M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (IV)

By • Mar 27th, 2015 • Category: Maitasuna Proiektoa

Arantzazuko Symposium Platonikoan Michael Hardt-ek eman zuen hitzaldiaren hiru zati aurkeztu/transkribatu dira jada. Lehen zatian hitzaldiaren sarrera dago. Bertsan Hardtekek hitzaldi osoaren antolaketa aurkeztzen du bost kategoria nagusi identifikatuz maitasuna kontzeptu politiko gisa nola hondatzen eta berritzen den erakusteko, modu dialektikoan. Hitzaldiaren bigarren ekarpenean maitasunaren lehenengo bi kategoriak aurkeztu ditu. Lehenean maitasuna identitatearekin (bikotea, familia…) lotuta agertzen da eta bigarrrenean maitasunaren alde pertsonala eta politikoa parekatzen ditu (eros eta agape alegia). Hirugarenean Hardtek maitasuna dibertsitatearekin eta diferentziarekin lotzen ditu, eta oraingoan laugarren eta bostgarren kategoriak erakusten dizkigu, non karitatea eta pobreen arteko harremana aztertzen duen lehenik eta gero maitasuna ekimen emankor gisa ulertzen>>>

hardt42

Badago 4. puntu bat laburki eman nahi nizuekena. Maitasuna karitaterakin lotu eta murriztearekin zer ikusia du, eta pobreekin lotutako ongintzari lotuta dago, zehazki. Beraz maitasuna kontzeptu politiko gisa suntsitzeko 4. modua maitasuna soilik karitatea izango balitz bezala ulertzea litzateke, txiroen fatuarekin lotuta dagoena. Zentzu honetan Caritas latinezko hitza da hemen erdi-erdikoa, bi modutan itzultzen dena: maitasuna eta karitatea. Baina hemen karitatea hitzak esanahi zerbait desberdina du, edo hobeto esanda, karitate nozio honen helburua ez da berdintasuna sortzea; aldiz pobreak maitasunaren objektu bezala ulertzen ditu maitasunaren subjektu bezala ulertu beharrean. Horrela da adibidez Enziklikan, Benedikto XVI. (aurreko Aita Sainduak) Jainkoa maitasuna dela adierazi zuenean.

Baina hemen ere badago bigarren zati bat, Hegoamerikako askapenaren teologiarekin lotuta dagoena, enziklika horretan pasarte bat badagoelako non bi gauza esaten zaizkigun: bat – guk denok den-dena amankomunean partekatu behar dugula, eta bi – aberatsen eta pobreen arteko bereizketarik ez dela gehiago egingo. Beraz, mezu hau, Aita Saintuak Enziklikan aipatutakoa hain zuzen, mandatu edo agintaldi bat bezala antzeman eta erabiltzen dute Hegoamerikan, berdintasuna sormen apostoliko gisa ulertuz aberatsen eta pobreen arteko aldea deusezte aldera eta era berean pobreen boterea baieztatzeko.

Aita Santuaren erdiko mezua baina zera da dena den, gizarte konplexu garaikideetan alegia, erlijioa eta politikagintza aparte mantendu behar direla, eta elizaren eta estatuaren arteko bereizketa mantendu egin behar dela, horrela maitasunaren edo caritas-en eremua politikagintzatik at mantentzeko. Pobreen eta sufritzen duten aldeko Elizaren karitezko jarduerak, beraz, probreak maitasunaren objektu bezala antzematen ditu, karitate-ekitaldiak burutzera murrizten dena.

Askapeanen teologoak, aldiz, txiroen beste definizio batekin lan egiten dute, probreen boterearen eta pobreen maiatasunaren nozioak mobilizatzen dituztenean. Eta hemen erdi-erdiko bi askapenaren teologo aipatu nahi ditut, oraindik bizirik daudenak: Gustavo Gutierrez eta Leonardo Boff. Esate baterako utzi nazazue Leonardo Boff-en esaldi bat aipatzen bere San Frantsizkori buruzko liburutik. Bertan erdiko gaia pobreen maitasuna da eta hemen  maitasunari buruz bi zentzutan ari naiz pentsatzen: pobreak direnekiko maitasuna eta probreen maitasuna bera hain zuzen ere.

