Archive for the ‘Asteko Gaia’ Category

hAUSnART aldizkaria salgai lapikokritikoa@gmail.com helbidean .

By • May 9th, 2013

Hainbat liburudenda zein tabernatan aurkituko duzue hAUSnART 3. zenbakia.

DONOSTIA. Filosofia eta letren fakultateko kopistegia.

DURANGO. Hitz liburudenda.

IRUÑEA. La hormiga atomica. Karrikiri.

GASTEIZ. Hala bedi taberna.

lapikokritikoa@gmail.com helbidera eskatu dezakezu harpidetza egitea, edo zuzenean nahi dituzun aleak eskatu eta postaz bidaliko dizkizugu.

Animatu, proiektu honek aurrera egin dezan zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Milesker!



Iraultza Demokratikoa?

By • Dec 18th, 2012

Badirudi ez dela bete, edo gutxienez, ez dela desiragarria Fukuyamak iragarri zuen tesia. Liberalismo demokratikoak gailurra izan beharrean, neoliberalismo gero eta antidemokratikoagoan izan du jarraipena. Borroka ideologikoak beharrezkoa izaten jarraitzen duela dirudi sasoi hits honetan. Baina zer diren kontuak, ongizate-estatua eskura genuenean iraultza amesten genuen eta orain, badirudi, ongizate-estatu hori berreskuratzea berak nahikoa lan emango digula. Eta horretara lerratu dela borroka ideologikoa. Edo ez?



Lapikoan eztabaidatzeko lehenengo buruketa batzuk, probisionalak eta ez osoak, EHBildu-ren proposamen sozioekonomikoari buruz

By • Jul 7th, 2012

EHBildu-ren proposamen sozioekonomikoa leitu ta gero (sakatu HEMEN ), sozialismoa baino sozialdemokrazia da; aurrerakoiago etabar baina azken finean sozialdemokrata. Hau da: Europa hegoko Dinamarka edota Suezia txiki bat bihurtzeko bidea. Adibidez, honekin PNVa ere ados legoke: “Potenciar la industria. Mediante la organización de capitales públicos y privados en sectores punteros tecnológicamente (bioindustria, energías renovables o la ingeniería […]



Abertzaletasuna, nazio eraikuntza eta independentismoa. Eztabaida.

By • Apr 26th, 2012

Identitatea, abertzaletasuna, independentismoa, nazionalismo linguistikoa, faktore objektiboak, faktore subjektiboak… Zer da nazioa? Nazioa kolektibo imaginario bat al da? Zer da abertzaletasuna? Nola egituratzen da diskurtso abertzalea, borondatearen edo faktore objektibo baten arabera? Zer da identitate politikoa? Abertzaletasuna ala independentismoa? Independentismoa motibazioen unibertso zabala izanik, teorian motibazioren bat aldeztu behar al du? Zein eta zergatik? Independentziak (helburuak) artikulatzen badu independentismoa, zein da subjektu independentista? Galdera hauek eta beste hainbeste egin daitezke, eta hala ere badirudi erantzunaren bueltan oraindik orain ez dugula asmatu bide bateratu baterako erantzuna adosten. Horren erakusle, Andoni Olariagak eta Joxe Manuel Odriozolak azken asteotan izandako eztabaida hau. Unai Apaolazak aurretik ere Joxe Manuel Odriozolarekin izandako eztabaida bide beretik zioan; hala nola, bere garaian Lapiko Kritikoak Nabarralderekin izandako eztabaidak ere. Dena den, onena, zuk zeuk irakurri eta hausnartzea izango da. Hemen eztabaida horren giltzarriak izan diren artikuluak aurkituko dituzu.



Martxoak 29ko grebara begirako hausnarketak

By • Mar 7th, 2012

KOLABORAZIOA Itxaso Urtiaga. Filosofia ikaslea. Humboldten arabera, gizabanako bakoitza bere errealitate indibidualaren eta bere posibilitate idealaren arteko esparru mugikorrean dabil balantzan, orain “den” hori eta “etorkizunean izatera irits daitekeen” ideal horrekin dantzan. Irakurketa hau gizarte mailara zabal al liteke? Azken batean, gizarteak banakoen pilaketaz osaturiko “elkarteak” besterik ez dira. Gizakiaren (eta hedapenez gizarteen) ikuspegi honek, […]



Zertaz ari gara “Hegemonia” diogunean?

By • Dec 21st, 2011

Garai bakoitzeko diskurtso politikoek termino batzuk jartzen dituzte bogan. Azken urte luze hauetan, gurean, “tolerantzia”, “biolentzia”, “kondena”, “demokrazia”, “bakezaletasuna”… kontzeptuak izan dira edozein diskurtso politiko egiteko exijitu izan diren beharrezko osagaiak. Baina garaiak aldatuz doaz eta horrekin batera diskurtsoak ere egokitu egiten dira (edo alderantziz). “Hegemonia” dugu diskurtso politikoetan gero eta gehiagotan entzuten ari garen […]



Euskal intelektualak mandarinak ote?

By • Oct 29th, 2011

“… aske hegaldatzen deneko ustea duen adimena modu sakon eta sendoan errotzen da eraldatu behar den izate horretan, zeinaren kritika burutzearen plantak egiten dituen adimen hark”  Adorno, Prismak Ezertan hasi aurretik Adornok berak Minima Moralia-an psikoanalisiaz zioena oroitzea komeni zait: “Psikoanalisian ezer ez da egia gehiegikeriak izan ezik”. Frankfurtarrek abiarazi zuten teoria kritikoak ere gehigikeria erabiltzeari probetxu atera zion, teoria eta […]



Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua

By • Apr 8th, 2011

* Jaso ahala joango gara hitzaldiak sartzen. Uztailak 18 Alaitz Aizpuru. Puskailetan galdutako belaunaldia. Pako Sudupe. Oraingo gazte eroak. * Gehigarria Xabier Mendiguren, Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti. Belaunaldi baten lekuko. Uztailak 19 Jon Jimenez. Gizakia abere hutsa da. Emilio Lopez Adan “Beltza”. Sozialismoa eta nazionalismoa ETAn eta ETAren inguruan. Paulo Iztueta. Marxismoa, nazio-arazoa eta […]



UPV, EHU izatetik gero eta urrunago?

By • Nov 29th, 2010

Euskal Herrian ditugun bi unibertsitate, UPV eta UPNA, zorioneko daude. Izan ere, biek “Campus de Excelencia Internacional” kalifikazioa lortu dute. Badirudi unibertsitate instituzioak egoera hobean daudela gizarte egokiago bat eraikitzen laguntzeko. Kontua da, zein gizarte eredu eraiki nahi dugu? Zein ekarpen egin diezaioke unibertsitateak Euskal Herriari? Honen inguruan eztabaida pizteko Pedro Miguel Etxenikeri GARAk (2010-11-28) […]



Identitate nazionala, nazionalismoa, independentzia.

By • Sep 24th, 2010

David Miller. Sobre la nacionalidad. Autodeterminación y pluralismo cultural. Buenos Airesen, Paidós, 1997. “Las naciones existen cuando sus miembros se reconocen entre sí como compatriotas, y creen compartir características relevantes –qué características son relevantes se vera de inmediato-. Por tanto, es un error comenzar desde la posición de un observador exterior que intenta identificar a […]