan beharreko tokiari buruzko lehia, lehia faltsua izan daiteke. Utz dezagun “izan beharreko” guztiak, balizko, desiozko ametsak… eta ikus dezagun mogimendu feministan ba ote duen leku geroz eta garrantzitsuagoa euskarak eta gaztelerari ezer kendu gabe (ez bada bere pribilegioak), eta gauza bera “gure esku dago”, edo “sindikatuak” edo “ekologistak” edo “kultur munduan” edo “greba orokorretan” edo “jubilatuen manifestaziotan”…… Zer da euskararen erdigunea, espazio sinbolikoa baino? Eta espazio sinbolikoaren loratzearen adierazle bat da hain zuzen euskaraz ekoizten den pentsamendu propioa, euskararen bizitzaren elikatzailea! Zer egokitzen zaio orain Espazio Sinbolikoari? Motibazio arloan, ezagutza arloan, erabilera arloan? Bai. Bainan haruntzago joaz. Zer eskatzen digu orain “el discurso de la responsabilidad”? Bizitzaren motibazioa naturala (gozatuz bizitza euskaraz) eta kulturala (berdintasunaren diskurtsoa praktikatuz), konplexurik, erresentimendurik eta angustiarik gabea, lantzea; bizitzaren idei unibertsalak sortzea; maila guztietan erabilera natural eta kulturala eraikitzea. Eta laugarren gauza bat: kontzientzia linguistikoa, hau da, aurreko hiruren batura, osatzea.

(Estatuarena beste eztabaida garrantzitsua da. Estatu demokratiko bat bai. Estatu hedatzaileen menpekotasunatik libre eta merkatuaren tiraniatik libre. Hizkuntza arloan? Hizkuntzen berdintasunaren diskurtsoa. Konfidantza jarriz espazio sinbolikoaren ahalmenean. Haustura tentsioa eragin eta dinamikak erakutsiko digu (edo dinamikan asmatuko dugu) bizitasun linguistikoaren bidean zein pauso zehatzak eta noiz eman beharko diren. Inoiz inon egin ez den esperientzia berria dagokigu guri egitea.

ONDORIOAK.

1.- Iraganetik berrikasi. Ondo da. Bainan nonbait azaldu beharko da nondik begira dago testua egina!!! Nola definitu “non” hori? Zeren iraganak (historiak) ez du erakusten, iraganaren esperientziatik guk ikasi dezakegu, bainan ez dago iraganaren interpretazio bakarra. Iragana beti interpretazio bat da.

2.- Hiztun komunitate emantzipatua. Interes komuna, zoru komuna…Zer den hori argitu behar da ongi, bestela edozer gauza jaso dezaken putzua da. Zein da gaur egun zoru amankomuna? Eta zeinen zoru amankomuna? Euskaltzaleena? Nor da euskaltzale? Nola lotu zoru amankomuna eta interesen antagonismoa? Nola lotu merkatuaren tiraniaren aldeko apostua (hizkuntzen desagerpenarekin zer ikusteko itzela duena) eta euskararen aldeko motibazioa? Interes komuna, zoru komuna… desio onak dira bainan arazoa ez da aldarrikapenarekin aztertzen, guttiago konpontzen. Zein zen zoru komuna, ikastolan nengoenean, guraso batzuk expultsatu nahi nindutenean eta beste batzuk nik jarraitzearen aldekoak zirenean?

Hizkuntz komunitatearen baitan komuna dena….Zer da hori? Eta zer da testu honetan hizkuntz komunitatea (sartzen al dira 0+?, eta 0 neutroak, eta 0 negatiboak? Sartzen al dira guraso erdaldun monolingueak seme-alabak D ereduko eskola batera bidaltzen dutenak? Erdaldun horrek urrats garrantzitsu bat eman du euskararen bizitzaren alde!!!! Zein zoru komuna zehaztu dezakegu. Zoru komunaren kontzeptua, ba al dator bat euskararen bizitasunaren dinamikaren kontzeptuarekin? Hau ez da “negociación de mínimos”, dinamika baten sorkuntza baizik.

Eta zer da komunitate emantzipatua? Ez bada hori definitzen, ez bada garbi gelditzen zer esan nahi den, alperrikako hitz aldaketa da.

