Archive for the ‘Maitasuna Proiektoa’ Category

M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (IV)

By • Mar 27th, 2015

Modu batera edo bestera bi gauza egin nahian nabil. Deleuzek eta Guattarik “sintesi zilegien eta ez-zilegien” arteko ezberdintasuna bersortzen edo saiatzen ari naiz. Beraz, maitasunaren erabilera politiko zilegien eta ez-zilegien artean bereiztea litzateke nire asmoa.



A Badiou – Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (III)

By • Mar 13th, 2015

Laburtuz, (ikuspegi tradizionalean) eremu femeninoaren kultoa eta eremu femeninoaren murrizketa gauza bat eta bera dira. Edo bestela esanda: Ez dago bereizketarik eremu femeninoa leku sakratu gisa edo leku guztiz pribatu gisa ulertzeko orduan. Eredua berdina da.



S Zizek: Maitatu errukirik gabe -III- Mozart: Così fan tutte

By • Sep 19th, 2014

Arantzazuko Symposium Platonikoan Slavoj Zizek-en hitzaldia Europako maitasun-zinema kanonikoari buruz arituz hasi zen. Gero hitzaldiaren muina jada transkribatua izan den Hegel eta ezkontzari buruzkoa izan zen. Hemen transkribatzen den zatia Mozzart-en Così fan tutte operaren inguruko hausnarketa da, hitzaldiaren bukaeran Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz zein bikote komunistaz esan zituenak beste baterako utziz.



M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (III)

By • May 30th, 2014

Bestela esana: onartu behar direnak anizkoitasunak dira zuregan barruan eta ugaritasunak besteengan halaber. Horrela jende ugarien arteko anikoiztasun desberdin horien bidez ematen diren batze eta elkartzeekin sortzen da berritasuna diferentziatik.



A Badiou: Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (II)

By • Mar 28th, 2014

Arantzazuko Symposium Platonikoan Alain Badiouk eman zuen hitzaldiaren transkripziora gatoz berriro. Oraingoz zati bat besterik ez dugu aurkeztu. Bertan Badiouk Lacan-en ez dago harreman sexualik esaldiaren esanahiari buruz hitzegiten du. Gero maitasunak sexuaren egia ekoizten duela azpimarratzen du eta ez alderantziz, hau da sexoa ez da maiatasunaren egia; eta honetaz gainera maitasunaren ebentoan, kasualidadez sortzen […]



S Zizek: Maitatu errukirik gabe -II- Hegel ezkontzaz

By • Mar 14th, 2014

Slavoj Zizek-en burutu zuen emanaldiaren sarrera aurkeztu zenean aipatu zen, halaber, bere hitzaldiaren muina Hegel eta ezkontzari buruz izango zela – bidenabar Mozzart-en Così fan tutte operaz, Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz eta bikote komunistaz ere hitzegingo zuela aurreratuz. Hona hemen, hasteko, Hegelek ezkontzaz zer dion. Hasieran astuntxoa-edo iruditzen bazaizue ez amore eman, arren, eta jarraitu irakurtzen, irakurri ahala Hegelen pentsamenduaren muina gai honetaz ulergarri(egi)a bilakatzen da-eta.



M Hardt – Maitasuna kontzeptu politiko gisa (II)

By • Feb 28th, 2014

Maitasuna kontzeptu politiko gisa hondatzen den lehen modua da identitarearen nozioarekin gertuegi lotuta agertzen denean, berdinaren maitasuna alegia. Honen parean, maitasunak bere funtzio politikoa gordetzeko bestetasunari irekia agertu behar da, gertutasunetik haratago doan giza-kontzeptu bezala funtzionatu behar du maitasunak.



Feminismoaren diferentzia eta maitasuna (II) – Joera etikoa eta ‘beste’(ar)en errepresentazioak)

By • Feb 14th, 2014

Nabaria da de Lauretisek nazioarteko feminismoan operatzen duen banaketa maitasunaren hizkuntzara trasladatu daitekeela, nahiz eta joran erotikoan eros nozioak maitasun erromantikoan nagusitzen diren sexualitarearen imajin subordinatzaileak gainditu egiten dituen, noski. Hemendik aurrera aipatuko ditugun joran etikoaren inguruko ekarpenak gehiago daude lotuta agape eta philia moduko nozioekin, maitasunaren zentzu politiko estriktoagoa emanez: elkartasuna, aizpatasuna, komunitatean parte-hartze aktiboa etabar.



Feminismoaren diferentzia eta maitasuna (I) – Joera erotikoa, pornografia eta sexu-gudak

By • Jan 31st, 2014

Sexu-guda-tzat ezagutu ziren eztabaidei erreparatuz, Teresa de Lauretisek bere aldetik bietatik bat gertatu zela adierazten du: Batetik, sexua (biologikoa) eta jeneroa (sozio-kulturala) bateratu egin ziren, politikoki eta analitikoki bereizketarik erabili gabe; edo, bestetik, sexualitatea eta jeneroa banatu egin ziren bien arteko mugak gurutzatzen zituzten konbinapen guzien posibilitateak ahalmendu eta zilegi bihurtze aldera: transexualismoa, trabestismoa, bisexualismoa eta abar.



A Badiou: Maitasunaren sistoleak eta diastoleak – sexuazioaren axiomak (I)

By • Jan 17th, 2014

Gaur dagokigun gaiari lotuta, arestikoa honela adieraz daiteke: izan maitasuna da sexuaren egia ekoizten duena, eta ez alderantziz. Beraz, maitasuna da sexuaren egia eta ez moralista frantses pesimistek dioten bezala, nortzuren arabera sexua baita maitasunaren egia. Maitasunaren forma eta egia pentsatsea zeregin filosofikoa da eta zeregin horren zati batzuekin arituko naiz…