M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (I)

By • Dec 6th, 2013 • Category: Maitasuna Proiektoa

Arantzazuko Symposium Platonikoa aurkezteko sarrera moduan hitzaldi laburra eskaini ondoren, Eva Forestek oso pozik zegoela esan zuen lehen hizlaria Michael Hardt izateaz, orduan jada oso ezaguna zena Inperio eta Multitudea liburuen egilea zelako, Toni Negrirekin. Eta Hardt-ek berehala ekin zion emanaldiari:

 * * *

 maitapoli1Eskerrik asko, mila esker berriro gaurko  mintegira gonbitatu nauzuelako. Orain arte batez ere inperio eta multitudeari buruz hitzegiten nuen, betiko gauza bera. Baina hitzaldi batean 5 minutu maitasunari buruz hitzegin nuen eta nire harridurarako entzulegoan onarpen handia jaso zuela iruditu zitzaidan eta beraz maitasunari buruz gehiago hitz egitea erabaki nuen, eta horretaz arituko naiz gaur ere hemen.

 Gidatzen nauena ondorengo galdera da: nola ahal dezake maitasunak funtzionatu kontzeptu politiko gisa? Beste batzuk beste modu batzuetara hitz egiten dute maitasunari buruz baina niri galdera hau interesatzen zait, eta zuendako prestatu dudan hitzaldia hiru zati nagusietan banatuta dago. Sarreran zergatik maitasuna gaiari buruz, zergatik maitasunari buruz hitz egingo dut laburki. Erdiko zati nagusiaren gaia maitasunak politikoki nola funtzionatzen duen izango da, baina nola funtzionatzen duen bai modu egoki zein modu desegokietan. Eta azkenik, amairean maitasuna eta gaizkiaz arituko naiz, laburki berriro ere.

 Ok, sarrera gisa orduan zer nahi dut maitasunarekin? Testuinguru askotan oso deserosoa da maitasunari buruz hitz egitea eta hitz egiten dugunean arriskua da ez zaituztela serio hartuko zeren eta, izan ere, gauza asko dago maitasunaren aurka esateko.

 Niri, dena dela, maitasuna kontzeptu politiko gisa ulertzen dudanean interesatzen zaidana da gaia bera egokitu egiten zaiola multitudearen gaiarekin aurpegiratu behar nuen arazo politiko handiagoari. Zertaz ari naizen aurrera joten dugun ahala hobeki ulertuko duzue baina hasteko arazoa zera da: behin onartzen dugunean jendea gaur egun, oraintxe bertan, jendea leku guzietan gauza ez dela beraien buruak gobernatzeko, ez dutela biderik demokrazia bat izateko, orduan zera galdetu behar dugu: zeintzuk dira jendearen gaitasunak autogobernuaren norabidean. Zeren eta, izan ere, hori da multitudearen proiektuak duen helburua. Laburtuz: nola da posible bere jatorrizko esannahiatik hurbilago ulertuta dagoen demokrazia eta ez gaur egun jasatzen dugun estatu-nazioen demokrazia. Eta jendearen autogobernurako  baliabideeri zein demokraziaren izaerari buruzko   galdera hauek nire buruari egiten dizkiodanean beti bukatzen dut zatituta, inoren lurraldean edo, espontaneitatea eta dikaturaren artean ezin erabakirik. Eta iruditzen zait maitasunak bi eremu horien arteko hutsunean funtzionatzen duela.

 Beraz emaidazue minutu bat espontaneitatea eta diktaduraren arteko zatiketari buruz ari naizenean zer san nahi dudan  azaltzeko. Hasteko adibide bat emango dizuet Lenin-etik hartuta eta gero beste bat Slavoj Zizekena dena. Biak ala biak lotuta badaude ere, Zizeki buruz baino lehenago Leninekin hasiko naiz horrela Leninekin arduratzen bazarete jakin ezazuen gero mintegi honetan gugandik hurbil hor eserita dagoen Slavojen argudioez arituko naizela.  Baina uste dut Lenin beharrezko dela Slavoj ulertzeko.

