A Badiou: Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (I)

By • Jan 17th, 2014 • Category: Maitasuna Proiektoa

badlov1Arantzazuko Symposium Platonikoan goizeko saioetan Michael Hardt eta Slavoj Zizek izan ziren hizlari. Bazkal ostean Laura Mintegiri tokatu zitzaion Alain Badiou-ren hitzaldia aurkeztea. Esan zigun Badiou pentsalari trebatua izanez gain, matematiken arloan aditua eta eleberri eta antzerkien idazlea ere badela. Gero aipatu zuen, entzulegoaren artean banatutako papera ikusita ez zela ausartzen esatera Badiouk zehazki zertaz hitzegin behar zuen, eta besterik gabe ongietorria eman ondoren horrela ekin zion Badiouk “Maitasunaren sistoleak eta diastoleak” izenburuko hitzaldiari

***

Bai, uste dut oso garrantzitsua dela zuek denok paper oso misteriotsu hori esku artean izatea. Hitzaldiaren amaieran paper horren esannahia denontzat argia izango da. Nire hitzaldia paper horren argitzea besterik ez da, baina guztia paper horretan dago esanda, modu piska bat nagi batean baldin bada ere.

Beraz, hitzaldiaren izenburuak dioen bezala maitasunaren gorakoak eta beherakoak aztertuko ditut baina beste titulu bat zera izan zitekeen: Zer da maitasuna, edo 2aren arteko esparruaren aukera.

Lacanen adierazpen famatu batekin hasi gaitezke: Maitasunak sexu-loturaren ezintasuna konpensatzen du. Beraz, maitasuna ez da lotura bat edo erlazio bat edo harreman bat sexualitatearen arloan, maitasuna osagarria da, hutsunea besterik betetzen ez duena sexu-konexio hori ez dagoen lekuan. Hortaz gure arazoak hiru alde edo zati ditu: konexioa, existitzen ez dena (edo hobe ez-existitzen dena); gabezia, sexu-konexioaren ez-existitze hori konstatatu egiten duena; eta osagarria, berez maitasuna dena.

badlove4Zer esanik ez, aurretiko galdera bat ere zera izan daiteke: baina zer da, hasteko, sexu-konexioaren ez-existitze lacandar famatu dena-delako hori? Galdera hori erantzuteko, laburki, metafora batez baliatuko naiz. Demagun mundua zenbaki naturalez osatuta dagoela bakarrik: 1, 2, 3, 4 eta abar. Demagun bi zenbakien arteko konexioari izena emateko erabakitzen dugula konexio hori bigarrenaren eta lehenaren arteko zatiketa izango dela. Adibidez, lotura adierazteko paperraren hasieran duzuen sinboloa (~) hartuko dugu. Horrela esan dezakegu 4 eta 2 arteko lotura (4~2), definizioz, 4 zati 2 (4/2) dela, eta operazioaren ondorioz emaitza 2 dela hortaz. Ikusten duzuenez, ez da zailatasun handiko azalpen matematikoa.

Beraz, ikusi dezakezue kasu zehatz honetan loturarik badagoela emaitza zenbaki naturala edo arrunta delako halaber. Beraz, emaitza mundukoa da, mundua zenbaki naturalez esklusiboki osatuta badago. Baina maiz hori ez da kasua. Adibidez, 7 eta 3 arteko lotura edo konexioa (7~3)  7 zati 3 da (7/3) baina 7 eta 3 arteko zatiketa ez da, ulertuko duzuen bezala, zenbaki natural bat. Beraz, munduaren ikuspuntutik 7 eta 3 arteko loturarik ez da existitzen.

Nik uste horrelako zerbait esan dezakegu desioaren mundua dela-eta, edo sexuazioaren mundua dela-eta, edo sexu-existentziaren mundua dela eta abar. Zentzu horretan lioke Lacanek sexu-loturarik ez dagoela. Hau da, bi terminoen arteko lotura edo konexior hori ez da hasiera batean kontzebituta izan den mundukoa. Ondorioz horrelako zerbait proposatu genezake, agian: bi desioen arteko lotura ez da desio bat. Izan, hori da, Lacan-en axiomaren lehen azalpena, sexu-konexioaren ez-existentziarekin lotuta dagoena: il n’y a pas de rapport sexuel.

