Author Archive

Euskara, hegemonia eta errukia

By • Mar 19th, 2013

Adibide batekin hastearren. Herrialde Katalanetan, katalanaren erabilera normalizatua da, hots, katalana, ñabardurak ñabardura, hegemonikoa da han. Edozeinek —PPko kargudunek barne— erabiltzen duelako nonahi, edozertarako, inolako zama politikorik gabe. Gurera etorrita, erran behar da Tafallaldean aitzinean aurkeztutako egoerarantz doala euskara emeki-emeki, luzera bada ere. Izan ere, aste batzuk igaro baitira Tafallako Udalak aho batez euskararen aldeko […]



Nahiago posmoderno, apaiza baino

By • Jun 6th, 2012

“Zein da, ba, eztabaida honen funtsa? Postmodernoari hainbat ezaugarri ematen zaizkio: likidoa, denak balio du, dena erlatiboa da, estetika etika eta politikari gailentzen zaio… Dena zurrunbilo batean sartzen omen du Postmodernitateak. Ezer ez dago argi, ezer ez da betiko. Nietzschek jarri du dena ezbaian –Nietzschetik geroko ia guztiek idatzi dutena, bere obraren oin oharrak izanik–: “Jainkoa hil da, gizakiek hil dute”. Hau da, artxierrepikatuta bada ere, berriro azalduko dut nire hitzekin: absolutuak bukatu dira, jai daukazue. Eta jaietan gabiltza: erabaki nahian zeintzuk diren gizakiaren funtsak, gizartearen oinarriak, etikoki zuzena dena, politikoki egin beharrekoa. Anabasean.”



España: inquisición, condena y perdón (Gara. 2012-03-12)

By • Mar 23rd, 2012

“La constante que se esconde detrás de todos estos ejemplos de la historia es la claudicación de la política ante una ética concreta. Es el afán colonizador de la modernidad, del imperialismo y de la inquisición españolas: hay que controlarlo todo, desde las conductas hasta la conciencia. Un Estado, y un sistema, el español, en el que el papel que ha jugado la libertad ha sido nulo. Lo que mueve la política, o cuanto menos su retórica, son el bien y el mal morales. De este modo, conceptos tan cristianos como la culpa y la condena son el leit motiv de la política también en Euskal Herria. La Iglesia católica se convierte en Estado y el Estado se convierte en Iglesia católica.”



Ekuazioak, Behiak sindromea eta kontraesanak

By • Mar 11th, 2012

(Bakea gudan. Unamuno, historia eta karlismoa, Joxe Azurmendiren liburu argitara eman gabeari komentarioa) Urtemuga anitz ospatzen ditugu aurten. 1512tik 500 urte igaro dira. Gernikak 75 urte pasa ditu bonbardaketaren hotsen oihartzunarekin. Unamunoren azken hatsa ere Gernikako bonbardaketaren urteberean eman zen. Eta zenbat urtebetetze, urtemuga, eta beste zenbat ospakizun ez ditugun izango aurten. 25, 15, 40… […]



Zergatik egiten du kalte Sarrionandiak? – Lorea Agirre (Berria, 2011-11-25)

By • Nov 25th, 2011

Joseba Sarrionandiari eman diote eman nahi ez zioten saria. Sarritan esaten da erakunde publikoek antolatutako lehiaketetan saritu sari-emailea saritzen dela saritua bera baino gehiago. Alegia, mesede sariaren antolatzaileari egiten diola. Berdin Sarrionandiak irabazi duen Euskadi Literatura sarien kasuan ere: zenbat balio du lehendakari eta sailburuak kultur munduko jendez inguratuta hedabide guztietan agertzeak? Beti desio izan […]



“Me va la vida en ello”