 maitapoli2Ok, Leninen ‘Estatua eta Iraultza’ liburuaz pentsatzen ari naiz, Urriako Iraultzaren bezperan idatzitakoa. Leninek “gure helburua demokrazia mota berri bat d(el)a” esaten du liburuan, demokrazia bat, hain zuzen ere, lau urtero hauteskundeetan bozkatu eta norbait hautatzetik haratago doana, norbait horrek zu ordezkatu beharrean klase dominatzailea ordezkatzen baitu. Baina Leninen arabera “iraultza egin behar dugu orain dagoen giza naturarekin” eta orain dagoen giza natura, Leninek dio,  errusiar herriaren giza-natura, alegia, halakoa da non jendeak kudeatzailek eta arduradunek behar dute, edo bestela esanda, aginduak izan behar dute. Hori da giza izaera orain. Beraz, anarkistek uste dute hori beraieri zuzendutako Leninen kritika dela, anarkistek uste dutelako jendea berez eta modu espontaneoan aldatuko dela iraultzaren ondoren. Baina Leninek pentsatzen du hori oso ez-errealista eta inozo edo naïf dela. Ezizeko dela, hain zuzen ere, jendea batbatean autogobernurako  gauza bilakatzea behin erregimen zaharra eta burgesiaren demokrazia suntsitu eta gero. Beraz Leninek dio, herria eraldatze aldera mugitu gaitezen diktaduraren bidean. Ondorioz, trantsizio-tarte horretan, jendea eraldadaatuko dugu proletargoaren diktaduraren araupean eta azkenean, estatuaren desagertzearekin batera  demokrazia ekarriko dugu, non bere burua gobernatzeko gauza den herri berri bateratua egongo den.

 Zizekek antzeko zerbait esaten du “Parallax View” liburuan, eta noski, esateko modu humoretsua nabarmentzekoa da, eta baita ere, zer esanik ez, Zizek aukeratu izan dudala banekielako inguruan ibiliko zela eta orduan pentsatu dut aukera ederra izango dela gero eztabaidatzeko. Zizek Bretchen poema batez baliatzen dab ere argudioa aurreratzeko eta oso dibertigarria da. Poema hori Berlineko langileriaren matxinanda ondoren idatzi zuen Bretchek, Ekialdeko Alemaniako agintariek  bortizki zapaldu zuten matxinanda. Beraz Bretch nahikoa mingostuta dago eta ironikoki idazten du: “agian erregimenak herria desegin beharko luke eta berri bat hautatu”. Bretchek hemen amorru biziz betetako txantxaz baliatzen da bere kritika burutzeko baina Zizekek, formaren egiari atxikiz, hau idazten du modu polemikoan: “bai, hori da jarrera zuzena oso inozoa izango litzateke eta sinestea pertsonak berez direla on, gai, jakintsu etabar. Herri berria eraikitzeko beharrean gaude.” Zizek, beraz, Lenin bezala, diktadura beharrezko dugula esaten ari da. Hau da, nire ustez, bere leninismoaren edukia, gutxi gora behera: Diktadura behar dugu, nolabaiteko agintearen beharra dugu herria eraldatzeko, herri berria sortzeko.

 Beraz ikusten duzue zer esan nahi dudan argudio hauekin espontaneitatea eta diktaduraren artean, inorena ez den lurralde batean aurkitzen naizela esaten dudanean. Alde batetik suposatzea daukat, gaur egun jendea berez edo modu espontaneoan dela gai auto-gobernurako, kontrol kapitalistarik gabe, estatuaren kontrolik gabe, arduradun eta kudeatzaileerik gabe. Leninekin ni ere ados nago espontaneitatearen ikusbide hori naïf dela esaten zuenean. Baina beste aldera, gelditzen den alternatiba bakarra diktadura da.  Jendea eraldatu egin behar da baina eraldaketa ekartzeko agintarien ordena behar da.

 maitapoli3Halere, nire galdera da: zer dago bi eremu hauen artean? Edo bestela esanda: nola bilaka gaitezke  pertsona edo herritar berri gure kabuz? Zer baliabide ditugu auto-transformazio kolektiborako gu geuk gobernatzera eraman gaitzakeena? Eta ez ote da hutsune horretan bertan aurkitzen nik maitasuntzat ulertzen dudana? Maitasunari buruz hausnartzen ari naiz hor nonbait tartean kokatzeko, eta horregatik maitasuna prozesu bat dela uste dut, edo baita trebakuntza eremu bat ere gizarte demokratiko berri bat eraikitze aldera. Beraz, hori da maitasuna kontzeptu politiko gisa ulertzeko nire modua.

