S Zizek: Maitatu errukirik gabe -III- Mozart: Così fan tutte

By • Sep 19th, 2014 • Category: Maitasuna Proiektoa, Uncategorized

cosi1Arantzazuko Symposium Platonikoan Slavoj Zizek-en hitzaldia Europako maitasun-zinema kanonikoari buruz arituz hasi zen. Gero  hitzaldiaren muina  jada transkribatua izan den Hegel eta ezkontzari buruzkoa izan zen. Hemen transkribatzen den zatia Mozzart-en Così fan tutte operaren inguruko hausnarketa da, hitzaldiaren bukaeran Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz zein bikote komunistaz esan zituenak beste baterako utziz.

* * *

Così fan tutte  Mozart-en operen arteko zalantzagarriena are traumatikoena bilakatzen duena bere edukiaren irrigaritasuna da. Ia ezinezkoa da gure sinesgarritasuna mantentzea eta oinarriko premisa onartzea, alegia bi emakumeek ez dutela aitortzen Albaniar ofizialak beren maitaleak direla. Ez da harritzekoa, beraz, XIX. mendean zehar, opera hau aldatu egin zela eta bertsio berri bat eman zela istorioa sinesgarri bilakarazteko. Aldaketa horien hiru bertsio daude, izan ere ezin hobeto moldatzen direnak Freuden nolabaiteko eduki traumatikoaren ukazioarekin: (1) eszenaratzeak inplikatzen zuen bi emakumeek betiere zeudela “Albaniar ofizial”en benatako nortasunaz jakinaren gainean; ezezko plantak egiten bazuten bere maitalei ikasgai bat irakasteko zen; (2) amaieran berbatu egiten diren bikoteak ez dira hasierako berdinak, beren lekuak diagonalki aldatzen dira, nortasunen nahasmenaren bitartez benetako maitasun naturalaren loturak ezartzeko; (3) modu errotikoago batean, musika erabiltzen zen bakarrik, libreto erabat berri batekin istorio guztiz ezberdina kontatuz.

Edward Said-ek (“Così fan Tutte”, Lettre international 39 (1997ko Negua: 69-70 orri.) gutun bati buruz ohartarazten digu, Mozartek 1790ko Irailak 30an, hau da Così konposatzen zebilela, bere emazte Constanze-ri idatzitakoa. Berarekin berriro laster biltzeko aukeraren atsegina adierazi ondoren, zera idatziz darrai: “jendea nire bihotza antzemateko gai balitz, ia-ia neure buruaz lotsatu beharko nuke.” Esaldi honen harira espero duguna, Said-ek zehazki hautematen duenez, sekretu pribatu zikin baten aitortza-edo litzateke (bere emaztearekin azkenik bildu eta gero burutu nahi lituzkeen sexu fantasiak eta abar); baina gutunak ondorengoa dio: ” dena da hotza niretzat, izotza bezalakoa” Hemen da Mozart ” Kanten Sade-kin” domeinu harrigarrian sartzen dela, non sexualitateak bere izaera grinatsua eta sutsua galtzen duen kontrakoa bihurtuz: plazer kontutan ariketa “mekanikoa”, hain zuzen ere, distantzia hotz baten bitartez exekutatzen dena, Kantiar subjektu etikoak bere betebeharra burutzen duen erara inolako jarduera patologikorik gabe. Eta ez al da hau Così-ren azpiko ikuspegia – unbibertso bat non subjektuen oinarriko determinazioa ez baita grinazko jarduera euren grinak arautzen dituzzten mekanismo itsuak baizik? Così “Kant Saderekin” domeinura hurbiltzera behartzen gaituena izanburuan bertan adierazten den dimentsio cosi2unibertsala da: “denak ari dira gauza bera egiten” mekanismo itsu berdinarekin determinatuta daudelarik. Azken batean, Così-n identitate-trukearen jokoa antolatzen duen Alfonso filosofoa bertsio bat da haren diszipulu gazteak lasaikeriaren artean hezten dituen Sadetar pedagogogoarena. Horregatik azterketa sinpleegia eta eskasa izango litzateke hoztasun hori “arrazoi instrumentala”rekin zuzenegi lotzea.

Così-ren muina traumatikoa bere “materialismo mekaniko” errotikoan datza, Pascal-en fedegabekoei aholkuaren zentzuan: “Sinesten duzulako plantak egin, belaunikatu, erritualak jarraitu, eta sinesmena berez etorriko zaizu.” Così-k logika bera aplikatzen du maitasunarekin. Amodio barne-sentimenduaren kanpoko adierazpenak izan baino, maitasunaren erritualak eta keinuak amodioa sortzen dute – beraz maiteminduta zaudelako plantak egin, prozedurak jarraitu, eta maitasuna berez sortuko da. Così bere ustezko arinkeriagatik gaitzesten duten moralistek, beraz, guztiz daude erratuta. Così opera “etikoa” da Kierkegaard-en “etapa etiko”aren zentzu zorrotzean: etapa, edo momentu, edo garai etiko hori zehazten duena berehalako bizi-kontsumoaren sakrifizoa da, arau unibertsal handiago batzuen izenean une edo momentu iheskorrei etekina ateratzeko ahaleginari uko egitea, hain zuzen ere.