 “San Frantsizkoren handitasuna pobreak pobreen begiekin ikustean datza horrela hain zuzen ere pobreen balioak ezagutzeko aukera zabalduz”.

hardt43

Pobreen balioez ari denean hainbat gauza esan nahi zuen. Esan nahi du baliabide zein aberastasun eza, bai, baina modu berdinean beste aberastasun mota erakusten duena eta “erabilgarritasun oso”tzat uletzen duena. Bestela esanda, Frantsizkoren berdintasun unibertsala, berdintasuna otsoarekin, ilargiarekin, txoriekin etabar eta baita pobreen emakortasuna edo produktibitatea, sorkuntzaren baliabide eta ahalmena. Beraz, hau da pobreen maitasuna eta boterea definitzen duena – pobreak maitasunaren subjektu gisa antzematea eta ez maitasunaren objektu gisa. Hori da nire argudioa.

Ederto. Goazen 5.era. Hemen ere somatzen dut azkar mugitu beharko naizela. Maitasuna kontzeptu politiko gisa suntsitzeko 5.en modua maitasuna indargabea balitz bezala ulertzea da, esan nahi baita: maitasuna grina gisa edo sentsazio gisa ulertzea baina bere emankortasuna edota produktibitatea ukatuz. Bestela esanda, maitasuna guri gertatzen zaigun zerbait bezala soilik ulertzen dugunean ekintza emankorra balitz bezala ulertu beharrean. Ondorioz, maitasuna guri gertatzen zaigun zerbait hori bakarrik denez eta ez gure ekitearen emaitza, ez dago jada maitasunari buruz gehiago ikasi edo praktikatzerik. Gertatu egiten da eta kitto! Eta maitasunak, grina edo sentsazioa denez, ez du ezer sortzen. Baina bi modu horiek, hein batean, maitasuna baztertu edo segregatu egiten dute eremu pribatuan, familia eta bikotearen eremuan.

Beraz, ordez beharko genukeena da maitasuna kontzeptu produktibo bezala ulertua dagoena, baita ontologikoki produktiboa ere, argudiatuko nuke. Hasiera batean aipatu dudan bezala, beste zenbait tradizio teologikoetatik pentsatzerik ere balegoke, maitasuna gizataldekidenasunaren sortzailea behar lukela adierazteko. Baina funtsezko ideia da maitasunaren grina edo pasio bezala pentsatzea bainoago ekintza bezala antzematea litzateke, diferentziaren esparruan sortzaile emankor bezala ulertzea, eta baita diferenziazio-ekintza bat bezala ere. Sorkuntzak hemen ez du ezer esan nahi ezbada diferentziaren sorkuntza edo singularitateen sorkuntza bezala antzematen.

Horiek dira beraz maitasuna kontzeptu politiko gisa deusezteko 5 moduak. Modu batera edo bestera bi gauza egin nahian nabil. Deleuzek eta Guattarik “sintesi zilegien eta ez-zilegien” arteko ezberdintasuna bersortzen edo saiatzen ari naiz. Beraz, maitasunaren erabilera politiko zilegien eta ez-zilegien artean bereiztea litzateke nire asmoa. Eta ondorioz maitasunaren erabilera ez-zilegien ideia gehiago argitzeko gaizkiari buruz hitzegin nahi nuke orain. Eta hori egiteko onartu behar dena da maitasunaren kontrakoa ez dela gorrotoa, ezta biolentzia bera ere. Izen ere biolentzia maitasunaren parte eta zati da. Eta honetaz geroago hitzegin dezaket gehiago ineteresatzen bazaizue. Baina iruditzen zait maitasunaren opositoa, edo maitasunaren kontra dagoena zer eta gaizkia dela.

Eta zer esan nahi dut horrekin. Ondorengo hau esan nahi dut…

* * *

*

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

Leave a Reply