Ikuspegi desberdinak daude. Ez bakarrik baliabideei buruz (zenbat diru eta nola banatu), ez bakarrik babesei buruz (zein lege egokiak), ez bakarrik erritmoei buruz (azkarrago edo mantsoago). Desberdintasun garrantzitsuenak dira: norabideari buruzkoak, ortzimugari buruzkoak, bideei buruzkoak.

jos2Kontua da txostena manipulazio partidistari buruz ari denean hori ez dela kontua! Desberdintasunak badaude partiduen artean eta partidu bakoitzaren barruan. Eta edozein mogimendu sozialaren barnean, eta etxebizitzako auzokideen artean. Desberdintasunei garrantzia kenduz, ez dugu ezer aurreratzen. Aitzitik, feminismoari garrantzia kenten badiogu, ez diogu ez feminismoari ez euskarari inolako mesederik egiten. Bainan ezin diogu inori euskaltzale feminista izatera behartu! Ezin dugu! Bainan orduan normala izango da euskaltzaleen artean desberdintasunak izatea gaia ukitzen dugun momentutik (Eta gaia momentu orotan dago presente). Partiduen kontuekin, esaten denarekin izkutatzen da de fakto auzi larriena: “Formulación política de lo euskaldún”. En positibo. Txepetxek zioen: “Es la llave maestra de la salida de la situación”. (Un futuro para nuestro pasado)…..

Normalizazio hitza. Nik ez nuke erabiliko hitz hori, konfusio absolutoaren hitza delako. Zer da normalizazio linguistikoa Patxi Lopez-entzat, zer da Podemosentzat, zer da PNVrentzat, zer da Ekologista batentzat, zer da etxekanporatu batentzat…..!!!! Gainera “normalizatu” behar dena euskara haina, gaztelera eta frantzesa “normalizatu” behar dira. Bainan orduan, berdintasunaren diskurtso barruan “euskararen normalizazioak” ez du lekurik. Bestela, bihurtzen da “subordinazioaren” sintoma bat. Euskara normalizatu? Eta gaztelera normala al da? Normala al da hizkuntzen arteko jerarkia? “Besteak bezelakoa izan nahi dut?”. Hori kalamidade bat da. Ez dugu gaztelera eta frantzesa bezelakoak izan nahi, inperialista glotofagikoak ez dugu izan nahi!

Komunitate emantzipatua zer da? Zertaz emantzipatua? Desberdintasunaren diskurtsotik emantzipatua? Konstituzio espainola eta frantzesatik emantzipatua? Politikarekiko superstiziotik emantzipatua? Partidu politikoen partidismotik emantzipatua?… Bainan zein partidu esango dizu bere politika “partidista” dela? Inork. Denok ari dira lanean “por el bien común”. Zertaz komunitate emantzipatua? Indefinizioz beterik dago testua. Ez du indarrik garai berri bat irekitzeko. Eta testuaren ardatzaren araberako momento klabe batean, agertzen dena da “eskale” espiritua. Ikusi partidu politikoei buruz esaten dena: “Eskatzen diegu….ez dezatela elaktoralki baliatu euskararen gaia”. Bainan zer egin behar dugu Bildukoek baldin eta PP-PSOEk isten badute “Egunkaria”. Ez esan nork egin duen astakeria? Eta esaten badugu ari gara “euskaraz baliatzen”?

Euskaltzaletasuna bestelako interesen gainetik? Ez nago ados. Enfoke hori antzua da. Auzia beste bat da: nola lotzen dugun euskararen interesak eta feminismoaren interesak, eta ekologismoaren interesak, eta langile klasearen interesak, eta herri indigenen interesak, eta jubilatuen interesak etabar… Bainan saiatu dadila nahi duena euskararen interesak eta Espainiako Konstituzioaren aldekoen interesak lotzen….!
Desberdintasunen garrantzia ez da “euskararen izenean” gutxietsi behar. Oso garrantzi nagusi, zentrala, handiko desberdintasunak daude. Ez al da biodibertsitatearen alde edo austeritatearen aurka dauden interesen garrantzia, aldi berean garrantzi osokoa euskararen etorkizunerako?

