A Badiou – Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (III)

By • Mar 13th, 2015 • Category: Maitasuna Proiektoa

Arantzazuko Symposium Platonikoan Alain Badiouk bere hitzaldiari ekin dio Lacanen esaldi famatu bat aipatuz eta esanahia azalduz: ez dago harreman sexualik. Gero maitasunak sexuaren egia ekoizten duela eta ez alderantziz azpimarratu du. Honek esan nahi du sexoa ez dela berez maitasunaren egia. Honetaz gainera maitasunaren ebento edo gertakariaren muina azaldu digu Badiouk: maitasuna kasualidadez sortzen da eta ez kausalidadez. Maitasuna 1+1=2 gehiketa baino gehiago da 2 horri, hain zuzen ere, 1 gehi 1 berdin 2 baino gehiago den exceso osagarri bat eransten zaiolako.

Gero hitzaldia aurrera doala (eta transkripzioaren bigarren zatian) Badiouk ez dago harreman sexualik esaldian nabaritzen den lotura-ezaren edo konexio-ez horren zenbait moduez aritu da, izan ere Sexuazioaren Axiomatzak izendatu eta deskribatzen dituenak.  Badiouk 4 axioma identifikatzen ditu: konexio-ezarena (nihilismo sexuala) termino amankomunarena (humanismoa) atomizitatearena eta totalitate-ezarena.

Hemendik aurrera, Badiouk ez-lotura edo ez-konexio sexualaren oinarriko axioma horiek laburbildu egiten ditu. Kontutan hartu marrazkian M (Man, Gizon) eta W(Woman, emakumea) artean aurkitzen den U txiki horren esananhia, jadanik azaldu izan dena, alegia: Ubikuitatea, Unibertsaltasuna eta Un frantsesez edo Bat euskaraz da. Hara bada hitzaldiaren jarraipena:

badiou_3_1

 * * *

Eta orain bai laburbildu egingo ditugu ez-lotura edo ez-konexio sexualaren oinarriko axiomak… Hauek paperaren B(igarren) zatian agertzen dira, maitasunaren prozesua irudikatzen duena.

Hasteko bi posizioen inkonpatibilitatea edo bi posizioen deskonexioa nabarmentzen da. Ikusten baduzue hor M ez dago W-rekin konektatuta eta W ez dago M-rekin konektatuta. Tartean U dago, izan ere U dago konektatuta W posizioarekin eta U dago konektatuta M posizioarekin, eta beraz U ez da zero edo ez da hutsa; bestela esanda, ezin dira U eta zero/huts berdindu. Baina U-rekin W edo M ez den beste terminorik konektatuta baldin badago termino hau bai da berdin (=) zero edo huts. Dena dela, U-k ez du baimentzen bi posizioen totalizazioa: posizio maskulinoa eta posizio femininoaren gehiketaren emaitzak ez du osatzen harremanaren totalitatea. Hitz sexuala da soilik.

Bidenabar arazo oso interesgarri bat dago aipatzea merezi duena eta deribazio batetik sortzen dena. Arazo honek 4 axiometan inskribatuta dauden posizioetatik posizio banatzaile edo segregatibora bidea edo deribazioa adierazten du, hain zuzen ere. Uste dut mugimendu bat badagoela batzutan oraindik gaur egun ere errepikatzen dena, eta posizio segregatibo edo banatzaileruntz bideratua dagoena.

Mugimendu hau, izan ere, prozesu bikoitz batean gauzatzen da. Batetik U termino amankomuna eszindituta (moztuta / banatuta / zatituta) agertzen da inklusio femeninotik. Ezin daiteke benetako mozketa izan, baginako mozketa, nolabait esateko, U-ren mozketaren exekuzio materiala delako; hau da, U posizio femeninoaren eta posizio maskulinoaren arteko termino edo hitz amankomuna delako. Eta honek posizio disjunktiboaren aktibazioa dakar era berean.

