A Badiou: Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (II)

By • Mar 28th, 2014 • Category: Maitasuna Proiektoa

bad21Arantzazuko Symposium Platonikoan Alain Badiouk eman zuen hitzaldiaren transkripziora gatoz berriro. Oraingoz zati bat besterik ez dugu aurkeztu. Bertan Badiouk Lacan-en ez dago harreman sexualik esaldiaren esanahiari buruz hitzegiten du. Gero maitasunak sexuaren egia ekoizten duela azpimarratzen du eta ez alderantziz, hau da sexoa ez da maiatasunaren egia; eta honetaz gainera maitasunaren ebentoan, kasualidadez sortzen dena eta ez kausalidadez, 1+1=2 gehiketa baino gehiago dela dio, 2 horri exceso osagarri bat eransten zaiolako. Hemendik aurrera ez dago harreman sexualik esaldian nabaritzen den lotura-ezaren edo konexio-ez horren zenbait moduez arituko da Badiou, Sexuazioaren Axiomatzak deskribatzen dituenak.  Hemen 4 identifikatzen dituen 4 modu aipatuko dira: konexio-ezarena (nihilismo sexuala) termino amankomunarena (humanismoa) atomizitatearena  eta totalitate-ezarena. Aipatzen dituen paperetan idatzita zer dagoen ikusteko sakatu hitzaldiaren I. zatira eramaten zaituen esteka hemen!

 * * *

Hasieratik has gaitezen: sexual ez-konexioan maitasuna gabeziazen osagarria da eta hori paperean ikus dezakegu non ustezko konexio edo sexu-lotura (~S) bezala markatzen dudan. Posizio femeninoaren (W) balioa ezkutatzen dugu, emakumeen balioa, pixka bat misteriotsua delako, eta posizio maskulinoa (M) markatzen dugu. Beraz sexu-lotura edo konexiorik ezin bada egon berez osoa denik (edo bestela esanda, konexioa ez-existitzen baldin bada), orduan oso modu errazean zera idatzi behar dugu, alegia ez dagoela ez formula hau (M ~ W) ezta formula hau (W ~ M) ere. Laburtuz, ez dago zuzeneko harreman sexualik emakume- posizioaren eta gizon-posizioaren artean.

Posizio batez mintzatzen ari naiz. Zer esanik ez, hori ez da edozein gizabanakoen sexuazio enpirikoa. Bi posizio ezberdin ditugu, eta emakume zein gizon izendatzen ditut erosotasun edo komoditate hutsagatik. Izena aldatu ahal izango dugu, nahi izanez gero eta, zer esanik ez, sexu-deskonexioak eta maitasunaren (azken) eraikuntzak ez dute presuposatzen bi posizio desberdinak gizona eta emakumearen posizio enpirikoak direnik. Emakume bat eta emakume bat izan daitezke, gizon bat eta gizon bat eta gizakia ere izan daiteke ezagutzen ez ditudan beste gauza batzukin etabar.

bad24Beraz, Sexuazioaren Axioma izenarekin paperaren bigarren zatian ikus dezakegun bezala (Axioms of sexuation) hor daukagun lehen formula sexuazioaren lehen axioma da, konexio-ezaren axioma alegia: (Not M ~ W & Not W ~ M). Hala ere, modu ezberdinak daude posizio femeninoaren eta posizio maskulinoaren arteko konexio-eza ulertzeko. Gakoa sexual konexio-eza edo harreman-eza bere izaera disjunktiboan antzematea da.

Lehenik, konexio-ez hau disjuntzio integral bat balitz bezala uler dezakegu, disjunkzio edo banaketa / separazio oso baten gisan. Sodoma eta Gomorraren madarikazioaren zentzuan adibidez, non bi sexoak bakoitza bere aldean hiltzen baitira. Horrek M posizio eta W posizioaren artean lekune amankomunik ez dagoela esan nahi du. Bi posizio horien artean ezin dugu inolako bitartekaritzarik aurkitu. Edo bestela esanda, bien arteko konexio amankomunak hutsik daude.

