Author Archive

Helburuak bitartekoak justifikatzen ditu? (Gara. 2012-06-10)

By • Jun 9th, 2012

“ETAren borroka armatuaren porrotaz hitz egiten da gaur egun han eta hemen. Galdera asko egin daitezke horren inguruan. Esaterako: borroka armatuak porrot egin du? Porrot militarra izan dela suposatuta ere, porrot politikoa izan ote den galdetu daiteke. Izan ere, porrota eta arrakasta oso kontzeptu erlatiboak dira, maila askotan analizatu daitezke. Maiz, maila batzuetan porrot egiten denean beste batzuetan irabazi egiten da. Esaterako, maila militarrean galdu daiteke, baina politikoan eta moralean irabazi (edo alderantziz). Dena den, lehenik eta behin, barkatuko didazue gaiaren gordintasunagatik. Gaiaren eta galdera hauen interesgarriena honen inguruan sortzen diren aurresuposizioen hausnarketa da, ez erantzuna bera.”



Zer da nazioa? (Gara. 2012-05-13)

By • May 13th, 2012

“Errealitatean, nazioa zer objektuk definitzen duen ez dago absolutuki esaterik; izan ere, nazioa kontzeptu historikoa den heinean, kontingentea da. Maila antropologikoan, nazioa, identitate kolektiboa izanik, identifikazioak zedarritzen du. Eta arrisku handia dago nazioa eta bertako kideak ezaugarri batekin identifikatzen dituzten planteamenduekin. Borondatea bigarren maila batean jartzen duten planteamenduek «Larramendi ohartu zenez, gaztainondoak definitzeko balio dute, ez gizakia eta haien kulturak». Ez «dute zerikusia giza borondatearekin, haren aktibitate sortzailearekin, ezta harekin ehundutako historia aldakorrarekin»”



Etikaren eta politikaren arteko harremanaz (Gara. 2012-04-08)

By • Apr 9th, 2012

“Politikariak politikaren egitekoaz, “haren etorkizunaz eta hari dagokion erantzukizunaz arduratu behar duen etika bat” izanik, “iraganean izan diren erruei buruzko auzi argitu ezin eta hortaz politikoki antzuetan galdu egiten denean, kulpa politikoan erortzen da.” Hori egitea, hau da, arrazoi izateko «etika» baliatzea, Weberren ustez, gorrotagarria da. Horixe da, hain zuzen, gerra bat irabazten duenak (edo irabazi duela uste duenak) askotan egiten duena, “beti arrazoi izateko grina txar zikoitzari amore emanez, arrazoia bere alde zuelako garaitu duela nahi izaten du eta.” Euskal Herrian kirol nazional bihurtu da azken hori. Weberrek argi dauka, bide horretatik “behin gerra bukatu ondoren errudunak nortzuk ziren bilatzen hastea, atso zaharren kontua da; gizartearen egitura da gerra sortzen duena.”



500 urte estrategiarik gabe (Gara. 2012-03-11)

By • Mar 10th, 2012

““Independentzia, instituzioetatik ala instituzioetatik kanpo?” galderaren bueltan, Joseba Ariznabarreta eta Pako Aristi “500 urte estrategiarik gabe” premisan oinarrituta hainbat hitzaldi eman dituzte azken aldian, independentziarako estrategiarik ez dagoela esanez, eta egungo estrategia guztiak akasdunak eta alferrikakoak direla azpimarratzen. Aristi eta Ariznabarretaren kritiken funtsa bi ardatzetan laburtu daitezke.”



Elkarbizitza al da helburua? (Gara. 2012-02-12)

By • Feb 12th, 2012

“Hori da ideologia honek lortu duena, bere balio etiko eta politikoak hegemoniko bihurtzea. Ze balio txertatu ditu? Lehenik eta behin, gatazka honetan helburu nagusitzat elkarbizitza eta berradiskidetzea predikatzen du, guztientzako inperatibo moral eta lege gisa ezarri nahi dutena: konflikto politikorik gabeko bake demokratiko santua, alegia. (Orain berradiskidetzean adituak [?!] ere ugaldu zaizkigu txanpinoiak bezala, alajaina!).”



