Archive for the ‘Azterketak eta Azalpenak’ Category

Edu Lartzangureni erantzunak Svastikak eta estatua biluziak artikulurako

By • Feb 12th, 2016

  -Edu Lartzanguren: Zilegi da norbere kultura estaltzea edo deskafeinatzea kanpotarrari atsegin egiteko? -Markos Zapiain: Epe luzera frustrazioa dakar eta kanpotarraren aurkako erasokortasuna. ETA sortu zuenak jakinarazi zigun antropologo batek idatzi zuela euskaldunak kanpotarrekin oso irribarretsuak izaten garela, eta hori ohikoa dela desagertzera doazen herrietako kideengan. Eskuzabaltasuna onuragarria da, ahal den heinean praktikatu beharreko balioa. […]



Independentzia Helburu (II) Unibertsaltasuna? Bai, ez horregatik!

By • Feb 4th, 2016

Unibertsaltasuna eta partikulartasunaren arteko erlazioez eta tentsioez aritzerakoan gure artean ideia bat nagusitzen da orohar: ez dago unibertsaltasunik, dena partikularra da; hasi kapitalismo globlaren eraketa lekuz-lekukotik eta gizataldeen identitate kultural zein norbanako subjetibitate sozialetaraino eredua diferentzia eta dibertsitatea da. Ados! Eta unibertsaltasunarekiko oinarriko susmoa non datzan jakin nahi duenak, demokrazia patriarkalaren kritikarekin batera, Jule Goikotxearen […]



Independentzia Helburu (I) Estatu etnikoa? Ez, eskerrik asko!

By • Jan 12th, 2016

Honako hau Independentzia Helburu (Txalaparta, 2015) liburuan argitaratutako “Estaturik gabeko naziotik naziorik gabeko estatura” (227- 302 orri) idazlanaren defentsa da. Zehazkiago, Euskal Herrian aurreikusten dudan estatu europearraren nire ideia orokorra ezer gutxi ulertu duten hainbat opinadore minduei zuzenduta dago, besteak beste. Gaizkiulertuaren tamaina azaltzeko eta horrela nire asmoa burutzeko Joseba Gabilondok (2015) eta Joseba Sarrionandiak […]



Politika ez-likidoa, paradigma jarraitasuna eta fantasia politikoen indarra

By • Dec 23rd, 2015

Azken hauteskundeak direla eta, denok gabiltza politologo bihurturik (bestetan filologo, sukaldari edo futbol analista ibiltzen garen bezala) eta emaitzak hain izan dira harrigarri non aldarrikatze apokaliptiko eta erdi-histerikoek irabazi duten eguna: paradigma aldaketa, garai baten amaiera, eta abar. Freud arte, histerikorik handienak gizonezkoak kontsideratzen zituzten, besteren artean Freuden irakasle Charcotek. Are, gerrarekin eta pobreziarekin lotzen […]



Nazio hizkuntza izateari utzi estatu hizkuntza izan ahal izateko

By • Dec 9th, 2015

Estrategia abertzalea eta euskalgintzarena batzeak, maila diferentean bada ere, euskalgintzari argizari museoko zaindariaren papera gordetzen diola uste dut. Eta badakigu “berezitasuna” kontserbatzera mugatzen dena, konturatzerako hilko da. Abertzaletasunik gabeko euskalgintzak aldiz, heriotza horren azkartzea lekarke. Bi bideek, kontrakoak diruditen arren, euskararen ez-normaltasuna babesten dutenez euskararen desagertzea dakarte. Nola lortu orduan euskararen normalizazioa?



Sapienszentrismoa

By • Nov 30th, 2015

Baliteke, egunen batean, hurrengo belaunaldiek beren buruari galdetzea nola ote ginen gai gu, aurrekook, betaurrekorik gabe ikusteko; edo audifonorik gabe entzuteko, eta abar. Areago, baliteke gerokoek gorputzean txertatutako entzun- eta ikusgailuak hobestea, gure belarri eta begi zoli huts mitiko haien aldean… Ildo beretik, nekez aditzen dugu gaurkook, adibidez, nola egin ote zuten antzinakoek, egun eskura […]



Postpornoa, posnazionalismoa (post-ak noiz amaituko zain)

By • Nov 18th, 2015

Joseba Gabilondo, “Hitzaurrea” Eduardo Apodaka, Identitate eta anomalia (Pamiela, 2015) — Euskal ideologia berri bat sortzen ari dela aldarrikatu behar dugu, ezeztapen bikoitz baten barnetik eta ezeztapen horretaz bestalde: euskal ideologia 2.0 iritzi diezaiokeguna, baina baita ere euskal postideologia, edo euskal ideologia neoabertzalea. Baina, elkarrekin lanean ari garen ideiak eta jakintzak salbatuko edota kondenatuko gaitu. Elkarrekin lanean ibiltzeak ez du esan nahi adostasunik egon behar duenik. Kritika bizien eta liskartienak ere auzolan dira. Hala, elkar enoratzea eta bakarrik idaztearen sindromeak kondenatu behar dira jarrera etiko intelektual ez bezala. Eta oraingoz euskal autore gehienek ez dute elkar aipatzen eta eztabaidatzen.



Bilgarria (Gara, 2015/10/23)

By • Oct 23rd, 2015

Ezker independentista konfrontazioa higadura handia sortzen zion parametroetan egitetik dator. Hori dela eta, konfrontazioaren ideia alboratu eta kontsentsuarena lehenesten hasi gara, kontuan hartu gabe gatazka eta konfrontazioa ezinbesteko elementuak direla gauzen egoera aldatu eta jendarte hobea lortu nahi duen edozein mugimendurentzat.



Bidaia filosofikoak versus turismo filosofikoa (Berria. 2015.10.11)

By • Oct 16th, 2015

Bidaia filosofikoak versus turismo filosofikoa Bidaia filosofikoak: bidaiaren ohiko metafora edo irudi esanguratsua baliatu nahi dugu guk ere; oraingoan, alabaina, gogoeta filosofikoen eta bidaien arteko loturaz hitz egiteko. Bidaiak, atzerrira egindakoak edo barne-bidaiak izan daitezke, jakina; etxetik kanpo -etxea izanez gero- edo etxeko amaraunean barne. Nolanahi ere, bidaia mota berezi bat ekarriko dugu hona, hain […]



Estatua eta euskara

By • Jun 30th, 2015

… estatugintza ez da tribugintza! … ezberdintasun kulturala aldarrikatzea berdintasun politikoa azpimarratzea baino atseginagoa bihurtu zaigu. Independentziaren bidean baina, euskaldun subordinatua (hau da, euskaldun kulturala) desagertu egin behar da. Ongizate publikoa eta unibertsala garatu nahi duen estatua eraikitzeko ez dago nazio kulturalaren beharrik.