 Gero badira beste bi gauza sarrera honetan maitasunari buruz esan behar ditudanak. Lehena da zergatik erabiltzen dudan maitasuna beste kontzeptu batzuk erabili beharrean. Mota bateko lagun batzuk esaten didate ea zergatik ez dudan elkartasunari buruz hitzegiten eta ez maitasunari buruz! Elkartasuna aspaldiko kontzeptu gorria da eta orduan zergatik ez erabili kontzeptu hori eta kitto! Baina iruditzen zait elkartasunarekin baino maitasunarekin gure arrazionaltasun-ikusmolde estandarretatik haratago joateko bidea irekitzen dela, interesen kalkulu arrazionalatik haratago, hain zuzen. Funtsean elakartasuna hori baita.

 Noski , ziur nago  kontzeptu hauek guztiak modu ezberdinetan erabili daitezkela baina ene eritziz  elkartasuna ulertzen dudan bezala, funtsean interes kalkulua da, zeinaren arabera bata bestearen gorroto dugu edo bata bestarekin elkartzen gara zenbait interes (aman)komunen medio. Iruditzen zait maitasunak, aitzitik, harreman ezberdinak hedatzen dituela arrazoia eta pasioaren artean, edota arrazionaltasun mota desberdin bat. Ez zait iruditzen maitasuna kontzeptu politiko gisa, bereziki, grina edo pasio politikoarekin lotuta dagoenik zehatz-mehatz. Alderantziz, arrazoiaren ideia bera da gauza ez dena grina edo pasioa baztertzeko.

 Bigarrena da jendeak ere esaten duela ea zergatik ez dudan adiskidetasunari buruz hitz egiten.  Adiskidetasuna maitasuna baino askoz errazagoa da. Eta egia da. Adibide klasiko asko datorkit gogora.  Derridak adiskidetasunari buruz idatzitakoa hortik doa. Iruditzen zait baina maitasunak, adiskidetasunak ez bezala. eraldaketa dakarrela. Bestela esanda: Maitasunean galdu egiten gara, gure burua galtzen dugu. Maitasunarekin, maiteminduta gauenean desberdin bihurtzen gara. Adiskidetasunak, aldiz, ez du eraldatzeko ahalmen hori. Adiskidetasuna elkarrekintza gisa ulertzen dut, batez ere, edo batasuna eta elkartasuna bezala, zeinak ez dituzten subjektuak eraldatzen.

Edonola ere, termino bat edo bestea erabiltzea ez da garrantzitsuena hemen. Beharrezkoa dena da kontzeptuekin lan egitea eta gero terminoak ordorioz eta berez datoz.

Sarreran esateko daukadan azken gauza zera da laburpen edo aurreikuspen gisa, alegia: maitasuna naturala izan daiteke, baina ez da batere espontaneoa edo hobe esanda, maitasunaren formak ez dira espontaneoak. Iruditzen zait maitasunak prestakuntza edo ikastaroen antolaketa eskatzen duela. Bestela esanda, maitatzeko modu hobeak daude, maitatzeko modu ezberdinak daude, zeren maitatzeko modu batzuk nahikoa izugarriak dira eta izan ere, modu hauek izango dira bukaeran gaizkiarekin lotuko ditudanak. Beraz, maitasunaren inguruan behar duguna halako gida edo prestakuntza da, eta horri buruz hitzegin nahi dut.

 maitapoli4Horretarako, maitasuna hitzak zer esan nahi duen artikulatu behar dut eta kontzeptuaren inguruan borrokatu, maitasunari buruz borrokatu behar dut, hain zuzen ere, kontzeptu politiko bezala. Askotan aurkitzen naiz dilema honetan izan beharko luketen esannahia, nire ustez, galdu duten kontzeptuekin. Eta orduan  geratzen diren aukerak dira, batetik,  kontzeptua bera gure aldera bihurkatzen saiatzea. Har dezagun demokrazia hitzaren adibidea. Gaur egun zaila da demokrazia Estatu Batuetako presidenteak esaten duenarekin lotzea, demagun. Demokrazia  salbatze aldera, hortaz, joera bat da ohiko diskurtso nagusiekin lotu beharrean guk demokraziaz ulertzen dugunarekin lotzea. Ondotioz, modu bat da kontzeptua gure aldera bihurkatzea  eta adieraztea beste esannahi batzuk dituela eta badakit zuek ere oso onak zaretela betebehar horretan baina esan beharra dago, halaber, jende asko behar dela kontzeptu baten esannahia gure aldera bihurkatzeko.