Zentzu honetan U honen eszizioak (edo zatiketak / mozketak) ondorengo hau adierazten du, alegia: U–k humanitatea ordezkatzen duela ulertuz gero emakume bat ezin da espazio publikotik baztertu; izan ere, posizio femeninoak berak emakumeari humanitatean zein espazio publikoan posizio propioa dagokiola adierazten baitu jada. Bestalde, U moztuz edo kenduz gero esan daiteke emakumeak eSzenarik edo agertokirik ez duela espazio publikoari lotzen dionik eta beraz funtsean izaki pribatua dela. Are eta gehiago, aipatu bigarren prozesuan badirudi eSzena edo agertokiak emakumea gizonarekin lotu baino banatu egiten duela, eta horrela erabateko deslotura edo deskoneksioa dago bion artean. Deslotura dago posizio maskulinotik emakumeek okupatzen duten espazioari buruz jakiterik ez dagoelako. Hau da, gizoranentzat ez dago aukerarik emakumeek zein espazio okupatzen duten jakiteko; banaketaren edo eSzisioaren ondorioz espazio publiko izan ala ez, gizonari espazio hori guztiz iluna bilakatzen baitzaio.

Beraz suposizio bat dugu zeinaren arabera eremu femeninoaren dilatazio potentzialki infinitoa oztopoa bilakatzen den, emakumea ez-atomo gisa ulertzera eramaten gaituen heinean. Hau guzia paperaren D sailan inkribatzen dut, non posizio femininoaren ikuspegi tradizionala adierazten den.

badiou_3_2

Lehenik eta behin posizio femeninoa U-ren kenketaren bidez eraldatzen da. eta eszizio edo mozketa materiala edo sinbolikoa adierazten du. Beraz W-ren baliotik W ken U (W-U) baliora pasatzen gara baina zatiketa horrek dilatazioaren posibiliatea ere ematen digu emakume bat bi gauza bilakatu daitekeen neurrian biak ala biak batera: 1/izate gabetua bilakatzen da balio publikorik ez duelako eta 2/izate balio askokoa balitz bezala aurkezten da emakumea infinitoa izaterainoko aukera zabalduz.

Izan ere, hori da emakumeekiko ikuspegi tradizionalaren disposizio osoa, 4. axioman agertu bezala eta posizio femininoari dagokionez U-ren eszizioaren deribazioa dena. Ondorioz hau da arrazoia zeinaren arabera ondorengo bi gauza hauek parez pare adierazten diren: lehendabizi 1/emakumeak ez duela lekurik disposizio publikoan, emakumea izate pribatua dela etabar; eta modu berdinean 2/ emakumeak gorapen edo elebazio misteriotsu baten izatea ere betetzen duela.

Laburtuz, (ikuspegi tradizionalean) eremu femeninoaren kultoa eta eremu femeninoaren murrizketa gauza bat eta bera dira.

Edo bestela esanda: Ez dago bereizketarik eremu femeninoa leku sakratu gisa edo leku guztiz pribatu gisa ulertzeko orduan. Eredua berdina da.

Zer esanik ez, gure sexuazioaren 4 axiomak guztiz ezberdinak dira. Hasteko, posizio femininoa (desbaliotua izan dena) baliozkoa delako zentzua azpimarratzen dugu osagai unibertsalarekin. Posizio femeninoa U-rekin lotuta agertzen den neurrian, U bera eremu sexualarekin lotuta agertzen da nahiz eta inolako determinaziorik gabe. Eta gero, posizio femeninoaren balioa eta posizio maskulinorena guztiz ezberdinak direlako zentzua dago, zeina ez baita ez osagarritasunarena ez espazioan hedapen edo espansio infinitoarena, eta testuinguru honetan dezakegu maitasunaren ulermen formal bat proposatu.

Lehenbizi, definizio bat emango dizuet: Funtsezkoa da ohartzea maitasunak U aktibatzen duela bi norabide ezberdinetara barreiatuz. Esan dezakegu maitasuna gertakari bat bezalakoa dela, evento baten antzeko zerbait, topaketa bat hain zuzen, eta topaketa honek U aktibatzen duela, U termino amankomuna aktibatzen duela alegia, baina bi norabide ezberdinetan.

Beraz, hori da nire lehenengo definizioa: maitasun-topaketak, gertakari edo eventoaren moduan ulertuta, bi posizio sexualen intersekzio atomiko zein aztertu-ezinari funtzio bikoitza ematen dio: Objektuaren funtzioa, hau da, objetuaren lehen funtzioaren arabera desirak bere norabidea aurkitzen du, eta bigarrenik subjektuen funtzioarekin 2 posizioak 1(u) egiten dira munduaren araketa-prozesua bien ikuspuntutik burutze aldera.

