Author Archive

Edu Lartzangureni erantzunak Svastikak eta estatua biluziak artikulurako

By • Feb 12th, 2016

  -Edu Lartzanguren: Zilegi da norbere kultura estaltzea edo deskafeinatzea kanpotarrari atsegin egiteko? -Markos Zapiain: Epe luzera frustrazioa dakar eta kanpotarraren aurkako erasokortasuna. ETA sortu zuenak jakinarazi zigun antropologo batek idatzi zuela euskaldunak kanpotarrekin oso irribarretsuak izaten garela, eta hori ohikoa dela desagertzera doazen herrietako kideengan. Eskuzabaltasuna onuragarria da, ahal den heinean praktikatu beharreko balioa. […]



Joxe Azurmendi: “Nazioa objektiboki deskriba daitekeen zerbait da edo ezer ez da”.

By • Jan 2nd, 2015

Joxe Azurmendik Euskal Herriaren izan nahia oztopatzen duen edozein ideologiaren aurka jotzen du. Badugu zapalketa gordina, baina mendera-molde beharraren araberako mozorro seduzitzailek ere erabiltzen dira: nazioartekotasuna, giza eskubideak, zibismoa, unibertsaltasuna, hiritartasuna, berdintasuna, kosmopolitismoa, demokrazia, aurrerapena, zentzuna, praktikotasuna. Frantziari kontzeptu polit horiek hizkuntzen hilerri bilakatzen lagundu diote.



Pirron

By • Dec 9th, 2013

Eszeptikoei paralogismoetan jausi izana leporatu izan zaie: eszeptikoen doktrina bera litzatekeen dogmatismo baten izenean kritikatzen ei dute dogmatismoa; ez dute dudarik dudaren onuraz; arrazoiaren izenean kritikatzen dute arrazoia; egiaren izenean egia. Ez da oso kritika zehatza, eszeptikoak behin eta berriz baitio besteen dogmak deseraiki ostean bereak ere baztertzen dituela, Wittgensteinek egiaren gailurrera iristeko erabili duen […]



Gauzen izaeraz irakurtzeko bide bat

By • Dec 4th, 2013

-Lukrezio, erromatar epikurozalea (Epikuroren laudorioa, III, 1-30) -San Jeronimok Lukrezioz dioena, eztabaidagai -Liburu bakar bat idatzi zuen, “Gauzen izaeraz”, latinezko bertsotan; guztiaz dihardu (bertsoaren eztiaz, IV, 1-25) -Latindar hizkuntzaren urritasunaz kexu, ideia grekoen berri behar bezala emateko orduan (I, 135-145) -Atomoak eta hizkiak, munduak eta liburuak (I, 814-829) -Jaio berriaren negarra: igartzen du zein gogorra […]



Lukrezio eta San Jeronimo

By • Dec 1st, 2013

Epikurok ezkutuan bizitzeko aholkatzen zuen, eta Lukrezio dizipuluak aintzat hartu zion: Lukreziori buruz ez dakigu ia ezer. Ez jaiotza eta heriotza lekurik edo data zehatzik (Kristo aurreko lehen mendean, hori bai, 90-50 gutxi gorabehera), ez jatorri geografikorik, non bizi izan zen, gizarte maila, itxura fisikoa, izaera, harremanak, heziketa intelektuala, maite kontuak, arbasoak, ondorengoak… Hala ere, […]



Lukrezio eta amodio atomikoa

By • Nov 28th, 2013

Unibertso infinituan atomoak elkartuz mundu kontagaitzak nola, halaxe sortzen dira zenbait hizki konbinatuz ezin zenbatuzko liburuak. “Gauzen izaeraz” Lukrezioren liburu bakarrak mundu horietako baten mapetako bat erakusten du, aski osoa. “Funtsezko guztiaz” izenburua ere ez letorkioke txarto. Bere sei ataletan fisika, epistemologia, psikologia, antropologia, historia, kosmologia, meteorologia eta eskatologia biltzen ditu poema zientifiko inspiratu honek. […]



Epikuro salbatzaile (eta II)

By • Nov 27th, 2013

-Tetrafarmakon, botika laukoitza: 1-Jainkoak materialak dira, atomikoak, poz-pozik bizi dira meta-munduetan eta ez digute bat ere jaramonik egiten (Nietzscheren iruzkin jeniala Paseatzailea eta bere itzala 7-n) 2-Heriotza ez da beldurgarria; ez dago heriotzaren sentipenik: gu gaudenean ez dago heriotzarik eta heriotza datorkigunerako gu ez gaude 3-Sufrimendua eramaten erraza da; latzegia bada, hilko gaitu; bestela, sendatuko […]



Epikuro salbatzaile (I)

By • Nov 27th, 2013

-Grezia klasikoan filosofia-segida nagusia idealista da, Parmenides > Platon > Aristoteles > estoikoak, oroz lehen estoikoak; jende gehienak filosofia estoizismoarekin identifikatzen zuen (eta du); aldiz, sofistak, zinikoak, Epikuro eta Pirron bazterrekoak ziren, herrian ez zuten ezarpen handirik (gero Erroman bai, epikurozale ospetsu franko: Lukrezio, Julio Zesar, Horazio, Virgilio…) -Zinikoen antzerki probokatzaileetatik eta estoikoen bertute solemne […]



Birika absurdo horiek

By • Nov 10th, 2013

Aitaren eraginez, Camusen literatur eta saiakera lanetan behin eta berriz ageri da heriotza-zigorra. Aita ez zuen ezagutu, hamaika hilabete zeuzkan lehen mundu-gerran absurdoki hil ziotelarik. Heriotza-zigorraren aldekoa zen, baina behin batean kondenatu baten dekapitazioa zuzenean ikusi, etxera joan eta goitika eta goitika aritu zen; aurrerantzean, semeari kontatuko ziotenez, heriotza-zigorra ez dela zigor bat aplikatzea errepikatuko […]



Montaignek bere buruaz: Vasco

By • Nov 4th, 2013

1581ko pazkoan, badoa Montaigne Lorette-ko Notre-Dame-ri debozioak egitera. Heldu denerako, ordea, ofrendek eta zinopariek dena betea dute ofrenda-gunea; hala ere, azkenik, eskupeko handia tarteko, Montaignek erretaula bat kokatzeko toki apur bat erdietsi du. Zilarrezko lau figura daramatza itsatsirik: bere emaztea, alaba Leonor, Ama Birxina… Laugarrenak Montaigne bera irudikatzen du, eta idazleak hauxe inskribarazi du halaber […]