Lehenik eta behin beraz zera estipulatu dezakegu: sexu-lotura bera ez-existitzen baldin bada egitura eman baten efektuz, osagarritzat ulertzen den maitasuna ezin da existitu egitura horretan. Ondorioz, maitasuna, lotura sexual ezaren osagarri gisa ulertuta, menturaz edo zortez sortu daiteke soilik, (kasualidadez ez kausalidadez). Orduan bada, oposaketa bat dugu egitura sexualaren eta maitasunaren menturaren artean ematen dena. Horrela, sexoaren eremua izatearen edo naturaren ordenari dagokio, eta maitasuna gertaeraren (edo ebentoaren) ordenari dagokio.

Lacanek gauza bera dio bere erara, maitasuna hurbilketa bat (edo leku berri batera sarrera modukoa) dela esaten duenean.  Lacan zuzenean aipatuz: “maitasuna izatean sartzen da topaketa baten bitartez”. Topaketak, izan ere, maitasunaren ustekabea izendatzen du, bere dimentsio asmakorrean. Eta ustekabez da, hau da, zortez eta menturaz, kasualidadez, (sexu) loturarik ezaren osagarriari hasiera ematen zaiola.

badlov2Jakina, bi posizio sexualen arteko topaketa bideratzen duena, bikotekideek bakoitzak bestean aurkitzen duten desiraren objektu iluna da. Baina maitasunak gizabanakoa zuzenean eta bere osotasunean antzematen du. Bestela esanda, gizabanakoak modu misteriosoan eusten du izatean nagusitzen den desiraren objektua. Desiraren kausa den objektu baten eta maitasunaren polaritatea den izate osoaren arteko diferentzia ondorengoa da, alegia:  alde batetik konexio edo harreman sexualaren ezintasuna dago eta beste aldetik maitasunaren eraikuntza baten aukera edo posibilitatea dago. Diferentzia horretan bigarrena lehenaren osagarri da.

Sexu-desberdintasuna dela-eta, funtsean disjunktiboa dena, maitasuna gizabanakoaren izatean nagusitzen den objektoa da, maitasuna norberaren izatean sarrera da, konstrukto bat da nik horrela izendatzen dudana: maitasuna, niretzat, aurkezpenaren eremua da non harreman edo konexio-eza zenbaketa baten gisan gauzazen den, 2aren zenbaketan, hain zuzen ere.

Maitasuna 2aren aurkezpenerako eremu hau da. 2 honen aukera edo posibilitatea topaketa edo elkartze horren ondorioetan aurkitzen da, non 2 ez baita 1 gehi 1. Alderantziz 2 honek 2 gisa kontatzen du modu inmanentean. Bestela esanda, 2a ez da fusionatzen izate 1en gehiketan gertatzen den bezala, 1 gehi 1, eta ondorioz 2 hori konposatzen duena baino zer edo zer gehiago da. Bestela esanda,  2 hori konposatzen dituen parteak baino zer edo zer gehiegizkoa nabarmentzen da, excesoa, hain zuzen. Hara hor bada benetako 2a, 2 erreala. Maitasunaren ekoizpena benetako 2 erreala da!

Hemen duguna, bidenabar, maitasunaren forma partikularra da, nolabait esateko, filosofiaren bi teorema espekulatiboetan gauzatzen dena. Teorema 1: ez-existentzia edo gabeziaren bat dagoenean etor edo sor daiteke bakarrik gehiegizko zer edo zer, edo exceso bat, osagarri gisa. Beraz, maitasuna soilik gabezi baten osagarria izan beharrean gehiegizko osagarria da. Maitasuna berez da excesiboa! Eta teorema 2: Izatearen situazio eman baterako situazio horren egia eraikitzen duena gertakaria edo ebentoa da.

Gaur dagokigun gaiari lotuta, arestikoa honela adieraz daiteke: izan maitasuna da sexuaren egia ekoizten duena, eta ez alderantziz. Beraz, maitasuna da sexuaren egia eta ez moralista frantses pesimistek dioten bezala, nortzuren arabera sexua baita maitasunaren egia. Maitasunaren forma eta egia pentsatsea zeregin filosofikoa da eta zeregin horren zati batzuekin arituko naiz hemen gaur, zuen aurrean.

Hasieratik has gaitezen beraz…

 

 

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

One Response »

  1. […] Symposium Platonikoan Alain Badiouk bere hitzaldiari ekin dio Lacanen esaldi famatu bat aipatuz eta esanahia azalduz: ez dago harreman sexualik. Gero maitasunak […]

Leave a Reply