Archive for the ‘Azterketak eta Azalpenak’ Category

Akordionismoa (Naiz: 2016/12/08)

By • Dec 15th, 2016

Denok ditugu gogoko batez ere kirolean izaten diren buruz buruko borroka epikoak. Alde batean edo bestean kokatzeko aukera ematen digutenez, munduak duen konplexutasunetik atsedena hartu eta guztia dikotomia baten arabera erabaki daitekeen ilusioa sortzen baitigute.



Masokismoa gaindituz (Joseba Barriola)

By • Oct 11th, 2016

Harrituta gelditu nintzen Larrunen “Masokismoa gaindituz: goza dezakegun nazio baten alde” aldarrikapena irakurri nuenean. Ez nuen espero Josebarengandik horrelako kritika erabatekoa “Independentzia Helburu” liburuari buruzkoa. Independentzia Helburu liburua gaztelerara itzuli dut, oso garrantzitsua iruditzen zaidalako. Egia da, banuen buruan hainbat puntuei buruzko nire gogoetak idazteko “paradigma aldaketa”-ren mugei buruzkoa, “marxismoa”-ri buruz egiten diren hainbat hurbilketei […]



Masokismoa gaindituz: Goza dezakegun nazio baten alde (Argia, 2016/04/24)

By • Apr 23rd, 2016

Krisi hotsak nonahi sumatzen dira azkenaldian: Euskal Herria ardatz duen ezker politikoan, bere burua berrasmatu nahian ari diren zenbait herri mugimendutan, euskal kulturan… Badirudi gizarte sektore oso batek ziklo bat itxi duela. Eta ondoren, egoera berrirako erreminta ideologikoen faltan ikusi duela bere burua. Egoera horri irtenbidea bilatzeko ahalegin gisa ulertu behar dira azken urteetan eztabaida ugariren iturri izan diren saiakerak independentismoa nazionalismoaren marko teorikotik harago eramateko. Artikulu honetan, Joseba Gabilondo Michigan State Universityko irakasleak ildo horretan egindako planteamendu batzuei erantzun nahi izan die, eztabaida aberaste aldera.



“Gure dantzak, gure ohiturak, gure ikurriña… Hori porno identitarioa egitea da” (Argia, 2016/04/24)

By • Apr 23rd, 2016

Anomalien bertute nagusia identitatea biluzteko duten ahalmena da. Anomaliek identitatea interpelatzen dute: zu ere kontu historiko bat zara, ez zara berezkoa, historian modu bortitz batean sortu zara, asmakuntza zara, menderakuntza harreman baten ondorio zara… Eta gu horren ondorioz anomalia bat gara eta ez gaude ados tokatu zaigun tokiarekin. Modu horretan uzten dugu agerian identitate hegemonikoaren izaera.



“Ezker abertzalean, jende bat mundurik gabe geratu da” (Argia, 2016-04-24)

By • Apr 23rd, 2016

Fidelitate berriak sortzeko aukera paregabeak eskaintzen dituen aroa bizi dugu. Fidelitateak ez dira betiko izaten, baina emozionalki zein arrazionalki arrastoa uzten dute zugan. Gainera, jendartea ezin da, orain bezala, etengabe lur-zorurik gabe ibili. Lehenago edo beranduago, ziur naiz xake taula berriz definituko dela eta taula berrian ere nazioak pisua izaten segiko duela. Oso garrantzitsua izango da datozen urteetan garatzen dugun gure nazioaren kontakizuna.

berria



Indar metaketaren kontra (naiz: 2016/03/22)

By • Mar 23rd, 2016

Orain dela urte mordoa, Filosofia ikasten hasi berritan, irakasle batek filosofiak erantzun borobilak ematen baino, galdera egokiak planteatzen laguntzen zuela esan zigun. Guk, Filosofia ikasita, munduko egia ezkutuen jabe egingo ginela uste genuen ikasle inuzenteok, momentuko desilusioa gainditzearekin bat, irakasle hark adierazitakoari zentzua aurkitu genion. Egia borobilen existentzia edo ausentzia alde batera utzita, galdera egokiak […]



Zazpi puntu euskararen etorkizunaz (II)

By • Mar 23rd, 2016

Subordinazioaren pentsamendutik unibertsaltasunera jauzi eman beharra dugu. Desberdintasun inposatuaren paradigmatik, hizkuntzen eta bizitzen berdintasunaren paradigmara jauzi eman beharra dugu. Estatu propioaren babesa mantenduz, baino estatuaren faszinazioan erori gabe eta are gutxiago gaur egun ezagutzen dugun eta hedakorrak diren estatu-nazio baztertzaileen ereduetatik urrun.



Zazpi puntu euskararen etorkizunaz (I)

By • Mar 15th, 2016

Joseba Barriola ez abertzale, independentista, euskararekin hitzartua, jubilatua * * * 1.- Euskarazentrismo kuantitatiboa. Euskararen etorkizunaz aritzerakoan gehienetan euskararen (hizkuntza komunitatea eta hiztunak) barnerako begiradarekin hasi eta bukatzen da. Eta begirada horretan bi gauza desagertzen dira: barnera begira jarrita “espazio sinbolikoaren” egoera eta kanpora begira (gehienez estatu hedakorren (Espainia eta Frantzia) eragina aipatzen baita), bainan […]



Fantasia atrabesatzen (I): estatua eta utopia

By • Mar 9th, 2016

Independentzia eta estatuaz aritzerakoan beharrezkoa da bi dimentsio edo logika bereiztea: logika (edo jarrera) pragmatikoa eta logika (edo joran) utopikoa. Jarrera pragmatikoarekin, independentziaren muga gaur egungo Europan, mendebaldean eta munduan, hemen eta orain, jada dauden ohiko estatu-ereduen arabera gauzatzen da. Joran utopikoak, aldiz, logika pragmatikoak bezala, oraindik ez dagoen independentziaren aldeko desira berbera bultzatzen du, […]



Etnizitatea, kapitalismoa, euskara eta hegemonia

By • Feb 16th, 2016

Edu Lartzanguren kazetariaren Svastikak eta estatua biluziak (Berria, 16-02-12) erreportaiaren harira, eztabaida interesgarria sortu zen twiterrean eta Joseba Gabilondok bultzatuta niri ere iruditu zait merezi duela laburpen kritiko moduko bat-edo ematea. Lartzangurenen asmoa, bere hitzetan: Kulturen arteko sinboloen talkaren inguruan da. Esaterako, Japonian mapetan tenplo budistak identifikatzeko eswastika bat jarri izan dute betidanik. Orain, berriz, aldatzea […]