Mozarten Don Giovanni–k Estetikoaren zentzua gorpuzten badu (Kierkegaard-ek berak Edo/Edo idazlaneko operaren azterketa zehatzean garatu zuen bezala), Così-ren ikasgaia etikoa da – zergatik? Così-k zera erakusten digu: operaren hasieran bi bikoteak batzen dituen maitasuna berdin-berdin da “artifiziala”, mekanikoki erakarria eta beraz ahizpen bigarren maitemintzearekin konparagarria. Gogoratu hemen ahiztak Albaniar ofizialen gisan mozorrotuta dauden bikotekide trukatuekin bukatzen dutela Aldonso filosofoaren manipulazioaren ondorioz. Bi kasuetan, baina, mekanismo bera dago funtzionamenduan: subjektuek txontxongiloen gisan zeozer modu itsuan jarraitzearena alegia. Eta hor gauzatzen da, izan ere, Hegel-ek “ukapenaren ukapena” (edo negazioaren negazioa) esamoldeaz adierazten duena: Lehenengo maitasun “artifiziala” antzematen dugu, Alfonsorenn manipulazioen ondorio dena eta hasiera bateko “benetako” maiatasunarekin oposatzen duguna; gero, bat-batean konturatzen gara bien artean ez dagoela diferentziarik, hasierako maitasuna eta bigarrena biak ala biak direla “artifiziala” hain zuzen ere. Beraz, bi maitasunak berdinak direnez, bikoteek beren hasierako ezkontza-antolaketara itzul daitezke.

Ondorioz, termino Lacandarrak erabiliz, ezkontzak objektuari (lagunkideari) “berarengan bera baino gehiago” kentzen dio, object a delakoa kentzen dio, hain zuene ere, desiraren objektu–kausa. Lagunkidea objektu arrunta izatera murrizten du. Maitasun erromantikoa jarraitzen duen ezkontzaren ikasgaia zera da: “Orduan zer, sutsuki maiteminduta zaude pertsona horrekin? Bada ezkondu zaitez eta eguneroko bizitzan nolakoa den jakiteko aukera izango duzu, bere tic arruntekin, keinutxo zital eta petralekin, barruko arropa zikinarekin, zurrungak eta abar”. Hemen zera argi izan eta garbi esan beharko genuke: ezkontzaren funtzioa da sexua arrunt egin eta sexutik benetako pasioa kenduz betebehar aspergarria bilakatzea. Hegel zuzendu egin beharko genuke gainera: sexua, berez, ez da naturala, ezkontzaren funtzioa da sexua ezkontzaren menpeko momentu patologiko/natural batera murriztea. Eta Hegel zuzendu egin behar da idealizazioa eta sublimazio nahastu egiten dituen neurrian. Eta zer gero ezkontza maitasunaren funtsezko eta benetako froba balitz non sublimazioaak idealizazioa bizirauten duen? Grina itsuaren bikotekidea ez da sublimatzen soilik idealizatzen baizik. Ezkontzaren bitartez partekatutako bizitzak bai du bikotekidea des-idealizatzen baina ez du zertan de-sublimatu (goretsi) beharrik.

cosi3Funtsezko adierazpen hau gehiago argitzeko, konpara ditzagun Kristautasuna eta Judaismoa. Kristautasunak Judaismoan gauzatzen den Jainkoaren sublimazioa ankaz gora jarri eta errotiko de-sublimazioa burutzen du (hitzaren zentzu arruntean): ez da de-sublimazioa Jainkoa gizon arrunta izatera murrizten den zentzuan; de-sublimazioa da, aldiz, Haratagoko sublimea eguneroko bizitzaren mailara jeisten delako. Kristo “Jainko pre-fabriaktua da” Boris Groys-ek dion bezala. Guztiz humanoa da, gizaki arrunta, eta ezin da bereiztu beste gizakiekin konparatuta, justu-justu Judy eta Madeleine-kin gertatzen den bezala Vertigo filmean, ezin direla bereiztu alegia, edo “benetako” Erhardt eta bere imitatzailea bereiztezinak diren bezala Izan ala ez izan-en; Kristo jainkotiar bihurtzen duena, hortaz, antzeman ezina den “zerbait” hori da, substantziazko propietateetan oinarritu ezin daitekeen itxura hutsa hori.

Izan ere hori da kristautasuna bera maitasunaren eta komediaren erlijioa izatearen arrazoia: Lubitsch eta Chaplin-etik datozen zenbait adibide frogatzen duten bezala; beti dago zerbait komikoa eratutako identitatea hondatzen duen diferentzia neurtezin honetan (Judy Madeleine da, Hynkel bizargin judua da). Eta maitasuna, hemen, ez da desira. Maitasuna eta desira oposatuta agertzen dira. Desira beti dago harrapatuta “hau ez da hori” logikan, lortutako satisfakzioa eta bilatzen den satisfakzioa betirako bereizten dituen zuloan hasten da desira; maitasunak, aldiz, benetako sublimazio bezala ulertuta, “hau hori da” formula guztiz eta zeharo onartzen du; – emakume hau, bere ahulezia eta ezaugarri arrunt guztiekin batera, kondiziorik gabe maitatzen dudan Gauza da; Kristo, gizaki miserable hori Jainko bizia da. Eta gaizkiulertu handi bat saiheste aldera, arazoa hemen ez da “transzendentzia ukatu” egiten dugunik eta guztiz onartzen dugula gure maitasun-objektuaren izaera arrunta, izan ere gizaki ahul “hori d(el)ako dagoen guzia”. Ez. Transzendentzia bera ez da indargabetzen, maitasunaren transzendentzia ez da abolitzen; aldiz eskuragarria* bilakarazten da – maite dudan (g)izaki baldarra eta miserable honen bidez distira egiten du.

* “Transzendentzia eskuragarria” maileguan hartu dudan maitasunaren formulazioa da. Alenka Zupancic-ek sortu zuen eta azken pasarte hau osoa berari diot zor.

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

Leave a Reply