Author Archive

Estoikoen ideia batzuk

By • Nov 2nd, 2013

-Sokrates, zinismoaren fundatzaile Antistenes-en maisu, Antistenes Diogenesena, Diogenes Kratesena; Krates zinikoa, estoizismoaren fundatzaile Zitio-ko Zenon-en maisu -Patua, arrazoia eta natura bat datoz; Jainko ere deitzen diote -Gertatzen den guztia derrigorrez gertatzen da: ez du zentzurik aurka egiteak, negar egiteak, edo barre; onartu egin behar da, kito; Seneka: fata volentem ducunt, nolentem trahunt; zoriona bat dator […]



Zeri buruz dio Parmenidesek “esti”?

By • Oct 7th, 2013

Parmenidesek dioenez, bat datoz izatea edo benetan badena (“einai”, “esti”) eta pentsatzea (“noein”), eta badena bada, ez dena ez da, ez da egia badena ez dela, ez da egia ez dena badela. Ondorioz, izatea osoa da, betea, biribila, geldia, aldaezina, betikoa eta hilezkorra. Badena bada, ez dena ez da: horrek ez du erremediorik, eta, Parmenidesen […]



Ilustratzailearen copypasta

By • May 26th, 2013

Zaila bide da maitasun eta beroaldi aitorpenak etengabe berritzea, eta hareneko kide guztiei berdin-berdinak igortzen dizkie. Antzera jokatzen omen zuen Jean-Paul Sartrek ere bere amoranteekin, baina artean copypastik ez eta hitzez hitz kopiatu behar izaten zituen gutunez gutun idatzizko bere arpoiak.



Liburuak saltzeko modu berri bat

By • Feb 3rd, 2013

Liburuaren inguruko orain arteko industrian etekin ekonomiko potoloena ez zuen idazleak jasotzen, baizik eta banatzaileak. Telebistak audientzia-kopuru diren heinean hartzen ditu ikus-entzuleak kontuan, iragarleengan eragin dezaketen heinean, telebisten benetako bezeroak iragarleak baitira; era berean, argitaletxeek, oro har, irakurlea baino gehiago banatzailea hartzen dute kontuan liburuak plazaratzeko orduan. Banatzailearen biltegiak bizkor behar dira bete eta hustu, […]



Bake ederra

By • Feb 2nd, 2013

Gero eta merkeagoak dira irakurgailuak, eta hainbat arazori ematen diote irtenbidea: besteak beste, bidaietako garraioa arintzen dute (irakurgailuen garaian erosoagoa zatekeen Nietzscheren mentura: 125 kilo liburu eraman behar izaten zuen ostatuz ostatuko bere etengabeko erromesaldian, eta ezohikoa zen hilabete parea baino luzaroago egotea ostatu berean); betaurrekoen beharra erlatibizatzen dute (bakarrik bazkaltzen ari zarela, eta ardoaren […]



Zein garesti izaten den gurean hitzaldi bat ematea, ez bada sukaldaritzaz

By • Jan 22nd, 2013

Bi urtean behin egiten den Nazioarteko Ontologia Kongresuan Euskal Herriko Unibertsitateak hartzen du bere gain antolatze lanik funtsezkoena. Besteak beste, bertan mintzatu izan dira René Thom, Ulises Moulines, John Searle, Pedro Migel Etxenike, Steven Pinker, Daniel Dennett, Jonhatan Barnes, Alain Badiou, Xavier Rubert de Ventós, Ilya Prigogine eta Jacques Bouveresse. Kongresuan ingelesa eta espainola izaten […]



Ezkerra eta eskuina, Michel Onfrayren arabera

By • Nov 12th, 2012

Eskuinaren zigor eredua panoptikoa da. Zigorra gogortzearen aldekoa izaten da: begia begi truk, heriotza zigorra, eta abar. Aldiz, ezkerrak prebentziozko politika egiten du: gaizkileak neurri handi batean miseria ekonomikoak sortzen dituenez, sutsuki zigortzea baino zuhurragoa da miseria desagerrarazten ahalegintzea.



Marxista euskaldun haien fetixismoa

By • Nov 12th, 2012

Orobat Jainkoa. Fededunak emaitza ikusten du, Jainkoaren emozioa eta ideia, baina beregaintzat hartzen du, ohartu gabe giza sentiberatasunak eta adimenak sortu dutela Jainkoa, ez alderantziz. Kuleroa beneratzen du, baina bidegabeki ahazten du kuleroari zentzua ematen dion ipurdia.



Gainbalioa eta sindikalismoaren sorrera

By • Nov 12th, 2012

Kapitalaren lehen liburukian azaltzen du Marxek gainbalioaren teoria, eta lehergailu bat da…Marxek ez du eskaintzaren eta eskariaren legea ukatzen; arazoa da eskaintzaren eta eskariaren legeak espekulazioa baino ez duela azaltzen; ez ordea kapitalismo industriala, enpresaren mundua. Kapitalismo industrialean gertatzen den aberastea gainbalioak erakusten du.



Hitzak eta nahia. Honela mintzatu zen Zaratustrari buruz

By • Nov 12th, 2012

Nietzschek honaindiko mapa du aztergai: gorputza, bizia eta lurra, denbora eta nahia. Horiek arbuiatu eta kea baino ez diren arima, behin betiko oreka, edozein haraindi, betiera eta nirvana onesten dituztenak, mendekati eta gezurtitzat ditu. Etengabe aldatzen ari da guztia: finkoak, bakunak, geldiak gezurra dio, izena eskasagoa da izana baino. Badena badoa; hitzak, ordea, geldiarazi egiten du errealitatea, txirotu eta traditu