 Edo alternatiba da kontzeptua bara azpimarratzea, kontzeptuarekin borroka egitea alegia, neurri batean kontzeptuaren ondarea bera onartuz. Niretzat nahikoa garrantzitsua da demokrazia terminoarekin batera eta  ikus dezakezuen bezala maitasunaren kontzeptuarekin ere, hitz horien ondarea handia dela eta merezi duela ondare horren inguruan borrokatzea.

 Orduan hona hemen nola antolatuko dudan maitasunari buruzko hitzaldi honen erdiko partea. Nire asmoa da  maitasunari buruz aritzea bost kategoria nagusi aztertuz, zeinen eranginpean maitasuna hondatu egin den, are suntsitu, nire ustez, kontzeptu politiko bezala. Eta behin modu honetan aurkeztu eta gero, iruditzen zait, pedagogikoki baliagarria dela maitasuna degradazio baten ondorioa izan balitz bezala erakustea, nolabait atzeruntz itzultzeko biderik balego edo. Hori ezin da, noski, baina zer edo zer erakusten du, izan egia dena.

 Izan ere, maitasunak funtzionatu izan du jada iraganean kontzeptu politiko gisa, nagusiki eremu teologikoaan izan bada ere. Hobe ezagutzen ditudan teologia kristauaz eta judaikoaz arituz gero, adibidez, zalantzarik gabe, maitasuna askotan kontzeptu politiko gisa funtzionatu izan du. Ikus adibidez Pauloren epistolak komunitatearen eraikuntzaz pentsatzeko. Hori guztia maitasunaz pentsatuz egina dago:  maitasuna komunitatearen maitasuna bezala ulertuta, Biblian zehar egiten den bezala, bestalde. Baina esan behar dut egia baldin bada ere gaiaz aritzeko aukeratu estrategian maitasuna jada suntsituta balego bezala aurkezten badut ere, nire asmoa ez dela iraganeko maitasun nozio batzuetara itzultzea. Nolabait esateko, nire argudioa itzulera da, bai, baina maitauna inoiz egon ez den leku batera itzulera.

 Edonola ere, hori da hitzaldiaren antolaketa, eta egingo dudana zera da: hasiera batean kategoria bakoitzean  maitasuna kontzeptu politiko gisa nola hondatu den iradokitzen saiatuko naiz, eta ondoren  zenbait bide proposatuko ditut 5 kategoria horietan maitasunaren berrizte aldera. Beraz kategoria bakoitzean lehenik (1a) nola hondatu den erakutsiko dut eta gero (1b) nola berritu daitekeen, 2a, 2b … ok.

 Hasi aurretik esan beharko, barkamen eske edo, datorrena ez dela benetan argumentu bat, oraindik ez bait naiz iritsi argudioaren estadiora maitasunaren gaiarekin. Aldiz bibliografia anotatua dela esango nuke, modu horretan maitasunaren kontzeptu politiko gisa ulertutako gaiaren inguruan zenbait literatura eta jakintsu ezberdinek esateko dutena erakutsiko dut …

 

Bere ikasketak eta irakaslanak Frantzian, Londresen eta Renon burutu ondoren orain Leeds-eko uniberstitatean ari da Komunikabide eta Soziologia sailen artean multikulturalismoari buruz lanak egiten. Kultura eta identitate erbesteratuak (Nomadologua subalternoak) (Pamiela, 2005) eta Subordinazioaren Kontra (Pamiela, 2008) liburuen egile, Zizek Ikasketak-Nazioarteko Aldizkaria elkektronikoan (IJZS) itzulpen eta edizio lanetan dihardu, Ikasketa Subalterno kolektibotik sortutako Critical Stew proiektoaren kide da eta Lapiko Kritiko euskarazko sailaren suztatzaile.
Email this author | All posts by

2 Responses »

  1. Maitasuna da bide bakarra

    ANIAIZ ARIZNABARRETA IBARLUZEA
    ARKAITZ BELLON BLANCOREN BIKOTEKIDEA
    Berria.info » Papereko Edizioa » Harian

    2014-02-14
    http://paperekoa.berria.info/harian/2014-02-14/010/001/maitasuna_da_bide_bakarra.htm

    Joan zoaz laztantxu eta beti arte esan nahi ez nizukeen honetan, samin izugarri honekin batera, badakit, eraiki dugunak, ez daukala parekorik. Zurekin bizitakoa, ikasitakoa, konpartitutakoa, egindako ekarpena itzela izan da maittia.

