Archive for the ‘Atal Berezia’ Category

BakalHau – Komunismo banatua

By • May 5th, 2014

Azken urtetik hona, lagun batzuekin, bizi ditugun garai berri haueninguruan eztabaida interesgarriak izan ditugu. Eztabaidetan askotan termino marxistak erabili izan ditugu eta kezka beti hor dago; nola uztartu gaurko gaiak eta marxismoaren ikuspuntua […] Horretarako Komunismo banatuaren eztabaida abiatu dugu […] Egin nahi dituzuen ekarpenak, eztabaida irekita dago.



Joseba Gabilondo: The National Primal Scene: On Spain’s Cinematic Invisibility and the Global Emergence of Basque and Andalusian Cinemas.

By • Apr 5th, 2014

Ocho appelidos vascos-en arrakasta dela eta, hemen argitaratzen dugu gogoeta orokorrago bat, humore berezi honen atzean datzan politika eta historia luzea eta konplexua ulertzen lagun dezakeena, egunkarietako artikulu inpresionista motzetatik haratago. Hots, analisi historiko postmarxista, postkolonial eta feminista/queer bat da.



Joseba Gabilondo: «Egun euskal literatura postnazionalaren triangeluaren ertzak Maialen Lujanbio, Toti Martinez de Lezea eta Ramon Saizarbitoria dira»

By • Feb 22nd, 2014

Kritika liburu bat argitaratzen duen bakoitzean gauzak hankaz gora jartzea gustatzen zaio. Ume bihurri batek jolasean duen adinako laineza edo perbertsio puntua du ikerketan. Joseba Gabilondoren zerbait irakurtzen ari zarenean, neurria galtzen ote duen errezeloa duzu batzuetan, baina beti dira argigarriak esaten dituenak. “Before Babel: For a Cultural History of Basque Literatures” liburu berriak (ingelesez bakarrik oraingoz), euskal literatura ulertu ahal izateko eredu berri bat proposatzen du.



hAUSnART aldizkaria salgai lapikokritikoa@gmail.com helbidean .

By • May 9th, 2013

Hainbat liburudenda zein tabernatan aurkituko duzue hAUSnART 3. zenbakia.

DONOSTIA. Filosofia eta letren fakultateko kopistegia.

DURANGO. Hitz liburudenda.

IRUÑEA. La hormiga atomica. Karrikiri.

GASTEIZ. Hala bedi taberna.

lapikokritikoa@gmail.com helbidera eskatu dezakezu harpidetza egitea, edo zuzenean nahi dituzun aleak eskatu eta postaz bidaliko dizkizugu.

Animatu, proiektu honek aurrera egin dezan zuen laguntza ezinbestekoa dugu. Milesker!



Egin zaitez hAUSnARTeko harpidedun! Proiektu hau aurrera ateratzeko zure laguntza ezinbestekoa da. Milesker!

By • Oct 23rd, 2012

lapikokritikoa@gmail.com-era idatzi behar da harpidetza nahi dela adieraziz. Ondoren email batekin erantzungo zaizue eta word bat pasa betetzeko zuen datuekin. HARPIDETZA: Urtean bi ale jasoko dira, Abendukoa eta Maiatzekoa. 18€ urtean pagatzen da, eta bidalketa gastuak dohain izateaz gain, ale bakoitza 1€ merkeago, asteburu batean hotel baterako bi pertsonentzako egonaldia zozketatuko da (argibideak aurrerago). Harpidetza egin nahi duenak emailez jakinarazi behar du, eta fitxa bat pasako zaio bere datuak sartu eta berriz bidali ditzan.