Beraz hau nihilismo sexualaren axioma litzateke. Sexu-loturarik ezaz gain erabateko modu disjunktiboa adierazten du. Ondorioz agertoki edo eSzena (S) batzuetan posizio maskulinoarekin (S~M) konektatuta baldin badago nihilismo sexuala nagusitzen da. Aldiz, agertoki edo eSzena bera posizio femeninoarekin konektatuta badago (S~W) agertoki hori hutsa (Ø) da halabeharrez. Izan ere, hori da posizio maskulinoaren eta posizio femeninoaren artean inolako agertoki amankomunik ez dagoelako egitearen adierazpena. Beraz suposatu ahal duguna zera da: agertokiren bat benetan 2akin lotuta badago hori zero da, hutsik dago. Formula hau paperean nihilismo sexualaren axioma gisa inkribatzen dut, orriaren c posizioan. Eta posizio horri posizio segregatzailea deitu diezaiokegu. Segregatzailea da bere ondorio enpirikoetan posizio sexual horietako bakoitzak azken finean funtzio eta lekune bat betetzen dutelako gizartean, disjuntzio erabatekoa inkribatzen duena.

Nolabaiteko misterio femeninoaren  irudizko erreferentzia imajinariorik gabe, ez dut uste ez-konexio guziak erabateko disjunkzioak direla  esan dezakegunik soilik. Nik behintzat ez dut hori uste. Beraz, gutxienez termino positibo bat badagoela asumituko dugu, bi posizio sexualekin konektatuta dagoena. Termino hau (ez-konexio globalaren balizko bitartekaritza lokal hau alegia) U letrarekin azpimarratuko dugu. U letra honek ubikuitatea eta unibertsaltasuna konnotatzen du eta baita agian UN frantsesez edo UNO espainolez baina esaten didate euskaraz BAT dela eta zuek duzuen papera inglesez dago: ONE. Baina nik nire aldera joko dut eta U letrak ubikuitatea, unibertsaltasuna eta UN adieraziko du hemendik aurrera.

Hau, izan ere, paperean duzuen sexuazioaren bigarren axioma da. U existitzen da lehenik emakume (W) posizioarekin konektatuta dagoena, gero, bigarrenik, gizon (M) posizioarekin konektatuta dagoena eta, hirugarren, hutsa (Void) ez dena – izan ere, bestalde, zero (0) ez den hutsa dena – hutsa bi posizioen barruan dagoen termino positiboa baita eta beraz M eta W ez dute zuzeneko loturarik baina huts hori da tartean duten termino amankomuna.

bad23Baina nola pentsatu behar dugu termino amankomun hori? Konexio-ezean  zalantzarik gabe txertatzen den termino bat bezala ulertu behar dugu? Edo termino honen gain beste modu batez aktibatu daitekeen kuantitate bat edo predikatu amankomun bat erreserbatu behar dugu, topaketa bat-edo M posizioan dagoen zerbaiten eta W posizioan dagoen zerbaiten artean ematen dena?

Hori bai galdera ederra, izan ere, orain posizio segregatzailearen kontrako joeraren aurrean jartzen gaituena. Posizio honi nik posizio humanista deitzen diot; eta hemen bi posizioak, gizonarenak (M) eta emakumearenak (W), U objektuaz gain termino predikatibo ugari partekatzen dituzte. Termino predikatibo horiek ia infinitoraino doazen zehaztapenekin batera humanitatearekin lotura amankomuna adierazten dute. Posizio horrek, egitan, azkenean ez-konexioa ezeztatzen du eta sostengatzen du bi terminoek amakomunean duten deskribapen zehatzak nolabaiteko hurbilketa gauzaten duela.

Zalantzarik gabe, badago osagai bat bi termino ez-lotuen harremanari ez-konexioaren espazioan forma ematen diona eta termino hau U letrarekin jartzen dut. Baina uste dut osagai hori guztiz in-determinatua, deskriba-ezina eta zatika-ezina (edo dekonposatu-ezina) dela. Izan ere atomikoa da bere konposizioan e(S)zenarik deskribatu ezin delako zentzuan. Puntu huts bat bezalakoa da, multiplizitate deskribatzailerik gabeko determinazio atomiko bat bezalakoa-edo.  Nahi izanez gero 2 posizioak zerbait dute amankomunean baina amankomunean duten zerbait hori guztiz minimoa da. Objektu zatikaezin baten antzeko zerbait da, bere presentziarekin desiraren posibilitatea gauzatzen duena, amankomunaean dagoen zerbaiten aukera gauzatzen duena alegia, baina oinarriko ez-konexio edo lotura-eza murrizten ez duena.

