hAUSnART aldizkaria: Agur bat baino gero arte bat gehiago

By • Feb 24th, 2014 • Category: Albistekaria

Kaixo adiskideok,

portada_hausnar1konturatuko zineten azkenaldian hAUSnART aldizkariko lan taldetik ez dugula bizi seinalerik eman.

Izan ere, azken hilabete hauetan hausnarketa prozesu batean egon gara eta gaur gaurkoz (eta espero dugu behin behinekoz izatea) aldizkariarekin aurrera ez jarraitzea hobetsi dugu. Momentu hauetan, horrelako proiektu bati behar den moduan jarraipena emateko beharrezko bitartekoak ez baititugu betetzen.

Gure esker ona adierazi nahi dizuegu bene-benetan proiektu honetan adiskide, harpide, sustatzaile eta irakurle izan zaituztegun guztioi. Zuek gabe ilusio handiz kaleratu ditugun lau aleak ez baitziren posible izango.

Argitaratutako aleak eskuratu nahi badituzu lapikokritikoa@gmail.com helbidean eskatu ditzakezu eta postaz bidaliko dizkizugu.

Mila esker eta laster arte!

hAUSnART aldizkariko lan taldea

Leave a Reply