Archive for the ‘Maitasuna Proiektoa’ Category

S Zizek – Maitatu errukirik gabe -I- Europako maitasun-zinemaren kanona

By • Dec 20th, 2013

Slavoj Zizek-en txanda Michael Hardt-en ostean izan zen Arantzazuko Symposium Platonikoan. Bere hitzaldiaren muina Hegel eta ezkontzari buruz izango zela aurreratu zuen. Bidenabar Mozzart-en Così fan tutte operaz, Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz eta bikote komunistaz ere arituko zela aipatu zuen. Aurretik, baina, Europako maitasun-zinema kanonikoa-edo zein filmez osatuta zegoen laburbildu nahi zuela-eta horrela ekin zion hitzaldiari:     […]



M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (I)

By • Dec 6th, 2013

Maitasuna naturala izan daiteke, baina ez da batere espontaneoa edo hobe esanda, maitasunaren formak ez dira espontaneoak. Iruditzen zait maitasunak prestakuntza edo ikastaroen antolaketa eskatzen duela. Bestela esanda, maitatzeko modu hobeak daude, maitatzeko modu ezberdinak daude, zeren maitatzeko modu batzuk nahikoa izugarriak dira



hiriak vs ozeanoa

By • Nov 22nd, 2013

Orohar, orduan, ez da harritzekoa Ruper Ordorikaren kantuan gizonezko maitasun erromantikoa modu ordenatuan emakumearen gorputzaren hiriz hiri bideratzen den bitartean, modu xuabe eta ordenatuan, Anariren kantuan, aldiz, oheko desiraren ozeano gazia mapeatu ezina bilakatzen bada amorante grinatsu galduentzat, hondamenera kondenatuta dagoen maitasunean murgilduta. Edo angst histeriko femeninoaren ondorio al da hau guzia, mitologia maskulino modernoan nagusitu dan errelatuaz erreparatuz gero?



Askatasuna garestia da maite!

By • Nov 8th, 2013

…askatasunagatik merezi du garesti ordaintzea. Aberririk gabeko juduen humanitatea gauza oso polita zen… Oso polita zen giza-lotura guztietatik at egotea…Hori guzia xarmagarria zen zeharo. Askatasuna ordaindu egin behar da… Badakit prezio bat ordaindu behar dela askatasunagatik baina ezin dut esan ordaindu behar hori atsegin zaidanik.



Aita-semeak

By • Oct 25th, 2013

Aita ez da zu. Zu ez zara aita. Aita funtzio bat da! Aitatasunak ez du zer ikusirik naturarekin, aldiz guztiz dago kulturari lotuta. Aita ez da basoan sortzen, Biblian baizik. Jaques Lacan-en arabera aitaren izenak aitaren funtzioa sortzen du: Aitaren izenak –funtzio edo betebehar gisa- (le nom du père) aitaren ez(erez)a dakar (le non du père) pertsona gisa.



Adatsak

By • Oct 7th, 2013

Arantzazuko Symposium Platonikoan honetaz, hain justu, galdetu nion Josenba Sarrionandiari, ea gizonezko voyerismo hunkituaretik at ez ote dagoen emakumezko hilotzen edertasun zoragarriaz aritzeko eta asetzeko beste modurik edota estetikarik! Eta onartu zidan baietz, kartzelako bizia latza dela eta gogoa aise desbideratzen dela hainbat irudimen, magia, desira eta fantasien ildo kontrolaezinetatik.



Maitasuna amore ez ematea da

By • Oct 7th, 2013

Hemen Arantzazuko Basilikan eman zen Maitasuna – Synposium Platonikoa gaiaren inguruko aktak eta askoz ere gehiago erakustiko dira poliki poliki: “Maitasunaren ukituaz denok bihurtzen gara poeta” … Maitasuna ez duzun zer edo zer da nahi ez duenari eskaini nahi diozuna!” … *Baldin nehor enegana ethorten bada eta gaitzeſtē ezpaditu bere aita eta amá, eta emaztea eta haourrac, eta anayeac eta arrebác, eta-re guehiago bere arima-ere, ecin date ene diſcipulu …



“Soineko paisaia/Dorsal Landscape/Paisaje Dorsal” – Nader Koochaki

By • Jul 5th, 2013

Bulegoa z/b-k aurkezten du: Hormaren kontrako ekoizpenak programaren barruan: SOINEKO PAISAIA – Nader Koochaki: Asteartea, 16 Uztaila, 2013 – 14:00- Hiru eguneko irtenaldia egingo dugu mendira, artzaintza-gune batera. Hor, artaldeen mugimenduak eta lan-erritmoa aztertuko ditugu, Gipuzkoako artaldeen soinu-erregistroa osatzeko. Artaldeen soinua grabatuko dugu, ardiak bazkan, ibiltzen edo korrikan ari direnean, betiere, zintzarrien hotsa entzuten bada. Artaldearen denbora izango da gurea. Irtenaldia uztailaren 16tik 18ra bitartean izango da. Bulegoa z/b-tik aterako da, 14:00etan. Irtenaldian parte hartu nahi baduzu, ekarri esterilla, eskuargia eta lo-zakua, lehenengo gauerako janaria, ohar-koadernoa, boligrafoa, menditik ibiltzeko oinetako egokiak eta grabatzeko ekipamendua. Bulegoa z/b arduratuko da janari- eta garraio-gastuez, eta grabatzeko ekipamendua emateaz, horrelakorik ez baduzu. Izena emateko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org.



Artechnoliving Exhibition – Bilbao

By • May 8th, 2013

“Technoliving art (or arthecnoliving)” refers to the ensemble of installations, sculptures, photograph and video series etc making up the bulk of this exhibition. Understood as Arthecnoscientific, Poststrutcturalist and Feminist (APF) recreations, artist-researcher Ainhoa Güemes et al make use of four main critically interrelated theoretical and philosophical figurations: Donna J. Haraway’ cyborgs, Gilles Deleuze and Felix Guattari’s bodies without organs and rhizomes, Friedrich Nietzsche’s Posthuman and Judith Butler Performativity. Regarding the name of the artistic game as such, change and transformation are meant to produce a new body (of experience) out of a multiplicity of sources of inspiration: Oteiza, Brancusi, Woolf, Duchamp, AF Klint, Kandinsky, Magritte etc. How is the open-ended dispersal of cultural, social and political agency proposed in theory then contained within the closed framework of an art gallery installation in practice? If you are curious enough to know the answer you should pay this exhibition a visit! From May 9 to May, 29 – 2013: Mon to Fri 16.00-20.00 – 48009 – Bilbo; 43.26867,-2.93752.)



Fractal 65- Euskadi después de ETA

By • Apr 17th, 2013

FRACTAL Revista Trimestral NúMERO 65  Preámbulo Borges, en un texto que diserta sobre Vathek (William Beckford), alude a una ironía de Carlyle: la posibilidad de urdir una biografía de Miguel Ángel sin mencionar una sola de sus obras. El formalismo enrocado en la disposición de las citas que refieren otras citas –el sabio hablando sobre el artista/ […]