By • Oct 24th, 2011

“Ezin baitugu ahaztu sentiarazi diguten dena. Batzuk edertasunaren bide luze honetan atzerago jeitsi ziren, dena itsusia zela argudiatuz, zela eta izan zela. Ahaztuta agian, Almirantearen hegaldia. Ahantzita, apika, edertasun ezberdinak daudela. Siempre evité ser un súbdito de los laureles. Kontakizuna, maitasuna eta edertasuna. Horixe da gure gaurko kantaren fundamentua. Me va la vida en ello, diosku Silvio Rodriguezek. Esaidazu, laztana, dena ez dela hondoratzea izan, maitatzea izan baita niretzat aditzik ederrena. Lagun batek esaten zuen moduan, hemendik gutxira berriro ere Anoeta beteko da eta aho batez, aho betez, gora maitasuna! ohiukatuko. Maitasunaren apologiaren garaia heldu da.”



Politika, etika eta biolentzia (Steven Pinker: Filosofoa ala best-seller idazlea? III. zatia)

By • Apr 12th, 2011

“Biolentzia aldez aurretik gaitzesten dutelako kritikatu ditu bere aurkariak eta berak ere aldez aurretik suposatutzat ematen du biolentzia gaitzestea ona dela. Judizio morala jarri du enpiriaren aurretik. Kontrakoa erran eta gero bera ere tranpan erori da: biolentzia gaitzesgarria da guztiz eta aldez aurretik. Orrialde berean kritikatzen duena berak bere gain hartzen du normaltasun osoz. Beldurra izanen da agian? Azterketa eta esperimentu anitz eta gero konturatu da gizakia berez biolentoa dela eta ondorio horretara iritsi baino lehenago nahiago du bere burua (eta bertzeona) engainatu eta erran biolentzia gaitzesgarria dela beti eta aldez aurretik. Erran beharren biolentzia hainbat giza jokamolderen artean bertze bat baino ez dela.”



Natura, kultura eta biogenetika (Steven Pinker: filosofoa ala best-seller idazlea? I. zatia)

By • Mar 23rd, 2011

“Pinker izango dugu bidaiaren parte honen gida. Paradigmatikoa den autorea dela iruditzen zaigulako hautatu dugu bera. Egungo krisiari erantzun bat emateko ahaleginaren barnean kokatzen dugu. (…) Hona non datorren Pinker bera “messianic prophet of a new world”[1] bezala. Dena berriro lotzera. Esatera zer egin behar dugun, zer jakin dezakegun, nola jokatu behar dugun… nolakoak garen. Esatera nolakoak garen (antropologia eta hizkuntzalaritza) eta, behin hori esanda, aditzera emateko (eta hau batez ere izango da bere egitekoa) zer egin behar dugun (morala eta politika). Esatera, beraz, zein den gure fundamentua, gure funtsa, eta hortik zer atera dezakegun.”



Teoria Queer-ez haraindi: Pornoterrorismoa. (Gazteleraz)

By • Mar 15th, 2011

“Si tuviera que describirme en pocas palabras creo que esas cuantas que suelto en el libro y que aquí citáis son exactas. Para complementarlo un poco se podría decir que soy madrileña, que me crié con unos padres ácratas y ateos, y que dedico la mayoría de mi tiempo a disfrutar de la vida y sus placeres y a destruir, en la medida de lo posible, todo aquello que me quiere impedir disfrutar de mi vida y sus placeres. Que mis intereses políticos y artísticos siempre han deambulado por los derroteros del sexo, que cuando descubrí la teoría queer y sus proposiciones un mundo nuevo se abrió para mí. Añadir a esa lista que también soy poeta, performer, escandalizadora, puta, guerrera, disconforme, buena amiga, buena amante, buena compañera y persona de ideales.”



Zomorro eta mozorro artean (Gara. 2011-02-09)

By • Feb 3rd, 2011

Ez dakit aurtengoa berezia izan ote den edo aurten hasi naizen ni honetaz konturatzen: geroz eta lehenago heltzen zaizkigu ihauteriak. Gabonetatik atera baino lehen inauteriak dauzkagu gainean (heldu baino hori egiten baitute: gainera etorri). (…) Batzuek diote aurtengo zomorro izurritea Aralarko mendietatik etorri zaigula, bertzeek urruneko Himalayatik.”