Beraz U termino hau deusez osatua dago eta ezin daiteke izan deskribapen analitikoaren objektua. Bestela esanda, egia da zerbait existitzen dela bi sexual posizioekin harremana edo lotura mantentzen duena. Ederto bai. Baina termino horri buruz esaten jarraituko duguna da harreman horretan deus edo ezer ez dagoela hutsa kenduta.

Esandako hori idatzi daiteke eta izan ere sexuazioaren hirugarren axioma da paperean: U-kin zerbait lotuta badago zerbait hori hutsa da. Beraz U atomo purua da, Gizonari (M) dagokiona eta Emakumeari (W) dagokiona baina zeinarekin ezer ez dagoen erlazionatuta eta horregatik da gutxieneko puntu hutsa konexio-ezaren barruan.

Oinarrizko axioma hau, U-ren atomizitatea adierazten du, sexu-posizioak halakoak direla adierazten du, hain zuzen ere, non U horrek biak gurutzatzen dituen baina U bera konposatu-gabea izaten jarraitzen du, indeterminatua, zeren eta bakarrik hutsa baita berarekin harremanetan sartzen dena.

bad22Ez-konexioaren modua edo disposizioa ulertzeko beste modu bat antzinako Sinposioan Aristofanes Platon-ekin biltzen den momentuan ematen da, izan ere, haien posizio sexualak erabat banatuak eta osagarriak diren neurriak, biak ala biak batera. Horrek esan nahi du jakintsu hauen arteko 1uketak edo 2lerak humaitatea berregiten duela integrala balitz bezala.  Beraz, bi posizioak ez daude harremanduta; aldiz, konexioa bitartekatua dago eta ondorioz bien arteko ustezko batuketa (edo konjunkzioa) Bat integralaren baliokidea da. Posizio hau honela idazti daiteke: Gizonaren (M) posizioa gehi Emakumearen (W) posizioa berdin Bat, edo (M + W = 1), baldin eta 1 totalitatearen sinboloa bada zero-ren (0) oposizioan dagoena, zeina hutsaren sinboloa baita.

Beraz, bi posizioen artean ez dago lotura zuzenik baina halako konexio bitarterkatua-edo dago, azken batean bi posizioen justaposizioarekin totalitatea berregin dezakegulako.

Egia esanda ez dut uste ekuazio honetan ezer benetakorik dagoela, diferentzia sexuala ezin daitekela totalizatu kenduta. Ez dago zalantzarik zuzenean posizio maskulinora edo femeninora erreduzigarriak ez diren posizio sexualak existitzen direla – genero ezberdinen arazo konplexua, badakizuenez. Baina berehala interesatzen zaiguna zera da, izan ere, ezin dugula adierazi bi posizio sexualak, maskulinoa eta femeninoa, 1-ean totalizatu daitezkenik edo bat-ean totalitea osatzen dutenik.

Beraz bi posizioen parekatzetik sortzen den emaitza totalitatea ezin daitekela sortu da eta hori da sexuazioaren laugarren axioma papereantotalite-ezaren axioma, hain zuzen ere.

Eta orain bai laburbildu egingo ditugu ez-lotura edo ez-konexio sexualaren oinarriko axiomak…

* * *

Argazkiak: 
LOVE AND SEX: A PHOTO SERIES IN TRIBUTE TO ALAIN BADIOU’S BOOK “IN PRAISE OF LOVE”
Robert CARRITHERS- Zinemagile eta argazkilaria

 

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. […] hitzaldia aurrera doala (eta transkripzioaren bigarren zatian) Badiouk ez dago harreman sexualik esaldian nabaritzen den lotura-ezaren edo konexio-ez horren […]

Leave a Reply