Beraz ohartzen zarete, proposatzen dudan definizioak zera dio: ederto bai, maitasunak gertakariaren (ebentoaren) esannahia hartzen du, badago topaketa bat gertakariaren forma hartzen duena baina gertakari hau sexuaziaoren 4 axiomen testuinguruan ematen da. Beraz topaketaren ondorioa bi posizio sexualen artean amankomunean dagoena aktibatzea da. Baina aktibazio honek bi norabide erabat desberdinak hartzen ditu. Alde batetik U-ren determinazio sexuala dago non U desiraren objektu amankomuna baita, eta beraz, posizio batek bestea desiraren objektuaren euskarri dela onartzeko posibilitatea bera gauzatzen da, eta alderantziz. Baina zera ulertu behar dugu, objektua bera berdina dela: desiraren objektu amankomuna, hain zuzen ere.

Hau da U-ren lehenbiziko funtzioa, baina badago beste funtzio bat guztiz desberdina, non U kanpora edo mundura begira dagoen prozesu baten abiabidea baita, mundura begiratzeko bidean prozesu bat da, 2en ikuspegitik ematen dena. Bestela esanda: 2aren baieztapena mundua da.

Eta U termino atomiko honen bi funtzioak existitzen dira, U-ren lotura bi posizio sexualekin (emakumea [W] eta gizona [M]), bi modutan irakur daitekeelako. Hau da punturik garrantzitsuena, alegia U bi posizioen arteko termino amankomuna dela interpretatu dezakegula bi modu ezberdinetan.

Lehenbiziko moduan bi posizioen arteko lotura-ezaren ikuspuntutik ulertzen dugu. Orduan U atomikoa lotura-ez horretan zirkulatzen duena da soilik. Izan ere, lotura-ezaren adierazpena da, eta muga. Interpretazio honetan, ondorioz, 2 posizioak, emakume eta gizon, U hitz edo terminoarekin lotuta dagoen gaizkiulertua jasaten dute. Gaizkiulertua zeren eta terminoa bera termino amankomun gisa interpretatzen da baina deskonektatuta dauden bi posizio desberdinetatik. Ondorioz, hitz amankomunaren interpretazioa ezin daiteke berdina izan eta beraz desiraren bi moduen artean gaizkiulertua dugu; baita, are eta gehiago, U hitzari berari lotutako gaizkiulertua, zeina beraien arteko desira amankomunaren zergatia/arrazoia den. Eta bestalde hitzez adierazi ez daitekeen gaizkiulertua da U bera ezin delako zehazki aztertu, izan ere, U atormikoa delako. Beraz U-ri buruz nahi beste hitzegiten jarrai genezake baina gaizkiulertuak iraun egingo du, izan ere, deus ez dagoelako U-ri buruz esateko, ez bada gaizkiulertu hori bi desira guztiz desberdinen objektu amankomun bati buruzkoa dela. Hau da lehen irakurketa, zeina irakurketa sexuala baita, edo orokorrago esanda irakurketa intimoa, maitasunaren alde intimoa, bi posizioeez esklusiboki arduratzen den aldea.

Baina badago beste interpretazio bat. Hau guzia beste zentzu batean irakurri dezakegu. U-rekin hasita, zeina objektu amankomuna baita, bi posizioen arteko parekatzea eraikitzen dugu. Bi posizioek babesten dituen zerbait eraikitzen dugu hain zuzen. Hori egiteko baina, U kendu behar dugu de facto. Zeren eta U gaizkiulertu iraunkorraren iturria baita. Beraz, sortu behar duguna, eta hau oso garrantzitsua da maitasuna ulertzeko, sortu behar duguna beraz, barne-eszizioa da. Baina U-ren zatiketa hau 2 posizioetan eman behar da, ez praktika baztertzaile edo segregatiboan bezala non U-ren banaketa posizio femininoan ematen baita soilik. Beraz abiapuntua U da baina hain zuzen ere U-rik gabe. Eta hori ulertzeko paperaren beste aldean eman dizuedan diagrama hartu behar duzue kontutan.

