Archive for the ‘Atal Berezia’ Category

En defensa de Žižek

By • Jul 1st, 2017

Para Žižek, el cordón sanitario de la corrección política vigente hoy en día es un nuevo instrumento normativo autoritario, un aparato productor de censura que, desde un sentimiento de culpa histórico predica la tolerancia y apertura hacia el otro excluido mientras que en realidad practica una extrema intolerancia hacia puntos de vista verdaderamente diferentes. […] Es cierto que Žižek tiene una alta estima del legado radical del proyecto de la Ilustración, que es europeo en su esencia, pero de ahí a sugerir que es el paladín del eurocentrismo es también una manera muy conveniente de evitar abordar la cuestión más general, a saber: el desafío de Žižek a la actual preocupación generalizada de la izquierda con la diversidad cultural, puesto que el multiculturalismo para Žižek no es más que una simple máscara sostenida por el capital global y no una fuente intrínseca de liberación.



Soberania zergatik pentsatu behar den globalizaziotik eta abertzaletasunaren ortzadarrak (EAJ, Bildu, Ahal Dugu) ez duen planik/ideiarik (The ghost of Europe is haunting Europe)

By • Jun 11th, 2016

“XXI. mendeko abertzaletasunaz” EHU Udako ikastaroan aurkeztuko dudan hitzaldiaren hasiera. “Globalizazioa, postnazionalismoa eta etnizitatea” https://www.uik.eus/eu/xxi-mendeko-abertzaletasunaz Has gaitezen esaten, euskal abertzaletasunak, bere ostadarraren kolore guztiak kontutan harturik (EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu), ez duela globalizazioari eta neoliberalismoari buruzko diskurtsu argirik, eta beraz esan dezagun globalizazioan galdurik dabilela. Eta hau da garrantzitsuena, abertzaletasunaren eredu klasikoak jada bere […]



Euskaltzaleok batzen gaituena garrantzitsuagoa delako?

By • Apr 18th, 2016

Bainan zerbait aldatu da. Filosofian, sare sozial informatikoetan, ekologian, feminismoan, ekonomia eraldatzailean, kulturan oro har…. euskararen mogimendu errealaren parte handi bat dago, oso garrantzitsua, antolatua. Bainan ez da antolatzen euskarari bultzada emateko, filosofia egiteko, idazteko, kulturgintza sustatzeko, ekologismoa garatzeko, feminismoa lantzeko, animalien defentsan, espiritualitatea lantzeko, edo mendi karrerak egiteko….baizik, eta bidez batez, noski, euskaraz egiten du hori…Euskaltzaletasuna bestelako interesen gainetik? Ez nago ados. Enfoke hori antzua da. Auzia beste bat da: nola lotzen dugun euskararen interesak eta feminismoaren interesak, eta ekologismoaren interesak, eta langile klasearen interesak, eta herri indigenen interesak, eta jubilatuen interesak etabar… Bainan saiatu dadila nahi duena euskararen interesak eta Espainiako Konstituzioaren aldekoen interesak lotzen….!



Postpornoa, posnazionalismoa (post-ak noiz amaituko zain)

By • Nov 18th, 2015

Joseba Gabilondo, “Hitzaurrea” Eduardo Apodaka, Identitate eta anomalia (Pamiela, 2015) — Euskal ideologia berri bat sortzen ari dela aldarrikatu behar dugu, ezeztapen bikoitz baten barnetik eta ezeztapen horretaz bestalde: euskal ideologia 2.0 iritzi diezaiokeguna, baina baita ere euskal postideologia, edo euskal ideologia neoabertzalea. Baina, elkarrekin lanean ari garen ideiak eta jakintzak salbatuko edota kondenatuko gaitu. Elkarrekin lanean ibiltzeak ez du esan nahi adostasunik egon behar duenik. Kritika bizien eta liskartienak ere auzolan dira. Hala, elkar enoratzea eta bakarrik idaztearen sindromeak kondenatu behar dira jarrera etiko intelektual ez bezala. Eta oraingoz euskal autore gehienek ez dute elkar aipatzen eta eztabaidatzen.