3.- Lege Babesa:

Borondatea eta bitartekoak. Jartzen den adibidea (Franko garaikoa) ez dut uste egokia denik. Orduko borondateak sortu zuen orduan utopikoak ziruditen bitartekoak (ikastolak, euskaltegiak, liburuak, euskara batua, kantugintza, oktabilak….). Borondatea eta bitartekoen arteko dibortzioak faltsutzen du eztabaida guztia. Zeintzuk dira borondatearen mugak? Kanpoko desorekak eta desberdintasunak; eta barruko ahuleziak (kontzientzia linguistikoaren ahuleziak). Bainan muga horiek borondate argiago batez gainditzen dira, eta borondate, izateko gogo horrek, motibazio horrek sortuko ditu bitartekoak edo eskuratuko ditu. Eta momento batean izan daitezke bitarteko instituzionalak edo monetarioak. Bainan borondatea da horiek lortzen dituena.

Lege babesa ezinbestekoa da esaten da. Horrela hitzegitea anbiguoa da. Bai eta ez. Batere babesa legalik gabe egin zen euskalgintzan frankismoaren garaiko “iraultza linguistikoa” (baita iraultza pedagogikoa ikastoletan ere). “Berez ez dira egoerak normalizatzen” esaten da. Noski! Dirua behar dela, merkatuan kuotak lortu…Bai, bainan ahaztu gabe, eta ez ahazteak ondorioak ditu, dirua…kapitalaren akumulazio tresna dela eta merkatua merkatu kapitalista dela. Bere legeak eta logika duena eta bere motibazioa, ezagutza eta erabilera, hain zuzen, euskararen biziraupenaren kontrakoak.

Beste hizkuntzak baino areago hedatu eta sustatu? Horrela esanda ez! Gure hedapen eta sustapena beste printzipio batzutan oinarritzen da. Eta printzipio horiek gabe, espiritu hori gabe…hedapen eta sustapenak ez dute euskararen geroa bermatzeko balio.

jos5Erreferentzialtasunari buruzko gogoetak.”Indar- eta hitza-posiziotan daudenen inplikazioa”. Bale. Ongi. Bainan hori izateko gogoaren eztandaren eta garapenaren fruitu berezkoa da. Gaia ez da marketing operazioak egitea, edo interes elektoralistekin jokatzea……. Duintasunaren defentsa baizik.

4.- Euskalgintza egituratua dago? Bai eta ez!!! Ezin dugu euskalgintza berdindu euskararen inguruan sorturiko erakundeekin (autoorganizatuak edo instituzioek sortuak). Badaude auzo elkarteak, elkarte kulturalak, partiduak, sindikatuak, koruak, lagun kuadrilak, mikelazulok, artista mota askotakoak, filosofoak, arkitektoak, ONG-ak….euskalgintzaren parte direnak.

Egitura da dinamika baten sostengua. Bainan dinamika gabe egitura pikutara doa. BAGERAko egitura, BAGERAren dinamika gabe ez du ezertarako balio. Dinamikak sortzen du egitura, eta egiturak babes dezake dinamika hori…..
Badaude egitura zurrunak eta egitura ahulak. Badaude egitura rutinarioak eta egitura malgu eta biziak. Agertu desagertu egiten direnak, itxuraldatzen direlako. Beste batzuk ez. Egiturei buruzko eztabaida hau oso garrantzi handikoa da. Egitura biziak edo egitura esklerotizatuak. Zenbat Topaguneko Elkarteak dira biziak eta zenbat esklorizatuak, edota zein mailan biziak eta zein mailan esklerotizatuak?

Alde honetatik zergatik dispertsioa gaizki ikusi? Zentzu batean bedeinkazio bat da, baldin eta bere kasara gaztetxeak, eta txirrindulariak eta poetak dinamika euskalduna hartzen badute. Eta guzti horrek batera jotzeak interesgarria izan daiteke…Bainan ezingo da lortu ez bada pertsona bakoitzaren eta talde bakoitzaren inplikazio pertsonalaren emaitza.
Hizkuntz komunitate indartua eta erabakigune instituzionaletan eragina! Bada, eragina handiena izan genuen Frankismoaren Trantsizio garaian, Konstituzioan bertan lortu ziren, eta lehen aldiz, aldaketak…Eta ez zegoen orduan hizkuntz komunitate eratua ezta emantzipatua!

