M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (III)

By • May 30th, 2014 • Category: Maitasuna Proiektoa

hardtiii1Arantzazuko Symposium Platonikoan Michael Hardt-ek eman zuen hitzaldiaren bi zati aurkeztu dira jada. Lehen zatian  hitzaldiaren sarrera transkribatu zen. Bertan  hitzaldi osoaren antolaketa aurkeztu zuen eta bost kategoria identifikatu zituen maitasuna kontzeptu politiko gisa nola hondatzen den erakusteko. Maitasunaren kategoriak banan-banan aurkeztea nahi zuela aipatu zuen eta lan hori modu dialektikoan egingo zuela, hasiera batean maitasuna kontzeptu politiko bezala nola hondatu den erakutsiz eta gero, bigarrenez, nola berritu daitekeen. Hitzaldiaren bigarren ekarpenean maitasunaren lehenengo bi kategoriak aurkeztu ziren. Lehenan maitasuna identitatearekin (bikotea, familia…) lotuta agertzen zen eta bigarrrenean maitasunaren alde pertsonala eta politikoa parekatu ziren (eros eta agape alegia) .   Oraingoan aurkeztuko den hirugarren kategorian Michael Hardt-ek maiatsuna desberdinatsunarekin eta diferentziarekin lotuko du.

* * *

Maitasuna kontzeptu politiko gisa deusezten den hirugarren modua da maitasuna batasunarekin lotzen denean. eta beraz hondamena maiatasunak diferentzia suntsitzen duenean dator. Hemen ere ez dut ikusten adibide asko emateko beharrik. Adibide bat Erromantizismoan aurkitu daiteke, Alemaniakoa batik bat datorkit gogora, Goethe, Hegel, non maitasunak, eta ezkontzak berak ere, batasuna inplikatzen baitu, bi baten lotzea alegia.(*)

Beste modu bat Judaismoaren eta kristautasunaren tradizio mistikoak lirateke, eta seguruenik beste erlijio batzuenak ere, gutxiago ezagutzen ditudanak. Maitasuna tradizio horietan jainkozko batasunarekin lotzen da. Jainkoa maitatzea jainkotasunarekin bat bilakatzea da. Eta iruditzen zait hauek estuki lotuta daudela eta zerikusi nabaria dutela lehenago [Hitzaldiaren bigarren ekarpenean] aipatu ditudan maitasunaren ikusmolde identitarioarekin. Bestela esanda, bata bestea berrindartzen dute zirkulu hertsi antzeko baten barruan: berdinaren maitasuna da, eta berdina egiteko maitasuna, edo berdina bilakatzen den maitasuna.

Ildo horretatik, iruditzen zait zera egin beharko genukeela (hau bigarren zatia da), alegia, horren ordez maitasunaren praktikak desberdintasunean eta diferentzian oinarrituta kontzebitu behar ditugu, maitatuna desberdintasunarekin esperimentazio gisa ulertu behar da, desberdintasun horietatik muntaia berria sortuz norberaren berezitasunak ukatu gabe. Beraz, zentzu horretan maitasuna berezitasunen edo singulartasunen baieztatzea are multiplikazioa litzateke..

hardtiii2Hau da nik uste Lacandar psikoanalisiaren bertute handiena. izan ere hau da gauza bat niretzat apartekoa eta argia dena Lacanengan. Iruditzen zait Lacanek diferentziaren suntsiketaren aurka abiso nabarmena ematen digula, eta hemen XX. Mintegiaz ari naiz pentsatzen batez ere, zeina ingelesez behintzat Emakumezkoen sexualitatea deitzen baita eta bertan Lacanek zenbait esaldi botatzen ditu nahikoa misteriotsuak iruditu zitzaizkidanak behingoz ulertu nituen arte, izan ere, Lacan-ek berak Freuden kritika egin zuenean aipatu XX. Mintegi horretan. Zera esaten du:

 “Freudentzat Eros bitik bat egiten duen fusioa da non presuposatzen den ibilbidean multitude handia bera pixkanaka bat bilakatzera behartuta dagoela”.

Beraz, hori da Freudengan Lacanek kritikatzen duena, Eros batasun gisa pentsatzea alegia. Beraz Lacan-ek “ez dago sexu harremanik” (**) dioenean (hori zen esaldi misteriotsuenetariko bat, niretzat) edo maitasuna ezinezkoa dela, esan nahi duena zera da, alegia ezinezkoa diferentzia suntsitzea dela, maiatsuna diferentzia dela hain zuzen ere.

Beraz, nire ustez, ikus dezagun, ez nuke esango maitasuna ezinezkoa dela dionik. Aldiz, esango nuke maiatasunaren nozio honen kontra borrokatu behar dugula, zeinaren arabera eros bat bilakatzea inplikatzen duen, Freudek egiten duen bezala.

Nire hitzetara itzulita esango nuke diferentzia mantentzen duen maitasuna eraiki behar dugula, desberdinatasunarekin funtzionatzen duen maitasuna alegia, are diferentziak multiplikatzen dituena.

Niretzat arazoa noski, lehenago esan dudan bezala, da Lacan hemen bakarrik sexu desberdintasunaz pentsatzen ari dela eta uste dut egia dela sexu ezberdintasuna garrantzitsua dela, baina suposatu nahi nuke beste diferentzia motetara ere zabaldu daitekela.

hardtiii3Esandako hau balizko tolerantziaren aurkako argudioa ere izango litzateke. Adibide gisa Pasoliniren Comizi d’amore (1964) filmeaz pentsatzen ari nintzen, oso filme arraroa Pasolinik dokumentalaren tankeran antolatzen duena Italian zehar jendearekin maitasunaz hitzegiten. Eta interesgarria iruditzen zait Foucault-ek kritika txiki bat idatzi zuela Le Monde egunkarian filmea Parisen proiektatu zenean (“Tolerantziaren goiz grisak” –Les matins gris de la tolerance) non sexualitatearekiko indiferentziaren kontra argudiatzen duen. Foucaultek uste du hori dela Pasolinik egiten ari dena, sexualiatean diferentziak aitortu eta onartzea alegia eta nola momentuko ‘tolerantziak’ sexualitatea ikusten duen indiferentziaren lente edo betaurrekoekin eta beraz nola deuseztatzen dituen sexualitatearen diferentziak.

Beraz, uste dut, auzakidearen adibidearekin gabiltzala berriro maiatsuna antzemateko hirugarren modu honetan, maitasuna desberdintasunean oinaritu behar dela alegia, edo maitasunak diferentziarekin esperimentatu behar duela; izan ere Deleuze eta Guattari moduan, maitasunak multiplizitateen multiplizitatea behar duela aitortzen dutenean bezala.

Bestela esana: onartu behar direnak anizkoitasunak dira zuregan barruan eta ugaritasunak besteengan halaber. Horrela jende ugarien arteko anikoiztasun desberdin horien bidez ematen diren batze eta elkartzeekin sortzen da berritasuna diferentziatik.

* * *

(*) Ikus S Zizek: Maitatu errukirik gabe -II- Hegel ezkontzaz

(**) Ikus A Badiou: Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (I)

* * *

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. […] bigarrrenean maitasunaren alde pertsonala eta politikoa parekatzen ditun (eros eta agape alegia). Hirugarenean Michael Hardtek maiatsuna desberdintasunarekin eta diferentziarekin lotzen du eta oraingoan, […]

Leave a Reply