Badiou_3_3

Zuekin irakurriko dut diagrama hau. Hor bi posizio dituzue, egoera zehatzetan bi posizio horien ordezkariak direnak, eta gero U daukagu termino amankomun bezala. Nahi baduzue beraz, hau multzoen teorian ematen den interpretazio bat da. Izan ere, lotura edo konexioa, hemen, inklusioa da. Beraz U Emakumearen (W) eta Gizonaren (M) barruan sartzen da eta zati amankomuna da. Hau da, loturaren egilea U dugu esklusiboki. Bestela, U ez dagoen esparruan, ikusi dezakezuen bezala, W eta M erabat ez-konektatuta daude, U-ren bitartez baitaude konektatuta soilik.

Ederto. Orduan hau lehenengo egoera da, eta diagrama berriro jarraitzen badugu hemen situazio sexualaren izaera intimoa dugu. Nahi baduzue, maitasunaren erdiko unibertsoa da, oinarri edo ohe baten antzeko zerbait, nahi baduzue, bien arteko konexioaren alde intimo edo sexuala. Gaizkiulertua hala ere hor darrai, gaizkiulertua desiraren objektu amankomunari dagokiona. Baina gauza bera gertatzen da U-rekin ere U bera erdia edo zentroa dela esaterakoan; alegia erdian egon badago baina era berean kenduta dago eta honek, behin termino amankomun iluna kenduta dagoenean, 2 posizioak barnebiltzeko aukera ematen du, 1asunaren sortzea baimentzen du non aipatu barnebiltzailea, nahi baduzue, mundua bera baita, mundua bere benetako existentzian.

Era berean 2 posizioak T1, T2 … Tn   posizioen bidez amaierarik gabe zabaltzeko bidea irekita daukate. Eta horrelako barnebiltzaileekin, beraz, zerbait daukazue posizio maskulinoarekin konektatuta dagoena, eta beste zerbait munduaren balioarekin lotuta dagoena, gehi 2 terminotik kanpo geratzen dena termino amankomunarik gabe.

Hemen dugun logika, beraz, ez da terminoen kontrakzioarena mundura espansioarena baizik, zeina posible baita termino amankomun bat badagoelako U-ren inguruan sortutako gaizkiulertua berproduzitzen ez duena; praktika bezala, izan ere, U zatituta dagoelako, hau da, diferentzia egon badagoelako, mundua benetan den bezala, alde batetik, eta ohe edo oinarriaren artean bestetik.

Ederto. Orduan hau da mugimendu osoaren interpretazioa. Halaber, diagrama berriz antzematen baduzue, prozesu osagarria ere badago maitasuna beti 2 mugen artean ko(lo)katzen duena. Horrela, alde batetik, objektuari buruzko gaizkiulertura laburtzen den muga dago, eta sortzen duen erdiko fenomenoa abentura sexuala da. Diagramaren erdiko zatia bakarrik kontutan hartzen baduzue, beraz, maitasunaren lehen muga duzue, aipatu sexu-abentura alegia. Aurrera joteko aukera onak ditu, dudarik gabe, baina ez da gauza 2endako agertokia eraikitzeko. Hortaz, gaizkiulertu bat da, izugarrizko gaizkiulertu gozoa baldin bada ere.

Orduan arestikoa lehen muga da eta egituraren aktibazioa dakar bakarrik. Sexu-abentura bat aktibazio bat da, egituraren tokian-tokiko aktibazioa, hain zuzen ere.

Baina beste muturrean beste muga mota bat dugu. Honek 2 hori soilik eta bakarrik asumitzen du, eta ez bakarrik objektuaren partiziorik gabeko erdiko partea. Ez, hemen ez dago objektuaren zatiketa edo eszisiorik. Hemen duguna maitasun sublime edo platonikotzat izendatu daitekeena da. Hemen, bestela esanda, gaizkiulerturik gabeko espansio infinitoa dugu munduan, maitasunaren erdiko zati intimo hori gabe, hain zuzen. Eta maitasun sublime edo platonikoak imajinarioaren eremuan proposatzen duena deskonesio hori da, misterio sexuala bera topaketa puru gisa bereizteko, edo hobe esanda, singularizatzeko.

Nire konbikzioa da, hala ere, maitasunaren esentzia ez dela hutsala eta ez dela sublimea ere. Denok ondo asko dakigun bezala, maitasuna langintzaren esparruan kokatzen da. Langintza hau U terminoaren bi funtzioen bilakatze prozesu konplexua da …

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

Leave a Reply

Printer  Print This Page