-EHko pentsamendu kritikoa XX-XXI. mendeetan- unibertsitate graduondokoa, matrikulazioa Urriaren 9tik 16ra

By • Jun 5th, 2012

Kontrakoa dirudien arren, azken bi mendeetako Euskal Herriko pentsamenduaz espresuki oraindik gure herrian ez da graduondokorik, lizentziaturarik edo masterrik egin. Banakako ikerketak edo jardunaldiak egin izan dira, zenbaitetan ikastaro batzuk ere bai. Hortaz, gaur egun, Euskal Herrian bi mende horietan egon den produkzio oparo eta kritikoak hausnarketa akademiko unibertsitarioan espazio baten beharra eskatzen du ezinbestean. Behar horrek, aurretik egina dagoena trinkotzea, euskarazko apustua biderkatzea eta egungo markotik zerbait sortzea eskatzen zuen: guk Euskal Pentsamendu Kritikoa XX-XXI bezala izendatu duguna. Gogoetak diosku aurretiaz eginbeharrekoa zen zerbait dela. Izan ere, bada garaia herri honek bere azken mendeetako filosofiagintza, herrigintza, kulturgintza eta politikagintzan egon diren pentsalari, paradigma eta kezka era orokor batean ezagutu eta kritikoki lantzeko. Hortaz, argi denez, hutsune bat betetzeko bokazio sendoa du graduondokoak.



Miguel Unamunoren gerra eta bakea (Joseba Sarrionandia)

By • May 23rd, 2012

Honoko hau Joxe Azurmendiren “Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa” liburuaren hitzaurrea da, Joseba Sarrionandiak idatzia. “Lotsarik gabe, baina ez arrazoirik gabe. Unamuno, XX. mendearen hasierako euskal nazionalismoan eragilea izan zen. Ad contrario, batez ere, behin eta berriz arbuiatu zuelako euskal nazionalismoa. Euskararen modernizazioaren kontra 1901ean Bilboko hitzaldian eta beste askotan esan zituenak esanda, behartu egin zituen euskaldunak apologisten autokonplazentzia utzi eta askozaz ere benetakoago eta argiago jardutera. Euskal nazionalismoaren aurkari zorrotza izanda behartu zituen euskal nazionalistak umekeriak utzi eta proposamen helduagoak aurkeztera.”



Arnaldo Otegi. Elkarrizketa (hAUSnART 1. alea)

By • May 8th, 2012

“Elkarrizketa osoan saiatu naiz (eta eskertzen dizuet) esaten zeintzuk diren aurrean ditugun benetako erronkak eta aukerak, maila nazionalean zein sozialean. Orain esan nahiko nuke askotxok sinestarazi nahi izan dutela, edota zintzoki sinetsi, gure estrategia berriaren “berritasun” bakarra eta determinantea “borroka armatuaren” ingurukoa izan dela (oso garrantzitsua izan dela ezin ukatu, hala ere). Baina ez da horrela, borroka armatuaren desagerpena ezinbesteko baldintza zen, baina aldi berean, ez nahikoa gure helburuak erdiesteko. Gure estrategiak integrala, herritarra, demokratikoa eta erradikala izan behar du. Eta horretarako, gure ildoak demokratikoa, parte-hartzailea, herritarra eta desobedientea izan behar du, baita ere. Politika egiteko beste alternatiba bat dugula frogatu behar dugu. Bide horretan gaude… baina bide luzea dugu.”



hAUSnART 1. alea hainbat denda eta tabernetan salgai

By • Jan 23rd, 2012

Internetez aparte, hAUSnART alea dagoeneko hainbat denda / tabernatan dago salgai. Oraingoz hemen:

Donostiko Filosofia Fakultateko kopistegia
Hernaniko Garin taberna
Donostiko Antiguotarrak elkartean
Gasteizko Hala Bedi taberna
Lekeitioko Aralde Liburu denda
Durangoko Hitz liburudenda, Oñatiko Arrano taberna, Iruñeako Karrikiri kultur elkartea, Iruñeako La Hormiga Atomica liburudenda, Bilboko alde zaharreko Herriko taberna, Galdakaoko Zurrut taberna, Azpeitiko Etxahun Kioskoa.



Txillardegi hil da.

By • Jan 14th, 2012

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi politikari, hizkuntzalari eta idazlea hil egin da. 1927ko irailaren 27an jaio zen, Donostiako Antigua auzoan. Txillardegiren itzala oso luzea da Euskal Herriko politikagintza, hizkuntzalaritza eta literaturan. ETAren sortzaileetako bat izan zen eta Altsasuko mahaiaren, Herri Batasunaren eta Aralarren sorreran ere parte hartu zuen. Azken urteetan berriro Batasunaren ingurura etorri zen…