Archive for the ‘Uncategorized’ Category

Bidaia filosofikoak versus turismo filosofikoa (Berria. 2015.10.11)

By • Oct 16th, 2015

Bidaia filosofikoak versus turismo filosofikoa Bidaia filosofikoak: bidaiaren ohiko metafora edo irudi esanguratsua baliatu nahi dugu guk ere; oraingoan, alabaina, gogoeta filosofikoen eta bidaien arteko loturaz hitz egiteko. Bidaiak, atzerrira egindakoak edo barne-bidaiak izan daitezke, jakina; etxetik kanpo -etxea izanez gero- edo etxeko amaraunean barne. Nolanahi ere, bidaia mota berezi bat ekarriko dugu hona, hain […]



S Zizek: Maitatu errukirik gabe -III- Mozart: Così fan tutte

By • Sep 19th, 2014

Arantzazuko Symposium Platonikoan Slavoj Zizek-en hitzaldia Europako maitasun-zinema kanonikoari buruz arituz hasi zen. Gero hitzaldiaren muina jada transkribatua izan den Hegel eta ezkontzari buruzkoa izan zen. Hemen transkribatzen den zatia Mozzart-en Così fan tutte operaren inguruko hausnarketa da, hitzaldiaren bukaeran Rousseau-ren Julia edo Heloisa Berria eleberriaz zein bikote komunistaz esan zituenak beste baterako utziz.



Demokraziarik ez Estaturik gabe (Berria, 2014-02-05)

By • Feb 5th, 2014

Gaur egun, bere burua birsortzeko, alegia, espazioan eta denboran zehar mantentzeko ahalmen politiko handiena duten herriak Estatua dutenak dira. Eta ez da existitzen berezko sistema demokratikoa duen herririk berezko erakunde publikorik ez duena. Hemendik erraz erator daiteke desiratzen den errealitate politikoa erdiesteko, demagun Euskal Demokrazia, ezinbestekoa dela ahalmen politikorik handiena duten erakunde multzoa lortzea, Estatua.



Gauzen izaeraz irakurtzeko bide bat

By • Dec 4th, 2013

-Lukrezio, erromatar epikurozalea (Epikuroren laudorioa, III, 1-30) -San Jeronimok Lukrezioz dioena, eztabaidagai -Liburu bakar bat idatzi zuen, “Gauzen izaeraz”, latinezko bertsotan; guztiaz dihardu (bertsoaren eztiaz, IV, 1-25) -Latindar hizkuntzaren urritasunaz kexu, ideia grekoen berri behar bezala emateko orduan (I, 135-145) -Atomoak eta hizkiak, munduak eta liburuak (I, 814-829) -Jaio berriaren negarra: igartzen du zein gogorra […]



Joxe Azurmendi: “Ez zaizkit gustatzen inori lehenengo razionalitatea ukatu eta gero Jainkoaren edo giza eskubideen amorez harekin tolerante omen direnak”

By • Sep 3rd, 2012

Ezustekoek, eritasunek eta kazetariok arnasa hartzen uzten diogun tarte gero eta laburragoetan baizik idatz ez dezakeen arren, ikaragarria da Joxe Azurmendi ontzen ari zaigun obra, ezin aberatsagoa izango da ondorioei dagokienez. Aurton, Unamunori buruzko “Bakea gudan” eman digu udaberrian, eta “Barkamena, kondena, tortura”, berriz, udazken eder honetan (zer den eta zer ez den biktima bat, errua, erantzukizuna…; gisako gaien inguruan, izenburuan aipatutakoez gainera).



Nork esan du chincha? Ez chincha! Txintxa retxintxa txo!

By • Mar 1st, 2011

Esaten da gertakizunak bakarrik erretroaktiboki ber-errepresentatu daitezkela; eta etorkizuna ez dagoela aurreikusterik. Egia esanda beti izan naiz orakuloarena egiteko gustoa dutenen kontrakoa. Euskal Herrian beti egon da jende asko predikzioak egiteko propensitatearekin. Kar kar kar. Eta beti oker. Normala den moduan.  Artikulu hau paper artetik 2004an idatzitako zertxobait da. Ez nuke proposatuko aldizkari akademiko baten […]



Tautologiak (eta IV): Legea da jainkoa

By • May 21st, 2010

Egiazko abentura apurtzaile nagusiena legearean agindua betetzen gauzatzen da; zeinak gure egoerara egokituz ondorengo aukera derrigortua eta derrigorrezkoa sortzen duen, etorkizunera begira: Zer egin? Karnabalak disfrutatzen jarraitu ala gure barnean daukagun kanibala gozatu?



Tautologiak (III): Jainkoa da Legea

By • Apr 26th, 2010

Berdin da, hain zuzen ere, Joanes aita zuhurra Atzerri otsoerri dela jakinaren gainean baitago, eta berdin-berdin baitaki beltz guztiak eztirala ikatzak eta zuri guziak iriñak ere ez!