Euskalgintza instituzionalari buruzko kritikak oso ahulak dira. Esaten da ez duela egituraketari dagokionez, bere esparruz aparte, gauza handirik egin. Bainan kritikaren kalado erabat handiagoa da. 1) Euskalgintza instituzionala (PNV-PSOErena funtsean) Estatu Glotofagiko honen kontsolidazioaren anka bat izan da. Kontsentsuaren aldarean sakrifikatu ziren Transizio Garaiko Posibilitate irekiak. 2) Ondoren euskalgintza instituzionala borrokan aritu da euskalgintza ez instituzionalaren aurka. 3) Gainera bere esparruan (eta bere esparrua gizarte osoa da) ondorio perbertsoak sortu ditu. Egia da dirua banatu duela (ez behar hainbeste) bainan euskalgintzan harresi bat sortuz boluntarista pobretuen eta funtzionario seguruen artean (soldatak, segurtasun soziala, lan baldintza….).

Hitzegiten danean egituratzeari buruz irakurtzen ditudan gauza batzuei kutsu txarra hartzen diet: Funtzio banaketa…. Erakundeen ahalmena eta gizartearen kemena? Zer da horrela hitzegitea? Erakundeak ahalmena? (legea eta dirua (bitartekoak) al da ahalmena?) eta gizarteak kemena (gizarteak “borondatea” eta generosidadea bakarrik al du”, ez al du gizarteak ahalmena?) “Gure esku dago” leloak “gure esku dago” dena (ahalmena, kemena) esan nahi du! Ez gure esku kemena eta instituzioen esku ahalmena.

5.- Diskurtsoaz eta erregistroetaz…… Hitz bakarra jarri dut oharretan. “Euskarazentrismo”. Azalduko dut zergatik. Adibidez. Erregistro bat: Berdintasunarena. Zertaz ari gara: hiztun ezberdinak eskubide berdinak? Eta punto? Berdintasunaren diskurtsoa, behintzat Txepetxen ahoan, ez da hori bakarrik. Legedia (eskubide kontua legearena da) da puntu bat. Erabilerari dagokiona. Eta puntu subordinatua. Berdintasunaren diskurtsoa motibazioa ukitzen du (hizkuntzen ekologia, glotofagiaren aurka), ezagutza ukitzen du (Euskaratik jaso daitekeen eta sortu daitekeen gizadi osoarentzat ideia eta planteamendu eta gogoeta berriak: adibidez “garabide”ko esperieentzia pilotoa), eta erabilera ere ukitzen du (bainan berdintasunaren erabilera ez al du barnean sartzen gosez dagoena larri ibiliko dela bere behar linguistikoak asetzeko? Desberdintasun sozialak ez dute zer ikustekorik hitzkuntzen berdintasunarekin? Hizkuntza inperialen hedapenak zertan oinarritzen dira ez bada konkistan, esplotazioan, humiliazioan baino? Zein da indio akonplexatuen arazoa? Bere nortasuna estali nahi du ez duelako sufritu nahi! Sufrimendu hori ez da linguistikoa soilik, fisikoa da.

6.- Partidu politikoei eskatzen? Eta zer eskatuko genioke euskalgintza arautua eta organizatuari? Bainan zer eskatzen da? “Blindatu dezagun euskararen prozesua”. Blindatu? Zoru amanokunaren inguruan? Garai berriak direla eta elkarlana minimoen inguruan? Ezin engaina gaitezke. Autonomia Konstituzionalaren eta borroka armatuaren garaian zaila zen elkarlana sektore batzuen eta beste batzuen artean…Bainan, agian, orain, are zailagoa izango da. Eta egiteko dagoen lan hori ez da erremediatzen borondate oneko mezuekin eta eskaerekin.

7.- Gauza bat da motibazio linguistikoa (zaindu beharra dagoena eta asmatu beharra) eta beste gauza bat da kontzientzia linguistikoa (motibazioa+ezagutza+erabilera). (Kontzientzia linguistikoa ez da kontzientzia abertzalea. Beste parámetro batzutan kokatzen da). Eta kontzientzia linguistikoa da eztabaida potentea…. garai berrietarako behar duguna.

Leave a Reply