Joseba Gabilondok belaunaldi bati buruzko liburua idatzi du (unibertsitatea.net, 2015)

By • Oct 9th, 2015

Pruden Gartzia: 2015eko abuztuan argitaratua unibertsitate.net agerkarian — Gabilondo, Joseba, NewYork – Martutene: euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz (edo nola desiratuko dugu orain?), Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013, 203 or. — ororen buru liburu honek merezi du. Oso liburu ona da, begiratzen duzun ertzetik begiratzen duzula. Ausarta, zorrotza, zehatza, aberatsa (are, eruditoa), berrizalea… eta euskal komunitate intelektualaren barruko eztabaidaren langa oso goian uzten duena. Hain garai ezen, beldur naiz, eragin nahi izan zuen polemika ez zen inoiz gertatu (neuk ez dut horren oihartzunik gogoratzen). Gabilondo optimistegia ote den gure komunitatearen maila intelektualaz, horixe ere otu izan zait inoiz edo beste, liburua irakurri ahala. Edo beharbada kolpe huts jo du hasieratik eta mahaigaineratzen zuen arazoa ez zen guretzat erakargarria. Batek daki, famaren bideak ezezagunak zaizkit guztiz.



PODEMOS dela eta eztabaida FACEBOOK-en

By • Nov 6th, 2014

Hemen PODEMOS fenomenoari inguruan FACEBOOK-en eman den eztabaida interesgarri baten aktak edo aurkezten ditugu, Eztabaida Andoni Olariagak hasten du Mikel Zubimendiren artikulu baten harira: “Orduko Herri Batasuna eta gaurko Podemos (Gaur8, 2014 Azaroa 11) eta bertan Olariagarekin batera Jon Jimenez, Katu Arkonada, Unai Apaolaza eta Joseba Gabilondok hartzen dute parte besteak beste. Andoni Olariaga: Mikel zubimenduk gaur8n artikulu ederra Podemosi buruz. Aritz Grande Burgoa: Zertan oinarritzen duzu artikuluaren interesgarritasuna? Galdera hori egin dizut Podemosen gora behera horrekin guztiarekin ez dakidalako zer pentsatu eta zer esan.



Joseba Sarrionandia mintzo (elearazleak 2014/09/18)

By • Sep 19th, 2014

Nahiz eta espetxera eraman zuten delituak dagoeneko preskribatuta egon, Joseba Sarrionandiak (Iurreta, 1958) sasian jarraitu du 1985 aspaldiko hartan Martutenetik Imanolen bafleetan ihes egin zuenez geroztik. Poeta, saiakera-idazlea eta kontalaria, eta obra sendo baten egilea, Sarrionandia aurpegirik gabeko idazlea da. Kuban edo Venezuelan ezkutatu zela zioten batzuek, gertuago zegoela bestetzuek. Nolanahi ere, kontua da desagertuta egon dela. Adeitsu erantzun dizkigu galdera guztiak.



Euskal Antigonak: Mitoa eta Ideologia (Ainhoa Güemes – naiz: 2014/04/18)

By • Jul 19th, 2014

Atzotik (eta atzo diodanean historiaren lerro zuzena ez den denbora mitikoaz ari naiz, gure jatorrizko genealogia ontologikoaz mintzo naiz: hain zuzen, historian zehar konpartitu eta defendatu ditugun balore-estetikoen sintesiaz ari naiz…), beraz, atzotik juntatu gara hemen, Baiona ttipian, altxamendu handi bat probokatzeko nahiarekin: ‘Baionako Artilezko Altxamendua’. Euskal Herrian, independentzia eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen ari gara aspaldi, eta horretarako, komeni da pentsatzea gure burua eta gure komunitatea nola elikatu sinbolikoki eta materialki; eratzen gaituen diferentziatik nola zaindu, nola (bir)erreproduzitu amankomunean dugun altxorra.



Teorialariak mintzo: Silvia Federici (Elearazleak – 2014 / 05 / 11)

By • May 14th, 2014

Pentsamendu feminista eta marxista garaikideko teorialari esanguratsuenetakoa da Silvia Federici (Parma, Italia, 1942). Besteak beste, emakumeen etxeko lanari buruz, komunalismoari buruz eta sorgin-ehizari buruzko ildoak jorratu eta lanak argitaratu ditu azken bi hamarkadetan. Militantziarekin eta kalean protestatzearekin ezinbestean lotuta dago, halere, bere jarduna; 1967an AEBra joan zen graduondoko ikasketak egitera eta baita bete-betean engaiatu ere hango borroka eta mugimendu feminista eta sozialistarekin. Gaur egun bertan jarraitzen du, lanean eta idazten, etengabe bere pentsamendu zorrotzarekin xaxatzen.



BakalHau – Komunismo banatua

By • May 5th, 2014

Azken urtetik hona, lagun batzuekin, bizi ditugun garai berri haueninguruan eztabaida interesgarriak izan ditugu. Eztabaidetan askotan termino marxistak erabili izan ditugu eta kezka beti hor dago; nola uztartu gaurko gaiak eta marxismoaren ikuspuntua […] Horretarako Komunismo banatuaren eztabaida abiatu dugu […] Egin nahi dituzuen ekarpenak, eztabaida irekita dago.