Jon Juaristi eta biolentoak: autobiografia “gansteril” eta mafioso baten irakurketa zizekiarra

By • Nov 24th, 2014 • Category: Albistekaria

Jon Juaristi orain bere buruaz hitz egiteko “gansteril” eta “Corleone (mafiosoa)” hitzak (El Pais) erabiltzen hasi denez, guk ere hemen Lapiko Kritikoan modu piratan mini-biografia zizekiar bat erantsiko dugu. Azpiko erantzun hau geratu zen kanpo, Diario Vascok Joseba Gabilondori egindako elkarrizketatik. Biek irabazi zuten sari bera (euskara, gaztelera):

gabidv-page-001

Nahi duzu zeozer esan Juan Juaristi sarikideari buruz?

Egun Palestinan gertatzen ari dena kontutan harturik, gehi dezadan bakarrik Juaristiren sionismoa salatu behar dugula, ez egiazki sionista delako, baizik eta hain zuzen berak kritikatzen zuen “euskal abertzaletasun gogorkeriazalea”ri aurre egin beharrean, eredu hori bertsio gogorrago batean sublimatu edota identifikatu duelako: Israelen sionismoa. Azkenean, begi aurrean daraman zapia erortzen zaionean (edo zalditik era paulino batean erortzen denean), bere aitaren etxera etorriko da eta etxe nazionalista hori defendituko du: EAJ, Sabinetxea … Ez ninduke harrituko Juaristik EAJen kultur sailburu bezala amaitzen badu, EAJen kudeaketa paregabeari himnoak (ereserkiak) kantatuz (eta EAJek zein demokrata eta anitza den Juaristiren bidez frogatuz). Noizbait, “nuestros padres mintieron”etik “nuestros padres tenían razon” aldarrikatzera pasatuko da, eta orduan ere diskurtso bera erabiliko du (konbertso fundamentalistarena). Inor EHan bere 60ko posizioetatik mugitu ez bada, hori Juaristi da. Posizio sinboliko berean segitzen du, bera izango bada ere azkena konturatzen. Juaristiri buruz ez hitz egitea hobe. Ez du merezi. Artikulu bat idatzi nuen sasoian. Agian berrargitaratu edo berridatziko dut. Baina hor amaitzen da arazoa. Egun pentsamendu askozaz interesgarriagorik bada EHan.

Zoritxarrez, guzti hau penaz esan behar dut, politikaren betebeharrak bultzata, izan ere Juaristik lagundu baitzidan gehien AEBetako nire karrera hasten. Beregatik izan ez balitz, seguruenik Estonian amaitu izango nukeen (historia luzea da hemen esplikatzeko, baina historia berdaderoa dena den). Lacanek zioen eskutitza beti bere helbidera iristen dela, beraz hemen ere izan daiteke ironiarik.

 

 

(Urretxu, 1963). Michigan State University-n irakaslea da. Argitaratu dituen liburuen artean, besteak beste "Nazioaren hondarrak: Euskal literatura garaikidearen historia postnazional baterako hastapenak (2006)" eta "Apokalipsia guztioi erakutsia" (2009, Erein), Erein argitaletxeko saria jasotakoa azpimarra daitezke.
Email this author | All posts by

Leave a Reply