    Niri zaren bezala, zeunden bezala agertzeko ausardia izan duen Arkaitz bat eskaini didazu. Indartsua oso; «Apurtu ninduten…», «Krak egin neban…», «txaboluan negarrez egon naz…», «kriston ezintasuna…», «kezkatuta nago …», «ez dot ondo jokatu…», «beldur naiz…», «itxi egin naz …», «laguntza beharko dot…» onartu eta adierazteko gai izan eta, nahastuta, marmarti, burugogor, haserre eta ipurterre, batzuetan itxi arren, honi aurre egiteko determinazioa agertu eta urratsak egiten zituena.

    Ilusio eta bizipozak gainezka egiten zioten Arkaitz bat. Ume batek bezala disfrutatzen zekiena, alaia, irribartsua, jostaria, bihurria, hobetzeko jarrera, jakin-mina, ikasteko irrika, proiektu eta ametsez betea, bere buruaz barre egiten zekiena, goxoa, beroa, eskuzabala, irekia, leiala , osoa, ekina, maila guztietan konprometitua eta iraultzailea. Pertsona, taldean eta baloreetan sinisten zuena… «gure esku dago» esaten zenduan beti… Aix, me encantas… eta zu lotsatu egiten zinen.

    Behin, aldi berean elkarri esan genion bezala, apustu egin eta irabazi egin dugu! Intentsoa izan da gurea, sakona, unean unekoa, eta hau, erabat presente egonda bizitzea lortu dugu, gure burua biluzik eskaini diogu elkarri. Zintzotasunez, pasioz, komunikazio etengabez, genuena une oro baloratzen, eskertzen eta gozatzen. Elkar zenbat maite genuen adieraztearekin batera, elkar zelan maite genuen argi izan nahi izan dugu, esan eta modu konszientean bizi. Beldurrak gaindituz bizi izandako maitasuna, askeago egin gaituena, hazten laguntzen diguna, betetzen duena. Norberaren buruan oinarritua. Bakoitza bere motxilarekin, eskutik helduta, aurrera elkarrekin egitea erabaki genuen… bakoitzak bere erantzukizunak asumituta, bidea eta elkarren zaintza partekatzeko konpromisoz… eta zoragarria izan da. Baldintzak baldintza eta mugak muga, sinplea eta elegantea. Bidelagun ezin hobea izan zara maittia. Zure babes, konfiantza, konplizitate, inplikazio, laguntasun, onarpen, esker on, errespetu eta begirune osoa izan ditut… maitasuna. Begiratu ez ezik, ikusi egin nauzu. Inork ez nau zuk bezala ulertu, laztana, askotan nik neuk baino hobeto. Zu eta nire burua ezagutu eta ezagutzera emateko parada eskaini didazu, zutaz eta nire buruaz gozatzekoa… izatekoa… libre. Eta elkarri eskainitakoa hartu, eskertu eta etengabe baloratu. Mila esker bihotzez, gozada bat izan da, gozada bat izan zara, zuk hainbestetan esan doztazun moduan, «zelako harro naon».

    Gure azken elkarrizketan elkarri esan genion bezela: «kriston indarra emoten doztazu, eskerrik asko hor egoteagatik» «eskerrik asko hor egoten lagatziarren, pittin», «maitte zaitut pila bat», «dana», «dan dan dana».

    Gauza asko lapurtu dozkuez… gehiegi… dena ez baitago gure esku… nahi eta ezinak agortu zaitu, amorruak lehertu… baina ni, piztutako guztiarekin, gure esku dagoenarekin geldituko naiz, ikasi eta ikasten ari naizenarekin, eta batez ere, zure, nire, gure, ingurukoen, herri, zein herritarrei deutzagun eta dozkuen maitasunaren indarrarekin egingo dot aurrera… maitasuna da bide bakarra… guk, maitasunetik egiten dogu borroka… osasuna, askatasuna eta maitasuna! jtk!

  2. […] Michael Hardt-ek eman zuen hitzaldiaren hiru zati aurkeztu/transkribatu dira jada. Lehen zatian  hitzaldiaren sarrera dago. Bertsan Hardtekek hitzaldi osoaren antolaketa aurkeztzen du bost kategoria nagusi […]

Leave a Reply