Kolosala izan da (Gara. 2012-01-08)

By • Jan 18th, 2012

“Funtsezko galdera zera zen: zerk eraman du hainbat belaunalditako jendea bere familiarteko, lagunarteko, unibertsitateko bizitza atzean utzi eta armak hartzera? Ezin dugu ahaztu belaunaldiz belaunaldi osatutako kolektibo hori dela, hain zuzen, 50 urte hauetako lehenengo biktima […] Noizbait Euskal Herriaren askatasunaren aldeko borrokan jardutea erabaki zuten guztien motibazio, historia, testuinguru, hautu eta bizitzak ere, hortaz, herri honetako historiaren zati garrantzitsu dira. Haiek ere badira Euskal Herriaren ukazioaren azken 50 urte hauetako biktimak.”



Ulrich Becki elkarrizketa (Zazpika. 2011-12-31)

By • Dec 31st, 2011

“Autodeterminazioaren ideia zalantza gabe oso ideia inportantea da, baina nazio-estatuari oso lotua dago. Europar testuinguruan uste dut zerbait desberdina behar dugula: alde batetik lehen esan dudan bezala estruktura bat nazioak eta erregio eta identitate desberdinak bilduko lituzkeena, eta bestetik, aktibitate kultural horientzako espazioak. Autodeterminazioaren ideia bortxatzen badugu Europaren ideia suntsitu dezakegu, zeren eta behar dugu estruktura bat desberdintasunak errekonozitzeko, baina baita ere interes komunak zabaltzeko espazioak.”



Askatasunaren paradoxak (Gara. 2011-12-11)

By • Dec 11th, 2011

“Nietzschek guzti horretatik ateratzen duen ondorioetako bat askatasunaren paradoxa gogor bat da, esaldi honetan laburbiltzen dena: “las instituciones liberales dejan de ser liberales tan pronto como han sido alcanzadas.” (Crepúsculo de los ídolos. 123) Hau da, askatasuna ez dago borrokaren bukaeran lortu den emaitzan (eskubideetan), edo askatasun hori lortzen den bukaera puntuan; baizik eta alderantziz, hura lortzeko egin den bidean, egin dugun bidean kostatu izan zaigun sakrifizio guzti horretan datza askatasuna, hain zuzen.”



Toni Negri. Elkarrizketa. (Pagina 12. 2011-11-28)

By • Dec 1st, 2011

“Esos jóvenes no hablan más que cinco minutos, van a lo esencial, aprendieron del Twitter (risas). Hacen también una crítica al concepto de mayoría, a la obediencia sin más del 51 por ciento. Por último, despliegan toda una crítica muy interesante a la idea de la decisión rápida, mostrando cómo siempre la decisión es un proceso de construcción lenta, conjunta, que se consolida en ese tiempo compartido, lo cual anula de hecho todo el privilegio dado al discurso de los expertos. Y esto que señalo lo aprendés escuchando y hablando con la gente en la calle, no con un coloquio de filósofos.”



Kontraboterea eta Estatuaren beharra (Gara. 2011-11-12)

By • Nov 13th, 2011

“Problema da, ordea, kontraboterea egiteko, boterea behar dela. Eta boterea hartzeko, lehenik eta behin, prezio batzuk pagatzeko prest egon behar da. Boterea hartzearekin ez dut esan nahi instituzioetan parte hartzea bakarrik (baina baita ere): are gehiago, Europaren baitan Estatua lortzea. Zentzu horretan barruan nolabait txertatua dugun anti-boterearen diskurtso esentzialista (askatasuna estatu gabe eta goitik behera sozialista, edo ezer ez) independentziara bidean galga bat da. Baina subjektu independentistak bilatzen duena kontraboterea bada, ez boterearen kontrako diskurtso absolutu batean geratzea, hortik abiatu beharko du. Hori dela eta, kontuan hartu behar du joko arauak jarrita daudela. Eta argi dagoenez, araurik gabe, ez dago jolasik. Nork jartzen ditu arauak? Europak.”